GARAI BATEKO IDAZLANAK ASTINTZEKO UNEA

  • Hainbat gertakariren lekuko izan zen 1919an jaiotako ZERUKO ARGIA. Lekukotasun horren adibideak jasoko ditugu astero, 1970eko aleetatik abiatuta.

2000ko irailaren 03an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Bakoitzak berea aurkez dezake harro, eta horixe besterik ez da ARGIAren asmoa: duen ondarea birplazaratzea, irakurle gazte eta ez hain gazteen mesedetan. Zer altxor preziatuz ari garen? Bada, ZERUKO ARGIAz, 1919an kaleratzen hasi eta, frankismoaren jazarpena eta antzeko gora-beheratxoak alde batera utzita, kasik atzo arte argitaratu zen aldizkariaz. Horrela bada, jakinaren gainean zaude, irakurle: irailetik aurrera, orrialde hauetan, astero-astero ZERUKO ARGIAren berri izango duzu.


LEHEN URRATSAK

Iruñeko gotzaiaren bedeinkapena eta guzti -"biotzetik nai diogu bizi luze ta zoriontsua" zioen garaiko prelatuak, 1919ko "ilbeltza"n eskaini zizkion irakurlego euskaldunari lehen aldiz bere orrialdeak ZERUKO ARGIAk, Auñamendi entziklopediaren hitzetan "illeroko aldizkingi edergarriduna, Aita Kaputxinoek zuzendua" zen hark. Liburuxka baten antza zeukan orduan eta erlijio kutsu nabarmena. Sailei dagokienez, ezkontza prestaera, misioetako berriak, kantuen partiturak eta abarren artean, umeentzako tartea ere bazuen.
Nahikoa harrera ona izango zuela pentsa daiteke, urte hartako azken zenbakian hauxe adierazten baitzien bere ordura arteko irakurleei: "Datorren urterako eztutela nai aurretik esaten eztigutenak arpidedunetako edo artzale bezala idukiko ditugu. Artu nai dezuten guztiok bear dezute urteko saria, 2,50 pezeta, bidali guri lenbaitlen (...) Ondarribi'n ordaindu Leitza'r Franzisko A'ri, Donosti'n Azkoiti'ar Luis Aitari ta Lekarotz'en Elizondo'tar Damaso Aitari".
Itxura guztien arabera, diru premian zen orduan baita ere, urteko harpidetza aurretik ordaindu behar zela dezente aldiz gogoratzen zuen-eta... Baina publizitatea ere bazuen. Eta "Material de Construcción 'Langai'"ren propagandaren azpian, honako hau irakur zitekeen: "íSaltzaleak! Zuen etxeen berria gure Errebista edo Aldizkingi ontan ezartzea nai dezuten guztiok begiratu zeñen merke jarriko dizutegun bere iragarkia. Guztia euskaraz jarriko degu" eta jarraian, prezioak.


ISILDU BEHARRA

Martxa honetan joango zitzaizkion urteak, 18. alera ailegatu arte. Orduan, 1936 madarikatu hartan, Franco, Mola eta beste legez indarrean zegoen Errepublikaren aurka altxa zirenean, nahitanahiez bere ateak itxi beharrean aurkitu zen. "1936'ko Orrila"n, Koldo Mitxelena kulturgunean aurkitu dugun ale bakarrean, zera galdetzen zion bere buruari: "Zer ikusi bear ote degu mundu onetan? Alde guzietatik naste, burruka ta guda otsa besterik ez datorkigu. Etxe barrenean gauza guziak koloka, ezertxok ere ez du ematen tinko dagoenik"...
Urteak joan, urteak etorri, ordea, halako batean, 1954 urtera iritsi eta, mutu zegoena berriro hizketan hasi zen. Ez deiadarka, prezeski, baina hizketan halere: "Jaungoikoak egun on..." batekin, "urte on eta urte zoriontsu asko bai gorputzarentzat eta bai animarentzat" irakurleari desiratuz, "eta ez bakarrik zuretzat, bai zureentzat eta bai zure adiskide eta ezagunentzat ere". Frankismoak ezarritako zentsura eta zigorraren aurrean, gauzak adierazteko era bat zen, ez da hala? Orduko euskaldunek konprenitu zuten mezua, dena den. Horra, adibide gisa, 1956 urtean, "Egan" aldizkarian, M. (On Manuel?) Lekuonak ZERUKO ARGIAz zioena: "Benetan eskergarria, bera. Eta gero eta obeto egiña. Iñoiz gexa-antza izan badu, gaur guk oso gatzdun ta poliki jantzia arkitzen degu. Bixia. Gero ta gai geiago ukitzen ditu. Eta esku trebez uki. 'Ikasi ezazu' guretzat oso zati egokia da. Liburuena ere, bear bezela dator, bizi. Elerti-zatia, beti bezain polit. Eliz-gaiak beti ere ornituen eta sakonen. Zeruko Argiari dagokion bezela. Izenpeak ere gero ta ugariago. Eta ori ondo. Ez bait-da naikoa, gure lanak argitaltzeko Aldizkaririk ez daukagula-ta lantua jotzea. Ditugunai emaiegun gure laguntasun, gure izenpe, gure lan" eta amaiera gisa, mezua: "Jarrai bide ortatik". Eta nik ere jarraitu nahi nuke historia honekin, baina bukatu zait emandako lekua.


Azkenak
Hegazkinez bidaiatzea trenez baino 26 aldiz merkeago izan daiteke Europan

Europa barruan hegaldiak hartzea trenez bidaiatzea baino 26 aldiz merkeagoa izan daiteke, 31 herrialdetako 142 ibilbidetan oinarritutako Greenpeaceren ikerketa baten arabera. Hegaldien zerga pribilegioei egotzi die desparekotasuna, eta trenbidea merketzeko neurriak eskatu ditu.


Belfasteko Kneecap musika taldea jo-puntuan: epaiketak, zentsura, jazarpena...

Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]


Gutxieneko soldata propioaren alde 138.495 sinadura lortu dituzte sindikatuek

ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.


Gazako genozidioan hildakoen %83 zibilak dira, Israelgo armadaren datuen arabera

Israelgo armadaren barne agiri batean agertzen diren datuek diote Gazan hil dituzten sei palestinarretatik bost zibilak direla, azken hamarkadetan aurrekaririk ez duen sarraskia izanik. Israelgo zerbitzu sekretuek maiatzean zioten armadak Hamaseko eta Jihad Islamikoko 8.900... [+]


Sexu erasoak “kopuruz eta intentsitatez handitu” dira Bilboko Aste Nagusian

Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]


Kartzelan jaioa eta Israelek eraila adin nagusitasunera iritsi aurretik: Youssef Al-Zuqen historia

Youssef Al-Zuq munduko preso gazteena izandakoaren bizitza Gazako zigor zikloaren ikur da. Al-Zug 2008an jaio zen kartzelan, ama atxilotu eta epaiketarik gabe espetxeratu ondoren. Uztailaren 12an hil zuten Israelen bonbardaketa batean.


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Txikiren eta Otaegiren mural bati eraso egin diote Durangon

Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.


Nazien kontzentrazio esparruetan palestinar zapia ezin dela jantzi ebatzi du Alemaniako epaitegi batek

Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.


AEBek beltzez margotu dute Mexikoko mugaren hesia haren tenperatura igo eta migratzaileak pasatzea saihesteko

Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.


Ibai Iturria Garmendia, mendi gidaria
“Jende asko ez da modu egokian joaten mendira, kezkagarria da”

Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.


2025-08-21 | Gedar
Zumaiako Bedua jatetxeko esplotazioaren testigantza gehiago bildu dituzte

Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.


Israelek Gaza hiria okupatzeari ekin dio, Hamasek azken su-eten proposamena onartuta ere

Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]


Eguneraketa berriak daude