AGUR JOXE RIPIAU!

  • agur esatea erabaki du. Horretarako kontzertu sorta eskaini dute Euskal Herri barruan zein hemendik kanpo. Azkena ostiral honetan, hilak 3, Bilboko Kafe Antzokian.
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Iragarritako heriotza baten kronika da hau. "Argi dugu taldea ez dela betirako. Ez dugu inertziaren poderioz jarraituko. Agur esaten jakitea garrantzitsua da". Joxe Ripiau laukotearen buru Iñigo Muguruzaren hitzak dira, eta ez gaur goizean esandakoak. Taldea desegiteko erabakia eta data iazko urte amaieran hartu omen zuten; hitzok, ordea, duela hiru urte baino gehiago, 97ko ekainean, esan zizkion Muguruzak ARGIAri.
Duela bost urte, Negu Gorriak desegiterako, Iñigo Muguruzak garbi zuen bere hurrengo proiektua zein izango zen. Oporretan Santo Domingora joan eta han Perico Ripiau taldeak ezagutu zituen; hemengo erromerien antzera, herri txikietan jotzen duten taldeak sinpleak dira: güiroa, tanbora, esku soinua eta ahotsa. Formazio horietan oinarrituta eta izenari euskal kutsua emanez sortu zen Joxe Ripiau, Jabi Muguruza esku soinuan, Sergio Ordoñez güiroan eta Iñigo Muguruza baxuan zituela. Duela bi urte eta erdi Irungo hirukoteari Asier Ituarte ondarrutarraren tronboia gehitu zitzaion. "Tronboiaren nota grabeek, baxua eta bonboarekin batera, dantza egiteko orduan taldeari 'punch' handia ematen zioten, baita melodia ere" dio Iñigo Muguruzak, "lehen ez zeukan gorputza eman zion taldeari".
Euskal Herrian horrelako formaziorik ez zen ordurarte eta "eta ez dakit aurrerantzean egongo den ere". Erronka gisa hartu zuten; euskaldunak hotzak omen gara eta guztiak talde bitxi horrekin dantzan jartzea zuten helburu.


Dantzarako sekretua.

Baita lortu ere. Kontzerturen batean inortxok ere dantzarik egiten ez bazuen, taldea desegingo zutela zin egin zuten, eta ez dute horren beharrik izan. Formula sekretua eskatu diogu Iñigori eta horra bere erantzuna: "Erritmo latinoak eta jamaikarrak oso erlazionatuta daude. Baina reggaea barrurantz eta atzerantz doan erritmoa da gehiago; erritmo sinkopatua da, bonboak beti konpaseko hirugarren denboran jotzen du eta kontradenbora erabiltzen dute. Son, merenge eta horrelakoek, aldiz, kanpora eta aurrera egiten dute. Kanta batzuetan bi erritmoak nahastu, kontrajarri egiten ditugu: reggaearekin jendea atzera geratzen da eta orduan, 'ripiau erritmoa' esaten diogun hori sartzen dugunean, bonbo kolpe indartsuekin eta güiroaren kontradenborekin, guztiek ikusten dute hori badakitela dantzatzen".
Bost urteko ibilbidean lau disko kaleratu ditu Joxe Ripiauk: "Positive Bomb", "Karpe Diem", "Paradisu Zinema" eta "Bizitza triste eta ederra". Lehena premeditatua izan zela diosku taldearen doinu eta hitzen egileak, "bagenekien zer egin nahi genuen jendea dantzan jartzeko. Gero" jarraitzen du Iñigok "bakoitzaren gustua islatzen joan da, taldea aberastuz". Lehenengo bi diskoak eskeletoak zirela esan omen zien kritiko batek, baina Muguruzaren iritziz, "xarma handiko diskoak dira". Dantzarako gonbitea izateaz gain, azkeneko lana etxean ere, lasai, entzun daitekeen diskoa dela diote. Diskoaren tituluak berak ere ("Bizitza triste eta ederra") anbiguotasuna islatzen du. "Woody Allenek txiste bat kontatzen du 'Annie Hall' filmaren hasieran: bi emakume daude bainuetxe batean eta batak besteari esaten dio: 'Zein txarra den ematen diguten janaria!'. Eta besteak erantzun: 'Bai, eta gainera, zein razio txikiak diren!'. Bizitza horrelakoa da, bakartasunez eta miseriaz beteta dago, baina aldi berean zein motza den!"


Zuzenean.

Joxe Ripiauren hainbat zaleturi ere motza irudituko zitzaion taldearen bizitza. Dena den, 300 bat kontzertu utzi dituzte atzean eta horien inguruan balorazio positiboa egiten dute. Italia, Frantzia, Suitza eta Japonian ere badakite zer den taldearen Karibeko soinuekin dantza egitea zer den. Fan taldeak dituztela ere esan genezake: Erratzuko (Baztan) koadrila bat 100 bat kontzertura hurbildu omen da eta Gipuzkoako agur kontzertuan, Oiartzungo Pagoan Getariako jarraitzaile taldea ikusi genuen, eurek egindako Joxe Ripiauren elastikoa soinean zutela. Kataluniako Cabrianes herrian ere badute jarraitzaile sutsu multzoa. Izan ere, "Katalunia aldean hemen baino arrakasta handiagoa dugu, zuzenean behintzat". Han 2.000 lagunekin aretoak bete izan dituzte, sarrera ordainduta. Euskal Herrian jaietan-eta jardun dute gehiago. Salmentei dagokienez, ordea, euskalduna da gehienbat haien merkatua. Disko bakoitzarekin 5.000 eta 10.000 ale arteko salmenta izan dute; gustura egoteko moduko kopurua, halako formazio batentzat.
Eta hala ere, euren jarduna etetea erabaki dute. Talde gisa bederen, bakoitzak bere aldetik proiektuak izan badituelako. Iñigo 84an Kortatun hasi zenetik, Delirium Tremens, Negu Gorriak eta Joxe Ripiau taldeetan aritu da eta orain talde berri bat jarri du abian: Sarrionandiaren testu batetik hartuta, Sagarroi izena ipini dio eta Negu Gorriak-en alde hard-coretik gertuago dago. Sergio Ordoñezekin batera, film labur bati musika jartzeko lanetan dabil, gainera. Synbiun Pandora eta La Bemba Blanch taldeetan egona den Sergiok ere Venas gitarrajolearekin batera proiektu bat du esku artean. Jabier Muguruzak bere bakarkako bidean jarraituko du. Azkenik, Txatanuga Futz Band eta Skandalu taldeetan jardundako Asier Ituartek tronboia lurperatuko duela esan du, "baina ez diogu sinesten".
Agur esateko 5 kontzertu antolatu dituzte: Oiartzunen, Bartzelonan, Madrilen, Ezpeletan eta, azkena, hilaren 3an Bilboko Kafe Antzokian. Erabakia pena handiarekin hartu zutela dio Iñigo Muguruzak. Eta seguruenik agur kontzertuetan kantatzeko bertso hau ere pena handiarekin prestatuko zuen:
Gure azken kontzertuan
Kaiser Sose dantzan
Margarita, Gabriela,
Clousseau iritsi da.
Pedro Mayo tabernan
botila bat ardau
Pantxo Villak oihu egin du:
"Agur Joxe Ripiau"


Azkenak
“Inoizko euskal zinemarik indartsuena” izango da 73. Zinemaldian

Astelehenean jakinaraziko dituzte ordutegiak, eta hilaren 14an, igandean, jarriko dituzte salgai lehen egunetako sarrerak. 254 film egongo dira ikusgai, 56 herrialdetakoak.


26 herrialde prest dira Ukrainan esku hartzeko, baina Putinek erantzun die helburutzat joko dituela

Emmanuel Macron Frantziako lehendakariak adierazi du 26 herrialde prest direla gerra amaitu ondoren Ukrainan indar militarra zabaltzeko, “lurrez, airez edo itsasoz” parte hartuz. Vladimir Putin buruzagi errusiarrak erantzun die ez duela horrelakorik onartuko, ez... [+]


Hizkuntza bat gutxiago munduan: azken caddo hiztuna hil da

Caddo hizkuntza gorde eta biziberritzeko ahaleginean ari den ekintzailea da Alaina Tahlate. AEBetako jatorrizko caddo herriko hizkuntza hori jario oneko hiztun bakarrarekin gelditua zen: Edmond Johnson, 95 urteko hiztunarekin. Tahlate gazteak aitortu zion estutasunez bizi zuela... [+]


Asimilazioaren kontrako topagune izanen da Izpegi irailaren 19 eta 20an

Izpegiko besten hirugarren edizioa ospatuko dute, Basaizea Baigorriko kultur elkarteak, Baztango Gazte Asanbladak eta Baigorriko zein Erratzuko gazteek elkarlanean prestaturik. Hitzaldiak, bazkaria, ibilaldia, kontzertuak... izanen dute zeregina.


Azpiegitu handiak
Osasunak bat egin du Nafarroako AHTren aldeko Plataformarekin

Osasuna futbol taldeak bat egin du Nafarroako Abiadura Handiaren aldeko plataformarekin, azken honek ostegun honetan jakinarazi duenez. UGT sindikatuak eta Eraikuntzaren Industrializatzearen Aldeko Nafarroako Klusterrak ere bai.


Bilboko etapa Palestinak “irabazi” zuela azpimarratu dute, eta protestan jarraitzera deitu

Palestinarekin Elkartasunak manifestazio nazionala antolatu du urriaren 4rako. Ostiral honetan Euskal Herriko 130 udaletxeren aurrean protestatzera deitu du Gernika-Palestina ekimenak.


2025-09-05 | Sustatu
Itzulbide jarri dute martxan Osakidetzan, euskarazko lan-hizkuntza eraginkorragoa izateko

Osakidetzak Itzulbide aurkeztu berri du. Itzultzaile neuronal bat da EAEko osasuneko profesionalentzat, euskaraz egiten diren kontsulta medikoetako informazioa gaztelaniara itzultzen duena. Euskara lan-hizkuntza eraginkorra izateko baliabide gehiago eskainiko dizkie... [+]


Ikasle nafarren %30ak ikasiko du aurten euskarazko D ereduan

Hiru urte bete dituzten 1.404 ikasle berri matrikulatu dituzte D edo B ereduetan, Nafarroan. Adin guztiak kontuan hartuz, 27.334 ikaslek ikasiko dute euskaraz. Matrikulen 67,8% ikastetxe publikoen sarean izan da.


Pantailen gehiegizko erabilera, desinformazioa eta indarkeria praktikak identifikatu ditu adingabeen artean Macsonrisas-ek

Ikasleek pantailekin duten harremana aztertu eta "Heziketa digitala LH eta DBH" izeneko txostenean jaso dituzte ondorioak Macsonrisas-eko kideek.


Kaleratze kolektiboa ezarri nahi dute Maderas de Llodion

Asteleheneko bileran helarazi zioten asmo hori enpresa batzordeari, eta irailaren 9rako deitu dute hurrengo bilera. Fabrikak 151 behargin ditu gaur egun, baina ez dute zehaztu zenbat kaleratuko lituzketen.  


Herriko dantzan parte hartzen ari ziren emakumeei eraso egin diete Errioxako Cervera herrian

Emakumeak dantzara atera eta gizonezko dantzariek oztopatu egin dituzte, bultza egin diete eta haien dantza eragozten saiatu dira. Beste batzuetan musikariak geldiarazi dituzte eta ikusleetako batzuk bizkarra eman diete emakume dantzariei. Ez da Baztan, ez Hondarribia edo Irun;... [+]


2025-09-05 | Gedar
Gaztetxea lortu dute Etxaurin

"Bailara eraldatzeko ezinbesteko tresnatzat" hartzen dute Gaztetxea, eta elkartasuna adierazi diete "borrokan dauden beste Gaztetxe guztiei".


“Hondarribiko alardearen bi aldeak parez pare jartzea da zilegitasun bera ematea zapaltzaileari eta zapalduari”

Hondarribiko udal gobernuaren “ausardia faltaz”, kontsentsua bilatzearen tranpaz eta “gatazkaren espiritua berpiztu” nahi duen alarde tradizionalaren aldeko elkarteaz mintzatu zaigu Uxoa Anduaga, Jaizkibel konpainia berdinzaleko kidea. “Ez dira... [+]


Eguneraketa berriak daude