MUNDUKO TXAPELKETA TROPIKALA

  • Urriko Pilotako Munduko Txapelketa ez da, ez Euskal Herrian, ez Argentinan, ez Kuban ezta Estatu Batuetan ere. 22 urtez beherakoek eskuz, paletaz eta pala motzez jokatuz dominak irabazi nahi badituzte urria amaieran Frantziakoa den Reunion-era bidaiatu beharko dute, Ozeano Indikoan dagoen irlara.

2000ko irailaren 24an
Urriaren 28tik azaroaren 5era pilotako beste munduko txapelketa bat izango dugu jokoan, 36 metroko ezker pareteko pilotalekuan jokatuko den 22 urtez azpikoentzako 5. Munduko Txapelketa, alegia. Bertan, azken orduko hutsegiterik ez badago, zortzi selekziok hartuko dute parte: Argentina, Uruguay, Estatu Batuak, Venezuela, Kuba, Espainia, Frantzia eta Mexiko. Azken lauak modalitate guztietan lehiatuko dira.
Dena den, Nazioarteko Federakuntzatik jakinarazi digutenez, baliteke azken orduko bajarik izatea: "kubarrak, adibidez, nahiz eta beren gastu guztiak gure kontura joan, barne arazoak direla-eta ez dira azkeneko Trinketeko Txapelketara agertu, eta Argentinan, krisi ekonomikoa pairatzen ari dira eta agian pilotariren bat ez da joango, lana galtzeko beldur, ez bailitzateke lehenengo aldia izango".
Hala ere, txapelketa hau berezia bihurtzen duena ez da titulua lortzeko lehia korapilatsua, izango diren edo ez diren selekzioen izenak, edota (beste behin) euskal selekzioak ez duela bere agerpena egiterik izango; taldeak eta pilotariak lehiatuko diren egoitzaren kokapena baizik. Izan ere, 2000ko txapelketa honen antolatzaileak, Frantziako Federakuntzak, ohiko egoitzaren bat aukeratu beharrean, Ipar Euskal Herria ala Paris bera kasu, hegoaldeko itsasoetara begira jarri eta Madagaskarreko ingururaino egin du ihes, Reunion uharteraino zehatz-mehatz.
Uharte hau, ia Kaprikornioko Tropikoan dago eta Frantziako Estatuko pilotaren munduan pixkanaka-pixkanaka indarra hartzen ari da. Nahiz eta pilotak bertan 31 urteko bizitza besterik ez izan jadanik zenbait txapelketa antolatu, hainbat lehiaketa irabazi eta munduko txapelketetan zilarrezko bi domina lortu ditu bere pilotariei esker.

HISTORIA LABURRA BAINA EMANKORRA.

Pilota paraje hauetara abade baten eskutik iritsi zen, Dattas abadearen eskutik hain zuzen, bere ekimenez eraiki baitzen irlako lehen pilotalekua, 1969an St. Denis-en. Hortik aurrera, bertako pilotaren garapena berehalakoa izan zen, bertako jokalarien bitartez zein metropolitik zetozenen bidez.
Bigarren frontoia, 36 metroko estalia, ez zen 1985. urtera arte eraiki baina, hori bai, handitasun osoarekin inauguratu zen. Bertaratuen artean, besteak beste, Alain Calmat Frantziako Kirol Ministroa eta Frantziako Batzorde Olinpikoaren lehendakaria zen Nelson Paillou izan ziren. Pilota uhartean bultzada polita jasotzen ari zen eta horrenbestez, bost urtetan beste bi pilotaleku eraikiko ziren, biak 36 metrokoak eta leku ezberdinetan, bata St. Leu-n eta bestea, Cilaos-en.


450 PILOTARI LIZENTZIADUN.

Munduko Txapelketa honi begira-edo, Dattas-ek inauguratutako lehenbiziko frontoia nazioarteko arauak betetzen dituen ezker pareteko 30 metroko frontoi bihurtu dute, eta mendebaldeko kostaldean trinkete bat eraikitzeko ekimena aurrera doa. Beraz, badirudi pilotak Ozeano Indikoko uhartean etorkizun polita duela. Hainbeste pilotaleku betetzeko pilotariak behar dira, eta arlo honetan ere zenbakiak gero eta borobilagoak dira Reunion-en: bost klub, 450 lizentzia, maila altuko 23 jokalari... Gero eta pilotari gehiago jokatzeko irrikaz da eta gogo hori uhartera hainbat txapel eta poz ekartzen hasi da. Frantziako 18 titulu lortu dituzte (maila ezberdinetan), bertako selekzioarekin 12 jokalarik hartu du parte eta Munduko Txapelketetan zilarrezko bi domina lortu dituzte.
Txapelketa honetan, euren ikusleen aurrean jokatzen dutela kontuan harturik (St. Denis-eko Ibarnegarai frontoian larruzko paleta eta pala motzean, eta St. Leu-ko udal pilotalekuan eskuz) antolatzaileek domina horiei besteren bat gehitzea espero izango dute, horrela pilotak paraje exotiko honetan izan duen garapenari beste bultzada garrantzitsu bat emanez.


FRANTZIAKO SELEKZIOA.

Zortzi herrialdeetako jokalariak elkartu ko direla aipatu dugu. Segidan pilota egarria Reunionen zabaldu duen estatuaren, Frantziako selekzioaren, ekipoa zehaztuko dugu. Entrenatzaileak Armand Jaunarena (eskuz), J. Pierre Mitxelena (larruzko paleta), François Susbielles (pala motza), J. Claude Borja (xistera joko garbia) izango dira. Pilotariak berriz, eskuz Hervé Donelbeltxe, Alexandre Dubarry, Pascal Ezkurra, David Olaizola, Thierry Harismendi eta Xabi Poueyts arituko dira. Larruzko paletan Christophe Elizondo, Luciano Mahabo, David Basterot eta François Apte-ek osatzen dute taldea. Pala motzean Jerôme Bats, Hervé Belestin, Stéphane Harbustan eta Julien Vigeon arituko dira eta xistera joko garbian Fréderic Karrikaburu, Laurent Albistur, Joël Sistiague eta Olivier Laberdeske


Azkenak
2025-06-07 | ARGIA
Euskara hutsezko plaza bete dute Ziburuko Azokan

1.000 euskaltzale eta kulturazale baino gehiago giro goxoan ibili dira Ziburuko liburu eta disko azokan, eta larunbat goiz eta arratsaldez gozatu dute hitzaldi, kontzertu eta liburu aurkezpenez. 33 argitaletxe eta 10 diskoetxeren lanak ezagutzeko eta erosteko aukera probestu... [+]


EAEko euskaltegietan A2 mailan matrikulatzea oraingoaren laurdena kostako da

Datorren ikasturtetik aurrera, euskaltegietan A2 mailan matrikulatzen direnek orain arte bezala 310 euro ordaindu beharrean, 70 euro ordainduko dituzte. Maila gaindituz gero, ordaindutakoa itzuliko zaie ikasleei. 


Guardia Zibilak “hemendik fan egiteko” eskatuko dute ekainaren 14an Oñatin

Kuartela herrixantzat lelopean indar okupatzaileek Euskal Herritik irten behar dutela aldarrikatzen du Fan Hemendik taldeak.
 


Gure haurrak ere badira ekimenak mobilizazioa egingo du ekainaren 12an, Gasteizen

Rafah-ra doan nazioarteko martxarekin bat eginez, Gasteizen mobilizatzera deitu du plataformak, baita ikasgeletan ere. Palestinar haurrekiko elkartasun argazkiak ateratzeko eskatu du.


Bake Bideak eta Bakegileak bide amaierara iritsi dira

Aieteko Nazioarteko Bake Konferentzia 2011n egin zen Donostian eta ondoren sortu zen Bake Bideak, Ipar Euskal Herritik bake prozesua sustatzeko. Bakegileen zeregina ETA armagabetzeko ekinbide zibila antolatzea izan zen. Orain, desegingo direla iragarri dute bi ekimenek.


2025-06-06 | Gedar
EAEko kartzelariak greba egitera deitu ditu ELAk

Espetxeetako funtzionarioek lanuzte partzial bat egingo dute ekainaren 9tik 15era bitartean.


Idoia Asurmendi
Bihotzetik berriz pasatzea

IDOIA ASURMENDI
Non: Bilboko Kafe Antzokian.
Noiz: maiatzaren 29an.

----------------------------------------------------
 
Termometroak 30 gradutik gora markatzen ditu, uda giroa nagusi da eta Bilboko kaleak herritar aztoratuz beteta daude. Horrelako egun... [+]

Torturaren 21 biktima berri aitortu ditu Nafarroako Gobernuak

21 pertsona “giza eskubideen urraketen biktima” gisa aitortu dituzte ofizialki. Espainiako Estatuko funtzionarioek eta eskuin muturreko taldeek torturatutako pertsonak dira eta biolentzia horren lagin txikia baino ez direla dio Egiaren Garaia Da ekimenak.


111 Akademiak banatuko duen azken saria jaso du Miren Amurizak

Ostegunean banatu dute saria, Amasa-Villabonako Hika txakolindegian. Bertan jakinarazi dute 2024koa izan dela 111 Akademiak banatuko duen azken saria.


Non daude kaparrak?

Lorazainok bi hilabete baino gehiago daramatzagu greban, eta, horietan, udaltzaingoek indarrez zapaldu gaituzte piketeetan. Hirian zehar jarraitzen gaituzten sekretek jazartzen gaituzte, eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzte. Enpresak ez gaitu aintzat hartzen, eskaintza... [+]


“Zaurgarritasun Indizea”, Jaurlaritzak nahi duena egiteko koartada

Nork sinesten du urtebetean Ordiziako errealitatea goitik behera aldatu dela eta desorekak desagertu direla?

Udaberriko oporren ataritan egunkarietan Begoña Pedrosak eman zigun titularra: Ordiziak ez du desorekei aurre egiteko plan berezirik behar... [+]


GALen biktimei barkamena eskatu die Alonsok, Gogora Institutuko zuzendariak

Datorren irailaren 25ean 40 urte beteko dira GALek Baionako Monbar hotelean egindako atentatutik, non lau euskal errefuxiatu hil zituen. Horren karietara, Gogora Memoria, Elkarbizitza eta Giza Eskubideen Institutuak oroimen ekitaldi bat egingo du udazkenean.


Eguneraketa berriak daude