"BADAKIT FAMATUA IZATERA HELDUKO NAIZELA"

  • Hamaika traste (zartaginak barne), ordenagailu, sanpler eta gitarren artean topatu dugu Mikel Salas musikagilea Burlatako "Ruido" bere estudioan. Aurten Aguilar de Campooko zine jaialdian Urrezko Arranoa saria irabazi du, Paco Plazaren "Abuelitos" laburraren musikagatik.

2021eko uztailaren 15ean
Salasen azken proiektuak ordea ez du zinemagintzarekin zerikusirik, Dank talde iruindarraren lehen diskoa grabatzen eta ekoizten ari da Gor zigiluaren eskutik. Horixe da hain zuzen musikagile honen beste zereginetako bat. "Ruido" estudioan hainbat rock eta pop talde ekoiztu eta grabatu ditu. Antzerki eta dantzarekin ere harremandu da inoiz eta hainbat lan burutu du telebista eta irratirako, batik bat publizitate kanpainen alorrean.

Zer esan nahi du zuretzat Aguilar de Campoo-ko sariak?
Ilusio handia egin zidan. Zortzi urte daramatzat laburmetraietarako musika egiten eta musikari gisa parte hartu dudan laburmetraia aunitz saritu badituzte ere, inoiz ez da nire lana saritua gertatu. Musika saritzen duten hiru zinemaldi nazional daude bakarrik eta bat niri egokitu izana poztekoa da. Gainera, berrogeita bi filmeren artean hautatu zuten nirea, aurreselekzioan baztertu ziren pelikulak kontuan hartu gabe. Ilusio handia ematen du, zure lagun bat edota zure ama ez den norbaitek ongi egin duzula esaten dizulako. Zinearen industrian ezagutzen ez zaituen jendeak zu ezagutzeko modu bat da, zapladatxo bat bizkarrean.
Sariak aterik irekitzen al dizu? Film luze bat egiteko, proiektu handiagoren batean sartzeko balio al du?
Sari hau irabazi aurretik, luzemetraiaren bila ibili naiz, presarik gabe, baina etenik gabe. Sari hau lortzeagatik ere, ez naiz famatua izanen, baina badakit helduko dela. Orain zenbait proiekturen atzetik nabil, baina ez ditut esanen, ateratzen ez badira oso gaizki geldituko naizelako. Bestalde, zuzendari batek beti konpositore berdinarekin lan egiten badu eta emaitzarekin pozik badago, film luzea egiteko aukera suertatzen zaionean musikagile horri deituko dio. Hau jende askori gertatzen zaio. Baina tipo batek luzemetraia bat egin behar badu eta musikagilerik ezagutzen ez badu, komertzialki ezaguna edo trebea den musikoa bilatuko du. Honako hauek dira aurrera egiteko dauden bi moduak. Hortaz, zaila da oso sonarik gabeko musikagile bat dagoeneko ospetsua den zuzendari batekin harremanetan jartzea

Egia al da luzemetraiarik egin ezean zinean ez zarela inor? Hots, bizitza osoan film laburretarako musika egiten jardun zaitezkeela eta oharkabean pasa?
Luzemetraia bat eginda ere, industrian izan ezik, oharkabean pasatzen zara. Gainera, luzemetraiaren araberakoa da hori. Arazoa ez da bakarrik film luze bat egitea, baizik eta pelikula hori ona izatea, eta hori ez dago zure esku. Disko bat grabatzea bezala da. Orain grabatzea asko merketu denez, talde andanak diskoa ateratzen du. Gaizki grabatzen badute, ez grabatzea baino askoz ere kaltegarriagoa da, lehenengo diskoa eta azkena izanen delako. Nik ere, luzemetraiarena lasaiago hartzen dut. Batik bat azken urte honetan aukera hurbilak izan ditut. Baina garbi ikusten ez dituzun proiektu handietan -ez dakit aterako ziren hala ez-, zuk ez duzu zure aldetik dena ematen aurrera atera dadin. Orduan, proiektu on batekin atera gura duzu, zertxobait nabarmendu daitekeena. Esaterako, orain Iñaki Elizaldek luze bat egiten badu, badakit zein lana izanen dudan, bere narratiba ezagutzen dudalako eta gu bion artean halako konexioa dagoelako. Ahatik, Espainian pelikula asko egiten da baina erdia baino ez da estreinatzen eta ikusi, hamar besterik ez. Gauza, hamar horietan sartzea da.

Oso zaila da beraz...
Bai, baina niretzat hau guztia lan munduaren barnean dago. Niri asko gustatzen zait musika egitea. Laburretarako lana egiteagatik kontent naiz eta luzemetraia egin nahi badut, istorioa konplexuagoa delako da eta, bide batez, diru gehiago dagoelako eta ez bakarrik zuretzako baita musikariei ordaintzeko ere. Izan ere, askotan ezagunak ditudan bibolinjoleak baliatu behar izan ditut zerbait egiteko; alegia, "trapitxeoan", eskean ibili behar izan dut. Zera nahiko nuke: norbabitek dirua jartzea, leku jakin bateko orkestra sinfonikoarekin grabatzea edota beste norbait nahasketa lanetaz arduratzea.

Nolako giroa dago zine musikagileen artean? Inbidiarik badago?
Egia esan, ez dakit. Gailurrean dauden musikagile gutxi ezagutu ditut. Industrian egonen da, diru asko mugitzen delako. Dena den, musikagile batek aktore nagusi batek baino diru gutxiago mugitzen duenez eta aldizkarietan ateratzen ez denez... Zinearen inguruan dabilen diru kopuru handi bat festaz festa ibiltzetik dator. Musikagileekin ez da hori gertatzen. Inork ez daki nolako itxura duen Bingen Mendizabalek. Zentzu horretan askoz ere galduagoak daude, askeago.

Labur baterako musika egitean, nondik hasten zara? Zer da kontuan hartzen duzun lehenbiziko gauza?
Istorioa. Gidoia irakurri eta gero zuzendariari galdetzen diot zein estetika eta erritmo eman behar dion. Zuzendariak egin nahiko lukeena kontatzen dit, batzutan lortzen du eta besteetan ez. Laburmetraiaren lehenbiziko muntaketa iristen zaidanean, nazkagarria izan ohi da, soinurik gabe edota pertsonaien solasaldiekin bakarrik datorrelako. Historiarekin batera joatea da nire zeregina, hots, ez estaltzea, historia funzionatzen laguntzea eta batez ere, muntaketaren erritmoarekin eta pertsonaien izaerarekin bat egitea: filmera egokitu behar naiz.

Hortik aurrera, konposatzen hasten zara?
Normalean aurretik hasten naiz, baina gutxirako balio dit horrek. Aurretik hasten naiz istorioarekin kontaktuan jartzeko. Lana izan edo ez izan sarritan konposatzen dut, hau da, ez naiz konpositorea lan egiten dudalako; ordaintzen didatena nire lanaren ondorio da. "Abuelitos" filman aldiz, aurretik egindako piezak balio izan zuen. Kredituen abesti nagusia da. Pelikulari buruz nik neuk egin nituen teoria zenbaitetan oinarrituta atera nuen. Madrildik Iruñerako bidean autobusean nindoala, biolontxelo oinarri bat konposatu nuen eta Sanferminak zirenez, mahai gainean utzi nuen. Egun batzuren buruan piezari heldu eta polita zela iritzi nion.

Zein da hurrengo urratsa?
Laburmetraia ordenagailuan grabatzen dut. Lehen eszenaz-eszena kronometratzen nuen eta sekulako lana zen. Ondoren, ordenagailuak sinkronizatu eta eszena bakoitzak zer musika behar duen pentsatzen hasten naiz. Konposaketa lana etxeko sofan egiten dut maiz gitarra baliatuz. Emaitza gustukoa badut, estudiora eraman eta soinu egokiak probatzen hasten naiz, gero denborak, sekuentziak eta intentzioak egokitzeko. Izan ere, musika filmaren zerbitzura jartzen dut. Asko gustatzen zaidan melodia sortu eta moztu behar badut, ez zait inporta. Melodia hori beste egun batean egin dezaket osorik nahiz eta ez den film laburrean sartuko. Horretan, nolabait esateko, soinu banda bat naiz.

Profesionalki alor guztiekin jarraituko duzu, ala batzuk alboratu eta besteak indartu nahiko zenituzke?
Gehien erakartzen nauena soinu bandarena da: bakarrik lan egiten dut, asko dibertitzen naiz eta produktua nire esku dago ehuneko laurogeita hamarrean. Musika taldeak grabatzetik bizitzerik ez dut nahi, nire musika eta ez besteena egin nahiko nukeelako. Aitzitik, ekoizle gisa aritzea, kanpo belarriarena egitea ere gustatzen zait. Dena den, orain ekipoak handitzen ari naiz batik bat soinu bandei begira.

Agerian denez teknologia hainbat trasterekin nahasten duzu.
Askotan egiten didaten galdera da ea ordenagailuz egindako musika hotza den. Ordenagailuak bakarrik ez du ezer egiten. Ordenagailuak sintetizadoreak botatzeko eta soinua grabatzeko erabiltzen ditut nik. Emaitza sartzen duzunaren araberakoa izanen da. Niretzako oso inportantea da teknologia onena izatea, giltza joko hori edota zakarrontzitik salbatutako zartagin horiek ahalik eta hobekien grabatzeko.


Azkenak
Emozioei bai, emotibismoari ez

Sentimenduak izan da gaia Galdera Basatiak podcastaren seigarren atalean, eta horren bueltan zeharkatu dituzte Iñigo Martinezek eta Gari Moyak maitasuna, gorrotoa, tristura, haserrea... Hitz egin dezagun sentimenduen eta emozioen inguruan, baina gogoetatu ere, gogoetatu... [+]


ikerketa
Baimenik gabeko etxebizitza turistikoak ustiatzen jarraitzen du PPko Antépararen enpresak

Gasteizko Alde Zaharreko Pintore kalean, atari bateko lau etxebizitzen jabe da Luxury Rental Apartments enpresa. Horietako bi etxebizitza turistiko gisa alokatzeko Jaurlaritzaren beharrezko baimena eskuratu du enpresak, eskuratu aurretik ere alokatu baditu ere, baina Turismo... [+]


ikerketa
PPko Antépararen Luxury enpresa zigortu du laugarrenez Gasteizko Udalak legez kanpoko obrak egitea egotzita

Hirigintza Sailak Luxury Rental Apartments SL enpresa zigortu du 2025eko urtarrilean, Pintore kaleko etxebizitza batean obra “klandestinoak” egitea egotzita. Enpresako partaidetzen %50 Gustavo Antépararena da, eta administratzailea bere bikotekidea... [+]


Irakasleak armairutik ateratzea zergatik da garrantzitsua?

Galdera horri erantzun dio hainbat irakasle ez-heterok, eta gogoetarako gako ugari utzi dituzte. Mundua deskubritzen eta identitate(sexual)a eraikitzen ari diren haur eta gazteek erreferente anitzak izatea eta eskolan denok espazio seguru eta erosoa aurkitzea ederra baita.


2025-05-19 | Behe Banda
barra warroak
Zeri Kantatzen Diogun

Israelgo Estatuaren aldeko funts batek Espainiar Estatuko makrojaialdi gehienak erosi ditu. To. Hondartza ondoan noria eta guzti duen jaialdia zein hardcoreta tatuajedunak joaten direna, 1.400 miloi euroko trukea, Palestinako kolonia israeldarretan etxebizitzak eraikitzeko... [+]


ikerketa
Gasteizko Hirigintza Saila eta gardentasuna: urtebete eskaera ofizialei erantzunik eman gabe

ARGIAk hamaika aldiz eskatu dio Gasteizko Hirigintza Saileko Eraikuntza Zerbitzuari, urte batez, bi espedienteren inguruko informazioa. Hainbat aldiz ziurtatu zaio hedabide honi informazioa igorriko zitzaiola. Inoiz ez dute egin, eta hainbat hitzordu eta eskaera ofizial utzi... [+]


Mallorca

Kapitalismoaren lekuan lekuko eta garaian garaiko egoerara moldatzeko gaitasuna harrigarria egiten zait batzuetan. Espero ez duzun tokian azaltzen dira antzekotasunak, eta hara non, bat-batean konturatzen zara munstroak Mallorcan hartzen duen itxura ez dagoela etxean bertan bizi... [+]


2025-05-19 | Nagore Zaldua
Luma-mototsa
Zizareak olatupeko hondarretan

Haurtzaroan, lursailen batean, parkeren batean edo baserri giroko lurretan sarritan izaten genituen “txitxareak” eskuartean… Jolas guneak gero eta artifizialagoak diren garai hauetan ordea, zaila da hiri nahiz herri-guneetan halakoak topatzea. Baina itsasoko... [+]


2025-05-19 | Jakoba Errekondo
Pagotxa eta beste pagotxak

A ze pagotxa!, esan ohi dugu. Pagotxa edo mauka edo txokoa edo mantxunga edo… onturre edo probetxu ona ateratzen zaion zerbaiti edo horren aukerari esaten zaio “pagotxa”.


2025-05-19 | Garazi Zabaleta
Ezpelzaintza 2050
Sitsak munduko ezpel baso handiena suntsitu ez dezan

Pirinioetan dago ezpel basatien munduko eremurik handiena, eta hain zuzen Nafarroako Pirinioan, Abaurregainan, sortu zuten 2020an Ezpelzaintza 2050 egitasmoa. Cydalima perspectalis sitsa hondamendi handia eragiten ari da ezpeldietan azken urteotan, eta espeziea babesteko eta... [+]


“Bi arnas” dokumentala emitituko du ETB1ek

Iratxe Sorzabalek sufritutako torturen gaineko testigantzak jasotzen ditu dokumentalak. Maiatzaren 20an emango dute dokumentala, 23:40an. Iaztik dago Primeran plataforman ikusgai, baina lehen aldiz emango dute telebistan.


2025-05-16 | ARGIA
Haurrek hobeto ikasten dute irakurtzen eta idazten eskuz idatzita trebatzen badira

EHUren ikerketa batean, haur batzuk arkatza eta beste batzuk teklatua erabilita jarri dituzte idazten. Helburua zen jakitea ea irakurtzeko eta idazteko ikasketa-prozesuan alderik badagoen. Emaitza argia atera dute: haurrek eskuarekin egindako mugimenduen bidez ikasten dute... [+]


Eguneraketa berriak daude