LASERRAREKIN BEGIA KONTROLATU

  • Radar sistema bat baliatzen duen laserra da egun kornearen gainean egiten diren ebaki-saioetan aurrerapauso handiena. Honekin eginiko ebakiak erabat zehatzak omen dira.

2000ko ekainaren 25ean
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Operazio kirurgikoetan begiaren mugimenduak jarraitu eta kontrolatu ahal izateko radar sistema bat erabiltzen duen laserra da gaur egun aurrerapausorik handienetako bat oftalmologiaren munduan, Fernando Castanera doktoreak adierazi duen bezala.
Laser Excimer Autonomous berriak (izena ere ponposo samarra du), kornea laser batekin eskobatu edo ikortu ondoren bere kasa sortzen diren begiaren mugimenduak kontrolatzen ditu. Horretarako Golkoko gerran satelite bidezko misilen jarraipena egiteko erabili zen teknikaren oso antzekoa erabiltzen du. Castanera doktoreak esan zuenez, sistema honekin kornearen kurbatura zuzendu eta ikusmenaren akats bat konpontzeko asmoz kornearen gainera egiten diren ebaki-saioak, "perfektuak" omen dira, nahiz eta begia bere kasa mugitu, radar sistema berriari esker, betiere operatu beharreko zonara apuntatzen baita.
Orain artean, begi-mugimenduak bideo bidez kontrolatzen ziren -Excimer Autonomous berri honek daramana baino sistema askoz ere fidagarritasun txikiagoa duena-, eta ebakiak ez ziren hain zehatzak izaten. Begi-mugimendua jarraitzeaz gain, ebaki-saio bakoitzean zuzentzen den miopia, hipermetropia edo astigmatismoaren graduazioa kalkulatzen du, une bakoitzean berregokituz, zuzenketa -hau da kornearen ebakidura- beti nahi den mailakoa izan dadin, %100 -eko zehaztasunarekin


Azkenak
Eguneraketa berriak daude
Bi haur Palestinako banderarekin
Aste honetan zenbaki berezia: Genozidioa gelditzeko, Israeli boikot
Herrien arteko elkartasunari gure aletxoa jarri nahi izan diogu. Euskal Herritik, euskaraz, herrien munduaren alde. Geldigaitza dirudien basakeriaren aurrean, duela bi urte bezala, ahotsa altxatzeko beharra sentitu dugu.