BIZITZAREN PASARTEA


2000ko azaroaren 5ean
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Oso polita izan zen nire lan bat paperean argitaratua ikusi nuen lehendabiziko eguna. Inpresioa egiten du, erabateko poza eman. Besteen eskura jartzen duzu zure lana, aldi berean, pauso bat eman behar duzu, lotsa pixka bat kendu.
Nik 14 bat urte izango nituen. Kuadrilako batzuk bizikletan Donostiatik Lazkaoraino joaten ziren, eta gero buelta egin. Behin bueltakoan sekulako kolpea hartu zuten bik, pareta jota. Horri buruz bertso edo poesia antzeko estrofak egin nituen, eta eskolako aldizkarian atera ziren. Ez dakit irakurtzean zer erreakzio izan zuen pareta jotako lagunak... gordeta edukiko du, seguru!


Azkenak
Eguneraketa berriak daude