"MUSIKA ERRESPETUZ ETA ARRETAZ ENTZUTEA ESKATZEN DUT"

  • Madrilen negua igarota, Gipuzkoako Bidegoianera inguratu ohi dira Musika Hamabostaldiaren omenaldia jaso duen Luis de Pablo konpositore bilbotarra eta bere emazte Marta Cardenas margolari donostiarra. Musikariaren iritziak jasotzeko hurbildu ginen hara.

2000ko urriaren 08an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Uda garaia Madrildik urrun, Goiatzen igaro ohi duzu. Ari al zara une honetan zerbait prestatzen?
Bachek bukatu gabe utzi zuen "Fugaren artea" obrarekin zerbait egiteko ideia eduki du konposatzaile italiar batek. Konpositore talde bat horren bertsioak egiten ari gara eta, gero, horietako bertsio bat aukeratuko da. Bestalde, otsailean estreinatuko da nire laugarren opera.

Donostiako Musika Hamabostaldiaren omenaldia jaso duzu 70 urte bete dituzula-eta. Zure obra ugari entzun dira. Zer sentitzen da horrelakoetan?
Harreman ona izan dut beti Musika Hamabostaldiarekin, batez ere Etxenikeren taldea sartu zenetik. 1983an obra bat eskatu zidaten eta hurrengoan estreinatu zen, bihotzekoa eman eta Zainketa Intentsiboetako Unitatean nengoela. Donostiarekin betidanik izan dut harremana. Hamabostaldia baino lehenago Jose Luis Isasak zuzentzen zuen musika garaikideko aste baten antzekoa izan zuen Donostiak. Eta horren aurretik Talaverak zuzentzen zuen aula batean, 60ko hamarkadan, interprete gisa ere aritu nintzen. Hamabostaldiak urte batzuk badaramatza omenaldiak egiten. Iaz Carmelo Bernaola izan zen, lehen Sorozabal ere bai. Ondo iruditzen zait hori.

Euskal musika al da zurea? Abangoardiako euskal musikarik ba al dago?
Gehiegi esatea da hori. Horretarako euskal musikaren ezaugarriak zein diren definitu beharko litzateke. Nik egiten dudan musika euskalduna da ni Bilbokoa naizen neurrian, baina ez beste arrazoi batengatik. Normalki tranpa bat egiten da leku guztietan: musika herrikoia hartzen da erreferentzia gisa. Eta ahaztu egiten da musika herrikoiak ere bere jatorria baduela eta jatorri hori, portzentaje handi batean, kultoa dela eta bakoitzak entzun eta bere erara moldatzen duela. Salbuespen batzuk badaude, baina oso gutxi, Euskal Herrian eta beste edozein lekutan. Hemen abesbatzetan kantatzeko ohitura aipatzen da, baina hori munduko toki askotan gertatzen da. Euskal musikan zortziko erritmo ospetsua dago. Horretaz nik baino askoz ere gehiago dakiten musikologoek aztertu dute zortziko erritmoa, eta turkieraz "herrena" esan nahi duen hitz batekin deitzen dutena dela diote. Erritmo irregular gehien dagoen zonaldea Turkia da. Honekin esan nahi dut euskal musika guk egiten duguna dela. Euskal Herrian mirari bat dago, hizkuntza kontserbatu egin da. Hori bai dela berezia.

Zein dira zure inspirazio iturriak?
Ezin dizut esan. Inork ezin du hori esan bere arteaz. Nondik zatozen galdetuko banizu bezalaxe da.

Musika erreferentziez galdetu nahi nizun...
Edozein artistak bezala, inork ezin du esan oso argi duenik. Oso jatorri mistoak dira. Ia ez jakitea operatiboagoa izaten dela esango nuke, hobeto jokatzen duzulako. Inkonszientea martxan jartzen dizun horretatik ateratzen da sormen guztia.

Horrexegatik ez litzaizuke gustatuko eskola edo talde batean sartzea?
Ez dut uste dagoenik. Eskola komunitate bat bezala definitzen da. Denok hiltzen garenean eta mundua desagertzen denean galaxian disolbatuta milaka milioi urte barru, orduan jakinduria batek esan dezake: euskaldunen musika hau zen. Baina aurretik ezin da esan. Superordenadore batek agian kodifikatuko du dena eta horixe esango du. Bitartean berdin da. Euskal musika euskaldunek egiten dutena da.

Autodidakta izan zara...
Formazioaren estadio batzuetan bai. Musikaren oinarriak moja batek erakutsi zizkidan Hondarribian. Gero Madrilen nire kontura ikasi nuen. Alemaniara joan nintzen eta han ikastaro batzuk egin nituen. Gero Parisen, Schonberg austriarraren ikasle batekin ikasi nuen XX. mendeko konposizio teknika. Autodidakta naiz erdizka, kontserbatorioan ez nintzen ibili. Lehendabizi Madrilgo kontserbatorioan gonbidatu ninduten ikastaro zehatz batzuk ematera konposizio teknikaz. Utzi eta EEBBetara joan nintzen irakasle finko bezala. Kanadan urte batzuk egin eta itzuleran, Madrilen irakasle finko izan nahi al nuen galdetu zidaten. Analisi musikaleko eta gaur egun musikaren konposizioko irakasle izatea eskaini zidaten. Analisia garrantzitsua da, horrela ikusten delako lanak nola dauden eginak. Bihotzekoarengatik hori dena utzi egin behar izan nuen.

Zer aholku emango zenieke eskola arruntetako musika irakasleei?
Musikari buruz hitz egin behar dute ahalik eta laburrenean, gauza garrantzitsuenak esanez. Esaten dutena irakasten duten kultura orokorrarekin erlazionatu, historia batez ere, eta literatura. Klaseetan gehienbat leku guztietako eta garai guztietako ondo aukeratutako musika entzun dezatela. Hori da ezagutzen dudan sistemarik onena. Haur oso txikiei hitz egin behar izan diet, eta Espainiatik kanpo, beste hizkuntzetan. Emaitza onak ematen ditu bide horrek. Ez dezatela pentsa euskal musika aurresku bat denik.

Luis de Pabloren musika jarriko zenieke?
Ez dut inongo oztoporik. Ikus dezatela gauzak diren bezala. Ez da ezer asmatu behar. Musikaren historia oso zabala, luzea, sakona, zaharra eta berria da.

Abangoardiako musika zaila al da jende arruntarentzat?
Beharbada zailagoa izango da musikazale helduentzat. Jende gaztea irekiagoa da. Helduak deformatuak daude, beti musika bera entzun dutelako: 1750-1900 artean Europan konposatutakoa. Izan dudan arrakastarik handienetakoa espero ez nuen giro batean izan zen, 1992an Madrilgo auzo herrikoi batean. Kontzertuetako publiko ofiziala -berehala bereizten da jazkeragatik, batez ere emakumeak- ez nuen ezagutzen. Jende hori kontzertu gutxitara joango zela uste dut. Musikazale autoproklamatzen dena interpreteen zalea izaten da. Zaletu gehienek hori bilatzen dute eta nirekin ez dute aurkituko, noski.

Kontzertu antolatzaile ere izan zara. Eskaintzak beharrak betetzen al ditu?
14 urtez zehazki aritu naiz horretan. Zorionez asko hobetu da azkenaldian. Duela urte gutxi baino askoz ere eskaintza handiagoa dago. Hori edozein musika motaren zabalpen handiagoan islatzen da. Horrek ez du esan nahi entzuteko informazio eta formazio maila bera dugunik. Formazioaz hitzegiten dudanean ez diot inori eskatzen musikari profesionala izatea, musika errespetuz eta arretaz entzuteko ohitura izatea baizik. Ez dezala fondoko musika bezala jarri, notariak prestatzen dituen bitartean. Entzun behar den bezala entzun dezala, merezi duen arretaz. Bestalde, gerra aurreko garaian Madrilen lauzpabost orkestra, bi opera antzoki eta beste bi liriko zeuden, milioi bat biztanlera iristen ez zen hiri batean. Gerra Zibilaren ondoren, Madrilek biztanle gehiago zituen, orkestra bakarra zuen, opera antzokirik ez zuen... Zer nahi duzu? Hori ia Espainia osoaz esan daiteke. Baina baikorra naiz. Inoiz gertatu gabeko fenomeno bat gertatu da, autonomietako orkestrena. Orkestra horien programazioa hobea edo okerragoa izango da, gutxiago edo gehiago gustatuko zaizu, baina autonomia guztiek orkestra bat edo bi badute eta auditorioak gainera. Baikorra izateko arrazoi guztiak daude


Azkenak
Itsaso zakar bat eta bi ahots poetiko

Xak eta Ekiza

Non: Ondargain txiringitoan (Deba)
Noiz: abuztuaren 27an.

-------------------------------------------------------

Euri langarraren eta lanbro-lainoen artean pasatu dugu Gipuzkoako muga, kostaldean zehar doan errepidetik itsaso zakarrari beha. Bandera... [+]


“Inoizko euskal zinemarik indartsuena” izango da 73. Zinemaldian

Astelehenean jakinaraziko dituzte ordutegiak, eta hilaren 14an, igandean, jarriko dituzte salgai lehen egunetako sarrerak. 254 film egongo dira ikusgai, 56 herrialdetakoak.


26 herrialde prest dira Ukrainan esku hartzeko, baina Putinek erantzun die helburutzat joko dituela

Emmanuel Macron Frantziako lehendakariak adierazi du 26 herrialde prest direla gerra amaitu ondoren Ukrainan indar militarra zabaltzeko, “lurrez, airez edo itsasoz” parte hartuz. Vladimir Putin buruzagi errusiarrak erantzun die ez duela horrelakorik onartuko, ez... [+]


Hizkuntza bat gutxiago munduan: azken caddo hiztuna hil da

Caddo hizkuntza gorde eta biziberritzeko ahaleginean ari den ekintzailea da Alaina Tahlate. AEBetako jatorrizko caddo herriko hizkuntza hori jario oneko hiztun bakarrarekin gelditua zen: Edmond Johnson, 95 urteko hiztunarekin. Tahlate gazteak aitortu zion estutasunez bizi zuela... [+]


Asimilazioaren kontrako topagune izanen da Izpegi irailaren 19 eta 20an

Izpegiko besten hirugarren edizioa ospatuko dute, Basaizea Baigorriko kultur elkarteak, Baztango Gazte Asanbladak eta Baigorriko zein Erratzuko gazteek elkarlanean prestaturik. Hitzaldiak, bazkaria, ibilaldia, kontzertuak... izanen dute zeregina.


Azpiegitu handiak
Osasunak bat egin du Nafarroako AHTren aldeko Plataformarekin

Osasuna futbol taldeak bat egin du Nafarroako Abiadura Handiaren aldeko plataformarekin, azken honek ostegun honetan jakinarazi duenez. UGT sindikatuak eta Eraikuntzaren Industrializatzearen Aldeko Nafarroako Klusterrak ere bai.


Bilboko etapa Palestinak “irabazi” zuela azpimarratu dute, eta protestan jarraitzera deitu

Palestinarekin Elkartasunak manifestazio nazionala antolatu du urriaren 4rako. Ostiral honetan Euskal Herriko 130 udaletxeren aurrean protestatzera deitu du Gernika-Palestina ekimenak.


2025-09-05 | Sustatu
Itzulbide jarri dute martxan Osakidetzan, euskarazko lan-hizkuntza eraginkorragoa izateko

Osakidetzak Itzulbide aurkeztu berri du. Itzultzaile neuronal bat da EAEko osasuneko profesionalentzat, euskaraz egiten diren kontsulta medikoetako informazioa gaztelaniara itzultzen duena. Euskara lan-hizkuntza eraginkorra izateko baliabide gehiago eskainiko dizkie... [+]


Ikasle nafarren %30ak ikasiko du aurten euskarazko D ereduan

Hiru urte bete dituzten 1.404 ikasle berri matrikulatu dituzte D edo B ereduetan, Nafarroan. Adin guztiak kontuan hartuz, 27.334 ikaslek ikasiko dute euskaraz. Matrikulen 67,8% ikastetxe publikoen sarean izan da.


Pantailen gehiegizko erabilera, desinformazioa eta indarkeria praktikak identifikatu ditu adingabeen artean Macsonrisas-ek

Ikasleek pantailekin duten harremana aztertu eta "Heziketa digitala LH eta DBH" izeneko txostenean jaso dituzte ondorioak Macsonrisas-eko kideek.


Kaleratze kolektiboa ezarri nahi dute Maderas de Llodion

Asteleheneko bileran helarazi zioten asmo hori enpresa batzordeari, eta irailaren 9rako deitu dute hurrengo bilera. Fabrikak 151 behargin ditu gaur egun, baina ez dute zehaztu zenbat kaleratuko lituzketen.  


Herriko dantzan parte hartzen ari ziren emakumeei eraso egin diete Errioxako Cervera herrian

Emakumeak dantzara atera eta gizonezko dantzariek oztopatu egin dituzte, bultza egin diete eta haien dantza eragozten saiatu dira. Beste batzuetan musikariak geldiarazi dituzte eta ikusleetako batzuk bizkarra eman diete emakume dantzariei. Ez da Baztan, ez Hondarribia edo Irun;... [+]


2025-09-05 | Gedar
Gaztetxea lortu dute Etxaurin

"Bailara eraldatzeko ezinbesteko tresnatzat" hartzen dute Gaztetxea, eta elkartasuna adierazi diete "borrokan dauden beste Gaztetxe guztiei".


“Hondarribiko alardearen bi aldeak parez pare jartzea da zilegitasun bera ematea zapaltzaileari eta zapalduari”

Hondarribiko udal gobernuaren “ausardia faltaz”, kontsentsua bilatzearen tranpaz eta “gatazkaren espiritua berpiztu” nahi duen alarde tradizionalaren aldeko elkarteaz mintzatu zaigu Uxoa Anduaga, Jaizkibel konpainia berdinzaleko kidea. “Ez dira... [+]


Eguneraketa berriak daude