EUROPAR GUZTION AMONAK

  • garai desberdinetan bizi izandako zazpi emakumeren ondorengoak gara.

2000ko abenduaren 10an
Europar guztiok azken 45.000 urteotan garai desberdinetan bizi izandako zazpi emakumeren ondorengoak gara. Hori dio, behintzat, Oxfordeko Unibertsitatean irakasle den Bryan Sykes adituak. Zazpi emakume horiek hainbat mehatxuri egin behar izan zioten aurre (animalia basatien erasoak, glaziazioetako hotz gogorrak, eta abar), baina klan desberdinak sortzea lortu zuten eta klan horien ondorengoak izango ginateke gaur egungo europarrak.
"Eva-ren zazpi alabak" izeneko bere ikerketa lanean Sykes irakasleak zazpi ADN kode desberdin aurkitu ditu 6.000 emakume europarretan. Ikerlariak aztertutako 6.000 laginen arabera beraz, eta beti Sykesen hitzetan, Europako ADN mitokondrial guztiak zazpi talde nagusitan sailka daitezke. Eta horietako bakoitza, genetistaren arabera, emakume bakarretik omen dator. Eta emaitza horien arabera, Europako edozein bazterretan jendea hasierako edo antzinako klan horien nahasketa bat besterik ez omen da. Norvegia eta Finlandiako iparraldeko laponiarrak izango lirateke salbuespen bakarra, beste inorekin nahastu gabe mendez mende iraun dutelako. ADN mitokondriala oso baliagarria da pertsonen arteko konparazioak egiteko, eta beren leinuen historia nahiz hurbiltasun edo urruntasun genetikoa aztertzeko, nukleoko geneen kasuan ez bezala, ADN mitokondrial hori ez baita nahasten belaunaldi bakoitzean.
Non ote da, beraz, euskaldunon "purutasun" hura?


Azkenak
Ei politikariak, “pope” akademikoek esaten badizuete, aktibatuko al zarete behingoz?

Behetik gorako komunikazioetan ez da erraza mezuen garrantzia transmititzea eta makinaria politikoa aktibatzea. Askotan, gure mezuak "belarri batetik sartu eta bestetik atera" egiten direla sentitzen dugu. Beraz, gaurkoan, nazioarteko ikertzaile ospetsu batzuek... [+]


Mundu mailako lapurra

Azeria kanido bat da, otso eta txakurren familiako haragijalea. Animalia zuhur, maltzur eta argiaren fama dauka, eta ez alferrik! Ez da indartsuena izango, baina beti moldatzen da han eta hemen, mokaduren bat lortzeko.


Eguneraketa berriak daude