"BETI IZANGO NAZI HASIBERRIA"

  • Bere bizioetako bat besterik ez zen hasieran. Eta orain bere bizitzaren zati handi bat da. Sekula ikasteari uzten ez diogunez, argazkigintzatik ikasten saiatzen omen da bera. Egin duen lana kontuan hartuta ordea, ikasteko baino, irakasteko gehiago duela esan genezake.

2001eko otsailaren 11n
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Legazpiko Ikatza elkartean egin zuen lehen argazki errebelatua, 1985ean. Ordutik, Serigrafia ikasi du Manuel Bellorekin Artelekun eta argazki ikastaroak burutu ditu Pierre-Jean Amar, Jordi Guillumet, Eiichiro Sakata, Miguel A. Martín eta Juan Manuel Castro Prietoren eskutik. 1990az geroztik bera da sariak etengabe jaso eta ikastaro eta tailerrak eskaintzen dituena. Argazki lanen artean "Leaxpi Industri Paisaiak" (1992), "Rwanda 1992", "Paseoak eta Paisaiak" (1998) eta "Arrantzaleak" nabarmentzen dira. Egun "Natura" zuri-beltzeko asmoan dihardu.

Argazkilaritzan hasitako garaiak.
15-16 urterekin hasi nintzen. Garai hartan bizio eta zaletasun asko nituen, eta argazkiekin aritzea beste bat zen. Opor batzuetako argazkiak errebelatu ondoren atseginak iruditu zitzaizkidan, eta orduan konturatu nintzen gai hori gustatzen zitzaidala. Legazpiko Ikatza argazki elkartearekin harremanetan jarri eta lehenengo pausoak erakutsi zizkidaten: zer den errebelatua, fijadorea, argazki kamerak nola funtzionatzen duen... Ikasitakoarekin nahasketak egiten hasi, eta denboraldiko afizioa iruditzen zitzaidana bizio eta debozio bilakatu zen, 31 urte bete behar ditudan une honetara arte.

Hasiberria kontsideratzen zara? Noiz uzten zaio hasiberria izateari?
Hasiberria naiz, baina esperimentatua. Hala ere, bizitza osoan zehar joko dut nire burua hasiberritzat; izan ere, gauzak garbi dituzunean, aspertu egiten zara, hortaz, sekula ikasteari uzten ez diogunez, argazkigintza gauza desberdinak eskuratzeko bidea izan daiteke.

Lehenengo argazkiak zuri-beltzean izaten al dira?
Nire lehen lan serioa zuri-beltzean burutu nuen, baina era berean kolorearekin ere aritzen nintzen. Garai hartan rock erradikala une gorenean zegoen. Kamera jaka barnean ezkutatua nuela joaten nintzen kontzertuetara eta bertan jasotako guztiari buruzko ikus-entzunezkoa burutu nuen, koloretan.
Zuri-beltzak sinpleagoa denaren itxura du, baina aurkakoa gertatzen da; landu egin behar duzu eta argia era berezi batean ikusten da argazki horietan.

Ate joka aritu beharra izan duzu ala zure bila etorri dira?
Biak batera. Bidea zabaltzen hasteko lehiaketak daude, elkarte berriak ezagutzen dituzu eta horrek lagun zaitzake. Hala ere, elkarte horiek bide erdian geratzen dira, ez dute argazki kulturarik sortzen. Beste maila bat lortu edo zerbait gehiago behar duzunean, lehiaketak zuloak tapatzeko dira egokiak, errebelatzen eta karreteetan izugarrizko dirua joaten baitzaizu. Lana egin beharra dagoela argi dago. Gero salmenta dator, jendeak zure erreferentzia jasotzen duenean, iristen dira deiak.

Argazkilaritzaren merkatuak egoera ona, txarra...
Ezaugarri berezia du argazkilaritzak, aldakorra dela; gauza asko egin daitezke baina ematen zaien balioa desberdina da. Merkatuan gutxieneko prezio bat dago eta hau ahalegina eskatzen duen artisautza lana da. Jendeak ez du hori ulertzen, sentsibilitate falta handia dago. Nire kasuan, gutxi saltzea nahiago dut baldin eta eroslea balioaren jakinaren gainean badago.

Zein kamera mota erabiltzen duzu?
Lortu nahi duzun emaitzari egokitzen zaio kamera mota. Lan tresnak era batean edo bestean jardunarazten zaitu. Lehen lanak 35mm-tako kamerarekin egin nituen. Piktorikotasuna albo batean uztean, argazki erreportajeak burutzeko 6x6 batekin aritu izan naiz, inongo manipulaziorik gabe. Lan komertzialak egiteko, berriz, digitala asko erabiltzen dut.
Argazkilaritza hitz handiekin definitzeko plaketako kamera dago; formato handikoak ateratzen ditu, ez dago instantanearik, itxaron egin behar argiaren momentu egokia aurkitzeko...

Tamainei dagokienez...
Argazki txikia intimoagoa da; handia zabalagoa, zentzu guztietan. "Paseoak eta Paisaiak" egiterako orduan handinahia adierazteko beldur nintzen, baina proiektua handian agertzen zitzaidan buruan jada. Prestatzen ari naizen "Natura" proiektua ere formato handian joango da, kamera guztiak nahastuaz.

Esperientzia horrek guztiak izango du eragina zure estiloan, ezta?
Hastapenean ingenuitate asko dago ilusio askorekin nahastua. Denborarekin inozentzia hori galdu, eta gero eta ezagupen gehiago izan, kritikoagoa bihurtzen zara bai zure buruarekiko bai besteekiko. Batez ere ikuspegia da garatzen doana. Pauso batzuk eman ahal izateko oinarriak beharrezkoak dira, teknika funtsezkoa da, baina horiek garbi daudenean, teknikaz ahaztu eta gauza berriak bilatzen hasten zara.
Zer da nik orain bilatzen dudana? Hamasei urtez lanean aritu ondoren, esan edo adierazi nahi duzunaren arabera, era guztietako lanak moldatu daitezkeela ikustea: lan etnografikoak, intentzionalitate kutsu batez eginiko karga handiko erreportajeak, kazetaritzarako argazki bereziak... Horrez gain artista plastiko asko dago euren lanetan argazkiak barneratzen dituztenak, argazki irudien bidez beste gauza batzuetara ailegatuz.

Beraz esan daiteke argazkilaria, argazkien bidez biluztu daitekeela?
Noski. Beste alor guztietan jazotzen den bera gertatzen da. Memento konkretu batean kameraren krisketa sakatu ondoren harrapatua geratzen dena zuk daramazun barne egoeraren isla da.

Baina ikusleak ulertzen al du adierazpen hori? Iristen al da benetako ulermena eskuratzera?
Jendeak nahi duena edo ezagutzen duena ulertuko du.

Esan daiteke beraz, argazkilaritza ikuslearengana iristeko, merezitako balioa eskaintzeko gehitu dituzula "Paseoak eta Paisaiak"-en elementuak?
Arlo gehiago jorratzen dituzu, eta aldi berean dibertigarriagoa da. Ikasteko harreman berezi bat sortzen da. 1996an "Imagina ezazu Euskadi" lehiaketaren sari banaketan Jose Luis Padrón poeta (hartan ere saritua) ezagutu nuen. Gonbidapena egin zidan eta nik onartu; bere lana ezagutu eta jasotako inpresio aberasgarriaren ondorioz, ene argazkiei bere olerkiak gehitu genizkien. Erakusketa batzuen inaugurazioetan nirekin aritzen da irakurketa lanak egiten. Poliki-poliki elementu desberdinak barneratzen joan gara jende gehiagoren laguntzaz: kantak, txalaparta, instrumentuak, txistua, gaita...

Gizakiak, egin edo esaten duen guztiarekin, beti zerbait adierazi nahi du, berdin gertatzen zaizue zuei egiten dituzuen erakusketa inaugurazio berezien bidez, hala ere, beti dago zerbait edo norbait ahoan murruak jarri nahian. Zer da 2000ko azaroan Bartzelonan gertatu zitzaizuena?
"Paseoak eta Paisaiak" erakusketa Bartzelonako Pati Llimona kulturgunean aurkezteko gonbidapena iritsi zitzaidan. Lan asko egin genuen muntai guztia bertara eramateko. Musikari eta kantari taldea ere prest agertu zen esperientzia horrekin bat egiteko; hunkituta geunden..., baina errotik kendu ziguten emozioa. Ernest Lluch ministro ohia hil zen atentatuaren ondorioz, udalak hiru egunetako dolua izendatu eta soinua, hitza, espresioa... zekarren edozer ekintza bertan behera uzteko "gonbidapena" luzatu zuen.
Tentsioa sortu zen, normala den bezala iritzi desberdinak, ezinegona... Guztiok, hala ere, bat geunden gure eginbeharraren oinarrian: manifestu modukoa eskaini genien bertara hurbildutakoei, udalak hartutako erabakiarekin gure desadostasuna azalduz. Euskal sortzaile talde bat ginen, Euskal Herrian garatutako sormen lana aurkeztuz, eta ziur Ernest Lluch-ek hori nahiko zukeela. Antolatzaileek hartzera behartu gintuzten jarrera arazoa biderkatzea baino ez zen izan.

Laster izango al dugu zure lanaren berri?
Hala nahi nuke. "Natura" lana, ahal izanez gero, martxoan kaleratuko da. Ondoren, erretratu alorrean ere aritzeko asmoa daukat, eta...


Azkenak
Dopina

Sentitzen dut, baina kosta egiten zait sinestea. Yeray Alvarez Athleticeko jokalariak analisi batean positibo eman izanak berriro azaleratu du kirolean existitzen den dopinaren inguruko eztabaida. Eliteko kirolean, hobeto esanda; eta horra hor auziaren gakoa. Kirolari... [+]


Gorpu bat aurkitu dute Nagoreko urtegian, Nafarroan

Herritar talde batek bainua hartzen zegoela gorpua aurkitu eta Polizia deitu zuen. Iruñera eraman dute gorpua autopsia egiteko, eta heriotzaren zergatia argitzeko. Gizonak 51 urte zituen.


Ukrainako Independentzia Egunean, Kievek eta Moskuk 146na preso trukatu dituzte

Arabiar Emirerri Batuen bitartekaritzarekin lortu dute preso trukea gauzatzea. Zelenskik adierazi du Ukrainak "askatasunaren alde" borrokatzen jarraituko duela, herrialdeak independentzia aldarrikatu zuenetik 34 urte bete direnean: "Bakea behar dugu, eta gure... [+]


Israelek Gazako Nasser ospitaleari eraso egin dio, eta gutxienez hemeretzi pertsona hil ditu, tartean lau kazetari

Gazako osasun zentro nagusia bonbardatu du Israelek. Hildakoen artean lau kazetari daude, Reuters, AP, Al Jazeera eta NBCkoak. 


Imanol (edo futbola gizartearen isla, beste behin)

Futbola herriaren opioa zela zioten batzuk; garrantzitsuak ez diren gauzetan garrantzitsuena dela pentsatzen dute hainbatek; kapitalismo basatienarekin lotzen duenik ere bada… Nire iritziz, gizartearen isla soila da; herritarron gabezia eta arazo askoren isla.

Ez zait... [+]


2025-08-25 | Thomas Barlow
Hizkuntzaren ertzetik erdialdera

Hizkuntzalari ospetsu José Ignacio Hualdek hiru joera nagusi bereizi ditu euskaldun berrien artean, batuarekiko harremanari dagokionez: euskalki biziko herrietan, gazteek etxean euskalkia darabilte eta eskolan batua; gaztelaniaz hitz egiten den hiriguneetan, gehienek batua... [+]


2025-08-25 | Haritz Arabaolaza
Irakasleon figura

Azkenaldian buruari bueltak ematen ari natzaio, hezkuntza publikoaren egoerari. Aurtengo ikasturteko greba garaiak pasa dira eta lan hitzarmen berria sinatu zela denboratxo bat igaro da. Irakasleoi, onerako eta txarrerako, garai hartako odol beroa hoztu zaigula esango nuke. Ez... [+]


2025-08-25 | ARGIA
Euskaltzale independentistak Behorlegiko kanpaldian bildu dira, Nafarroa Behereko EHEk gonbidatuta

Ez diote ezeri muzin egin nahi opor giroan: natura, aisialdia eta gogoeta izango dira ardatz Euskaltzale Independentisten Akanpadan, abuztuaren 25etik 31ra.


Israelek eta Hamasek su-etenerako negoziazioekin jarraitzen dute, Gazan gosetea “larritzen” ari den bitartean

AEBetako Estatu idazkari Marco Rubio astelehenean biltzekoa da Israelgo atzerri ministro Israel Katzekin, su-etenerako akordioez mintzatzeko. IPC Jakien Segurtasunaren Faseen Sailkapen Integratuak agentziak ostiralean kaleratutako txosten batek ohartarazi du Gazan gosete... [+]


Gaskoia irakatsiko dute lehenengo aldiz Samatzeko eta Bidaxuneko eskoletan

Martxan daude okzitanieran jatorria duen hizkuntza berpizteko hainbat ekimen. Ipar Euskal Herrian galzorian dagoen hizkuntza da gaskoia; aurreko mende hasieran galdu zen Hego Euskal Herrian.


Itsas salbamenduak 236 pertsona erreskatatu ditu Kanaria Handitik 429 kilometrora zegoen txalupa batetik

Sahara hegoaldeko gizonak, emakumeak eta adin txikikoak zeuden txalupan. Merkataritza ontzi batek jitoan zebilen txalupa ikusi, soka bat lotu, eta laguntza eskatu zuen.


2025-08-25 | ARGIA
Dani Larrea euskaltzalea hil da, Emun kooperatibaren sortzailea

Gaixoaldi baten ondorioz, 65 urterekin hil da Daniel Larrea Mendizabal. 


Gazte boluntarioak frankismoko memoria berreskuratzen

Azken zortzi urteotan 30 bunker inguru berreskuratu dituzte dozenaka gazte boluntariok; Baztanen, Otsondon, izan da azkena. Ana Ollo kontseilariak bisitatu du auzolandegia eta gazteen ezinbesteko lana txalotu eta eskertu du.


2025-08-25 | Euskal Irratiak
Zigor Akixo
“Euskal Herriari, Miarritzeko herriari eta itsasoari atxikia zitzaion Maite Maniort”

95 urte bete zituela zendu zen Maite Maniort Hennebutte, 2025eko uztailaren 10ean.


Jose Manuel Gorospe zendu da, Euskadiko Filmategiko sortzaileetako bat

Jose Manuel Gorospe Meagas aktore eta kultur ekoizle donostiarra zendu da, 81 urterekin, Madrilen. Bizitza osoa antzerkiarekin eta ikus-entzunezkoen munduarekin era batera edo bestera lotuta pasatu zuen Gorospek, eta, besteak beste, Euskadiko Filmategiaren sortzaileetako bat... [+]


Eguneraketa berriak daude