"BAKEZALEA ITXURAZ, GERRAZALEA EKINTZETAN"


2000ko irailaren 17an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Nondik sortua duzu Kennedyz jakiteko irrika hori?
Txikitandik izan dut berari buruz jakiteko gogoa. Are gehiago, Clintonen "affaire"-arena suertatu zenean, paralelismo garbiak somatu bainituen bien artean. Beti liluratu izan nau JFK-k bere irriarekin nola limurtzen zuen jendea. Gorrotorako edo maitasunerako, ez zen oharkabean pasatzen den gizon horietakoa.

Nola definituko zenuke estatubatuarren 14. lehendakaria izan zena?
Karisma izugarria eta telegenia zituen pertsona bezala. Imanak burdina nola, erakartzen zuen harek. Bestelakoan, ideologia aldetik nahiko kamutsa zen: liberal kutsukoa, antikomunista... populista batik bat. Bakezalea itxuraz, eta gerrazalea eta inperialista ekintzetan. Telebistaren botereaz ohartu zen, eta telebistaz baliatzen aitzindaria izan da.

Zuhurregi ez al zara ibili, bere heriotzaren errudun posibleak seinalatzeko orduan?
Beno, kazetariok oso zorrotzak izan behar gara kontu horietan. Eta nik besteen iturrietatik edan dut... Ezin, bada, nire intuizioak kontatzen hasi.

Bere maitale izandakoekin berdin jokatu al duzu?
Pozik geratu naiz atal horrekin. Banekien emakume zalea zela, baina ez hainbesteko zaletasuna zuenik: burua galtzea ez ezik, ia lehendakaritza galtzerainokoa. Ondo islatua gelditu delakoan nago. Tentu handiegiz ibili naizela Marilyn Monroeren heriotzarena ukitzerakoan? Horrek beste liburu baterako gaia ematen du! Sinatra, mafia eta boterearekin zituen harremanengatik, nobela beltzerako genero ugari dago hor!


Azkenak
Eguneraketa berriak daude