"MIGRAZIO KORRONTEA INBERTITU EGIN DA"

  • Argentinako hiriburuan dago mundu osoko euskal etxerik zaharrena, 1877an sortutako Laurak Bat. Bazkide eta aktibitate ugariko elkarte honen lehendakaria Jon Uriarte erandioarra da. Laurak Baten egoera azaldu digu Buenos Aireseko egoitzan.

2001eko maiatzaren 20an
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Familia asko bezala zure gurasoak ere 1949. urtean Argentinara joan ziren. Non jaio eta nola iritsi zinen Argentinara?
Bordelen jaio nintzen 1937an ama gerra zela eta haurdun atera zelako Erandiotik. Francok Bilbo hartu zuenean nire aita Martiartu batailoian zegoen eta preso hartu zuten. Handik bi hilabetetara nire ama itzuli zen etxera nirekin. Erandion hazi nintzen eta 12 urte nituela familia osoa hona etorri ginen. Eusko Jaurlaritza mantentzeko dirua jasotzen zuen aitak. Txikitan aita ikusten nuen dirua botiletan sartzen eta etxeko lorategian lurperatzen. Ama beti kezkatuta zegoen, zerbait gertatuko zitzaiola eta. Hemen senitartekoak genituen eta aita bultzatu zuten hona etortzeko. Tornularia zen aita eta hemen lan asko eta aberasteko aukera zegoela esaten zioten.

Noiztik zaude Laurak Baten?
Hau nire bigarren etxea da. Hemen izena eta abizena daukazu, denek badakite nor eta nolakoa zaren. Familia handia da. Duela 15 urte izan nintzen lehendakari eta orain berriro.

Zein da euskal etxe honen egoera?
560 bazkide gara, baina adin-piramide itsusia dugu: bazkide zahar asko dago eta gazteria falta da. Argentinan entretenimendu aukera guk eskaini dezakeguna baino zabalagoa da. Euskal Etxeko jendea garai bateko Euskal Herriaren irudiarekin gelditu da. Emigrazioa 1950ean bukatu zen eta orduko Euskal Herriaren irudi idilikoa gordetzen da hemen: ohiturak, kanta zaharrak... Gaur egungo Euskal Herriarekiko aktualizazioa falta da. Komunikazioa hobetzen ari den neurrian hobetuko da hori. Orain migrazio korrontea inbertitu egin da, hemengo gazte asko Euskal Herrira joan da, euskal etxeko kide batzuk adibidez. Bigarren eta hirugarren belaunaldiko bazkideak daude, baina handik etorritako jendea ere badago oraindik, Gerra Zibilaren ondoren etorritakoak.

Noiz izan zen Argentinarako migraziorik handiena?
Euskaldunak mundu osoan daudela esan arren, ez dute asko emigratu. Tantaka etorri den migrazio historikoaz ari naiz. Amerikan Argentina, Txile eta Uruguaiera gertatu da gehienbat. Migrazio berria Venezuela, Mexiko eta EEBBetara joan da batez ere. Argentinan euskal abizenen konzentrazio handia dago. Biztanle guztien % 10 aipatzen da.

Eta zein dira euskal etxe honetan egiten diren aktibitate nagusiak?
Frontoia egunero irekita dago eta larunbatetan pilota gogorrari ematen zaio lehentasuna, mutiko talde bat eskupilotan aritzen da. 75 urte dituen Lagun Onak abesbatzak izen handia du, urtean bi aldiz Teatro Colon ospetsuan abesten du. Euskara klaseak ematen dira. Ikastaro hasieran iragarki txiki bat jartzen dugu egunkari zabalduenetan eta urtero 100 ikasle berri etortzen zaizkigu. Koroak adina urte dituen dantza taldea ere badugu, Emakume Abertzale Batzaren ardurapean. 30 neska-mutil aritzen dira, ikasten ari diren haur txikiak kontatu gabe. Gure jaietan izaten dituzte emanaldiak. Euskal kultur etxea daukagu: kalera ematen duen liburudenda eta ikerketa-zerbitzua (abizenak, unibertsitatea, lana, herriak, bekak). Niko Iguain beasaindarra da buru. Ondoko lokalean FEVA (Federacion de Entidades Vasco-Argentinas) dago. 80 bat etxe edo elkartzen ditu, batzuk txikiak, besteak handiak, herrien eta euskaldun kopuruaren eta aktibitateen arabera. Antzoki txiki bat ere badugu hitzaldiak emateko. Eta taberna-jatetxea, noski. Orain euskaraz dakiten batzuk daude eta gainera sukaldea asko hobetu da. Larunbata da euskal familiaren eguna eta jende asko elkartzen gara afaltzen. Buenos Aires handia da eta astean zehar lanaren ondoren etortzea zaila da. Buletina egiten dugu bazkideentzat, informazioa eta euskal kulturako gaiekin. Orain euskal problematikaz kezkatuta gaude.

Zein jai ospatzen dituzue?
Aberri Eguna ospatzen dugu eta jai honi indarra eman nahi diogu, ez hemen bakarrik, Argentinako zentro guztien artean baizik. Gero Loiolako San Inazio, Arretxinagako San Migel (Alderdi Eguna), independentzia gogoratzeko bi jai argentinar (maiatzak 25 eta uztailak 9) eta Laurak Baten fundazio eguna (martxoak 13) ospatzen ditugu. Uda ondoren urteko aktibitateen hasiera izaten da egun hori. Urtero euskal aste nazionala ospatzen dugu aktibitate desberdinekin (pintura, musika, enpresarialak, folklorea), baina Argentina handia da eta bere eragina galdu egiten da.

Lehendakari bezala zein dira zure eginbehar nagusiak?
Jendea hartzea. Harreman publikoak dira orain garrantzitsuenak. Euskal Herriko udan turista asko etortzen da: enpresarioak ere bai. Aconcaguara joaten diren mendizaleak azaltzen dira asko. Juan Jose Ibarretxe, Jose Antonio Ardanza, Karlos Garaikoetxea, Mari Karmen Garmendia, Euskadiko Orkestra, Gaztelubide eta Gaztelupe abesbatzak izan dira adibidez.

Aurrera begira, nola ikusten duzu Laurak Bat euskal etxea?
Lehen esan dudan bezala bazkideen batez besteko adina aurrera dihoa eta oroimenean oinarritutako mundu batean daude, gaur egun ez den Euskadi bat dute buruan. Bizitasuna eman nahi diogu gure elkarteari jende berria erakarriz. Euskal jatorriko argentinarrak erakartzea da zuzendaritzaren asmoa. Horretarako internet eta publizitatearen bidea erabiliko dugu. Elkarte eusko-argentinarra izango da, baina beste irtenbiderik ez dugu ikusten. Euskal Herritik denbora baterako datorren jendea ez da inguratzen, Buenos Airesek asko eskaintzen dielako. Bizitza osorako etorriko balira inguratuko lirateke hona. Enpresaren bitartez bi edo lau urterako etorritako euskaldun asko dago hemen, baina lagunak egiteko ez du hona etorri behar.

Lehen aipatu duzu euskal gatazkaz oso kezkatuta zaudetela. Zein eragin du egoera horrek hemen?
Argentinara iristen den informazio guztia oso partziala da, atentatu bat edo horrelako zerbaiten berri ematen dute. Ez dira konturatzen arazoa konpontzeko abertzaleekin hitz egin behar dela. "La Nacion" egunkari ospetsuan Madrilgo korrespontsalak terrorismoa abertzaletasunarekin lotzen zuen eta PPk PSOErekin batera euskal hauteskundeak irabazi ondoren Eusko Jaurlaritza eskuratu eta hezkuntza, ETB eta abertzaletasuna laguntzen duten euskal enpresariak eta elkarteak erasotu behar zirela zioen. Gure artean kezka handia sortu zuen artikulu horrek eta eskutitzak bidali genituen egunkarira. Nirean adibidez, Euskal Herrian dohain eta ordainduz, eskola erlijiosoan eta laikoan ikas daitekeela jartzen nuen. Telebista eta komunikabideen % 95a Espainiatik datorrena dela eta euskaraz dagoen bakarra kendu nahi dutela. Gero prentsa askatasunaz hitz egingo dute. Athleticek jokalari atzerritarrak fitxatu beharko dituela esaten nuen, elkarte gastronomikoak jatetxe bihurtu, herri kirol eta folklore elkarteak desagertu zaharkinak direlako. Eta azkenik, Francok egin zuen bezala, euskal izenak eta abizenak kendu, horrek ere abertzaletasuna sortzen duelako. Ez dago eskubiderik. Horrelakoen aurrean erne egon eta gogor erantzun behar dugu.


Azkenak
Hegazkinez bidaiatzea trenez baino 26 aldiz merkeago izan daiteke Europan

Europa barruan hegaldiak hartzea trenez bidaiatzea baino 26 aldiz merkeagoa izan daiteke, 31 herrialdetako 142 ibilbidetan oinarritutako Greenpeaceren ikerketa baten arabera. Hegaldien zerga pribilegioei egotzi die desparekotasuna, eta trenbidea merketzeko neurriak eskatu ditu.


Belfasteko Kneecap musika taldea jo-puntuan: epaiketak, zentsura, jazarpena...

Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]


Gutxieneko soldata propioaren alde 138.495 sinadura lortu dituzte sindikatuek

ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.


Gazako genozidioan hildakoen %83 zibilak dira, Israelgo armadaren datuen arabera

Israelgo armadaren barne agiri batean agertzen diren datuek diote Gazan hil dituzten sei palestinarretatik bost zibilak direla, azken hamarkadetan aurrekaririk ez duen sarraskia izanik. Israelgo zerbitzu sekretuek maiatzean zioten armadak Hamaseko eta Jihad Islamikoko 8.900... [+]


Sexu erasoak “kopuruz eta intentsitatez handitu” dira Bilboko Aste Nagusian

Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]


Kartzelan jaioa eta Israelek eraila adin nagusitasunera iritsi aurretik: Youssef Al-Zuqen historia

Youssef Al-Zuq munduko preso gazteena izandakoaren bizitza Gazako zigor zikloaren ikur da. Al-Zug 2008an jaio zen kartzelan, ama atxilotu eta epaiketarik gabe espetxeratu ondoren. Uztailaren 12an hil zuten Israelen bonbardaketa batean.


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Txikiren eta Otaegiren mural bati eraso egin diote Durangon

Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.


Nazien kontzentrazio esparruetan palestinar zapia ezin dela jantzi ebatzi du Alemaniako epaitegi batek

Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.


AEBek beltzez margotu dute Mexikoko mugaren hesia haren tenperatura igo eta migratzaileak pasatzea saihesteko

Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.


Ibai Iturria Garmendia, mendi gidaria
“Jende asko ez da modu egokian joaten mendira, kezkagarria da”

Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.


2025-08-21 | Gedar
Zumaiako Bedua jatetxeko esplotazioaren testigantza gehiago bildu dituzte

Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.


Israelek Gaza hiria okupatzeari ekin dio, Hamasek azken su-eten proposamena onartuta ere

Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]


Eguneraketa berriak daude