ZAZPIGARREN ALABAREN BERRIKETAK

  • "Arabako Euskal Hotsak" izeneko erakusketa dago ikusgai. Araban hizkuntza noiz eta nola erabili izan den ezagutzeko parada du bertara hurbiltzen denak.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Giovanni Battista Venturino Portugaleko Sebastian erregearen ezkontzara joateko Aita Santuaren legatua eta Alexandriako Patriarka Lisboara lagunduko zituen segizio ofizialeko kideetako bat zen. Ezkontzatik itzuleran, 1572ko urtarrilean, segizioa Gasteiztik pasa zen eta Venturinok horrela deskribatu zuen bertan topatu zuena: "Se advierte en ella (Vitoria) que las personas del pueblo hablan Vizcaíno o Vascongado, como ellos lo llaman, lengua muy difícil de aprender, si bien los nobles hablan castellano con toda claridad". Araban euskara mintzatzen zela baieztatzen duen adibide bat baino ez da honakoa. Egunotan eta martxoaren 25a bitarte Gasteizko Montehermoso Kulturunean ikusgai dagoen "Arabako Euskal Hotsak" erakusketan askoz froga gehiago topa ditzake bisitariak.
Estitxu Breñas eta Jabi Otsoa de Alda historiagileek paratutako eta Geu elkarteak antolatutako erakusketa honek hori baitu helburu: iraganean Araban euskara noiz, non eta nola hitz egin zen jakiteko informazioa eta lekukotzak biltzea. (Egun Araban euskara noiz, non eta nola erabiltzen den aztertzeak beste monografiko bat mereziko luke egileen esanetan, eta horregatik oraingoan ez dute garai honetan sakondu).
Zati ezberdinez osatua dago erakusketa zabala. Euskarazko idatzien egileen atalean 18 arabar aurkeztu dituzte, XVI. mendean euskarazko kristau dotrina zaharrena idatzi zuen Juan Perez de Betolaçatik hasi eta Odon de Apraiz (1896-1984) euskaltzale eta idazlearengana iritsi arte. Tartean, besteak beste, Federico Belaustegigoitia (1896-1984) laudiarra, Euskaltzaindiaren lehen estatutuak idatzi zituena, edo Abdon Gonzalez de Alaiza musituarra, "Txistu" 1927an "Argia"n argitara eman zen lehen euskarazko komikiaren egilea. Beste zazpi pertsonaia ere aipatzen dituzte beste atal batean, idatzirik utzi ez baina hitzez edo ekintzaz euskararen suspertzaile izan zirenak. Pertsonaien aretoan eskulturak ere badira, plastikoki aurkeztutako lekukotzak. Adibide gisara, eskuineko orriko argazkian ipini dugun eraztunaren dotrinaren irudia, eraztuna euskaraz aritzen zirenei zigor gisa jartzen zitzaieneko dotrinarena, alegia.


AGURAINGO ITZULTZAILEA.

Montehermosoko beste gela bat erabileraren lekukotzak jasotzeko hartu dute. Bertan arestian jaso dugun Venturinoren testigantza ezagutzeko parada dago, baina baita beste hainbat ere. Aguraingo itzultzailearen kasuak ere gure arreta piztu du; Aguraingo 1842. urteko udal ordenantzek diotenaren arabera, karguen artean itzultzailearena zegoen, soilik euskaraz zekitenentzat. Zoritxarrez, horrelako beharretatik oso urrun dago Aguraingo Udala. Orduan Ignacio Ariztimuño delako batek bete omen zuen postua.
Antzinaroko onomastika adibideak, euskarazkoak izan daitezkeenak, bildu dituzte beste gela batean eta liburutegietan bildutako dokumentu orijinalak ere badaude ikusgai. Gainera garai ezberdinetako egoera jasotzen duten mapak, euskararen atzeraegitearen arrazoiak biltzen dituen taula, datu bitxiak, XX. mendearen inguruko zenbait ohar... ere argigarri gertatzen dira. Azkenik Araban gazteleraz erabilitako euskal jatorrizko hitzen inguruko ikus-entzunezko bat bada. Eta beste bat erakusketa guztia laburtzen duena.
Amaitzeko erakusketaren babesleen artean Gasteizko Udala dagoela aipatu nahi genuke. Bertan jarduten duen bati baino gehiagori mesede egingo lioke Montehermosoko buelta egitea, Arabako hizkuntza zein den zalantzarik izan ez dezan.


Azkenak
2025-09-08 | Axier Lopez
Argentinako ultraeskuinak lehen kolpea jaso du haustekundeetan

Peronismo klasikoak Buenos Aires probintziako hauteskunde legegileetan botoen %47,2 lortu du. Javier Mileiren La Libertad Avanza hautagaitza 13 puntura geratu da (%33,7). Emaitza esanguratsua da bozka emateko eskubidea duten argentinarren %38 Buenos Aires probintzian biltzen... [+]


‘Esnatu ala hil’, kaleko euskaltzaleentzako liburua ondu dute Goikoetxeak eta Iurrebasok

Esnatu ala hil. Euskararen oraina eta geroa, diagnostiko baten argitan (Elkar) liburua argitaratu dute Garikoitz Goikoetxeak eta Iñaki Iurrebasok. Egileen helburua da gaur egun euskarak bizi duen egoera ulertzeko tresna bat eskaintzea, “ezinbestekoa delako aurrera... [+]


2025-09-08 | Gedar
Igorreko Kiñu Gaztetxearen aurkako epaiketa, irailaren 15ean

09:00etan Durangoko epaitegi aurrean biltzera deitu dute Kiñuko kideek. Duela bost urte hasi zen Gaztetxearen aurkako prozesua.


2025-09-08 | Ahotsa.info
Bideoa: Labaren irekiera festa ospatu dute Iruñean

Labaren itzulera ospatzeko festa antolatu dute egun osoan zehar. Broken Brothers Brass Band-en kalejirak Alde Zaharreko kaleak zeharkatu ditu Estafetaraino, ondoren lehiotik kantua izan da Amets Aranguren, Julen Goldarazena Flako, Idoia Tapia eta Oier Zuñigaren eskutik; eta... [+]


2025-09-08 | ARGIA
“Terroristak” dira Espainiako Vuelta geldiarazi zuten Bilboko ekintzaileak, Israel-Premier Tech taldeko jabearen arabera

“Ez gintuen harritu nola hartu gintuzten Euskal Herrian, ezker muturreko ekintzaileen eta separatisten gotorlekua baita”, adierazi du Sylvan Adams-ek.


Itsaso zakar bat eta bi ahots poetiko

Xak eta Ekiza

Non: Ondargain txiringitoan (Deba)
Noiz: abuztuaren 27an.

-------------------------------------------------------

Euri langarraren eta lanbro-lainoen artean pasatu dugu Gipuzkoako muga, kostaldean zehar doan errepidetik itsaso zakarrari beha. Bandera... [+]


2025-09-08 | ARGIA
Desplazamendua behartzeko Gaza hirian palestinarrak hiltzen eta eraikinak suntsitzen jarraitzen du Israelek

Astelehen goizaldean 23 palestinar gutxienez hil dira Gazako hiriburuan, tartean bi haur gosetearen ondorioz. Igandeaz geroztik gutxienez 50 etxebizitza eraikin eraitsi ditu Israelek, beste 100 kaltetu, eta desplazatuen kanpamenduetako 200 denda suntsitu.


2025-09-08 | Sustatu
Hiru urteko isilaldiaren ondoren, Bermeoko Itsuki Irratia berriro uhinetan da

Itsuki Irratia Bermeoko ahotsa izan zen 1985etik 2022ko otsailera arte. Orduan, zailtasun ekonomiko eta teknikoek proiektua bideraezin bihurtu zuten, eta irratiaren itxiera ekarri. Baina urtebeteko berrantolakuntza prozesu baten ondoren, irailaren 1ean berriro martxan jarri dute.


2025-09-08 | Jon Torner Zabala
Ertzaintza beste 11 pertsona ari da ikertzen, uztailaren 20an Azpeitian izandako liskarren harira

Uztailaren 20an, goizaldeko 04:00ak aldera, Azpeitiko Gaztetxearen ondoan jazo ziren gertakariak, gazte batek pilen edukiontzi batean ACAB leloa [All Cops Are Bastards edo "Polizia guztiak sasikumeak dira"] idatzi eta ertzainek isuna jarri ostean. Hasiera... [+]


2025-09-08 | Bertsozale.eus
Bertsolaritza lurralde guztira hedatzeko apustua egingo da Nafarroako Bertsolari Txapelketan

24 bertsolarirekin ekingo dio bideari Nafarroako Bertsolari Txapelketak. Auritzen izango da, urriaren 4an; eta, lehen aldiz, Nafarroa Arenan izango da finala, azaroaren 29an. Saio guztietarako sarrerak salgai daude dagoeneko, Bertso Sarrerak atarian.


Jaizkibel konpainiak gutuna eman dio alkateari, desfilean: “Estrategia aldatzeko garaia dela adierazi diogu”

Jaizkibel konpainia berdinzaleak ekintza berezia egin du Hondarribiko alardearen egun honetan. Gutuna eman diote alkateari, mahai gainean bestelako planteamendu batzuk jar ditzala eskatuz.


Euskarazko ekoizpen ugari, Zinemaldian

Sail Ofizialean erakutsiko dira hiru: Maspalomas, Karmele eta Zeru ahoak. Lehia nagusitik kanpo, zuzendari onenaren saria irabazten ahaleginduko da Irati Gorostidi Aro berria pelikularekin. Beste zenbait lan ere aurkitu ahalko dira.

Zinemaldiaren atariko orokorra beste [+]


Gida bat Donostiako Zinemaldiaren atarian

Euskarazko ekoizpenek presentzia nabaria izango dute aurtengo edizioan. Bestelakoen artean, espektatiba handiko lan eta gonbidatuak izango dira Donostian: George Clooney protagonista duen Jay Kelly pelikula; Angelina Jolie ere ikusiko dugu Couture-rekin; Julliete Binoche... [+]


ANALISIA
CAFek Israelekin kontratua eteteko asmorik ote du?

Etengo du. Hori da kaskora supituan etorri zitzaidan pentsamendua, gosaria ahoan eta Euskadi Irratia sintonian, Imanol Pradales lehendakaria entzun nuenean CAF “gogoeta etikoa” egitera gonbidatuz, Palestinako lur okupatuetan trena eraikitzeko duen kontratua eten edo... [+]


Eguneraketa berriak daude