ABANGOARDIA BILUZIAN

  • izeneko erakusketa zabalik izango da. Azken mendean Euskal Herriko eta Espainiako hainbat artistek biluziaren inguruan egindako ia 80 lanek osatzen dute erakusketa.
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Arte Historiako biluziei errepaso egitea, garai bakoitzean giza gorputzaren inguruan nagusitu izan den irizpide morala ezagutzeko bide egokiena da". Marisa Oropesaren hitzak dira, egunotan Gasteizko Caja Vital Kutxa aretoan zabalik den "Biluziaren sekretuak" erakusketako komisariarenak. Urriaren 15a arte izango da ikusgai 75 artelaneko bilduma hau. Gaia -biluzia- eta garaia -XX. mendea- dira artelan horien lotura. Baita egileen jatorria ere, gehienak espainiarrak eta euskaldunak baitira. Margoak nagusi badira ere, eskulturek -Manuel Hugué edo Baltasar Loborenak kasu- eta argazkiek ere -Ouka Lele, Man Ray, Brassay...- badute euren tokia erakusketan.
Mendetan, biluziaren artea arte ederren akademiekin lotu izan da. Figuratibismoarekiko eta topiko akademizistekiko haustura bilatu zuen XX. mendeko abangoardiak. Horregatik, joera berriek biluziaren krisia ekarri zutela pentsa daiteke.
Ez zen horrela izan, ordea. Konposizio, baliabide tekniko eta irizpide berriek ere estaldurarik gabeko giza irudia, biluzia, erabili dute euskarri gisa. Aurreko mendetako errealismoa eta arrazionaltasuna alde batera utzi eta subjetibotasunera eta esperimentaziora jo da azken ehun urtetan. Formak ez dira hain zorrotzak, abstrakziora jotzen da batzuetan eta gai ikonografiko eta sinbolikoak nahasten dira bestetan.
Formarekin hausteaz bat, moral estuaren mugak ere hautsi ziren. Lehenago biluziaren arteak aitzaki bat zuen atzean: jainko eta heroi klasikoak, haurra elikatzen ari diren ama maitagarriak edota geziz jositako martiriak irudikatzen ziren estalkirik gabe.
XX. mendean artista askeagoa da eta helburu friboloagoekin egiten du lan askotan. Erotismoa nabarmenago bilatzen da eta horregatik maiz emakumearen irudi biluzia dekorazio huts bilakatzen da. Izan ere, bizpahiru lanek salbu, erakusketako artelanen gehiengo zabalak emakumearen gorpua irudikatzen du. Vital Kutxako aholkulari artistiko Antonio García Díezen hitzetan: "gizarte industrialean, emakumea dekorazio objektu bilakatu zen".


PICASSOTIK OUKA LELE-RA

Baina hau bezalako erakusketa anitz batean, ez da orokortzea komeni; mendearen lehen hereneko artista postkubista eta surrealistek, adibidez, dekoratibismo horretatik ihes egin zuten. Horren adibide dira Oscar Dominguez, Pablo Picasso, Cecilio Pla edo Salvador Dalí-ren lanak. Aurrerago, aldiz, Pablo Serrano, Eduardo Úrculo, Cristobal Toral edo Francisco Peinado bezalakoek desmitifikatu egingo dute eta egunerokotasunarekin lotu. Erakusketa osoa abangoardiaren isla izanik ere, biluzi klasikoaren eragina hor dago, eta mendearen azken urteetan klasizismo berritu hori are nabariagoa da, Ouka Leleren argazkietan edota Matías Quetglas oliotan, esaterako.
Nekeza egingo zaio bisitariari Eugenio Granellen konposizio abstraktuan gorputz biluzia bereiztea. Guillermo Muñoz Veraren margo errealistan, aldiz, zehaztasun txikiena ere ikus ahal izango du. Eduardo Úrculoren forma sinple eta kolore biziak, Fernando Boteroren bolumenak... eta tarteka, oso tarteka, gizonezko baten biluzia ere topatuko du, Roberto Gonzalezen lana kasu. Gorputz biluzietan joera abangoardista ugari ageriko zaio islaturik.
Azken finean, Marisa Oropesak dioen moduan, "artelan oro biluzia dela esan daiteke. Artistaren begiradak beti biluzten du bere artearen objektua, bertan aurki dezakeen ezaugarri intimoenaren bila, berau argitara eman eta bere lanaren emaitzera hurbiltzen garenokin konpartitzeko" .


Azkenak
Hegazkinez bidaiatzea trenez baino 26 aldiz merkeago izan daiteke Europan

Europa barruan hegaldiak hartzea trenez bidaiatzea baino 26 aldiz merkeagoa izan daiteke, 31 herrialdetako 142 ibilbidetan oinarritutako Greenpeaceren ikerketa baten arabera. Hegaldien zerga pribilegioei egotzi die desparekotasuna, eta trenbidea merketzeko neurriak eskatu ditu.


Belfasteko Kneecap musika taldea jo-puntuan: epaiketak, zentsura, jazarpena...

Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]


Gutxieneko soldata propioaren alde 138.495 sinadura lortu dituzte sindikatuek

ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.


Gazako genozidioan hildakoen %83 zibilak dira, Israelgo armadaren datuen arabera

Israelgo armadaren barne agiri batean agertzen diren datuek diote Gazan hil dituzten sei palestinarretatik bost zibilak direla, azken hamarkadetan aurrekaririk ez duen sarraskia izanik. Israelgo zerbitzu sekretuek maiatzean zioten armadak Hamaseko eta Jihad Islamikoko 8.900... [+]


Sexu erasoak “kopuruz eta intentsitatez handitu” dira Bilboko Aste Nagusian

Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]


Kartzelan jaioa eta Israelek eraila adin nagusitasunera iritsi aurretik: Youssef Al-Zuqen historia

Youssef Al-Zuq munduko preso gazteena izandakoaren bizitza Gazako zigor zikloaren ikur da. Al-Zug 2008an jaio zen kartzelan, ama atxilotu eta epaiketarik gabe espetxeratu ondoren. Uztailaren 12an hil zuten Israelen bonbardaketa batean.


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Txikiren eta Otaegiren mural bati eraso egin diote Durangon

Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.


Nazien kontzentrazio esparruetan palestinar zapia ezin dela jantzi ebatzi du Alemaniako epaitegi batek

Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.


AEBek beltzez margotu dute Mexikoko mugaren hesia haren tenperatura igo eta migratzaileak pasatzea saihesteko

Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.


Ibai Iturria Garmendia, mendi gidaria
“Jende asko ez da modu egokian joaten mendira, kezkagarria da”

Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.


2025-08-21 | Gedar
Zumaiako Bedua jatetxeko esplotazioaren testigantza gehiago bildu dituzte

Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.


Israelek Gaza hiria okupatzeari ekin dio, Hamasek azken su-eten proposamena onartuta ere

Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]


Eguneraketa berriak daude