LUMA ARTEKO EGUNAK

  • Urria eta azaroa bitartean 30.000 naturazale, hegaztien maitale, bildu ziren Frantziako Menigout herrian. Nazioarteko 16. Ornitologia Zinemaldira Jabier Murillo hegaztien eskultorea eta Asis Arbide hurbildu ziren. Astebeteko egonaldia beraiek azaldu digute.

2000ko azaroaren 26an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Arratsean iritsi ginen Jabier Murillo eta biok zorioneko Menigout herrira, Frantziako Deux-Svres departamendura. Ura biltzeko eraikitako dorre erraldoi horietako batean hegazti baten irudia proiektaturik zegoen, kalean argitxoak zeuden zintzilik aldenik alde, baina Eguberrietako irudien ordez, gari biltzen ari den nekazari baten irudi xume eta atsegina zuten edergailu. Gasolindegia bera ere, ez dago bada, txori eta hegaztien irudiz apaindua!
Hauxe da bai, Frantzian ornitologiaren inguruan ematen den bilgunerik handienetakoa, handiena ez bada. Menigout herriak 900 biztanle ditu eta zinemaldian 30.000 lagun bildu ginen. Bolondresak berriz, 250 izan ziren. Ornitologia zinemaldiaren karira txori zaletasunak dituen osagai gehienak elkartzen dira bertara: argazkilariak, marrazkilariak, irudigileak, alegia, benetako zaletasuna duten artista multzo koskorra; elkarteak, txorizale zein naturazale ezin konta ahala elkarte eta talde gehi instituzioak, ekoizpen ekologikoan ari diren nekazariak... Aste batez zurrunbiloan murgilduko da, gainerakoan lasaia behar duen Menigout herri txikia.
Herriko etxea da artista gehienen erakustokia, udaletxea bera, zinemaldia dela eta propio egokitutako eraikin zaharberritu mestizoa. 24 artisten erakusketari aterpe ematen zion aretoa txikiena zen, handiena talde eta elkarte ekologisten bilgunea (64 orotara), hitzaldi aretoa eta jatetxe ekologikoa aterbetzen zituzten karpa erraldoiak ziren. Aste batean dena ezagutzeko betarik ez genuen izan.
Baina honen arrazoi nagusia zinemaldia da, honako hau 16. aldia duen Nazioarteko Ornitologia Zinemaldia. Proiekzioak egunean bi aldiz izaten ziren, goizean, arratsaldean edo gauean, eta emanaldi bakoitzean lauren bat film ematen zituzten eta honek ematen du hara bildutako jende oldearen zaletasunaren berri. Aurkeztutako 38 filmen artean Australia, Taiwan, Alemania, Austria, Luxembourg, Erresuma Batua, Hegoafrika eta Belgikakoak ikusteko aukera izan zen, frantziarrek ekoiztutakoez gain, jakina. Ornitologia zinemaldi eran aurkezten bada ere, eta txori eta hegaztiei buruzko filmak nagusi diren arren, naturaren gaineko erreportajeak, ingurune bat agertzen dutenak, edota animalia espezie baten gainekoak, ugari dira. "Gelada Baboons", Etiopiako tximino klase berezi baten inguruko film ederrak irabazi zuen sarietako bat. Mont Valier eta Ariège, Pirinioko Aran ondoko ibarraren gaineko film polita berriz, hortxe geratu zen.... Euskaldunok berriz ere marka egin genuen, marka egin genuenez! "Flug in die falle" filma aurkeztu zuen Klaus Tummler Alemaniako errealizatzaileak. Filmean, animalia migratzaile batzuek Europako hegoaldeko zenbait lekutan, Frantzia eta Espainia aipatzen ziren, pairatu behar izaten dituzten sarraskiak azaldu eta salatzen ziren. Organbidexka Col Libre elkarteko Baionako gure lagunek esana ziguten filma ikustera joan beharra genuela, ongi zegoela eta abar. Joan ginen, bada, bai eta hasiera hasieratik ikaratu ere! Hantxe Joxe Mari, hantxe Pierra eta Mitxel, usoak pasa eta sareak heda, eta atzetik datozenei tiroka gupidagabe "gureak dituk eta!". Irudi gogorrak ematen ditu filmak, guretzat afusileroenak bereziki, eta huts egiteko batere beldurrik gabe esan dezakegu ez dela beste filmik izan han, Menigouteko Zinemaldian, hemengo ehizari buruzkoak adinako zalaparta sortu duenik aretoan. 2. saria (naturaren babesa) eman ziotenean errepikatu zen zalaparta latz adierazgarria... "Frakan ezin kabitu" esapidearen guztiz bestaldekoa ezagutzen al du inork? "Aulkian leku sobera" edo holako zerbait? Horixe bada. Marka gurea, berriz ere!
Filmen iraupenak ere eragin zuen solasaldirik han bildutakoen artean. Baziren han bost minutukoak eta hamar minutukoak, baina gehien-gehienak 26 edo 52 minutukoak ziren eta iraupenean eman zen kointzidentzia honek zenbait komentario eragin zituen. Gure lagun artisten artean hasieratik izan ziren iraupena eta kalitateari lotutako hitzak: "Irudi ederrak betegarri diren beste batzuekin nahasiak ageri dira; harian, filmaren intentzioan halako desoreka edo... zerbait somatzen da". Komentario hauek baieztatuak izan ziren antolatzaileek filmen errealizatzaile guztiendako eskainitako bazkarian. Gu nahiz eta errealizatzaile ez izan, gonbidatuak izan ginen eta bazkarikoan Taiwaneko errealizatzaileekin, zinemaldiko lehendakari eta zuzendari diren Brouard senar-emazteekin eta koordinatzaile nagusi den Marie Dominiquerekin egoteko suertea izan genuen. Beraiek ere filmen iraupena eta ildoa, gidoia, hizpide hartu zuten, gure mahaira hurbildu zen Jean Francois Hellio argazkilari eta errealizatzaile ezagunarekin. Telebisten inperioan Mass-Media handiek errealizatzailearen asmoak beren nahierara moldatzeko duten ahalmenaz hitz egin zuten, bai eta aurrera begira honek ekartzen ahal dituen ondorioak saihesteko zinemaldiak dituen aukerez ere. Produktora txikiak, errealizatzaileekiko harreman zuzena eta estiloko aukerak aipatu ziren. Arto bero usainean ez direla laketu eta beti ere hobetzera jotzeko kezka badutela argi ageri zen. Pozgarria da hau honezkero arrakasta lortua duen zinemaldi baten antolatzaileengan.

JABIER MURILLOREN TXORI-ESKULTURAK MENIGOUTEKO JAIALDIAN
Garai bateko natur zientzietako museoetan ikusten genituen animalia "naturalizatuak" (disekatuak), desagertzeko bidean ditugu egun. Izan ere, naturaren ondarea ezagutarazteko gero eta gehiago zabaltzen ari diren zentroetan ezbaian jarri baita taxidermiaren balio didaktikoa. Hona hemen bada, antzinako taxidermiarendako alternatiba zuzena, Jabier Murillo "Matxas"en eskulturak. Eskuz landutako animaliok naturan bezalaxe aurkituko ditugu tamainaz zein itxuraz, satitsu txikitik hasita hegan ari den ugatz alimalekoraino. Bertatik bertara, diren bezalaxe ikusirik, beren ezaugarri xeheenak ere ikasteko moduan izanen gara, eta harritu eginen gara, arrunt ezagunak zaizkigun piztiek ere erakusten dituzten ezaugarriekin. Naturzale denak gozatu zirraragarria hartuko du segururik, hauengana hurbildu eta, espezie eta azpiespezie bakoitzaren bereizgarriak gidarik onenean legez islaturik aurkitzean. Zehaztasun guztiz pintaturik, "Matxas"ek erabiltzen dituen materialei eskerrak arinak eta gogorrak dira erreprodukzio hauek, eta ikasteko ez ezik etxerako apaingarri polit ere izan daitezke. Ez alferrik geratu dira ahozabalik Frantziako txorizale guztiak! Baina ez da berria kontua. Aspaldian agindu zion saia egin zezan frantziar ornitologoen aitzindari den Michel Terrassek. Orain ere, Menigouten, harekin egoteko aukera izan genuen eta bere lehenengo hitzak Ramon Elosegi zena gogoratzeko eta haren desagertzeak eragin zion zirrara adierazteko izan zituen. Bihoaz Michel Terrasseren hitz bero haiek Blanka laguna eta senide zein lagun guztientzat.
"Matxas"en lana ikusgai dago Frantzia, Katalunia, Aragoi, Kantabria eta Euskal Herriko hainbat natur etxetan, besteak beste Pitillas, Erronkari, Valderejo, Ainsa, Gorbeia, Ibañeta, Orreaga, Cerdanya, Bartzelona, Pays de la Jonten... Eta jakina, Iruñeko San Anton karrikako bere tailerrean. Hantxe aurkituko dugu artisaua xingurri lanean, beti bezala.


Azkenak
Itsaso zakar bat eta bi ahots poetiko

Xak eta Ekiza

Non: Ondargain txiringitoan (Deba)
Noiz: abuztuaren 27an.

-------------------------------------------------------

Euri langarraren eta lanbro-lainoen artean pasatu dugu Gipuzkoako muga, kostaldean zehar doan errepidetik itsaso zakarrari beha. Bandera... [+]


“Inoizko euskal zinemarik indartsuena” izango da 73. Zinemaldian

Astelehenean jakinaraziko dituzte ordutegiak, eta hilaren 14an, igandean, jarriko dituzte salgai lehen egunetako sarrerak. 254 film egongo dira ikusgai, 56 herrialdetakoak.


26 herrialde prest dira Ukrainan esku hartzeko, baina Putinek erantzun die helburutzat joko dituela

Emmanuel Macron Frantziako lehendakariak adierazi du 26 herrialde prest direla gerra amaitu ondoren Ukrainan indar militarra zabaltzeko, “lurrez, airez edo itsasoz” parte hartuz. Vladimir Putin buruzagi errusiarrak erantzun die ez duela horrelakorik onartuko, ez... [+]


Hizkuntza bat gutxiago munduan: azken caddo hiztuna hil da

Caddo hizkuntza gorde eta biziberritzeko ahaleginean ari den ekintzailea da Alaina Tahlate. AEBetako jatorrizko caddo herriko hizkuntza hori jario oneko hiztun bakarrarekin gelditua zen: Edmond Johnson, 95 urteko hiztunarekin. Tahlate gazteak aitortu zion estutasunez bizi zuela... [+]


Asimilazioaren kontrako topagune izanen da Izpegi irailaren 19 eta 20an

Izpegiko besten hirugarren edizioa ospatuko dute, Basaizea Baigorriko kultur elkarteak, Baztango Gazte Asanbladak eta Baigorriko zein Erratzuko gazteek elkarlanean prestaturik. Hitzaldiak, bazkaria, ibilaldia, kontzertuak... izanen dute zeregina.


Azpiegitu handiak
Osasunak bat egin du Nafarroako AHTren aldeko Plataformarekin

Osasuna futbol taldeak bat egin du Nafarroako Abiadura Handiaren aldeko plataformarekin, azken honek ostegun honetan jakinarazi duenez. UGT sindikatuak eta Eraikuntzaren Industrializatzearen Aldeko Nafarroako Klusterrak ere bai.


Bilboko etapa Palestinak “irabazi” zuela azpimarratu dute, eta protestan jarraitzera deitu

Palestinarekin Elkartasunak manifestazio nazionala antolatu du urriaren 4rako. Ostiral honetan Euskal Herriko 130 udaletxeren aurrean protestatzera deitu du Gernika-Palestina ekimenak.


2025-09-05 | Sustatu
Itzulbide jarri dute martxan Osakidetzan, euskarazko lan-hizkuntza eraginkorragoa izateko

Osakidetzak Itzulbide aurkeztu berri du. Itzultzaile neuronal bat da EAEko osasuneko profesionalentzat, euskaraz egiten diren kontsulta medikoetako informazioa gaztelaniara itzultzen duena. Euskara lan-hizkuntza eraginkorra izateko baliabide gehiago eskainiko dizkie... [+]


Ikasle nafarren %30ak ikasiko du aurten euskarazko D ereduan

Hiru urte bete dituzten 1.404 ikasle berri matrikulatu dituzte D edo B ereduetan, Nafarroan. Adin guztiak kontuan hartuz, 27.334 ikaslek ikasiko dute euskaraz. Matrikulen 67,8% ikastetxe publikoen sarean izan da.


Pantailen gehiegizko erabilera, desinformazioa eta indarkeria praktikak identifikatu ditu adingabeen artean Macsonrisas-ek

Ikasleek pantailekin duten harremana aztertu eta "Heziketa digitala LH eta DBH" izeneko txostenean jaso dituzte ondorioak Macsonrisas-eko kideek.


Kaleratze kolektiboa ezarri nahi dute Maderas de Llodion

Asteleheneko bileran helarazi zioten asmo hori enpresa batzordeari, eta irailaren 9rako deitu dute hurrengo bilera. Fabrikak 151 behargin ditu gaur egun, baina ez dute zehaztu zenbat kaleratuko lituzketen.  


Herriko dantzan parte hartzen ari ziren emakumeei eraso egin diete Errioxako Cervera herrian

Emakumeak dantzara atera eta gizonezko dantzariek oztopatu egin dituzte, bultza egin diete eta haien dantza eragozten saiatu dira. Beste batzuetan musikariak geldiarazi dituzte eta ikusleetako batzuk bizkarra eman diete emakume dantzariei. Ez da Baztan, ez Hondarribia edo Irun;... [+]


2025-09-05 | Gedar
Gaztetxea lortu dute Etxaurin

"Bailara eraldatzeko ezinbesteko tresnatzat" hartzen dute Gaztetxea, eta elkartasuna adierazi diete "borrokan dauden beste Gaztetxe guztiei".


“Hondarribiko alardearen bi aldeak parez pare jartzea da zilegitasun bera ematea zapaltzaileari eta zapalduari”

Hondarribiko udal gobernuaren “ausardia faltaz”, kontsentsua bilatzearen tranpaz eta “gatazkaren espiritua berpiztu” nahi duen alarde tradizionalaren aldeko elkarteaz mintzatu zaigu Uxoa Anduaga, Jaizkibel konpainia berdinzaleko kidea. “Ez dira... [+]


Eguneraketa berriak daude