"GAZTEEN ARTEAN HEAVY-AK BERRIRO INDAR HANDIA HARTU DU"

  • Asgarth Euskal Herriko heavy musikaren adierazle berria dugu, ez bakarra, baina bai estilo horren estetika eta ereduak bere osotasunean dituen bakarrenetarikoa. "Etorkizunaren sustraia" argitaratu berri duen diskoaren xehetasunak eman dizkigu Iban Fernandez baterijoleak.

2001eko urtarrilaren 21ean
Infernu eta zeruaren artean Jainko guztien tenplua. Asgarth izenez ezagutua bakar batzuen mundua..." Honako hau, taldearen izena daraman abestiaren leloa da, Asgarth-en filosofia eta estetikaren adierazle nahikoa fidela, antigoaleko mundu magiko eta mitologikoak baitira neurri handi batean taldearen oinarri.
Donostiako Añorga auzoko koadrila baten baitan sortu zen Asgarth duela hiru urte inguru. 1999an Euskadi Gaztea maketa lehiaketan publikoaren saria irabazi zuten eta kasik denborari berari aurre hartuaz, IZ diskoetxeak maketa remasterizatu, garbitu eta argitara eman zuen. Harrera bikaina izan zuen sei abestiz osatutako "Jainkoen egoitza" izenburupeko disko horrek. Ez zegoen denbora galtzerik. Zehaztu gabeko antzinaroko eredu eta garaiei helduta, bigarren lana atontzeari ekin zioten. Urte baten buruan, Asgarth taldeak (Iban Fernandez, bateria; Unai Zabala, gitarra eta koroak; Joxi Perurena, baxua; Ander Cañas, gitarra; eta Asier Enbil, ahots nagusia) bere bigarren diskoa erditu berri du "Etorkizunaren sustraia" izenburupean. Litekeena da betiko garai onenak ez izatea, baina heavy musika sasoian dagoela ez da zalantzarik. Txima luzeen garai berri baten atarian ote gaude?

Oso azkar gertatu da dena. Euskadi Gaztea maketa lehiaketaren saria, lehen lana, bigarren diskoa... Nonbait diskoetxeak ez du denborarik galdu nahi izan. Presionatuta sentitu al zarete?
Euskadi Gaztea maketa lehiaketa irabazi genuen eta handik aste batera Durangon aurkeztekoa zen. Topera ibili ginen. Aurreko diskoa guretzako maketa bat zen. Sei abestiz osatua zegoen. Taldearen aurkezpen gisa erabili genuen gehienbat. Alde horretatik, gure asmoa segituan beste disko bat grabatzea izan zen. Urtebetean grabatu dugu azken hau. Ea zer moduz ateratzen den.

Orduan diskoa ateratzearen premia hori zuena izan da IZ-rena baino?
Azkenean, behar bada bion arteko gauza izan da. Baina egia da guk pentsatuta genuela zerbait azkar ateratzea, aurrekoa guretzako maketa bat zelako disko gisara atera bazen ere.

Zer dela eta heavy-a landu eta estilo horren inguruan talde bat sortu?
Taldekoek anai zaharragoak dauzkagu eta horiek txikitatik heavy-a entzuten zuten eta, hortaz, guk etxean musika bera entzun dugu. Mundu horretan oso sartuak gaude, esan nahi dut kontzertuetara joaten garela gu ere. Adibidez, Iron Maidenek Zaragozan jotzen duenean ikustera joaten gara. Guretzako kristoren suertea da disko bat ateratzea, heavy-a izatea eta gainera gero saltzen dela ikustea. Izan ere, normalean Euskal Herrian gazteei heavy musika nahikoa gustatzen zaie. Alde horretatik, sekulako suertea eduki dugu; nahi dugun musika egiten dugu eta gainera hainbatek gustukoa du.

Bi diskoetan mitologiaren gaia jorratzen duzue. Zergatik halako mirespen hori Erdi Aroari, infernuari, zeruari, fantasiari, mundu magikoei, mitologiari?
Guri gai hori interesantea iruditzen zaigu. Gainera, Euskal Herrian normalean taldeek ez dute gai hori asko jorratu. Hori hala izanik, esan genuen: "Eta zergatik ez?" Dena den, lehenengo diskoa guztiz mitologikoa bazen, bigarrena ordea, erdibana egin dugu. Abestien erdia mitologiaren ingurukoak dira eta beste erdia gizartean dauden arazoei -arrazakeria edo haur esplotazioa- buruzkoa da. Erdibana egiten saiatu gara.

Mitologiarekin uztartuz-edo, estetikak badu zuentzako garrantziarik?
Bai. Azken finean, nik uste dut guztia batera datorrela. Heavy musika, mitologiari buruz hitz egitea, estetika... Denok nahikoa estetika heavy-a daukagu, ile luzea... Diskoen azalak ere nahikoa mitologikoak dira, epikoak. Hori gustatzen zaigu eta hori egiten dugun bakarrenetarikoak gara Euskal Herrian.

Su ta Gar-ek esaterako, "Basamortuko zaldunak" abestia egin zuen, baina gero gai horiek ukitzeari utzi zion...
Bai, egia. Gainera abesti horrekin bideo bat atera zuten eta oso heavy-a zen, nahikoa mitologikoa, baina gero ez zuten jarraitu gai horrekin eta bueno, orain gu gaude hemen...

Zer esaten dizue zuei Su Ta Gar-ek?
Su ta Garrek, hemen Euskal Herrian, heavy musika euskaraz egiteko ate asko ireki zituen. Alde horretatik guk uste dugu oso garrantzitsua izan dela. Hala ere, gure influentzia gehienak kanpotik datoz, kanpoko taldeak dira gehienbat eragiten digutenak. Beti onartu behar da dena den, Euskal Herrian Su ta Garrek ate asko ireki dituela talde heavy-entzat.

Kanpoko eraginak aipatu dituzu. Zeintzuk dira? Hainbat elkarrizketetan Alemaniako heavy-aren tankerako musika egiten duzuela aipatu duzue.
Eragina batik bat heavy klasikotik jasotzen dugu. Gertatzen dena da guk bonbo bikoitza asko sartzen dugula eta oso melodikoak izanagatik, jendea hasi dela esaten Alemaniatik atera diren taldeen tankera daukagula. Egia da guk Helloween edo horrelako taldeak oso gustukoak ditugula. Etiketa hori jar daiteke. Hala ere, egun hauetan hainbestetan esan digute "heavy alemaniarra, heavy alemaniarra", azkenean esan dugula: "Txo, guk heavy euskalduna egiten dugu!". Azkenean, jendeak pentsatuko du alemanieraz abesten dugula. Publikoak normalean etiketa bat jarri ohi du. Gure estiloa hortik dihoa, baina gu hemengoak gara eta euskaraz abesten dugu.

Abesti luzeak inguratu dituzue diskora. Nola lantzen dituzue kantak?
Gure hasierako asmoa ez zen kanta luzeak egitea. Hala ere, disko berria grabatu baino lehenago, abesti berriak entzuten genituenean, zertxobait luzeegiak iruditzen zitzaizkigun eta berez, moztu egin genituen, akaso zailagoa delako jendearengana abesti bat iristea oso luzea baldin bada.

Zeintzuk dira orain entzuten dituzuen talderik gustukoenak?
Heavy-an denetarik, Iron Maiden-etik hasita Helloween arte, hots, klasiko guztiak eta Alemaniatik ateratzen ari den guztia, Estratovarius edo Gamma Ray, kasu.

Azkenaldi honetan gero eta jende gutxiago joaten da kontzertuetara. Heavy-ek publikorik fidelena osatzen dutela esaten da, egun zuzenekoetara joaten diren bakarrak heavy-ak direla ia. Zuek zer deritzozue? Zuekin berdin gertatzen dela uste al duzue?
Bai, eta oso garbi gainera. Jende askok komentatzen du kontzertuak jende kopuru aldetik asko jaitsi direla, baina talde heavy-ak oraindik mantentzen direla. Guk alde horretatik behintzat ez daukagu kexarik, gure kontzertuetara jende pila etortzen baita. Eta gainera, nabaritzen da jende gaztea ari dela heavy musika ezagutzen. Guk behintzat hori somatu dugu, jende oso gaztea dabil honelako kamisetekin eta abar. Badirudi hemengo gazte jendearen artean heavy-a berriro indar handia hartu duela.

Programadoreek badakite heavy estiloko kontzertu bat antolatuz gero arrakasta ia bermatua daukatela.
Nik badut promotoreetan kontzertuak antolatzen ibiltzen den lagun bat, eta berak esaten dit: "Gaur egun segurua den gauza bakarra heavy kontzertu bat egitea da". Horregatik, talde heavy gehienak Euskal Herrira etortzen dira jotzera, badakitelako jendeak ongi erantzungo duela eta beraz, antolatzaileak arriskatu egiten dira.

Badirudi bigarren diskoak erantzun ona duela. Etorkizunari begira zer?
Momentuz ea diskoak jarraitzen duen honelako salmenta edukitzen eta hain harrera ona izaten jendearen aldetik. Dagoeneko ari gara lokalean abesti berriak ongi prestatzen kontzertuak ematen hasteko eta aurkezpenak egiteko.

Kontzertu heavy-etan pentsatzen hasita, edonori etortzen zaio burura estadio handi bat jendez gainezka. Gustatuko litzaizueke honelako emanaldi handi baten protagonistak izatea?
Galdetzen digutenean ea gure ametsa zein den, erdi brometan esaten dugu belodromoan jotzea dela, txikitatik talde handienak Donostiako belodromoan ikusi ditugulako. Guretzako amets bat izango litzateke hor jotzea eta jende pila egotea. Beste talde batzuek esaten dute leku txikietan jotzea nahiago dutela, baina gure ideia zera da: gero eta leku handiagoa izan hobe, eta gero eta jende gehiago egon hobeto. Eta bide batez, ikuskizun pixka bat sartu, suak, eszenarioan korrikan ibiltzea... Uste dut kontzertuek eduki behar dutela ikuskizun ukitu hori


Azkenak
2025-06-04 | ARGIA
Osasun arreta euskaraz bermatzeko zortzi eskaera egin dituzte EHEk eta Aintzatek

Osasungintzako 501 langilek bat egin dute zortzi eskaera zehatz dituen manifestuarekin. Helburua, osasun arreta euskaraz eskaini, eman eta bermatzea, “edonon eta edonoiz, maila guztietan eta ahoz zein idatzizko harremanetan”.


48 eragile batu dira Donostian turistifikazioaren aurka antolatutako manifestaziora

BiziLagunEkin desazkunde turistikoaren aldeko Donostiako plataformak ekainaren 15erako deitu du manifestazioa, Europa Hegoaldeko beste hainbat hiritako eragileek bezala. Turistifikazioa salatu eta hiri eredu alternatiboa aldarrikatuko dute.


Metro Bilbaok I-SEC Aviation Security enpresa israeldarrarekin sinatu duen kontratuaren aurkako kexak aurkeztu dituzte

Metro Bilbaok I-SEC Aviation Security S.L. segurtasun-enpresa kontratatu zuen apirilean. Horren aurrean, kexak aurkeztu dituzte dozenaka herritarrek Metro Bilbaoren bulegoetan, Bilbo-Palestina Herri Ekimena eta Nodo BDZ-Bizkaiak deituta.


2025-06-04 | Caitlin Johnstone
Analisia
Baliteke arratoiak genozidioaren itsasontzitik alde egiten hasi izana

Urtebete eta erdiz sarraski genozidak gauzatu ondoren, Erresuma Batuko zenbait hedabidetako kontseilu editorialek hitza hartu dute, bat-batean, Israel Gazan egiten den sarraskiaren aurka. Establishmenteko gizatxar mediatikoek aldaketa usaina hartu diote haizeari.


Ertzaintza Gasteizko Korda espazioa desalojatzera agertu da, eta “erresistentzia” egitera deitu dute

Joan den astelehenean bilera egin zuten Kordako kudeatzaileek 21 Zabalgunea sozietate publikoko ordezkariekin, baina ez zuten inongo akordiorik lortu. Husteko agindua, hortaz, indarrean da. Ertzaintza bertaratu egin da gauerdian, eta espazioaren barruan itxi dira hamar lagun... [+]


Israelek janaria jasotzera joaten diren palestinarrak hiltzen jarraitzen du: 27 hil ditu asteartean, eta 90 zauritu

Gazako Osasun Ministerioaren arabera, AEBek eta Israelek kontrolatzen dituzten laguntza humanitario banatzeko zentroetan 102 palestinar hil dituzte azken zortzi egunetan: "Gerra krimen beldurgarria da, nahita egindakoa eta behin eta berriz errepikatutakoa". Erasoa... [+]


Osakidetzak kargu hartu dio pediatra bati, hil zorian zegoen ume bat artatzeko ospitaleko baliabideak “lan ordutegitik kanpo” erabiltzeagatik

Faltan Botatzen Dugu plataformak eman du gertakariaren berri, eta zaintza aringarrien zerbitzuaren "egoera kritikoa" salatu du. Medikuak haren kontakizuna argitaratu du sare sozialetan, eta jakinarazi du lana utzi duela denbora batez: "Ezinezkoa zait baldintza... [+]


Analisia
Diruz konpondu dira “etxe barruko arazoak”

Urteroko oroimen eta sari banaketa ekitaldia egin du Ertzaintzak Arkautin, Eusko Jaurlaritzako agintarien parte hartzearekin. Duela bi urteko kronikatik aurtengora auziek edota gaiek berdintsuak izaten segitzen badute ere, nabarmena da begiratzeko moduak nola aldatu diren.


Bilboko epaitegi batek arrazoia eman dio ‘phishing’ biktima bati eta Santander bankua zigortu du

Kontsumitzaileen eskubideen defentsan, epaileek ebatzi dute bezeroak ez duela arduragabekeriaz jokatu eta bankuak 1.923 euro itzuli beharko dizkio biktimari.


Amnistia Legea konstituzionala dela ebatziko du Espainiako Auzitegi Konstituzionalak

PPk ezarritako helegiteari erantzunez, legearen testua ia bere osotasunean konstituzionala dela dio auzitegiaren ebazpen proposamenak. Hala ere, legea pertsona gutxi batzuentzat dela dioen argudioan arrazoia eman dio eta herritar guztiei aplikatzea proposatu du.


“Eskola txikiak, herri eta auzo txikiak, bizirik gaude, eta hori ospatzeko elkartuko gara”

Herri txikiak bizirik dauden eremuak direla eta bizirik jarraitzeko herriari begiratuko dion eskola gakoa dela aldarrikatuko dute, aurten ere, Gipuzkoako Eskola Txikien Festan. Ekainaren 8an ospatuko dute, igandean, Ezkio-Itsason, landa guneko herri txikiak hezkuntzarako zein... [+]


Ukraina eta Errusia berriz bildu dira Istanbulen, Kievek Moskuren gerra hegazkinei drone bidez eraso egin berritan

Duela bi aste bezala, mila preso inguru trukatzea adostu dute Ukrainak eta Errusiak, eta batak besteari 6.000 soldaduren gorpuak ere itzuliko dizkio. Trukea egiteko, Moskuk hiru eguneko su-etena eskatu du fronteko hainbat eremutan, eta Kievek Putin eta Zelenski aurrez aurre... [+]


2025-06-03 | Mikel Aramendi
ANALISIA | Shangri-La 2025
Elkarrizketa eta harenga nekez etortzen dira bat

Asiako herrialde gehien-gehienak bertan izateak oso izaera eta giro berezia ematen diolako, eta hedabide-estaldura ere halakoa duelako, aparteko sona lortu du hogei urteren buruan IISS-International Institute for Strategic Studies britainiarrak Singapurren antolatzen duen Asia... [+]


Eguneraketa berriak daude