"NABARRA", NAFARREN EUSKAL HILABETEKARI BERRIA

  • Dozena bat korrikaren maratoia alaitu aitzakian Nafarroako euskaldunek badute argitalpen berriaz gozatzeko aukera, "Nabarra" izeneko euskara hutsezko aldizkaria karrikan baita hilero pil-pilean dauden gaiak eta irakurleen intereseko direnak jorratzeko prest.

2021eko uztailaren 15ean
Nafarroan egina, hedabide eta tresna, bertze deusen gainetik euskaldunon topagunea izan nahi duen "Nabarra" aldizkaria ez da euskararen inguruko hilabetekaria izanen, honelako gaiak baztertuko ez badira ere, euskaraz bizi nahi dutenendako bertze baliabide bat baizik.
Hilero 52 orrialdeetan mota guzietako gai sozialak eta euskal kultura izanen ditu solasgai nagusi. Izenak berak dioenez, eta bertako euskaldunen interesgune eta zaletasunek kolore anitz hartzen duenez, horren ispilu izan nahi du, iritzi, albiste, eztabaidagai eta jakingarri guziak biltzearekin baterat. Izan ere, literatura, hedabideak, komikiak, iritzia, elkarrizketak, musika, internet, zinema, osasuna, bertsolaritza, mendia, umorea, soziolinguistika, erreportajeak, historia, nafar biografiak, agenda eta bertzek osatuko du kolore anitzeko aldizkaria, hasiera-hasieratik edukin politikoa baztertzea erabaki duena.
Koordinatzaile gisa ari den Gontzal Agote kazetariak azaldu digunez, Iruñeko Txantrea auzoko "Txantrean Auzolan" nahiz Alde Zaharreko "Aldapa" hilabetekari elebidunak plazaratu eta sendotu ondoren, horien gibelean den lagun taldeak Nafarroa mailan argitalpen euskalduna mahaigaineratzeko beharra atzeman zuen, Iruñerria baino haratago joko zuena. Honela, "Nabarreria" elkarteak Nafarroa Beherea ere hartu du berezko eremutzat, Bidaxune eta Kortes arteko euskaldun oro, mendialdekoak zein Erriberakoak, altxor kutxa berean sartuz. Beraz, Nafarroako lurraldetasuna bere osotasunean jaso dute, nortasuna aldarrikatuz, eta horregatik gaiak atalka landuko dira, ez eskualdeka, herrialdearen trinkotasuna indartzeko asmoz.
Asmo enpresarialik gabeko bi auzo aldizkariekin gertatzen den bezala, batzorde kultural batek kudeatuko du balizko hutsune komunikatiboa betetzeko jaio den "Nabarra". Ildo beretik, arduradunak hainbat talde euskaltzalerekin ere harremanetan jarri dira, esperientzia aberasteko. Aitortu digutenez, laguntzaile kopurua ere egunez egun hazten ari da, lasterketaren lehen urratsak ematen ari direlarik.
Apirilaren bian errealitate bilakatu zen proiektua, Korrikarekin baterat, alegia. Orduan 15.000 ale banatu ziren. Aldizkarian honelako gaiak irakurri ahal izanen dira: Juan Cruz Lakasta nahiz Gaizka Arangurenen iritzia, Erriberako Bardeei buruzko erreportajea, Eratsungo Julian Retegiri elkarrizketa, Aingeru Epaltzaren literatura tartea, Erlantz Urtasunen XIX. mendeko Iruñeko egunkari foruzale eta euskaltzaleen berri, Jose Joakin Arazuri iruinsemearen biografia, Jon Abrilen bertsolaritza saila edota Patxi Uharte zein Jokin Larrearen komikiak. Horrezaz landa, jite handikoak diren baina goitizenaz janztea nahiago izan duten partaideak ere hor izanen direla ziurtatu digu Agotek, txukun gelditzen ari den erredakzioan telefono deien hotsa baretu ezinean.
Iruñeko Alde Zaharrean egoitza duen aldizkariak, Nafarroako euskaldungoa nahikoa sakabanaturik dagoela kobentziturik, proiektu berritzailea, diseinu erakargarria eta testu arintasunaren bidetik gazteengana heltzea du xede, baita ARGIA edota "Euskaldunon Egunkaria" moduko komunikabide nazionalak iristen ez diren hurbileko irakurle potentzialarengana ere. Eta ez bakarrik Nafarroan, bertze herrialdeetan harpidedunak baititu jadanik.
Harpidedun sarea aldizkariaren oinarria izanen da. Urtebeteko harpidetza (12 ale) 5.000 pezeta kostako da. Bertzalde, ez dute diru laguntzen menpe bizi nahi, onartuko dituzten arren. Hortaz, autofinanziazioa helburu dute. Bertze euskal herrialdeetako zenbait liburudendetan ere salgai izanen dela jakinarazi zaigu, 500 pezetan.
Hemendik gutirat orrialde gehiago izan nahian, sortu aurretik jauzi handiagoak emateko borondate tinkoa, txirrinta izan duten sortzaileek adierazi dutenez, "apustu handia da aitzinean duguna, ez baita aldizkari sortze hutsa, baizik eta merezi duen kalitate mailari eustea. Hori gure eskuetan izanen da eta auzolanean egin beharko dugu egunez egun. Hilabetekaria jaio eta kultur eragile bihurtu. Erronka botata dago eta orain guzion artean eutsi behar diogu hordagoari. Nafarroan, euskaldunok, barra-barra" .


Azkenak
2024-09-21 | Eneko Atxa Landa
Donostiako Zinemaldia. 1.eguna
Zerk egiten duen pertsona


Bonba-jostailuen oroimena oraindik bizirik da Libanon

Ekialde Erdia dantzan jarri dute pertsona-bilagailuak eta walkie-talkieak lehergailu bihurtu dituzten erasoek. Israel isilik da, baina inork gutxik jartzen du zalantzan erasoen atzean hura dela. Besteak beste, iraganean aritu delako jada jolas hilgarri horietan, eta akusazio... [+]


2024-09-20 | Sustatu
Euskarabildua topaketa urriaren 17an: “Artifiziala ez den teknologia”

Aurtengo Euskarabildua topaketa teknologikoa (iAmetzak antolatzen duena urtero) urriaren 17an izango da Donostian, San Telmo Museoan. "Artifiziala ez den teknologia" jarri diote goiburu gisa, adimen artifizialaren oldarraldi garai honetan "inoiz baino... [+]


Sail Ofiziala. Irekierako filma
Apar gutxiko desioa


2024-09-20 | Gedar
Aurten ere, udako erailketa matxisten %15 egin dute poliziek edo polizia ohiek Espainiako Estatuan

Uda honetan, gutxienez hemeretzi erailketa matxista izan dira, eta horietatik gutxienez hiru kasutan, poliziak edo polizia ohiak dira hiltzaileak. Donostian, gainera, erailketa saiakera bat ere izan da ertzain baten partetik: bere bikotekidea hiltzen saiatu zen abuztuan.


2024-09-20 | George Beebe
Ez dago irismen luzeko misil nahikorik Mendebaldean Ukrainako egoera aldatzeko

(Baina Kievek Errusiari eraso egiten uzteak gerrara eraman gaitzake zuzenean).

George Beebe CIAko Errusiako analisi zuzendari ohia da eta bere artikulu hau Rafael Poch kazetariaren blogean argitaratu dute gaztelaniaz eta Brave New Europe webgunean ingelesez.


Edmundo González Venezuelako “presidente legitimo” gisa aitortu du Europako Parlamentuak

Europako Alderdi Popularrak ultrakontserbadoreekin eta eskuin muturrarekin landuriko ebazpenak aldeko 309 boto, kontrako 201 eta hamabi abstentzio jaso ditu. Ekaineko Europako hauteskundeez geroztik, lehen aldia da eskuina eta eskuin muturra baturik agertzen direla Estrasburgon.


Mozal Legearen erreforma eskatu du Nafarroako Legebiltzarrak

Foru Legebiltzarraren arabera, “oinarrizko eskubideak eta askatasunak murrizten dituen legea da, eta zigor-atal neurrigabea du, demokrazia aurreratu bati ez dagokiona”.


2024-09-20 | Euskal Irratiak
Maider Mourgiart eta Paul Laborde
“Pastoralari esker Xarnegu eskualdeko herritarrak elkar lotu gira”

Azken aukera asteburu honetan 'Inexa de Gaxen' pastorala ikusteko.


2024-09-20 | Gedar
Balmasedako Glefaran enpresak etengabe gainditu ditu ezarritako kutsadura-mugak

2016tik 2023ra bitartean, Pastguren paper-fabrika izandakoa erraustegi modura erabili zuen Glefaranek, elektrizitatea ekoizteko. Zazpi urte horietan zehar, errauts-partikulen isurketa-mugak urratu zituen, eta "gizakien eta ingurugiroaren osasuna arriskuan jarri" zuen... [+]


Internet demokratiko eta burujabe baten alde lanean

Internet hasieran askatasunaren espazio izan zen, baina gaur egun enpresa handien esku dagoen lurralde kontrolatu bihurtu da. Testuinguru honetan, teknologia burujabetza eta ongizate komuna lortzeko Internet berreskuratzeko beharra gero eta premiazkoagoa da. Egile eta aktibista... [+]


2.500 euroko isuna ezarri die Ertzaintzak sei aiaraldearri, iazko greba feminista orokorragatik

"Mozal legea" baliatuta jarri ditu poliziak isunak. Tubacexen eginiko piketegatik izan dira zigor gehienak.


Eguneraketa berriak daude