HARRIA ETA BURDINA

  • Gipuzkoako erdigunea zeharkatzen duen bigarren zati hau, Oñatiko historia jadanik ezaguna duzuenez, herriak erakusten dizkigun monumentu multzo bikainari errepaso eginez hasiko dugu. Ondoren, berriz ere ibilgailua hartu eta "Burdinaren Haran"ean barneratu ostean, Loiolaren ondoan dugun Azkoitia atseginera iritsiko gara, herri historiko hau pixka bat hobeto ezagutu asmoz.

2000ko uztailaren 16an
Bere historiagatik eta batez ere bere arkitektura ikusgarriarengatik Berpizkundeko perla honetatik hasiko gara.


Sancti Spiritus Unibertsitatea.

Aurrealdeak lasai behatzea merezi du: erdiko ataldea, bere alboko eta eraikin osoko lau pilastroi edo landutako dorretxo apaingarri eta garaiak, goialdeko estatua sinboliko (Herculesen indarra eta gerlariak jakintza zabalduz) eta erlijiotsuak (filosofia eta teologiarekin zerikusia duten saindu eta martiriak), gargola gotiko apaingarriak...
Barrualdean Klaustro eder eta orekatua azpimarratu behar dugu, 32 buru historiko edo mitologiko erakutsiz, artisautza-lan mudejarrak eta kaperaren erretaula platereskoarekin batera


San Migel Parrokia

Unibertsitatetik oso gertu, hainbat mendetako estiloak gainjartzearen ondorio da. Horrela, eraikin gotikoa XV.ekoa bada ere (XIII.eko nabe bakarrari beste bi gehitzean), geroago Klaustro gotiko-flamigero eta harrigarria egin zioten, ibaiaren gainean baitago, bi zubik eusten diotela. Kanpoko dorre neoklasikoa XVIII.aren azkenetakoa da.
Nabe bakarreko barrualdean gehien nabarmentzen dena Pietatearen Kapera da, lehen aipatutako apezpikuaren hilobiaren atzean erretaula plateresko ederra gordetzen duena. Hau guztia poliki landutako burdinazko langa apainduak ixten du. Erretaula nagusi barrokoa ere oso ikusgarria suertatzen da.
Elizaren aurrean, Maiatzaren 1.a Plaza gogoragarria zeharkatuz, XVI.eko Hernani Etxea dugu, eraikina amaitu aurretik Unibertsitatea egon zen lekua.
Eliza eskuinerantz inguratuz, gure ezkerrean Kale Zaharra geratuko da, eraikin interesgarriak erakusten dituen aintzinako Erret-Bidea; gure aurrean metro batzuetara XV edo XVI. mendeko Zaratekua Etxea.
Honen ezker-atzeko kaleari jarraikiz XIII-XIV.eko Zumeltzegi Dorretxera iritsiko gara, Oñatiko Kondeen, Gebaratarren, egoitza izan zena.
Azkenik, gure eskubialdean hiriko erdigunea, Foruen Enparantza neoklasikoa dugu. Plaza hau 1778ko Udaletxeak presiditzen du. Barroko-errokoko estilokoa, arrunta zena baino gehiago apaindu zuten. Goiko tinpanoan armarria erakusten du.
Bere alboan Lazarraga Jauregi-Dorretxea altxatzen da. Lehenbiziko dorreari XV.ean jauregia atxiki zioten. Berau kokatzen den Atzeko Kaleari jarraikiz, hurbil Don Pedruena jauregi barroko berantiarra aurkituko duzue, mende hasieran berreraikitakoa.
Bertan, ezkerrerantz joz hiriko bigarren plaza garrantzitsurantz abiatuko gara: Santa Marina Plaza. XVIII.-XIX. mendeetako ilustrazio-burges izpirituaren isla, bertan Antia eta Madinabeitia jauregi barroko ederrak ikusiko ditugu, Baruekua barroko-neoklasikoa, Moyua Etxea (gaur egungo Kultur Etxea), iturria, lorategiak... orokorrean enparantza ezin atseginagoa bihurtuz.
Santa Marinatik Euskadi etorbidea edo Kurtzebide kalea hartuz hiriko hirugarren perlara gerturatuko zarete.


Bidaurreta Monasterioa

1510ean fundatua, beregan hainbat estilok eragin du, hau da, gotikoak, Berpizkundekoak, mudejarrak (klausura-eremuan batik bat, klaustroan eta errefektorioko artisautza-lanetan).
Kanpoaldean Errege-erregina Katolikoen eta Frantziskotarren armarriek ongi etorria eman ondoren, barrualdean azpimarratzeko moduko gauza bat baino gehiago dago.
Horrela, fundatzaileen hilobia beste 218 sendikoek laguntzen dute, erretaula nagusi barrokoan Ama Birjinaren koroatzea laguntzen duten santu mordoa ikus dezakegu, eta azkenik, 1533ko erretaula platereskoan irudien xarma beren tratamendu lau eta traketsean dago.
Oñatiko bisitaldia amaitzeko, Lazarraga kaletik Otaudi Jausoro Etxea aurkituko dugu, bere izkinako balkoi bitxiarekin, eta bertan ezkerrerantz abiatuz, oso gertu Urain Dorrea. Azken eraikin hau jada Arantzazuko Ama kalean kokatzen da, eta horrenbestez berari eskainitako izugarrizko santutegia bisitatzeko prest gaude.
Ibilbidearekin jarraituz, Oñatin sartzeko ekarri dugun bidetik itzuli eta Legazpirako bidean, mendatea igotzen ari garela aurreko bailara behatzeko aukera eskainiko digun begiratokia aurkituko dugu, Udana Gaina harrapatu aurretik.


Burdinaren Harana

Jaitsieran ezkerrera gaztelu moduko bat igaro ostean, 3 kilometrotara Mirandaola Burdinola-Parkea gure eskuinera izango dugu, olaren tresna edo pieza handiez osaturiko "eskultura" ikusgarrien artean kokatua. Legazpik mende askoko burdingintza-tradizioa du (1338an Burdinolen Forua lortu zuen), eta Mirandaola froga garbia dugu , XIV.-XIX. mende artean lanean ibili ostean. Hil bakoitzeko lehen igandean ola martxan jartzen da, burdina Erdi Aroko garai horretan nola tratatzen zen erakusten zaigularik.
Legazpi, herri burdintzalea bera, kilometro bat aurrerago zeharkatuko dugu. Telleriarte auzoan Elorregi Jauregia (antzinako dorretxearen gaineko XVI. mendeko jauregia) bisita dezakegu, eta erdigunean berriz, Jasokundeko Andra Mari eliza, Udaletxea eta eskolak kokatzen diren Euskal Herria Enparantza. Bikuña Jauregia (XVI. mendea) ere lehenbizi Erdi Aroko eraikina izan zen.
Legazpiko industriagunetik irten eta 3,5 km. aurrerago zuzen jarraituz (Zumarragan gerotxoago sartuko gara) Urretxun barneratuko gara. Zumarragarekin biztanleria bakarra osatzen duen herri honetan Gernikako Arbolaren konposatzaile izan zen Iparragirre kantaria jaio zen.
Izen bereko kalean, 8.ean bere jaiotetxea izateaz gain, Ipeñarrieta (Udaletxea) Bikariokoa, Faktorekua, Galdosenea eta Barrenetxea jauretxeak aurkituko dituzue. Iparragirreren estatua dago plazan, berriz, San Martin Tours eliza gotikoa (kanpandorre barrokoarekin) eta Aranburuenea Jauregia bisita ditzakezue.
Urretxuko zentruan eskubira joko dugu, eta hortxe bertan Zumarragan sartuko gara, esandako moduan herri biak bateginik daudelako. Bateratasun horren adibiderik onena Urola ibaia estali eta bien artean eraikitako Areizaga-Kalebarren Plaza izan daiteke.
Legazpitarren Dorretxea (tren-geltokiaren ondoan) abizen hori zeraman Filipinetako konkistatzailearen jaiotetxea izan zen. Euskadi Plaza ederrean berari eskainitako estatua ikusgarria beha daiteke. Bestalde, Jasokundeko Andra Mari eliza (XVI.-XVII. mendea) eta arkupedun Udaletxe neoklasikoa ere aipagarriak dira. Inguruetan Antiguako Ermita erromaniko-gotiko ospetsua bisita daiteke.


San Inazioren menpeko lurrak

Zumarragako ezkerraldetik Azpeitia-Azkoitirantzako norabidea hartuz, zazpi bat kilometrora Aizpurutxo auzoa pasako dugu, tartean apurtu zubi edo oleodukto modukoen azpitik igaroko garela.
43. kilometrorako jada Azkoitian sartuko gara, Peñafloridako Kondearen (Azkoitiko Zalduntxoak eta Euskalerriaren Lagunen Elkartearen bultzatzailea) eta San Inazio Loiolakoaren amaren sorterrian.

Azkenak
2025-06-07 | ARGIA
Euskara hutsezko plaza bete dute Ziburuko Azokan

1.000 euskaltzale eta kulturazale baino gehiago giro goxoan ibili dira Ziburuko liburu eta disko azokan, eta larunbat goiz eta arratsaldez gozatu dute hitzaldi, kontzertu eta liburu aurkezpenez. 33 argitaletxe eta 10 diskoetxeren lanak ezagutzeko eta erosteko aukera probestu... [+]


EAEko euskaltegietan A2 mailan matrikulatzea oraingoaren laurdena kostako da

Datorren ikasturtetik aurrera, euskaltegietan A2 mailan matrikulatzen direnek orain arte bezala 310 euro ordaindu beharrean, 70 euro ordainduko dituzte. Maila gaindituz gero, ordaindutakoa itzuliko zaie ikasleei. 


Guardia Zibilak “hemendik fan egiteko” eskatuko dute ekainaren 14an Oñatin

Kuartela herrixantzat lelopean indar okupatzaileek Euskal Herritik irten behar dutela aldarrikatzen du Fan Hemendik taldeak.
 


Gure haurrak ere badira ekimenak mobilizazioa egingo du ekainaren 12an, Gasteizen

Rafah-ra doan nazioarteko martxarekin bat eginez, Gasteizen mobilizatzera deitu du plataformak, baita ikasgeletan ere. Palestinar haurrekiko elkartasun argazkiak ateratzeko eskatu du.


Bake Bideak eta Bakegileak bide amaierara iritsi dira

Aieteko Nazioarteko Bake Konferentzia 2011n egin zen Donostian eta ondoren sortu zen Bake Bideak, Ipar Euskal Herritik bake prozesua sustatzeko. Bakegileen zeregina ETA armagabetzeko ekinbide zibila antolatzea izan zen. Orain, desegingo direla iragarri dute bi ekimenek.


2025-06-06 | Gedar
EAEko kartzelariak greba egitera deitu ditu ELAk

Espetxeetako funtzionarioek lanuzte partzial bat egingo dute ekainaren 9tik 15era bitartean.


Idoia Asurmendi
Bihotzetik berriz pasatzea

IDOIA ASURMENDI
Non: Bilboko Kafe Antzokian.
Noiz: maiatzaren 29an.

----------------------------------------------------
 
Termometroak 30 gradutik gora markatzen ditu, uda giroa nagusi da eta Bilboko kaleak herritar aztoratuz beteta daude. Horrelako egun... [+]

Torturaren 21 biktima berri aitortu ditu Nafarroako Gobernuak

21 pertsona “giza eskubideen urraketen biktima” gisa aitortu dituzte ofizialki. Espainiako Estatuko funtzionarioek eta eskuin muturreko taldeek torturatutako pertsonak dira eta biolentzia horren lagin txikia baino ez direla dio Egiaren Garaia Da ekimenak.


111 Akademiak banatuko duen azken saria jaso du Miren Amurizak

Ostegunean banatu dute saria, Amasa-Villabonako Hika txakolindegian. Bertan jakinarazi dute 2024koa izan dela 111 Akademiak banatuko duen azken saria.


Non daude kaparrak?

Lorazainok bi hilabete baino gehiago daramatzagu greban, eta, horietan, udaltzaingoek indarrez zapaldu gaituzte piketeetan. Hirian zehar jarraitzen gaituzten sekretek jazartzen gaituzte, eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzte. Enpresak ez gaitu aintzat hartzen, eskaintza... [+]


“Zaurgarritasun Indizea”, Jaurlaritzak nahi duena egiteko koartada

Nork sinesten du urtebetean Ordiziako errealitatea goitik behera aldatu dela eta desorekak desagertu direla?

Udaberriko oporren ataritan egunkarietan Begoña Pedrosak eman zigun titularra: Ordiziak ez du desorekei aurre egiteko plan berezirik behar... [+]


GALen biktimei barkamena eskatu die Alonsok, Gogora Institutuko zuzendariak

Datorren irailaren 25ean 40 urte beteko dira GALek Baionako Monbar hotelean egindako atentatutik, non lau euskal errefuxiatu hil zituen. Horren karietara, Gogora Memoria, Elkarbizitza eta Giza Eskubideen Institutuak oroimen ekitaldi bat egingo du udazkenean.


Eguneraketa berriak daude