2000ko azaroaren 05an
Egin dugu, aspaldiko partez Donostiako Reala futbol lehen taldean prestatzailea aldatzearekin. Eta aspaldiko partez diot zeren noiztik ez du Realak euskal komunikabideekin mintzatzeko gauza den entrenatzailerik? Irureta izan zen bere tontonean azkena, etxekoa izanik onenean kanpotik etorritakoek beren lehen denboraldiko hondarrean gaztelaniaz egiten duten eran euskaraz mintzatzeko gai zen Jabo hain zuzen. Eta Jaboren aurretik? Javier Exposito bere jardun laburrean. Izan ere, etxeko taldeak ez dira normalean euskararen eremu, nahiz eta Bai Euskarari esan. Orain, Osasunan Lotina bizkaitarra eta Realean Periko Alonso gipuzkoarra ditugu euskaraz entzungo gure euskal komunikabide urrietan itzulpenik gabe. Ez da gutxi. Bada zerbait. Ordea, garaipena lortu ostean euren adierazpenak euskaraz egin eta normalean euskal kazetariak egin behar izaten duten lan bikoitza erdaldunek noizbait proba dezaten nahiko nuke, nahiz eta badakidan hauek gauza ez direna. Baina polita litzateke balizko egoera horren aurrean beren buruak euskaltzaletzat dituzten erdal kazetarien jarrera ikus ahal izatea. Periko, Lotina, emaiozue aukera normaltasunari...


Azkenak
Lan banaketak

Gizakiok ez bezala, erlauntzako hiru partaideek jaiotzetik dituzte eginkizunak argi.


2024-05-06 | Nagore Zaldua
Arrosarioa, sexu-estrategia aurrerakoiaren adierazle

Itsaso zabalean bada izaki lirdingatsu bat, gorputz gardenekoa, bitxi bezain ezezaguna. Aitzitik, ezin esan genezake ezohikoa denik, haren banaketan munduko itsaso gehienetara zabaltzen baita, Kantauri itsasoa barne. Batzuetan bakarka topatu daitezke, besteetan aldiz lepoko edo... [+]


2024-05-06 | Jakoba Errekondo
Intsusa lore edariak

Edanari emateko prest? Uda atari hau aproposa da gero berokoak etortzean ez lehortzeko edariak destilatzeko. Hezetasunari eustea garrantzitsua da gorputzari bere onenean atxikitzeko, eta etxean sortutako mamarekin bada zer esanik ez.


2024-05-06 | Garazi Zabaleta
Erlauntzako airea arnastearen onurak

Eladi Balerdi erlezainaren eta Jose Manuel Atxaga erleen zale sutsuaren arteko elkarlanetik egitasmo berritzailea sortu da duela gutxi. "Arnastu erlauntzaren airea" eta "Erleen sauna" jarduerak proposatu dituzte, konbentzituta baitaude onuragarri direla... [+]


Adimen artifizialaren esku utzi du palestinarren hilketa Israelek

Titularra irakurri eta baten batek pentsatuko du esajerazio bat dela, neurriz kanpoko orokortze bat egin duela kazetariak. Israelgo informazio zerbitzuetako sei langile ohien lekukotasunetan oinarrituriko 'Lavender': The AI machine directing Israel's bombing spree in... [+]


Eguneraketa berriak daude