DISLEXIA ZUZENTZEKO METODOA

  • Gaixotasun hau garapen neurologikoaren hutsuneei ez ezik, ingurumeneko faktoreei ere zor zaie. Dislexia osatzeko metodo berriak hutsuneak konpontzeko entrenamendua du ardatz.

2001eko otsailaren 18an
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
XX. mendearen hasieran, hitzak ikastea zailtzen duen eta hizkeraren osotasuna aldrebesten duen gaitz hau, garunak hizkera prozesatzen duen zonaren (hau da ezkerreko hemisferioaren) sortzetiko anomaliaren bati edota garapen neurologikoaren hutsune edo eskasiei zor zitzaiela uste zen. Orain, ordea, badakigu horiez gain ingurumeneko faktoreak ere hartu behar direla kontuan.
Egia esan, hiru motatako dislexikoak daude. Batetik letrak eta soinuak integratzeko zailtasunak dituztenak, eta letra bakoitzaren hotsak erreproduzitzeko gaitasuna gutxitua daukatenak. Beste dislexiko batzuk ez dira gai hitzak osorik atzemateko. Eta azkenik, alexiko deituei letra bakoitzaren soinuak bereiztea eta hitzak osorik atzematea kostatzen zaie.
Neurri terapeutikoak hiru bidetatik abiatzen dira, nagusiki: enfoke neuropsikologikoa batetik (ukitua dagoen garuneko hemisferioa estimulatzen saiatzen da, ikusmenaren edo ukimenaren bidez, edota letra deformatuak erabiliz); enfoke kognitiboa bestetik (dislexikoek irakurtzeko prozesuan bere trebetasuna hobetzea lor dezaten); eta disfuntzio horiek dakartzan akats eta hutsune kognitiboak konpontzeko entrenamendu berezia azkenik.
Madrileko La Llave del Don izeneko zentru pedagogikoaren zuzendaria den Jone Barrutietaren iritziz, metodo berri honek dislexikoei hizkeraren pertzepzio partikularrak eragiten dien desorientazioa kontrolatzen erakusten die, eta baita sinboloak eta hitzak identifikatzen ere, beraiek egindako plastilinazko moldeekin lotuz. Programak 30 bat ordu irauten du, eta bere arrakasta % 97koa da.


Azkenak
2025-07-21 | ARGIA
Euskararen aldeko ‘jauzi’ baten alde mobilizatu dira Maulen, Donapaleun eta Baionan

Igande goizean elkarretaratzeak egin dituzte Euskal Herrian Euskarazek deituta, Geldi euskara zapaltzea! lelopean.


2025-07-21 | ARGIA
Euskararentzat eta euskaldunentzat justizia aldarrikatu dute milaka herritarrek udaletxeen aurrean

UEMAk antolatuta egin dituzte kontzentrazioak larunbat eguerdian, Espainiako Auzitegi Gorenaren azken epai euskarafoboaren aurka eta euskararen alde. Euskara “benetan” babesteko “adostasun sendoak” eskatu ditu UEMAk, “euskarak eta euskaldunok... [+]


2025-07-20 | Garazi Zabaleta
Aukera Natura
Kuartangoko lursaileko paisaia eraldatzen

Pandemia garaian erabaki zuten Bea Lopez de Suso Marinak eta Iker Gonzalez Dominguezek landa eremura bizitzera joatea. “Nolabait, orduan berpiztu zen aspalditik landa eremuan proiektu bat sortzeko genuen grina”, azaldu du Lopez de Susok. Kuartangora iritsi zen... [+]


2025-07-20 | Jakoba Errekondo
Sagastien joeraren hipotesia

Etorri dira herriko jaiak. Gureak sanferminen atarikoak dira, uztailaren abiatzea. Eta aurten berrikuntza bat izan dute. Artisten herria da gurea, eta apain-apain janzten dute jaietarako, baina aurten, ustekabean, herriko kale nagusiko sarrerako sagarrondoak lorez jantzita hartu... [+]


Enborrik zulatzen ez duen okila

Euskal Herrian badugu inurrijale bat, baina ez da Ameriketan aurkitzen den ugaztun hori. Gurean hegazti bat da inurrijale amorratua dena, hainbeste gustatzen zaizkio inurriak ezen Debagoiena eta Debabarrenean inurrijale ere deitzen dioten. Eta hau, okil espezie bat da:... [+]


Zigiluen artean elkar ulertu, alternatibak eraikitzeko

Hainbat zigilu elkarrizketan jartzea. Horixe izan da Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) eta EHKOlektiboak Usurbilen antolatutako jardunaldien abiapuntua. Bertan elkartu dira: EHKO Berme Sistema Parte hartzailea, Ekolurra zigilu ekologiko ofiziala, Idoki Iparraldeko etxe... [+]


2025-07-18 | Mara Altuna Díaz
Noelia Sánchez Jenkins, gales irakaslea Patagonian
“Galesak bizirik dirau Patagonian”

Zerk lotzen ditu Galesko muino berdeak eta Patagoniako basamortu hotzak? Bada, hil nahi ez duen hizkuntza batek. Noelia Sánchez Jenkinsen arbasoak 1865ean lehorreratu ziren Patagonian (Argentina). Galesetik iritsi ziren, britainiarrek inposatutako zapalkuntzatik ihesean... [+]


2025-07-18 | Gedar
SAPAri 2,3 milioi emango dizkio Espainiako Industria Ministerioak

Gipuzkoako enpresak hainbat kontratu sinatu ditu Israelgo industria militarrarekin, eta diru publikoa jasotzen du ibilgailu elektriko bat garatzeko, Espainiako Gobernuak finantzatutako proiektu baten bidez.


Massive Attack musika taldeak Gazaren aldeko musikarien aliantza sortu du

Ingalaterrako Massive Attack taldeak artisten arteko aliantza sustatu du, hasi berri diren artistei edo Israelen aldeko erakundeen zentsura pairatzen dutenei babesa emateko.


Euskara, katalana eta galiziera Europar Batasuneko hizkuntza ofizial gisa aitortzea babestu dute hainbat unibertsitatek

Espainiako Gobernuak Europako Batzordeari egindako eskaerari Euskal Herriko, Kataluniako eta Galiziako 28 unibertsitatek babesa eman diote. Salvador Illa Kataluniako Generalitateko presidenteak eta Imanol Pradales lehendakariak eskutitz bat sinatu dute eskaerari babesa... [+]


Aurreakordioa erdietsita, Eskirozko BSH enpresa abenduan itxiko dute

Bilera akigarria izan zuten asteazkenean Eskirozko BSHko lan batzordeko kideek eta multinazional alemaniarraren zuzendaritzako kideek: aurreakordioa lortu zuten UGT, CCOO, ATTIS eta Solidarik (17 ordezkaritik gehiengoa dute 12 kiderekin) eta ez dute mahai gainean jarritakoa... [+]


Bizkaia eta Gipuzkoako hainbat hondartza desagertzeko arriskuan daude

Gaztetape (Getaria) eta Muriola (Barrika) hondartzak 2050. urterako desager daitezke Greenpeaceren txostenaren arabera. Itzurun (Zumaia), Karraspio (Mendexa), Isuntza (Lekeitio) eta Azkorri (Getxo) hondartzek hedaduraren erdia gal dezakete.


Iruñeko espetxeko osasun arreta “urria” dela salatu du Salhaketa Nafarroak

Nafarroako Gobernuak espetxeetako osasun zerbitzuaren eskumena eskuratu zuenetik, baliabideak “indartu” dituzten arren, presoek nabarmendu dute ez diela sobera eragin egunerokoan.


Eguneraketa berriak daude