Pikondoen unibertsoan laiotza da Otxandio. Bizkaiko herrian sekula ez omen du pikondoak fruiturik ematen, paradisua, berriz, Hegoaldean du, bertan urtean bi uzta ematen baititu.
Inauterietako kopla, zirri eta akuilukaden usainak etorri behar izan du eguraldia, azkenaldiko zurikeriak utzita, benetako neguz mozorro dadin. Neguaren bihotzean hor harrapatu ez du ba landare mordoa udaberriz mozorrotuta: desgaraiko lorealdira emanak batzuk, kuku-sagarrak elikatzen haritzak, begiak hazi-hazi eginda platanoak... mozorroa egunerokoa egiten dutenek eta garizuma urte guztira hedatu nahi dutenek ez dute alde handirik. Gezurraren beldurra eta beldurraren gezurra.
Baina, beldurrez, neguaren azkenengo hilabetearen mozorroa benetako soinekoa dela jabetu gara honezkero. Hasiera tropikalaren eraginez udaberriko irrifarrez jantzi diren landare askok eta askok jipoi ederra hartu behar dute... Otxandioko pikondoaren fabulaz gogoratuko dira aurten haritzak, gereziondoak, muxikak, hagina arrak, aranondo japoniarrak, madariondoren bat, eta abar. Bizkaieraz mozorrotzen diren inguru haietan diotenez Otxandion sekula ez omen du pikondoak fruiturik ematen; inguru hotzegia aidanean... Landatuko dute, juxtu antzera baina biziko da, oparotasunarekin amets egiten duen urteren batean loretara emanez mozorrotuko da baina ezin izango da ugaldu. Otxandio oinubia, laiotza edo ospela da pikondoen unibertsoan. Hegoalderaxeago, euskaldunak erromatar, munsulman eta juduekin elkarbizi izan diren lurretan, aldiz, hura bai paradisua, pikondoaren pagotxa, urtean bi piko uzta ematen ditu: uztapikoak eta pikoak
OHARRA: Aukera hau hautatuz gero hurrengo aldietan ez dizu galdetuko ze instantzia erabili nahi duzun.
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...