"EGUN BALIAGARRITASUNA DU 1200EAN GERTATUTAKOAK"


2000ko uztailaren 16an
Zer dela eta erabaki zenuen Nafarroan 1200ean gertaturikoaren inguruko azterketa burutzea?
Gertakizun garrantzitsu baten 800. urteurrena ospatu da aurten. Eta ez da gertaera historiko hutsean geratzen, gaur ere baliagarritasuna baduelako. Bizi dugun egoera politikoan haren arrastoak aurki daitezke. Horrek lan historikoa ez ezik, beste ikuspuntu zabalagoa zuen lana egiteko ere aukera ematen zuen.

Zentzu horretan, nola definituko zenuke liburua? Historia lana da, kazetari lana...?
Denetarik du. Aurreneko zatia azterketa historikoa da. Bigarren eta hiruarren atalak kazetaritza arlokoak dira gehiago; elkarrizketak sartu ditut, hizkuntzak berak kazetaritza estilo handiagoa du...

Zein eragin izan zuen 1200eko Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabaren desanexioak gaur egungo Euskal Herrian?
Egoerak oso ezberdinak dira, baina eragina garbia da. Gaur egun Hegoaldeko probintziak banatuta daude eta ez dute denak biltzen dituen instituzio komunik. Hori da gertakizun horrek (eta ondoren etorri ziren beste batzuk) utzitako arrastoetako bat. Gaur egun Gipuzkoa, Araba eta Bizkaia ezagutzen ditugun moduan ezagutzen baditugu hura gertatu zelako da. Gertatu izan ez balitz beste era batekoak izango lirateke

1200ekoa konkista bezala definitu izan da, baina kontrakoa ere entzuten da Gipuzkoaren kasuan.
Eztabaida zaharra da hori. Zalantzarik ez dago Gasteizkoa eta Arabako beste hainbat plazatekoa indarrez egindako konkista izan zela. Egia da, gerra amaituta Gipuzkoako agintariek gotorlekuetako giltzak eman zizkietela gaztelarrei. Baina zein kondiziotan, zein presiorekin? Ez dago agiririk indarrez ala borondatez izan zen jakin ahal izateko


Azkenak
Ei politikariak, “pope” akademikoek esaten badizuete, aktibatuko al zarete behingoz?

Behetik gorako komunikazioetan ez da erraza mezuen garrantzia transmititzea eta makinaria politikoa aktibatzea. Askotan, gure mezuak "belarri batetik sartu eta bestetik atera" egiten direla sentitzen dugu. Beraz, gaurkoan, nazioarteko ikertzaile ospetsu batzuek... [+]


Mundu mailako lapurra

Azeria kanido bat da, otso eta txakurren familiako haragijalea. Animalia zuhur, maltzur eta argiaren fama dauka, eta ez alferrik! Ez da indartsuena izango, baina beti moldatzen da han eta hemen, mokaduren bat lortzeko.


Eguneraketa berriak daude