MINBIZIA GAITZ KRONIKOA?

  • Medikuntzaren xedea horixe da; minbizia gaitz kroniko bihurtzea, gaixotasuna errotik desagertuko denik ezin baita esan. Kimioterapia "indibidualak" gero eta eraginkorragoak dira.

2000ko irailaren 17an
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Horixe da adituek nahi luketena, minbizia gaixotasun kroniko bat izatera mugatzea, diabetea edo hipertentsioa bailitzan, aurtengo udaberrian Marbellan bildutako Onkologiako I. Nazioarteko Kongresuan esandakoari begiratzen badiogu. Etorkizunean paziente onkologikoa bere gaitzarekin batera biziko litzateke, tratamendu guztiz sinpleak eginez. Material genetikoaren (ADNaren) ezagutzak estrategia kimioterapiko indibidualizatuak diseinatzeko modua emango liguke urte gutxiren buruan.
Gaur egun minbizien %100 tratatzen da, eta horietatik %50 sendatzera irits daiteke. Adituen iritziz ezin esan daiteke minbizia errotik desagertu egingo denik, baina diabetea, artritisa edo hipertentsioa bezalako beste gaixotasun kroniko batzuen mailara ekartzeko gai izango diren konfiantza badute, eta kasu horietan sendatu gabe ere gaixoa bere gaitzarekin batera bizitzera iristen da. Kongresuan argi geratu zen bezala, kimioterapia berriak gero eta toxikotasun gutxiagokoak dira eta paziente onkologiko askoren bizi-itxaropena dezente igo da. Bestalde, zitostatiko berriek zelula tumoralen gain bakarrik jardungo dute, eta horrek alde handia dakar gaurkoekin konparatzen badugu. Paziente bakoitzaren "neurrira" diseinatutako protokolo eta estrategiak erabiliko dira gero eta gehiago, eta horretan izugarrizko aurrerapausoa ekarri du zelula tumoralen material genetikoaren ezagutza gero eta hobeak, kimioterapia ia "indibidualetara" iristeraino


Azkenak
Eguneraketa berriak daude