MASKORRAK BADU ZELULOIDEZKO JANTZIRIK

  • Kasik aldegin duen mendeak 47 ezagutu ditu, joan aurretik ordea beste bat ezagutzeko ohorea izango du. Irailaren 21ean 48 bete eta Donostiak esne-mamitan ospatuko du urtemuga. Udaz-kenak udari adio esaten dionean, Donostiako 48. Nazioarteko Zinemaldiak ateak irekiko ditu.

2000ko irailaren 17an
Ohikoa denez, zinearekin nolabaiteko harremana dutenek, aktore, zuzendari, produkzio buru, kazetari espezializatu edota kritikoak Donostian bilduko dira. Glamour-ak ere tartea izango du aurten, horren adibide, Donostia saria jasoko duen ile-gorridun Sir Michael Caine aktorearen presen-tzia. Gainera, Zinemaldiak maila handiko zeluloide puskak ikusteko parada eskainiko die zinezaletuei. Sail ofizialari, Sir-a ez den baina filmak egiteko aparteko gaitasuna duen Alex de la Iglesia bilbotarrak emango dio hasiera "La Comunidad" bere azken lanarekin. Atzera begirakoak ez dira faltako, bata, Carol Reed zuzendari britaniarrari eskainia eta bestea, Bernardo Bertolucci zinegile italiarrari. Donostiak ez du Cannes, Berlin edota Veneziaren inbidiarik, kategoriazko zinemaldiek jasotzen duten "A" maila aspaldi lortu baitu. Udazkena lagun duela, urrezko maskorrak zeluloidezko kapa jantziko du piztutako izarrei ongi etorria emateko.
Nazioarteko Zinemaldi izendatu zutenetik ia bost hamarkadek egin dute ihes, zehatz-mehatz 46 urte igaro dira eta 1955ean Maskorrari eman zioten zilarrezko jantziak urrezko itxura hartu du. Hastapenetan, Film Ekoizle Elkarteen Nazioarteko Federazioak, Nazioarteko Zine Astea bezala jaio zen hari "B" maila esleitu zion, alegia, lehiaketarik gabeko zinemaldi izendatu zuen. Bi urte beranduago aipatu federazioak lehiaketarako aproposa eta koloretako filmetan espezialitua zela erabaki zuen. Ordutik, Donostiako Zinemaldia unean uneko zine kezkati eta berritzaileenaren erakusleiho izan da.
Aurtengo ekitaldia, Alex de la Iglesiaren "La Comunidad" filmak ireki eta Karl Francis-en "One of the Hollywood ten" pelikulak itxiko dute. Sail Ofizialeko filmen hautaketa, ezagunak eta ospetsuak bihurtu diren zuzendariekin, zinemaldiko ohikoekin eta etorkizun handiko errealizadore gazteekin osatu dute Zinemaldiko arduradunek, besteak beste, Kathryn Bigelow, John Irving, Francois Ozon, Alex de la Iglesia, Imanol Uribe, Arturo Ripstein eta Francisco J. Lombardi-ren lanak izango dira ikusgai 48. edizio honetan. Pedro Olearen "El maestro de esgrima" pelikulak 1992ko ekitaldia ireki zuenetik, ez da bertoko filmik izan Zinemaldiaren inaugurazioan, Alex de la Iglesiaren azken lanak izango du ohore hori aurten.
Sail ofizialean baina lehiaketaz kanpo, bi aldiz urrezko Maskorraren irabazle izandako Imanol Uribe zuzendari bilbotarrak, Antonio Muñoz Molinaren eleberrian oinarritutako "Plenilunio" azken lana ere aurkeztuko du.

Zuzendari Berriak Saria. Lehiaketako sail Ofizialean, Estatuko Salvador Garcia Ruiz-en "El otro barrio", Alemaniako Esther Gronenbom-en "Alaska.de" eta Koreako Bong Joon-ho-ren "Barking dogs never bite" lehiatuko dira. Zabaltegi sailean, Brasil, Frantzia, Estatu Batuak, Alemania, Argentina, Suitza, Italia eta Espainiako zuzendariek esku hartuko dute. Aipatzekoa da edizio honetan Espainiako zuzendariek aurkeztu dituzten film piloa.
Zabaltegiko zuzendari berrien sailan aurkeztu diren 17 pelikuletatik sei Espainiako zuzendariek errodatu dituzte. Horrela, formatu, iraupen, estilo, zentzu orokorrean, zine berriena ikusteko, Zinemaldiak aurten, Zabaltegi sailaren barnean, "Festivals'top" atala jarri du martxan. Beste zinemaldietan programatutako filmen aukeraketa erakargarria ikusteko parada eskainiko duena. Atal honetan besteak beste, Ang Lee-ren "Crouching Tiger", Zhang Yimouren "Wo de fu qin mu qin", Alejandro Gonzalezen "Amores perros", Stephen Hopkins-en "Under Suspicion" edota Julian Schnabel-en "Before night falls" izango dira gozagai.

Errege izan nahi zuen Sir-a
Errege izan nahi zuen Sir-a
1986an jaio zen Donostia saria eta bere xedea zine izar handien jardunbidea goraipatzea izan da hasiera hasieratik. Zinemaldiak lehendabizikoa Gregory Peck-i ematea erabaki zuen eta azkena oraingoz Sir Michael Caine aktore britaniarrak jasoko du. Batak eguzkiaren azpian duelu bati egin zion aurre King Vidor-en esanetan eta besteak errege izan nahi zuen Sean Connery lagun zuela.
Aurtengo edizioan, orain hilabete gutxi Sir izendatu zuten Michael Caine aktoreak jasoko du Donostia saria. Halaber, errepartoko aktore onenaren Oscar saria irabazi berri duenak, 1996an Donostian aktore onenari zegokiona jaso zuen Bob Rafelson-en"Blood and Wine" filman burututako interpretazio bikainari esker. Caine ile-gorria Londresen sortu zen 1933an Maurice Micklewhite izenpean. "The Caine Mutiny" filma ikusi eta gero deitura aldatzea erabaki zuen. Jatorriz Londresko hegoaldekoa izan arren, Maurice, berehala konturatu zen aktore izan nahi zuela. 1956an agertu zen lehenbizi zine pantailetan baina ospea 10 urte beranduago iritsi zen. Orduan ez zuen Maurice izena ezta Michael ere, Harry Palmer baizik, deitura horrekin egin zen ezaguna "Ipcress", "Funeral in Berlin" eta "Billion Dollar Brain" trilogian. Gorpuzkera luzekoa, betaurrekoen atzean ezkutatzen zituen begi urdinak. Aski ezaguna egin zen J.L. Mankiewicz zuzendariak bere "Sleuth" azken filmerako aukeratu zuenean, zaila benetan, ondoan Laurence Olivier izan baitzuen. Egun, 70 pelikulatik gora egin ditu eta 45 urte eman ditu buru belarri kamaren aurrean.
Errege izatea ez du lortu, Elephant & Castle auzo txiroko ondorengoa baita, baina Sir titulua benetan merezia du.

Hirugarren gizona "Novecento"ren aurka
Hirugarren gizona "Novecento"ren aurka
Askok uste du Orson Welles-en pelikula dela, baina Zinemaldiak usteak erdi ustel direla erakutsi nahi du. Horrela, "The Third Man" zinta Carol Reed-en eskuetara bueltatuko du, nahiz eta bere eskuetatik inoiz aldegin ez duen. Aurtengoan, Zinemaldiak zuzendari britaniar ezezagun hau omenduko du.
1906an jaioa, 29 urte beranduago filmak zuzentzeari ekin zion. Orson Wells-en itzalean bizi izan zen 1949az geroztik, hori gertatu aurretik ordea, Reed-ek 19 pelikula zuzendu zituen. Londresko zuzendariak filmografia zabala du, azpimarratzekoak dira "Oliver" (1968), "The Fallen Idol" (1947), "Bank Holiday" (1937) eta "Stars Look Down" (1939) zintak, benetako maisu lanak. 1972an errodatu zuen bere azken filma eta bere biografoa den Nicholas Wapshottek idatzi zuen bezala, "barkaezina da britaniar zinegile handienetako bat hainbeste denboran baztertuta izatea". Honi kasu eginez, Zinemaldiak ez du urte bat gehiago pasatzen utzi.
Hala ere, Londresko dotore klasikoak zinegile italiar garaikide batekin lehiatu beharko du. "Novecento"k eman zion ospea Bernardo Bertolucci-ri, horregatik, Anoetako Belodromoan egokituko den 400 metro koadro pantaila erraldoian izango da ikusgai. Zinegile italiarraren filmografia osoa eskainiko du Zinemaldiak eta omenaldia osatzeko Carlos F. Heredero adituak koordinatutako liburua argitaratuko da.
Munduko zine historiaren ia 30 urte, zeluloidez bete ditu Bertoluccik. Italiar poeta ezagun baten seme, Bertolucci gazteak "La Commare Secca" film ausartarekin debutatu zuen, Pier Paolo Pasoliniren gidoian oinarriturik.
Hamabi urte geroago, zinezaleak txundituko zituen amodiozko istoriorik bikainetariko batekin, "Ultimo tango a Parigi"rekin alegia. Urtebete beranduago, mende aldaketari buruzko bere ikuspegi artikularra islatu zuen "Novecento"n.
Zinegile italiarra, behin baino gehiagotan izan da Zinemaldian. Aurrenekoz 77an "Novecento"rekin, 79an "La Luna", 96an "Stealing Beauty" eta 87an "The Last Emperor" filmaren 20 minutuko proiektatu zituen, pelikula oraindik muntatu gabe zegoela.

Izarren dizdiraz labur
Izarren dizdiraz labur
Anoetako Belodromoak 15 urte
Donostiako Nazioarteko Zinemaldiaren zine areto berezkoenetakoak hamabost urte beteko ditu aurten. Ospatzeko, besteak beste, John Waters-en "Cecil B. Demented", Uli Edel-en "The Little Vampire" eta Disney estudiotako "Dinosaurio" filmak izango dira ikusgai.

Zuzendari aldaketa
1995etik Zinemaldiaren zuzendari den Diego Galanek orain arte zuzendariorde eta gerente lanetan aritu den Mikel Olaziregi proposatu du kargurako. Olaziregik, ikus-entzunezkoen arloan jardun zuen 1986tik, ETBn. Bere lana datorren urtean hasiko da.

Zinemaldiari harrera New York-en
Julian eta Olatz Schnabel-ek New York-en duten etxean festa ospatu zen Donostiako Nazioarteko Zinemaldia hiriari aurkezteko. Zinema independente eta prentsa espezializatuko 300 ordezkaritik gora hurbildu zen bertara eta Zinemaldiari buruzko sustapen bideoa ikusi ahal izan zuten. Bildutako aktoreen artean, Robert De Niro, Willem Dafoe, Tom Dicillo, Jim Jarmusch eta Al Pacino daude.

Iazko kartela saritua
Zinemaldiaren iazko kartelak "The Hollywood Reporter" aldizkariak urteko zine-poster onenei ematen dien Key Art Award saria jaso du. Ekainean Los Angeleseko Beverly Hilton hotelean egindako sari banaketan, Audrey Hepburn eskailera gorritik jaisten deneko irudiari bigarren saria eman zioten


Azkenak
Koopfabrika
Kooperatiba eraldatzaileen harrobia

Olatukoopek beste hainbat eragilerekin batera garatu duen proiektu nagusienetako bat KoopFabrika da, ekintzailetza soziala bultzatzeko helburuz 2017an sorturiko programa, eta gaur egun oraindik martxan dagoena.

Hasiera batean, lehenengo ideia izan zen ekonomia... [+]


2024-05-12 | Nerea Menor
Ghayath Almadhoun
"Alemania nagusitasun zuriaren piramidearen gailurrean dago, eta lehen holokaustoa ukatu zutenek orain Nakba ukatzen dute"

Ghayath Almadhoun-ekin hitz egin dugu Alemaniako zentsura sistemikoaz eta horren ondorioez. Siriako Damaskon 1979an jaiotako poeta palestinarra, Suediara joan zen bizitzera eta egun Berlinen bizi da. Bere poesiak, ia 30 hizkuntzatan itzulia, maitasuna, tokialdatzea eta nortasuna... [+]


2024-05-12 | Estitxu Eizagirre
Amillubiren festa maiatzaren 11n
Lurra taupaka hasiko da

Urola ibaiaren meandroan, Zestoako Iraeta auzoan daude Amilibia baserria eta bere lur emankorrak: 5 hektarea baso eta 4 hektarea laborantza lur. Laborantza ekologikoa sustatzen duen Biolur elkarteak baserria eta lurra kolektibizatu nahi ditu Amillubi proiektuaren bidez... [+]


Pastoral bat Iruñearendako

Herri-antzerki forma bat da pastorala. Sujet edo protagonista bat (hildakoa) hautatu eta bere bizia bertsotan ematen duena. Kantua ere presente dago emanaldian. Taula zuzendaria, taula gainean arituko diren arizaleak eta musikariak aritzen dira pastorala ematen den egunean... [+]


'Ekonomia eraldatzailea(k)' liburua
Ekonomiaren adjektibo guztiak

10. urteurrena kari, Olatukoopek bi liburuxka atondu ditu eta labean ditu jadanik, ekonomia eraldatzailearen eta kooperatibagintzaren ingurukoak biak ala biak. Alde batetik, herri-kooperatiben inguruko eskuorri edo gida bat kaleratuko dute, herri kooperatiba bat zer den... [+]


Eguneraketa berriak daude