ATZERA EGITEKO IDEOLOGIA ETA NEURRIAK

Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Kezkatu gintuen EEBBetako eskuinak, laurogeigarreneko hamarkadaren, Ronald Reagan Presidentearen agindupean, indartu eta hedatu nahi izan zuen ideologia eskuindarrak, jauzi kualitatibo garran-tzitsua izan zitekeelako. Izan ere, gizarteko sektore ahulen guztiak gehiago baztertzeko predikuari heldu zitzaion garai hartan. Honela, emakumeek etxeko lanak eta haurrak zain-tzera jo behar zuten; etorkinak kontatu ahala sartzen utzi, lan gogorrenak egiteko behar ziren bakarrak; bikoterik gabeko amen diru-laguntzak murriztu; langileen Gizarte Asegurantzatik jaso-tzen diren diruak murriztu, langile bakoitzaren esku geratu behar zuelarik pentsio-eraketa, etab. Beraz, solidaridaderik gabeko gizarte eta aberatsen aldeko apostua egiten zen, eta ondorio latzak ere lortu ziren, gizarteko pobre eta aberatsen arteko diferentzia ekonomikoak arras areagotu baitziren.

Orain, Espainiako estatuan, Thatcher anderearen garaiak igaro ostean, hogei urte beranduago bada ere, antzeko egoeraren susmoa hartzen dut. Izan ere, aurreko legealdian PPk eta eskuinak ez zuten nahi adinako indarrik eta arreta handiarekin ibili ziren, beldur bai-tziren ustezko ezkertiarrez. Baina azken hauteskundeen emaitzen ostean, zuzenki heldu diete aparkaturik zeukaten zenbait gairi, hauen artean euskal abertzaletasunari, eta arlo sozialeko beste zenbait gairi. Beraz, Europako Batasunean ideologia atzerakoiaren aitzindari bihurtzeko egoera ezin hobeagoan dago Espainiar estatua.

GIRO HONETAN, ez da kasualitatea izan Espainiako Circulo de Empresarioseko ordezkariak egindako adierazpenak emakume eta etorkinei buruz. Iritzia emateko eta lobbyrako erakunde honen arabera, emakume orok fondo pertsonala eratu behar omen dute haurraldian eta haurra koskortzen den bitartean sarrerak ahalbidetzeko; behin menopausiara heltzen denean eta aparteko gastu horien arriskua desagertzen denean, orduan fondo horretan metatu den dirua itzuli egingo zaio, etekinak barne, emakume bakoitzari. Ideia zaila praktikan jartzeko, baina arlo honetan, orain arteko eskubideen murrizketa ziur helduko dela.
Bigarren mezua etorkinekin lotu digu. Etorkinek sartu nahi badute geure lurrralde oparoetan, kuota bat ordaintzea proposatzen du sarrera-eskubidea eskuratu ahal izateko. Eskubide horiek enkantean jarriko dira eta gehiena ordaintzen duenak aukera izango du onartua izateko. Honela, etorkin hau motibatuagoa egongo omen da lana egiteko, lehenbailehen ordaindu duen diru hori eskuratzeko. Beraz, estatuko hiritarrek nahi ez dituzten lanak egiteaz gain, lanpostu horiengatik dirua inbertitu egin beharko dute etorkinek. Arlo honetan badirudi merkatua ez dela irizpidea, bai ordea lan merkatuari hesiak jartzea.

Zigor kodea ere gogortu nahi da indarkeria aitzakia gisa erabilita. Hamalau urteko gaztetxo bat bost urterako espetxera-tzen bada, zigorra bete ondoren ez da batere erraza izango gizartera-tzea edo hamasei urteko gazte bat hamar urte gizartetik kanpo uzten bada. Eskuinerantza doan sistema honetan ez da planteatzen gazteak gizarteratzea, gizartetik aldentzea baizik; estatuaren legeak onartzen ez dituzten guztiak gizartetik banantzea. Sistema aurrerakoi batean ekintza okerrei aurre har-tzea izango zen eta gaizkilea ahal den azkarren gizarteratzea. Azken finean, EEBBetako sistema ezarri nahi da gure artean eta hurbiltzen ari garela deritzot. Arlo honetan Euskal Herria izango da laborategia, eta gero etorkinak edo politika ofizialari aurre egiten diotenentzat izango da aplikagarri.

HAUEK dira espainiar eskuinaren adierazpen batzuk eta praktikan, piskana-piskana, urratsak ematen ari dira gizarte zibil ahul, obediente, ez-solidario eta ahal den indibidualistena izan dadin, honela errazago erabil baitaiteke. Eta egoera horri aurre egitea ez da batere erraza izango ikusirik nola dauden indar aurrerakoiak. Alde batetik, alderdi sozialistaren eta alderdi ezkertiarren norabide eza eta, bestetik, langile sindikatuen estatuarekiko menpekotasuna eta gizarte-mugimenduen sakabanaketa ez dira batere egokiak egoera erasokor honi aurre egiteko. Euskal Herrian, aldiz, gizarte-kontraesan hauek espainiar eta euskal nazionalismoen kontraesanen azpitik daudenez, gizarte zibilaren erakundeak ez dira hain ahul eta ideologia eskuindarra ez da beste lekuetan bezainbeste indartu. Beraz, euskal gizarte zibilean badaude baldintzak gizarte lorpenei eusteko eta garaipen berriak eskuratzeko, baina aurrera egin nahi bada, gizarte-antolakuntza horrek ez du izan behar militante mozorrotuen gordelekua.


Azkenak
2025-07-18 | Mara Altuna Díaz
Noelia Sánchez Jenkins, gales irakaslea Patagonian
“Galesak bizirik dirau Patagonian”

Zerk lotzen ditu Galesko muino berdeak eta Patagoniako basamortu hotzak? Bada, hil nahi ez duen hizkuntza batek. Noelia Sánchez Jenkinsen arbasoak 1865ean lehorreratu ziren Patagonian (Argentina). Galesetik iritsi ziren, britainiarrek inposatutako zapalkuntzatik ihesean... [+]


2025-07-18 | Gedar
SAPAri 2,3 milioi emango dizkio Espainiako Industria Ministerioak

Gipuzkoako enpresak hainbat kontratu sinatu ditu Israelgo industria militarrarekin, eta diru publikoa jasotzen du ibilgailu elektriko bat garatzeko, Espainiako Gobernuak finantzatutako proiektu baten bidez.


Massive Attack musika taldeak Gazaren aldeko musikarien aliantza sortu du

Ingalaterrako Massive Attack taldeak artisten arteko aliantza sustatu du, hasi berri diren artistei edo Israelen aldeko erakundeen zentsura pairatzen dutenei babesa emateko.


Euskara, katalana eta galiziera Europar Batasuneko hizkuntza ofizial gisa aitortzea babestu dute hainbat unibertsitatek

Espainiako Gobernuak Europako Batzordeari egindako eskaerari Euskal Herriko, Kataluniako eta Galiziako 28 unibertsitatek babesa eman diote. Salvador Illa Kataluniako Generalitateko presidenteak eta Imanol Pradales lehendakariak eskutitz bat sinatu dute eskaerari babesa... [+]


Aurreakordioa erdietsita, Eskirozko BSH enpresa abenduan itxiko dute

Bilera akigarria izan zuten asteazkenean Eskirozko BSHko lan batzordeko kideek eta multinazional alemaniarraren zuzendaritzako kideek: aurreakordioa lortu zuten UGT, CCOO, ATTIS eta Solidarik (17 ordezkaritik gehiengoa dute 12 kiderekin) eta ez dute mahai gainean jarritakoa... [+]


Bizkaia eta Gipuzkoako hainbat hondartza desagertzeko arriskuan daude

Gaztetape (Getaria) eta Muriola (Barrika) hondartzak 2050. urterako desager daitezke Greenpeaceren txostenaren arabera. Itzurun (Zumaia), Karraspio (Mendexa), Isuntza (Lekeitio) eta Azkorri (Getxo) hondartzek hedaduraren erdia gal dezakete.


Iruñeko espetxeko osasun arreta “urria” dela salatu du Salhaketa Nafarroak

Nafarroako Gobernuak espetxeetako osasun zerbitzuaren eskumena eskuratu zuenetik, baliabideak “indartu” dituzten arren, presoek nabarmendu dute ez diela sobera eragin egunerokoan.


‘Eskumenlagoa’

Hezkuntza Sailak 2025-2026 ikasturtearen antolaketa bigarren hezkuntzako ikastetxe publikoetan ebazpena argitaratu du. Urteroko agiria da, uztail hasierakoa; ikasturte-hasierako ebazpena esaten diogu.

Aurtengoan, hauxe jasotzen du euskarazko bertsioak:... [+]


2025-07-18 | Aiaraldea
Gorrotozko delitu salaketa jarri dute Artziniegan eta Udalak “irain arrazistak” gaitzetsi ditu

Artziniegako Udalak mezua zabaldu du gertatutakoa gaitzesteko eta elkartasuna adierazteko irainak jaso dituzten herritarrei.


2025-07-18 | Elhuyar
Neandertalak San Adriango koban maiz ibili zirela berretsi dute, Aizkorrin

Duela bi urte Aranzadi Zientzia Elkarteak neandertalek egindako harrizko tresna batzuk eta haiek jandako animalien hezurrak aurkitu zituzten San Adriango koban. Horrela jakin zuten neandertalek duela 40.000 urte koba hori erabili zutela. Aurten egin duten indusketa-kanpainan... [+]


2025-07-18 | Sustatu
Fitxategi handien transferentziarako alternatibak (WeTransferrekoa ikusita)

WeTransferren baldintza berri gaiztoen aurrean, alternatibarik? Bai, pare bat, edo bien arteko konbinazioa. Enkriptazioa edo/eta Tori.eus zerbitzu euskalduna erabiltzea.


2025-07-17 | ARGIA
Europan espetxean denbora gehien daraman preso politikoa
40 urteren ostean Georges Abdallah askatuko dute uztailaren 25ean

Georges Ibrahim Abdallah, Frantzian 40 urteko espetxealdia igaro ondoren kaleratuko dute. Palestinaren askatasunaren aldeko militantea, Libanoko Frakzio Armatu Iraultzailearen sortzailea izan zen, eta diplomazialari israeldar eta amerikar bana hiltzeaz akusatu zuten. Inoiz... [+]


2025-07-17 | Piztu Donostia
Ez dakigu ahoa ixten

Azken sei urteotan Piztu Donostia eragile sozialaren talde motorra osatu dugunoi txanda pasatzeko unea iritsi zaigu, mila gai eta beste mila fronte zabalik geratzen diren arren.

Duela sei urte Eneko Goiak, PSOEren laguntzarekin, osaturiko Donostiako Udalak bideratzen zuen... [+]


Eguneraketa berriak daude