EUSKARAZ EGITEN ZUTENEN ARTEAN

  • Nazioarteaz harat, euskararen egoeraz arduratuta ageri zen Z. ARGIA. Mitxele-naren esanari eta euskaldunek hizkuntzarekiko zuten jarrerari jartzen zien arreta.

2000ko urriaren 22an
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Paris eta Mosku elkarri lotuta", "Bolibia: Ezkertiarrak Herria berekin", "Soljenytsyne: Literatura Nobel saria"... Nazioarteko berriak bere pisua izaten jarraitzen zuten 398. zenbakiaren lehenengo orrialdean. Baina bertan ageri zen "Euskaltzaindia Zuberoara" hartatik hasita, igar zitekeen beste batzuk zirela ZERUKO ARGIAren gogoa asaldatzen zuten burutapenak edo arazoak: euskararen eta gure herriaren etorkizuna kolokan jar zezaketen jarrerak, kasu.


MITXELENAREN HITZALDIA.

Euskara batua zela-eta, Koldo Mitxelena hizkuntzalariak eman berri zituen hitzaldi batzuk, eta gure aldizkariaren arduradun zirenek behintzat, pozik hartu zituzten, editorial antzeko batean azaltzen zutenez. Izan ere, "ekaitzez eta lokatzez aspertutako nekazariak eguzki goxoa du amets. Alaxe guk ere Mitxelenaren argia". Baina, guztia garbi gera zedin, honoko zehaztapentxo hau eransten zioten aurrekoari: "Bai, argi-billa joan giñan. Ez urak geuron errotara ekarri nahian".
Behin azpimarratu beharrekoa azpimarratuta, iritsia zitzaien beren iritzia azaltzeko garaia: "Euskara batua beharrezkoa dugu. Baiña egiteko dago oraindik. Ez 'Batasunaren Kutxak' agindu oraindik eta ez Liturji-batzordeak. Egiña ez badago ere, ordea, egiteko bideak artu nahi ginduzke. 'Arian-arian' egin nahi genduke eta ez 'egonean-egonean'. Baiña 'arian-arian' ortan, bakoitzok geuron pausoak eman behar ditugu. Liturjian batzuk, aldizkarietan geixeago, ikastoletan aundixeagoak, goi-maillako liburuetan sakonenak eta nabarmenenak".
Ulertu behar duenak, uler beza, erabakiko zuten mezuaren egileek. Batzuk izango zituzten buruan, ziur aski. Gauza da, pixka bat beheraxeago, honela ziotela: "Batasuna beharrezkoa dugu. Bereizkuntzak gaixorik daukate euskera. Ebaki, iriki, ikusi, miatu, kendu, garbitu eta berriro josi" egin behar omen zitzaion. Alabaina, hori ez zen okerrena: "Baiña sendagillearen labana osasungarri edo iltzaille biur diteke. Bizirik iraun zezakeana eskutan ilda gelditu ohi zaie bein baiño geiagotan. Aurrez gertutu egin behar da gaixoa ere operaziorako. Gertuera-tarte horretan ere il ohi dira, ordea, beste batzuk, zirt edo zart, il edo bizi, lehenbaitlehen iriki ez direlako".


EGURRA DENENTZAT.

Zer zegoen metafora esanguratsu horren atzean? Bada, euskara batuaren osaketa, noski. Horregatik esan omen zuen Mitxelenak "batzuk azkarregi eta besteak motelegi dabiltzala uste dut". Orohar, nahikoa jarrera ona igarria zioten editorialaren egileek hizkuntzalariari: "zentzuz, patxaraz eta soseguz betea ikusi dugu Mitxelena. Auzi galgarri eta seta gaiztoen sua itzali nahian bezala. Obeto esanda itzali nahian baiño gehiago suari galga ongarrian eutsi nahian. Ortarako doai onak noski: adar-jotzaille ona izatez, eztabaidan argia, arrazoietan sakona"... Hor amaitzen ziren harentzako laudorioak ere, ordea: "... gaiaren arian illun eta nahastu xamarra. Agian bildurtiegia". Hara! Erretxindu zitzaizkion, nonbait. "Izkuntzalari bezala bere iritzia agertzeko beldurrez iruditu zaigu. Eta guk ain zuzen izkuntzalari ospetsu baten iritzia jakin nahi genduan. Alde batera edo bestera itsutu gabe gaudenok bere argia nahi genduan". Ulertzen zuten, halere: "Ez zan erraza, noski. Zenbait bere aldeko arrazoiak entzutera bakarrik joan bait zan. Noiz besteen aurka mintzatuko zai arpegira botatzeko", eta ustezko koldarkeriak alde batera utzita, Mitxelenak "zenbait aldiz auzi esarrea baretu zuan", baina! "onenean illunpea ez zuan gehiegi argitu. Tarteka mindu ere egin zituan baten batzuk". Erdipurdi atera zitzaiola kontua, beraz. Dena dela, barren-barrenetik hurrengoan hobeto desiratuz-edo, agur esaterakoan aholkua eta guzti eskaintzen zioten: "'Ez zaitez auzitan sartu, jauna' esango genizuke illetako otoitza gogoratuaz. Zure itzaldiak eta zure itzaldietako jokaerak osoro artuta ongarriak izan dirala uste dugu. Orregatik egin argi. Jarrai izkuntzalari bati dagozkion arrazoiak emanaz. Ezin izan zindezke eguzki diztizari, 'jakintsu' asko bait dago gure artean". Eta letra larriz, amaiera moduan: "Izan zaite izar argi euskeraren gau illunean".


ERDALTZALEEN KONTRA.

Editorial horren alboan, beste artikulu adierazgarri bat zetorren, Imanol Beristainek idatzitako "Erri erderatzailleak (1)", hain zuzen ere. Dagoeneko asmatuko zenutenez, erdaltzaleak zituen hizpide. "Zenbat eta zenbat kalte egin diote Euskal-Erriari ez da erraz esatekoa", zioen. Eta norena ote errua? "Gure txepelkeria eta lelokeriarena ere ez da txikia", adierazten zuen, deblauki. Zer zela-eta? "Garai batean isildu bearra zegoan", baina, "Konzilioa ezkeroz gauzak erabat aldatu dira eta egia esateko bat baiño geiagoren pena eta zoritxarrerako. Erriko eskubideak, gizonarenak, nor bere izkuntzarenak eta abar"etaz ari zen. Zergatik aitatu ote zuen Kontzilio sakrosaindu hori? Arrazoi faltan ez, antza. "Zuk irakurle bear bada usteko duzu Euskal-Erriko erri txikietan beintzat, kale eta baserriak iya bat egiten duten erritxoetan, meza eta elizkizunak euskeraz izango dirala, orain arteko latiñ aspergarriaren ordez". Baita zera ere, maitea! "Altzolan ez da ala gertatu, bertako apaizak nai ez duelako. Euskara obeto dakien arren erdera maiteago du".

BETIKOAZ BETI
Mitxelena, 1970-X-18
Irakurri berria dut azken Zeruko Argia. Bestetan bezala, gauza jakingarririk aski aurkitu dut (horien artean, nola ez? su ta gar dabilen sorgin-ihiziaren oihartzunen bat) eta, batez ere, Gaztañaga jaunak argitara duen idazlanaren azken aldea. Gai horietaz eta bestetaz, esan behar nituenak esan berriak ditut jendaurrean eta ez naiz lehengoak berritzen hasiko. "Ohar" batez ari garenez gero, besteren bat erantsi nahi nuke neure aldetik. Arantzazuko batzarreko giroa ez omen zen zenbaitentzat atsegina, ez omen zen erraz han zenbaiten iritzien kontra agertzea, eta Aita Intza eta Aita Mujika hartzen ditu lekuko. Lehenbizikoari gertatu zitzaiona, ez zitzaidan Gaztañagari baino gehiago gustatu. Aita Intzari zor diodan begiramenaz gainera, eta ez da gai hutsala, hango elkar-hizketek izan zitzaketean ondorioentzat kaltegarri izan behar zuelako, nora-ezean. Baina orduan mintzatu zen "norbait harek" badu izena, Euskera-n bertan ikus ditekeana, eta urteak ere baditu. Ez diot sekula jaiotz-agiririk eskatu, baina egingo nuke ez dela ez Gaztñaga-ren hitzetarik pentsa ditekean bezain gaztea, ezta ere berrizale edo iraultzaile amorratu horietakoa.
Aita Mujika ez zen xamur-xamur agertu eta, erantzuterakoan, nik eskatu nion ez zitzala gauzak nahas. "Zorrotz" eskatu, han esanak jaso zituenaren ustez: ez dut ukatuko, aisegi sutzen naizela badakit eta. Gerokoa, ordea, eta osorik jasoa ez dagoena, besterik zen: Italiako eta Alemaniako arazoak, hain zuzen ere, arrazoi batengatik eta besteagatik, ezin zitezkeala, nik uste, Aita Mujikaren iritziaren alde ager. Badakit hortaz mintza gintezkeala luzaroan, baina ez zen inor mintzatu. Ba ote dut horregatik lotsaizunik?
(...) Ez natzaizue hemen Euskaltzaindian "gertatu" denaz mintzatzen hasiko. Zuzen nahiz oker gertatu dena jendaurrean gertatu da, eta aski da horrekin (...)

YEYE
Amatiño, 1970-X-18
Hamalau urtetako anaia bat dut, yeye horietariko bat zorionez. Zorionez dinot, bere sasoiko lorea bait da. Hona hemen, Eibarko denda baten gertatu berri zaiona. Dendaria, atzekaldian, barruan bide zan eta bere zain, monstradore aurrean, atso bi, gertu-gertu eginda eta urteetako ile zuria erraztegi horietan urdinez dotoretua. Honela ziharduen: "Ikusten don gazte hau. Honek jaukan itxuria". "Bai neska, nungoa ete don. Gaur egun ikusten jitunagun gauzak. Ez ete jetsen etxean dirurik emoten ulea mozteko". "Etxakinat ba, gordin gordina dagon. Etxon gose haundirik pasatzen". "Honen ama be lasai egongon ba...". Halakoren baten aspertu bide ziren itxoiten eta galdetu zioten yeyeai dendariaren berri: "Oye chico, y a dónde a ido?". "Barrura joan da". Jakinezta zer esan geratu omen ziran atsotxuok, irriño larri bat agertzen zutela. Hala ere ez dut nik uste gehiegi larrituko ziranik. Zenbait atsoren larrua, yeye gisajoena baino gogorragoa da eta. Badugu besterik. Ile "urdina", luzea baino jatorrago, euskal-dunago edo barkagarriago ote da?

ZARAITZU
Estornes eta Lasa-tar Joseba, 1970-X-18
Orai urte ditu Zaraitzu'ko Uskararen Kartilla bat egiten ari nintzan ango eskoletako mutil-neskateei irakasteko. Euskaldun trebe ta jakintsu bat billatzea bearrezkoa zan lan ori ondo egiteko eta Otsagiko Kanbra-tar Koldobika adiskidearengana joan nintzan. Onen bitartez Zoilo Moso Bezunartea jauna ezagutu nuen. Amaika urtetatik aurrera artzai izan zan. Anitz ongi ezagutu zuen Zaraitzuko mendia ta baita Erriberako bide luzeak ere. Udan Oriko aize ederra eta mendi berdeak eta neguan Lerin-eko zelai gogor eta ur gabekoak. Ala ere denbora oietako gertaerak gogoraturik bere begi urdiñek dirdirazen zuten. Ainbeste karta ta iztegi Donostiatik Otsagira ta andik onera joan-etorri diranak! Oiekin Zaraitzuko Uskararen liburua osatu dugu. Prinzipe de Bianak argitarazea pensatu zuen baiña Zoilo Moso joan zaigu bere erriko mutil-neskak uskaraz leitzen ikusi gabe. Ori da gure zor handia. Zoilo Mosok politasun eta maitagarritasunez uskaraz idazten zuen naiz eta eria izanik. Bere denboretan Bidankotzeko Mendigatxa bezala, Zoilo Mosok jende askokin euskeraren aldez lan egin zuen. Mitxelena, Douglas eta euskaltzale asko bere adiskideak ziran. Joan zaigu baiña bere izena euskaltzaleen artean iraungo du bere familia ta erriaren ooreko (...)


Azkenak
2025-07-18 | Mara Altuna Díaz
Noelia Sánchez Jenkins, gales irakaslea Patagonian
“Galesak bizirik dirau Patagonian”

Zerk lotzen ditu Galesko muino berdeak eta Patagoniako basamortu hotzak? Bada, hil nahi ez duen hizkuntza batek. Noelia Sánchez Jenkinsen arbasoak 1865ean lehorreratu ziren Patagonian (Argentina). Galesetik iritsi ziren, britainiarrek inposatutako zapalkuntzatik ihesean... [+]


2025-07-18 | Gedar
SAPAri 2,3 milioi emango dizkio Espainiako Industria Ministerioak

Gipuzkoako enpresak hainbat kontratu sinatu ditu Israelgo industria militarrarekin, eta diru publikoa jasotzen du ibilgailu elektriko bat garatzeko, Espainiako Gobernuak finantzatutako proiektu baten bidez.


Massive Attack musika taldeak Gazaren aldeko musikarien aliantza sortu du

Ingalaterrako Massive Attack taldeak artisten arteko aliantza sustatu du, hasi berri diren artistei edo Israelen aldeko erakundeen zentsura pairatzen dutenei babesa emateko.


Euskara, katalana eta galiziera Europar Batasuneko hizkuntza ofizial gisa aitortzea babestu dute hainbat unibertsitatek

Espainiako Gobernuak Europako Batzordeari egindako eskaerari Euskal Herriko, Kataluniako eta Galiziako 28 unibertsitatek babesa eman diote. Salvador Illa Kataluniako Generalitateko presidenteak eta Imanol Pradales lehendakariak eskutitz bat sinatu dute eskaerari babesa... [+]


Aurreakordioa erdietsita, Eskirozko BSH enpresa abenduan itxiko dute

Bilera akigarria izan zuten asteazkenean Eskirozko BSHko lan batzordeko kideek eta multinazional alemaniarraren zuzendaritzako kideek: aurreakordioa lortu zuten UGT, CCOO, ATTIS eta Solidarik (17 ordezkaritik gehiengoa dute 12 kiderekin) eta ez dute mahai gainean jarritakoa... [+]


Bizkaia eta Gipuzkoako hainbat hondartza desagertzeko arriskuan daude

Gaztetape (Getaria) eta Muriola (Barrika) hondartzak 2050. urterako desager daitezke Greenpeaceren txostenaren arabera. Itzurun (Zumaia), Karraspio (Mendexa), Isuntza (Lekeitio) eta Azkorri (Getxo) hondartzek hedaduraren erdia gal dezakete.


Iruñeko espetxeko osasun arreta “urria” dela salatu du Salhaketa Nafarroak

Nafarroako Gobernuak espetxeetako osasun zerbitzuaren eskumena eskuratu zuenetik, baliabideak “indartu” dituzten arren, presoek nabarmendu dute ez diela sobera eragin egunerokoan.


‘Eskumenlagoa’

Hezkuntza Sailak 2025-2026 ikasturtearen antolaketa bigarren hezkuntzako ikastetxe publikoetan ebazpena argitaratu du. Urteroko agiria da, uztail hasierakoa; ikasturte-hasierako ebazpena esaten diogu.

Aurtengoan, hauxe jasotzen du euskarazko bertsioak:... [+]


2025-07-18 | Aiaraldea
Gorrotozko delitu salaketa jarri dute Artziniegan eta Udalak “irain arrazistak” gaitzetsi ditu

Artziniegako Udalak mezua zabaldu du gertatutakoa gaitzesteko eta elkartasuna adierazteko irainak jaso dituzten herritarrei.


2025-07-18 | Elhuyar
Neandertalak San Adriango koban maiz ibili zirela berretsi dute, Aizkorrin

Duela bi urte Aranzadi Zientzia Elkarteak neandertalek egindako harrizko tresna batzuk eta haiek jandako animalien hezurrak aurkitu zituzten San Adriango koban. Horrela jakin zuten neandertalek duela 40.000 urte koba hori erabili zutela. Aurten egin duten indusketa-kanpainan... [+]


2025-07-18 | Sustatu
Fitxategi handien transferentziarako alternatibak (WeTransferrekoa ikusita)

WeTransferren baldintza berri gaiztoen aurrean, alternatibarik? Bai, pare bat, edo bien arteko konbinazioa. Enkriptazioa edo/eta Tori.eus zerbitzu euskalduna erabiltzea.


2025-07-17 | ARGIA
Europan espetxean denbora gehien daraman preso politikoa
40 urteren ostean Georges Abdallah askatuko dute uztailaren 25ean

Georges Ibrahim Abdallah, Frantzian 40 urteko espetxealdia igaro ondoren kaleratuko dute. Palestinaren askatasunaren aldeko militantea, Libanoko Frakzio Armatu Iraultzailearen sortzailea izan zen, eta diplomazialari israeldar eta amerikar bana hiltzeaz akusatu zuten. Inoiz... [+]


2025-07-17 | Piztu Donostia
Ez dakigu ahoa ixten

Azken sei urteotan Piztu Donostia eragile sozialaren talde motorra osatu dugunoi txanda pasatzeko unea iritsi zaigu, mila gai eta beste mila fronte zabalik geratzen diren arren.

Duela sei urte Eneko Goiak, PSOEren laguntzarekin, osaturiko Donostiako Udalak bideratzen zuen... [+]


2025-07-17 | Joan Mari Beloki
Ekialde Hurbila sutan

Ekainaren 13an hasi eta 24an amaitu zena “12 Egunetako Gerra” bezala ezagutuko da aurrerantzean. Gauza harrigarri batzuk gertatu ziren bertan, pentsaezinak ordura arte. Nahiz eta lerro hauek idaztean egun gutxi igaro diren bukatu zenetik, ondorio batzuk atera... [+]


Eguneraketa berriak daude