ETXE TROGLODITAK LURRALDE BAZTERTUAN

  • Arabako bihotzean kokatua badago ere, Trebiñoko Konderria betidanik euskal zonalderik ezezagunenetakoa izan da, eta tamalgarria da, bertan aurkituko ditugun "etxebizitzak" adibidez, ez ditugulako beste inon ikusiko. Lurralde ahaztua izatearen arrazoi nagusia zera da, administratiboki Burgoseko (eta beraz Gaztela-Leongo) probintziaren zati bat dela, eta horrenbestez, bertako bizilagunek mende askotan "eskizofrenia" administratibo-politikoa pairatu behar izan dute: Araba erdian bizi (Gasteiztik 20 kilometrora) baina ezin arabar gisa bizi. Kontua XII. mendean hasi zen, jaurerri bihurtu zenean; 1288an Gaztelaren menpe geratu ostean Joan II.ak konderri titulua eman zion eta, XV.ean berriz, Arabatik bereizi zen. Azkenik, probintzien banaketa egin zenean (1832), Burgosen menpean utzi zuten, populazioak nahi zuenaren aurka. Hortik aurrera, Araban sartzeko ahaleginak bata bestearen atzetik etorriko dira, batez ere XX. mendean (1940an Udalek eskatuz, 1958an Elizak eta kontzeju ia guztiek, 1980an sinadura-bilketa bat egin zen, duela gutxi bezala) baina gaur arte ez zaie eskaera horiei jaramonik egin. Turismoari dagokionez, Trebiñok penintsula osoko kobazulo artifizial bildumarik garrantzitsuena eskaintzen digu, benetako altxor erlijioso-historikoa osatuz, baina tamalez, ahanztura administratiboak honetan ere eragina du. Konderrian ez dago ia azpiegitura turistikorik (jan eta batik bat lo egitea Gasteizen zentratu beharko duzue) eta koben miraria merezi duena baino askoz ezezagunagoa da.

2001eko otsailaren 25ean
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Ibilbidearen 18. kilometroan La Puebla de Arganzon irteeratik autobidetik aterako gara, Argantzun bertara kilometro bete beranduago iritsiko garela. Hau Konderria osatzen duten bi udalerrietako bat da (bestea Trebiño da), nekazaritzaz arduratzen den herritxoa hain zuzen.
Berau zeharkatu ostean, ezkerrera berriz egin, eta N-1 errepidean sartu beharrean zuzen joko dugu, Trebiñorantz. Horrenbestez, zonalde honetan nabarmentzen diren laborantza-lur eta mendi baxuez osatutako paisaia lau samarrean zuzen goazela, 23,5. kilometroan Añastro herrixka pasatuko dugu.
5 km. aurrerago, azkenean, Trebiñoko erdigunean sartzen gara, mila inguru biztanlerekin (udalerri osoa) Konderriko hiriburutzat jo dezakegun nekazari herrian. Ibaiuda ibaia eta Arrieta errekak bat egiten duten lekuaren inguruan, Trebiñoko herrian Jauregi zaharra eta S. Vicentejo eta San Formerio ermitak bisita ditzakegu.
Erdigunea ezkerrean utziz, gure bidean ekialderantz jarraituz, 33,5. kilometroan Konderriko bidegurutzerik garrantzitsuenera iristen gara, Armentiako Bentak izeneko lekuan, perpendikularki Gasteiz eta Arabako Errioxa lotzen dituen errepidea pasatzen baita. Guk lehenbizi ezkerrera joan behar dugu, Bernedo-Gasteiz norabidean, eta 100 metrora eskuinerantz aldatu, Bernedorantz. 5. km. aurrerago aldiz, eskuinera "Leze artifizialak" jartzen duen kartela ikusiko dugu, eta hori segituz Faidurantz hurbilduko gara. Bide berri honetan, Samiano herrixkan ezkerrerantz egin behar dugu.


Kobazulo trogloditak

Azkenik, kilometro bat lehenago Mesanza etxaldea atzean utzi ondoren, 42. kilometroan gure lehen helmuga garrantzitsura iristen gara, haitzulo harrigarriak erakutsiko dizkigun lehen herritxora, alegia: Faidu. Herria izen bereko kaletik zeharkatu ostean, segitzea galerazten digun seinalearen ondoan aparkatu, eta ezker-gorantz hasten den bidezidorrak 10 minututan Haitzaren Andra Mari Haitzulo edo baseliza harrigarriraino eramango gaitu. Herrian giltza eskatu badugu haitzaren kontra jasotako ermita ikaragarri honetan barneratu ahal izango gara.
Barruan bata bestearen gainean zulatutako haitzulo edo galeriak aurkituko ditugu, osotasun zeharo harrigarria eratuz. Ermitan bertan margo polikromatuak ere ikusteko parada izango duzue, haitzean bertan tailatutako erretaulan. Hirugarren "solairuan" berriz, bi hilobi eta beraiekin erlazionatutako marrazkiak ere topatuko dituzue. Arrokan bertan, azken kobako sabaitik, Neolitiko Garaikoak izan daitezkeen grabatu batzuk dituen beste zulo bat ere bisitatu daiteke; hori bai, ez zapaldu sabaiko teilak, oso hauskorrak dira-eta. Esandakoa, hau koba-ermita harrigarria duzue.
Berriz ere errepidea jarraituz, 50. kilometroan eskuinera joko dugu, Lañorantz. Lehenbizi Udaletxeraino abiatuko gara, bertan kobetako giltzak eskatzeko, tartean eskuinean aipatutako haitzuloetako batzuk ikusteko aukera dugula. Herritik kilometro bat atzera eginez, ezkerrera bidexka bat irteten ikusiko dugu; segitu, eta 40 metrotara dagoen bidegurutze handi batean aparka dezakezue.
Hortxe bertan, berriz ezkerrera beste bidexka bat hasten da, lerro zuri-gorriz seinalizatua. Hau laborantza eremu bat ezkerrean utzi eta beste batean sartzen da, azken honen erdian bukatuz. Puntu honetaraino iritsi baino pixka bat lehenago eskuin-gorantz bidezidor bat irteten dela ikusiko dugu, berriz ere marka zuri-gorriak dituena. Hortik aurrera bidea segitzea oso erraza da.
Horrenbestez, gehienez 20 minuturen bueltan lehen kobazulora iritsiko gara. Beste kobazulo guztiak bidea jarraitu eta 5 minututara daude. Koba artifizial hauetan tamaina ezberdineko hilobi harrigarriak ikus daitezke, ustez bisigodoen garaiko (X. mendea) nekropoli edo hilekiko errito-leku izugarria.
Gizakien lana den bigarren kobazulo beldurgarri hauek bisitatu ostean, errepideko bidegurutzera itzuli (58 km.) eta zuzen Markinizerantz abiatuko gara, tartean Urarte herria pasatuko dugularik. 63. kilometrorako Markiniz herria inguratzen duen paraje ikusgarri eta harrigarria behatzen hasiko gara: monolito edo haitz handiak, beraietan zulatutako haitzuloak eta abar ederra.
Alde batetik, elizaren atzealdean, eskuinetik ateratzen den bidezidorretik, Sasualde Haizpitartean sar gaitezke, monolitoz beterik ageri den paraje izugarrian. Beste alde batetik, Arriluzearako bidean oso gertu eta ezkerrera, San Joan ermitaren atzealdean, haitzuloz soberan ageri diren hareharrizko monolito-ilara ikaragarria ageri zaigu. Baten bat gotorleku ere izandakoa da, eta barnean haitzean tailatutako eskailera bat ere aurkituko dugu. Benetan harrigarria.
Azkenik, ibilbidea 3,5 km. beranduago amai dezakegu, Arriluzea herrixkan, sekulako haitzuloz zipriztindutako bidea segitu ostean.

Azkenak
Hegazkinez bidaiatzea trenez baino 26 aldiz merkeago izan daiteke Europan

Europa barruan hegaldiak hartzea trenez bidaiatzea baino 26 aldiz merkeagoa izan daiteke, 31 herrialdetako 142 ibilbidetan oinarritutako Greenpeaceren ikerketa baten arabera. Hegaldien zerga pribilegioei egotzi die desparekotasuna, eta trenbidea merketzeko neurriak eskatu ditu.


Belfasteko Kneecap musika taldea jo-puntuan: epaiketak, zentsura, jazarpena...

Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]


Gutxieneko soldata propioaren alde 138.495 sinadura lortu dituzte sindikatuek

ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.


Gazako genozidioan hildakoen %83 zibilak dira, Israelgo armadaren datuen arabera

Israelgo armadaren barne agiri batean agertzen diren datuek diote Gazan hil dituzten sei palestinarretatik bost zibilak direla, azken hamarkadetan aurrekaririk ez duen sarraskia izanik. Israelgo zerbitzu sekretuek maiatzean zioten armadak Hamaseko eta Jihad Islamikoko 8.900... [+]


Sexu erasoak “kopuruz eta intentsitatez handitu” dira Bilboko Aste Nagusian

Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]


Kartzelan jaioa eta Israelek eraila adin nagusitasunera iritsi aurretik: Youssef Al-Zuqen historia

Youssef Al-Zuq munduko preso gazteena izandakoaren bizitza Gazako zigor zikloaren ikur da. Al-Zug 2008an jaio zen kartzelan, ama atxilotu eta epaiketarik gabe espetxeratu ondoren. Uztailaren 12an hil zuten Israelen bonbardaketa batean.


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Txikiren eta Otaegiren mural bati eraso egin diote Durangon

Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.


Nazien kontzentrazio esparruetan palestinar zapia ezin dela jantzi ebatzi du Alemaniako epaitegi batek

Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.


AEBek beltzez margotu dute Mexikoko mugaren hesia haren tenperatura igo eta migratzaileak pasatzea saihesteko

Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.


Ibai Iturria Garmendia, mendi gidaria
“Jende asko ez da modu egokian joaten mendira, kezkagarria da”

Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.


2025-08-21 | Gedar
Zumaiako Bedua jatetxeko esplotazioaren testigantza gehiago bildu dituzte

Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.


Israelek Gaza hiria okupatzeari ekin dio, Hamasek azken su-eten proposamena onartuta ere

Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]


Eguneraketa berriak daude