LEPO BERETIK TXAPELA, BIDE BERRITIK TXAPELKETA

  • Bizkaiko bertsolarien txapelak aurreko buru berean dirau, Igor Elortzarenean, hain zuzen. Gainontzean, berrikuntza garrantzitsuak izan dira txapelketan. Finalean barne. Unai Iturriagak agurrean laburtu bezala: "Bertsoa sendo, herria pozik, ta onenak irabazi dau".

2000ko abenduaren 24an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Azken urteotako finalik ederrenetakoa jokatu zen abenduaren 17an Bilboko Euskalduna Jauregian. Azken muturrean ezusteko handi barik -azken hiru txapelketetan bertsolari berdinak izan dira lehen hirurak, lekua aldatu arren-, saio dotore eta bikaina eskaini zuten. Faboritoek ondo erantzun zuten, baina ez elkarri ez gainontzeko bertsolariek ez zieten lan erraza jarri. Unai Iturriaga aspaldiko partez punturik gehien duten bertsolari biek jokatzen duten azken txanpatik kanpo gelditu zen, baina beti asmatu barik ere, bertsoa ederto betetzeaz gain amaiera indartsurik ere eskaini zuen.
Aritz Lopategik apurtu zuen durangarrena zirudien eskuz eskukoaren esklusiba. Eta apurtu ere saioaren hasieratik, ofiziotan ondo moldatu ostean bakarreko lanean urduri jarri baitzituen lehiakideak -lehenengo kantatzea egokitu zitzaion gainera muxikarrari-: bederatzi puntutan oso ondo ibili zen, eta argi utzi zuen txapela garesti egongo zela edonorentzat ere. Aurrerantzean ere bere lana eginda -poto bat tartean-, kartzelako lana ondo hasi zuen, baina gaiari bederatzi puntukoan erantzun gura eta handi xamar gelditu zitzaion neurria. Hala eta guztiz 800 puntu eta erdi izan zituen, Igor Elortzaren 817en aldean.
Durangarra hasieratik nabarmendu zen, txapelak zegoen lekuan jarrai zezan. Astiro-astiro hobetuz joan zen, akatsik gabe, bertsoaren amaieretan ez eze ordura arteko puntuak ere bikain betez, eta kartzelako lanean ordura artekoa biribildu egin zuen. Hona txapela jantzita botatako bertsoa, azkena Jon Lopategiri eskainita:

Akordatu beharra/daukat hamaikagaz
Preso ta iheslariez/ herriaz, euskaraz
Osaba ta aitita bi ta amamagaz
Gure itsu-mutila Santi Begi zanaz
Ta bataz be zugaz Jon, batez be Baltzagaz
Zeuri eskerrak naz ta bertsolari banaz



BERRIAK, OSO ONDO.

Udagoien osoko ibilbidearen amaierara udaberrian hasitako eskualde guztietatik heldu ziren bertsolariak, Bizkaiko ekialdeko eremu euskaldunenetatik mendebalderantz Bilboalde eta Ipar Uribekoak gehitu baitzaizkie. Eta ordezkari berriok oso zapore gozoa utzi dute bertsozalearen ahotan.
Guztira, hiru finalista berri egon dira Euskaldunan kantari. Aurreko hiruk beraz, ez dute txartel preziatua lortu aurten. Xabier Arriaga 'Txiplas' kanporaketetan gelditu zen kanpoan, eta finalaurreetara heldu arren, Beñat Gaztelurrutia eta Arkaitz Ugartetxea ere finaletik kanpo gelditu ziren. Gazte bi eta beterano bati beste horrenbestek hartu diete lekua.
Arkaitz Estiballes galdakoztarrak, lehenengoz eskuratu du finaleko txartela, 23 urterekin. Eskolartekoetan badauka Bizkaiko txapela eta paperean ere lan bikainak egin ohi ditu, baina nagusien txapelketetako aurreko esku hartze bietan zezakeenetik beheraxeago ibili izan da. Sekulako finala egin zuen baina: nahiko sari bazen horraino heltzea eta, lehenengoz finalean daudenek gutxitan daukaten patxadaz, bere lana bikain egin zuen Arkaitzek. Ondo merezitako laugarren postua eskuratu zuen, Unai Iturriagarengandik hiru puntu eta erdira soilik.
Fredi Paia ere ez da ezezaguna, gaztea izanagatik. Txapelketako lehen esku hartzean, finalaren hasieran nabarmendu zitzaion urduritasuna; nerbioak kontrolatu ostean, gozatu eta bertso eder askoak bota zituen. Euskaldunako beste pipermina izan zen Fredi eta bosgarren lekua izan zuen sari. Algortarra eta galdakoztarra, biak ere euren eskualdeetako, Bilboaldeko eta Uribe-Kostako txapeldunak izan ziren udaberrian, eta elkarrekin ibili dira finala prestatzen. Batez bestean euskaldun kopuru txikiena duten Bizkaiko eskualdeetakoak dira -Ibaizabaletik mendebaldera bertsozaletasunak oraindik oso urrats apalak egin ditu-, baina baita bertsoaren hiritartzearen erakusle argia ere.
Juanjo Respaldiza sartzea ez da ezelango ezustekoa izan, 98koan izan ezik ohikoa izan baita. Hilaren 17a ez zen bere eguna izan, baina. Beste horrenbeste gertatu zen Oihane Enbeitarekin: tarteka arrazoi ederrak joan arren, gaiak ihes egin zion behin baino gehiagotan. Bien aurretik, seigarren lekua Iratxe Ibarrak lortu zuen. Markinarrak ez zuen saio txarrik egin, balekoen gainetik joan ziren bertsoak entzun zitzaizkion, baina lehen hirurez gain, saio bikaina osatu zuten bertsolari bi egokitu zitzaizkion aurretik.


ETORKIZUNERAKO GILTZARRIA.

Amaitu da XX. mendeko azken txapelketa, bertsoz gainezka etorriko den 2001. urtearen atarian: Bizkaia ez beste herrialde guztiek uda aurretik txapelketa jokatu behar dute eta horietatik irtengo dira Euskal Herriko Txapelketa nagusian kantatuko duten bertsolariak. Bizkaitarren artean berriz, etorkizunean erreferente izango da amaitu berri dena.
Bertsolariengan eta bertso-moldean azken urteetako joerak bete-betean agertu dira. Hau da, bertso eskolak direla bertsolari iturri ia bakarra eta beraz, kontuan hartu beharreko bertsolari kopurua batzen zaio urtero txapelketaren gurpilari.
Sasoi batean bertsolari gazte kopuru hori arazo handia sortzera heldu izan da, hainbesterentzako lekua egiteak antolakuntza lana biderkatzen baitzuen. Hazkunde horri 1998ko txapelketan heldu gura izan zitzaion eta ohiko kanporaketa, finalaurre eta finaleko saioez gain, sailkapen saioak antolatu ziren. Helburua batetik bete bazuen ere (hau da, "benetako" txapelketa hasten zenerako zelanbaiteko iragazkia egitea), egin behar ez zenetik ere asko ikasi zuten Bizkaiko Bertsozale Elkartean: uda inguruan antolatu zen, elkartetik bertatik saioak bilatu ziren eta hainbesterentzako epaimahai desberdinak prestatu ziren.


ESKUALDEETATIK HASI.

Aurten, sailkapen saio horien lekua eskualdekako txapelketek hartu dute. Bide zuzena hartu dela ematen du: txapelketok ofizialki Bizkaikotik kanpo daude -sailkatzeko balio badu ere, hura udagoienean hasten da hogeita hamar bertsolarirekin-, eta eskualderik eskualde bertako bertsolari eta bertsozaleen esku dago antolakuntza. Lehia giroa ez da finalean egon litekeena, baina hurbiltasunaren pizgarria dauka bertsolari eta zaletuarentzat. Hori bai, epaimahaiak berdina izan behar du txapelketa guztietan.
Bertso eskoletatik datozen gazteek txapelketari berari gaztetasuna eman diote. Aipagarria da, adibidez, aurtengo finaleko aldaketak: lekua ez eze -Arriaga antzokitik Euskaldunara-, ordua ere bai, arrastiz jokatu baita. Baina erantzun bikaina izan du Bizkaiko Bertsozale Elkartearen erronkak: sarrera guztiak agortu dira, Arriagak baino ia mila leku gehiago izan arren.


GAI JARTZAILE ETA EPAILEAK.

Gaztetasunaren erakusle garbienak bertsoak berak izan duen aldaketa: bai kantakeran, bai kantatutakoan, gaiei zein estiloari begira. Ohiko saioetan gainera, gero eta gehiago dira gai jartzen ikusten diren gazteak, txapelketetan ez dira hainbeste izan oraintsu arte baina. Horrek ere bere prestakuntza eskatzen du-eta; Bertsozale Elkarteak txapelketa honetan horri ekin dio. Bernardo Mandalunizez gain, Josu Goikoetxea, Asier Ibaibarriaga, Xiomara Gezuraga, Zuriñe Iarritu eta Leire Aurrekoetxea, astero-astero bildu dira gaiak aukeratu eta eztabaidatzeko. Ohiko saioan gaia argi esan behar bazaie bertsolari eta entzuleei, zeresanik ez txapelketan daukan gehigarria. Bertsolariak bestetan ez daukan nerbio puntu horri ezin dio gai jartzaileak beste bat gehitu, bere papera zein den argi esaten ez dion gaia emanez edo ziurtasunik gabe irakurriz.
Txapelketako beste aldea, epaileei dagokie. Gaiak, gai jartzaileak, bertsolariak eta bertsoak gaztetu badira, beste horrenbeste egin behar litzatekeela esan izan dute bai bertsolariek, bai epaileek eurek ere. Ez da lan erraza bertsoa epaitzea eta ez dira asko izan horri heldu gura diotenak.
Anton Mari Aldekoa-Otalora, Luis Baraiazarra Txertudi, Abel Muniategi, Joseba Santxo, Mirari Azula, Josu Telleria, Karmelo Uriarte, Moises Enbeita, Joxin Iturrioz, Trino Azkoitia ibili dira aurten bertsoak epaitzen. Hamarretatik, bost eta ordezkoa izendatuko zituzten kanporaketetarako, beste horrenbeste finalaurreetarako eta finalerako. Epaileek ere izan zuten txapelketa aurretik egin beharreko lanik: bertsoa epaitzeko irizpideak bateratu egin zituzten eta froga praktikoak ere egin zituzten, aurreko txapelketetako saio bi epaitu baitzituzten. Emaitza, aurrekoan bezalakoxea izan zen, puntuz ez bazen bai bertsolarien sailkapenari zegokionean.

IGOR ELORTZA: "ARRISKATU BEHAR ZELA IKUSI DUT"
Bigarren txapela daukazu. Orain urte bikoaren aldean zelan sentitu zara oholtza gainean kantuan?
Orain urte bi ez nengoen oso presionatuta, neure ardura zen, eta ordutik plaza gehiago egin ditut, plaza garrantzitsuagoak ere bai. Edozelan, gaur ere sentsazio ona izan dut kantatzerakoan, ardura agian lau bertsolaritik bira pasatzean izan dut, ofiziotako gaiak apur bat deszentratu nau, baina ondo sentitu naiz saio osoan.

Eta lekuari dagokionez?
Arriaga eta Euskalduna diferenteak dira, batetik jende gehiago sartzen delako hemen, baina beroagoa ere bada. Ez nekien baina, zelan izango zen eta Unai eta biok goizago etorri gara, lauretan hemen egon gara ondo ikusteko aretoa. Jende gehiago baina hurbilago dituzu, eta ideia egin gura nuen.

Txapela buruan, zelan ikusi dituzu ingurukoak?
Tarteka ikusi ditut, Unai beharbada ez da beste batzutan bezain fin ibili, eta hasieran apur bat beldurtu ere egin gaitu Aritzek bederatzi puntukoan gaiari erantzunda, goitik beherako bertso horiekin... aurrera egiteko edozerk ez zuela balio argi utzi du, arriskatu behar zela eta zalantzan egon naiz baina ausartu naiz, Naufragoaren doinuarekin kantatzera. Horiez gain, Fredi Paia eta Arkaitz Estiballes ikusi ditut oso ondo.


Azkenak
Hegazkinez bidaiatzea trenez baino 26 aldiz merkeago izan daiteke Europan

Europa barruan hegaldiak hartzea trenez bidaiatzea baino 26 aldiz merkeagoa izan daiteke, 31 herrialdetako 142 ibilbidetan oinarritutako Greenpeaceren ikerketa baten arabera. Hegaldien zerga pribilegioei egotzi die desparekotasuna, eta trenbidea merketzeko neurriak eskatu ditu.


Belfasteko Kneecap musika taldea jo-puntuan: epaiketak, zentsura, jazarpena...

Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]


Gutxieneko soldata propioaren alde 138.495 sinadura lortu dituzte sindikatuek

ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.


Gazako genozidioan hildakoen %83 zibilak dira, Israelgo armadaren datuen arabera

Israelgo armadaren barne agiri batean agertzen diren datuek diote Gazan hil dituzten sei palestinarretatik bost zibilak direla, azken hamarkadetan aurrekaririk ez duen sarraskia izanik. Israelgo zerbitzu sekretuek maiatzean zioten armadak Hamaseko eta Jihad Islamikoko 8.900... [+]


Sexu erasoak “kopuruz eta intentsitatez handitu” dira Bilboko Aste Nagusian

Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]


Kartzelan jaioa eta Israelek eraila adin nagusitasunera iritsi aurretik: Youssef Al-Zuqen historia

Youssef Al-Zuq munduko preso gazteena izandakoaren bizitza Gazako zigor zikloaren ikur da. Al-Zug 2008an jaio zen kartzelan, ama atxilotu eta epaiketarik gabe espetxeratu ondoren. Uztailaren 12an hil zuten Israelen bonbardaketa batean.


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Txikiren eta Otaegiren mural bati eraso egin diote Durangon

Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.


Nazien kontzentrazio esparruetan palestinar zapia ezin dela jantzi ebatzi du Alemaniako epaitegi batek

Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.


AEBek beltzez margotu dute Mexikoko mugaren hesia haren tenperatura igo eta migratzaileak pasatzea saihesteko

Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.


Ibai Iturria Garmendia, mendi gidaria
“Jende asko ez da modu egokian joaten mendira, kezkagarria da”

Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.


2025-08-21 | Gedar
Zumaiako Bedua jatetxeko esplotazioaren testigantza gehiago bildu dituzte

Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.


Israelek Gaza hiria okupatzeari ekin dio, Hamasek azken su-eten proposamena onartuta ere

Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]


Eguneraketa berriak daude