ALARMA PIZTU DA INTERNET BIDEZKO EKONOMIA BERRIAN

  • Europan hainbesteko ikusmina eragin duen ekonomi berria krisian sartuko dela pentsarazten dute zantzu guztiek. Atlantikoaren bestaldeko hainbat aztertzaile sumatzen hasia da Estatu Batuetako boom teknologikoa hondamendi larrian amil daitekeela.

2001eko urtarrilaren 14an
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Interneteko ekonomia berria ez da mauka. Krisia eta beheraldia ekonomia berri honetara ere irits daiteke. Argi gorri guztiak pizturik daude Ipar Amerikan, eta dagoeneko bat baino gehiago dira boom teknologiko hau berandu baino lehen gainbeheran egon daitekeela iragartzen dutenak. Ekonomia berri hau Ipar Amerikan jaio zen eta bilakaera harrigarria izan du, ekonomia indartuz. Krisialdiaren lehen aztarnak ere bertan agertuko dira ere, langabezia areagotuz eta inflazioa eraginez. Horren ondorioz, gauden boom teknologiko honen barrutik, komeni da ez begirik kentzea zeruertzean ageri den hondamendiaren mamu beltzari. Horretarako, ez legoke gaizki Ipar Amerikako aditu eta aztertzaileen hitzak entzutea, ekonomia berriak "heltzear duen erorialdia"z ohartarazi baitute.
Horrela ageri da itzuli berria den Michael J. Mandel-en "The Coming Internet Depression" liburuan. Bertan adierazten duenez, boom teknologiko hau guztia beherakada larri batez amaitu daiteke. Laburpen bat argitaratu zen urrian Ipar Amerikako "Business Week" aldizkarian, eta 2000ko urriaren 12ko "Dinero" aldizkarirako itzuli zuten. Gauza jakina da Ipar Amerikako ekonomia "eztulka" hasten denean, mundu guztiko ekonomiek kutsaturik amaitzen dutela. Ahalegin guztiak motz gerta daitezke eta argi ibili beharra dago krisialdi larrian erori nahi ez bada.


IRAULTZA TEKNOLOGIKOA ETA FINANTZARIOA.

Ipar Amerikako ekonomiak bilakaera ikusgarria izan du 1995az geroztik. Hazkundea %4,4tik gorakoa izan da, langabezia %4tik behera jaitsi da, eta inflazio estalia, hau da, elikadura eta energia kenduta, jaitsi egin da baita ere. Produktibitateak gora egin du, urteko %2,8.
Hala ere, Mandelek dioenez, ekonomia berria iraultza teknologiko hutsa baino zerbait gehiago da, iraultza finantzarioa ere bada, eta, horregatik, egungo ekonomia jendeak uste duena baino askoz ere hauskorragoa da. Horregatik dio, 1990eko hamarkadan Ipar Amerikako ekonomiaren ahalmena behar bezain aintzakotzat hartu ez zen bezalaxe, oraingoan ere, agian, ez dela behar bezain kontuan hartzen etorkizun hurbil batean gainera etor daitekeen krisialdi larria. Izan ere, etxebizitzan eta automobilean oinarritutako ekonomia zaharra teknologiak eta finantza merkatuek eragindako ekonomia berriaz ordezkatu da.
Inflazio txikiko, teknologia gastuen igoera handiko eta burtsa merkatu indartsuko boom luze bat izan da zikloaren une gorena, eta, ezinbestekoa denez, behera egiten hasten denean erorialdi sakon eta luzea etor daiteke: teknologia gastua murriztu egingo da, berrikuntza moteldu egingo da eta burtsak amildu egingo dira. Kaltetuenak ekonomia berriko langileak, horien enpresak eta akzioak izango dira, hots, aurreko hamarkadaren gorakadan gehien aurreratu zutenak.
Teknologia ekonomia berriaren motorra bada, finantzak dira motor horren erregaia. Azken hamar urteotan arrisku kapitaleko inbertsio fondoak 5.000 milioi dolar izatetik 10.000 milioi dolar izatera heldu dira. Ekonomia berriko enpresa indartsuak, esate baterako, Cisco, Nestcape, Amazon.com, Yahoo, eBay, Commerce one eta Aribak, gorakada beldurgarria izan dute, eta, neurri batean, bere abiagunean arrisku kapitaleko fondoen finantzaketa izan zutelako eta burtsaz baliaturik hedakuntza oso azkarra izan zutelako. Kapitala eskuratzeko modurik izan ez balute ere helduko zen Interneten garaia, baina askoz ere polikiago.
Erorialdia hasten denean, joan den hamarkadako gorakako indarra irauli eta bestaldera, beheraka, abia daiteke. Berrikuntza finantzatzeko fondo berriak sortu dituen burtsa indartsua ahuldu egingo da. Merkatuen erorketak murriztu egingo du hazkunde azkarreko konpainia berriek behar duten arrisku-kapitalaren kopurua, eta horrek moteldu egingo ditu berrikuntza teknologikoa eta produktibitatea, burtsak are gehiago ahulduz eta eroraraziz. Inbertsioak behera egingo du, eta inflazioak eta langabeziak, berriz, gora egingo dute.
Mandel ez da gaur goizean jaioa, eta badaki Ipar Amerikako erorialdia ez dela egun batetik bestera bat-batean gertatuko, Ipar Amerikakoa bezalako ekonomia batek baliabide ugari baititu gorabeherei aurre egiteko. Nahiz eta burtsek goia jo 2000. urtearen lehen zatian, Mandelek dioenez, oraindik beste bi edo hiru urte igaroko dira ekonomiaren atzerakada gauzatzerako. Nolanahi ere, informazioaren arloko teknologiako sektoreek, inbertsioak eta enpleguak, epe luzera, onera egingo dutela aitortzen du. Automobilaren industriak sekulako erorialdia jasan zuen Depresio Handiaren garaian, baina, hala ere, nagusi izan zen gerraosteko ekonomian. Era berean, teknologiek zartako galanta har dezakete epe motzean, baina hazkundearen buru izango dira epe luzera.


LANPOSTUEN ETA EKONOMIAREN BEHERAKADA.

Teknologiaren beheraldiak edo ekonomia berriaren krisialdiak modu garrantzitsuan eragingo du enpleguan eta gainerako ekonomia guztian. Horrela ageri da Ipar Amerikako ekonomiari buruz Mandelek egindako azterketan.
Horrela, Mandelek dioenez, 1995etik 2000ra bitartean sortutako lanpostuen %60 kudeaketakoak edo profesionalentzat izan dira, eta teknologiaren beheraldiak kalte handia egingo die. Mandelek dioenez, lehenengo erasoaldia gertatu da dagoeneko 2000. urtean, giza baliabideen kudeaketan aritzen den Challenger, Gray & Christmas izeneko Ipar Amerikako enpresaren arabera, larri zebiltzan ".com" enpresek 17.000 langile kanporatu baitzituzten urte horretan. Berrikuntza geldotzearekin batera, langile gutxiago beharko da produktu eta enpresa berriak sortzeko, eta horrek langile kopurua murriztea eragingo du goi mailako teknologiako konpainietan.
Kaleratze horiek sektore askotan izango dute eragina, telekomunikazioetatik hasi eta software edota aholkularitza enpresetaraino. Lanaldi laburreko langileak, aholkulari independenteak edo kanpoko web orrien diseinatzaileak eta programatzaileak izango dira egoera ahulenean geratuko direnak, boom horrek iraun duen bitartean hainbesteko oparotasuna ezagutu ondoren. Honelako kanpoko langileen kopurua, 2000. urtearen hasieran, Estatu Batuetako langileen %2,7koa zen, eta 1981ean, berriz, %0,6koa.
Teknologiaren beheraldiak berrikuntzan eta produktibitatean ere izango du eragina. Mandelek dioenez, hainbat produktu garapen urratsean daude oraindik ere, batez ere mugikorren esparruan, baina hazkundeko konpainia berrien presio bortitzik gabe. Estatu Batuek galdu egingo lukete ekonomia berriak ideiak merkaturatzeko izan duen arintasuna eta bizkortasuna. Ondorioak nabarmenak izango lirateke. Produktibitateak 1995etik 1998ra bitartean izan duen gorakadaren erdia baino gehiago aldakuntza teknologikoak hartutako abiadura biziaren ondorio izan da. Mandelek dioenez, zaila da arrisku kapitalari horko zer-nolako zatia dagokion jakitea. Baina oso esanguratsua da, arrakasta izan duten teknologiako konpainia berri guztiek arrisku kapitalaren bidez edo burtsan lortu izana beren finantzaketa.
Enpresen inbertsioa ere txikiagoa izango da. Ziklo teknologikoa beheraldian sartzen denean, informazio teknologiako eta Interneteko gastuak abantailak izaten jarraituko du, baina ekonomia eta berrikuntza geldotzen baldin badira, zuzeneko errentagarritasunik ikusten ez denean, zailago izango da sistema informatikoak eta telekomunikaziokoak modernizatu beharra justifikatzea. Ekonomia gehiegi mantsotzen bada, oraindik ere informazioaren teknologian sinesten duten enpresak ere murrizketak egitera beharturik egongo dira. Mandelek dioenaren arabera, arazo aritmetikoa da. Teknologiako gastuak, gaur egun, enpresen inbertsioaren %40 hartzen du eta, beraz, zaila izango da kopuru horri eustea. Garraiokoak alde batera utziz, ekipamenduetan inbertitzen denaren %63 teknologiari dagokio.
Inflazioa handiagoa izango da. Teknologiaren beheraldiaren lehen urratsetan, ekonomiak askoz inflazio handiagoa izango du. Lanak eta produktuen merkatuek presiopean jarraituko dute, baina produktibitatea eta inbertsioa erortzen hasiko dira. Enpresek ez dute soldata igoerei erantzuteko gaitasunik izango prezioak igotzen ez badira, eta konpainia handiek prezioak igotzeko beldurrik ez dute izango, txikiek lehia gutxiago egingo dietelako.
Azkenik, teknologiaren beheraldiak burtsan izango du eragin nabarmena. Ekonomia berrian, burtsa merkatuak funtsezko zeregina du teknologiaren zikloaren barruan, eta ekonomiarekin batera egingo du gora edo behera. Mandelen ustez, inflazioak gora egiten badu eta enpresen inbertsio mailak behera egiten badu, ziklo teknologikoaren beheraldia gauzatzen denean, oso litekeena da burtsak behea jotzea eta egoera okertzea gehien behar den unean finantzaketaren iturriak itxiz.

ZIKLO TEKNOLOGIKOAREN URRATSAK
1.- Hedapena:
- Aurrerapen teknologikoen eta negozio eredu berrien hedapen bizia.
- Finantzaketa erraza negozio berritzaileentzat.
- Produktibitatearen hazkunde handia.
- Kapitalaren inbertsioen gorakada, enpresek teknologia berrikuntzetara egokitzeko egiten duten ahaleginaren ondorioz.
- Inflazioaren kontrola, produktibitatearen gorakadaren eraginez, enpresa berrien lehia gogorraren eraginez eta teknologia berrien kostu jaitsieraren eraginez.
- Burtsa merkatu indartsuak.

2.- Atzerapena:
- Teknologiaren geldotzea.
- Lehiakide berriak sortzeko egoera desegokia.
- Produktibitatearen hazkunde apala.
- Enpresek goi mailako teknologietan egiten duten gastuaren geldotzea eta, aldi berean, kapitalaren inbertsioen erorketa bortitza.
- Inflazioa berrindartzea eta hazkunde handiko enpresen kopurua murriztea.
- Burtsa merkatu ahulak


Azkenak
Konstituzioa aldatu eta betiereko presidente bihurtzeko ateak zabaldu ditu Nayib Bukelek

Bigarren aldiz da El Salvadorko presidente Bukele, konstituzioak legegintzaldi bat baino gehiagoz presidente izatea debekatzen badu ere. Orain, konstituzioa aldatu eta nahi beste aldiz hautatu dezakete presidentea.


20.000 sinadura bildu dituzte txosnak Euskal Herriko ondare immaterial izendatzeko

Gasteizen igandean eginiko agerraldian, Txosnak. Gureak, denonak dinamikako kideek gaitzetsi dute txosnak ez direla enpresen gisara tratatu behar: "Gure ospakizunak edukiz hustu nahi dituztenen kontra, konpromisoaren, aniztasunaren eta autogestioaren alde egiten... [+]


Sarek eta Etxeratek mobilizazioak egin dituzte Hego Euskal Herriko 11 hondartzatan

Urtero legez, hitzordua izan dute igandean Sare eta Etxerat elkarteek Hego Euskal Herriko 11 hondartzatan. Euskal preso, iheslari eta deportatuak etxeratzearen aldeko aldarriak egin dituzte. 


NBEren Segurtasun Kontseilua Gazan bahituta dauden israeldarrez mintzatuko da asteartean

Bahituen "egoera larriaz" eztabaidatuko dute biltzarrean egongo diren herrialdeek, Danny Danon Israelek Nazio Batuen Erakundean duen enbaxadorearen arabera. Hamasek adierazi du bahituek osasun arreta jasoko dutela baldin eta Israelek Gazara laguntza humanitarioa... [+]


AEBn euskararen irakaskuntza bultzatzeko akordioa sinatu dute Etxepare Euskal Institutuak eta NABOk

Euskal diasporaren Boiseko Jaialdiaren testuinguruan, Etxepare Euskal Institutuak eta AEBetako euskal erakunde NABOk euskararen irakaskuntza sustatzeko akordioa sinatu dute. Hori horrela, AEBetako Euskal Etxeek euskara "sustatuko eta trinkotuko" dute, eta Jaurlaritzak... [+]


2025-08-04 | Behe Banda
Kale estuak dituzten hiriak

Etxe pareko lokala itxita, obretan, zerbait berria irekiko dutelako susmoa. Ez da izanen mertzeria bat, ez eta loradenda bat. Kasurik onenean taberna bat, ohikoa, auzokoa, eta txarrenean gastrobarra edo specialty cafe bat. Ez duzu dirurik bost euroko kafea erosteko. Ez duzu... [+]


Turismoaren negozioaren aurka mobilizatu dira Zarautzen

"Gure herria izugarrizko irabazi-iturria da turismotik negozioa egiten dutenentzat. Bertako langileok, berriz, horren albo-kalteak jasaten ditugu: miseria eta esplotazioa", seinalatu dute mobilizazioa deitu duten Kontseilu Sozialistak eta Etxebizitza Sindikatu... [+]


Requiem batekin abiatzea?

Zer: “Requiem (s)”. Ballet Preljocaj.
Koreografia: Angelin Preljocaj.
Eszenografia: Adrien Chalgard.
Argiztapena: Éric Soyer.
Jantziak: Eleonora Peronetti.
Bideoak: Nicolas Clauss.
Lekua: Kursaal Auditorioa, Donostia.
Data: abuztuaren... [+]


Fusilatutako bi pertsonaren gorpuzkiak atera dituzte Muniainen

Gorpuzkiak aurkitu eta lurpetik atera ahal izateko ezinbestekoa izan da Gesalaz Muniango bi bizilagunen testigantza: Lucio eta Domingo Zabalza anaiek adierazi zuten, haur zirela, hainbat pertsona lurperatu zituztela leku horretan Guesalazko haranean, herri horretako... [+]


2025-08-04 | Gedar
“Sinpatiaren Festak” Lizarran: erasoak Bajadika alternatiboari

Ukabilkadak, bultzadak, blokeoa, izotz jaurtiketak eta abar jasan behar izan dituzte Bajadika aldarrikatzailea egin duten pertsonek.


HAMABI URTEZ ETXEA EZKUTALEKU
“Zorte asko ukan dugu, eta bizitza interesgarria”

Marijo Louis paristarra da sortzez, 1977an heldu zen Miarritzera Euskal Herriko borrokek erakarrita. Josetxo Otegi zizurkildarrak 1983an pasa zuen muga Gipuzkoatik Lapurdira, Poliziatik ihesi. AEK-ko irakasle eta ikasle zirela ezagutu zuten elkar. 1986an, GALen atentatuen,... [+]


Auzo ibilbideak (V)
Baiona Ttipia: babes eta arnasgune

Ibilbideen serie honetako ezberdinena dirudike Baiona Ttipiak, bere antzinako eraikinei beha jarriz gero: ez blokerik, ez adreilurik, ez maldarik.... herrixkatxo lasai bat da. Aitzitik, Errobi ondoko auzo honen historian barrena eginez gero, konturatuko gara borroka politiko... [+]


Auzo ibilbideak (IV)
Adurtza: adreiluzko itsasoa

Kostako zaizu Adurtza baino auzo zaharragorik aurkitzea Euskal Herrian: aurten 1.000 urte bete ditu, Donemiliagako Goldea dokumentuan ageri denez (ikusi Gakoak honetan Josu Narbartek idatzitako erreportajea horri buruz), eta merezi bezala ospatu dute bertan bizi direnek. Baina... [+]


Auzo ibilbideak (III)
Txantrea: konfliktiboa, eta zer!

Euskal Herrian auzo borrokalaririk bada, hori Txantrea da zalantzarik gabe. Herritarrek euren eskuz eraikia (literalki), auzoa defendatzen ikasi dute kalez kale, izan poliziarengandik, izan agintarien utzikeriatik, izan ugazaben diru-gosetik. Baina auzoa hori baino gehiago da,... [+]


Auzo ibilbideak (II)
Egia: aldapa alai bat

Donostiako hirigunetik Urumeak banandua, nekazaritza eremu zabala zen Egia: Nabarrizene, Txurkoene, Mikelaene, Polloene...  70 baserri baino gehiago zeudela uste da. Trenbidearen etorrerak beste destino petral bat ekarri zien lur horiei, ordea: zerbitzuetarako eta... [+]


Eguneraketa berriak daude