SARATU, GALTZARATU, JORRATU

  • Belarrarentzat hezetasuna mesedegarri da. Baina esaterako, patatak, lekak eta tomateak eguzkia noiz ikusiko zain daude, eta hezetasunak gaitzen mehatxua dakar eurentzat.

2000ko ekainaren 18an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Kanpoan irabazian" udaberri honetan makina bat aldiz entzundako esaera da. Belarra garrantzitsuena duen baserritarrarentzako luxua da bai eguneroko euri hau. Baina baratzeko tomate landare berri bero-goseei, burutu ezinik dauden azaroko ilgoran landatutako baratzuriak gorrinak noiz jo zain beldur denari edo, neurea bezala, baserriari teilatua eman ezinik dabilenari berdearen irabazi eta irabazi galantak grazi gutxi!
Eguraldi honek, eguraldia izaki, pozak eta tristurak banatzen ditu, baina denak lanez jantziak. Belarretan gustura ari da bai jendea. Baita gerria bezala burua makur irabazi kaskarra duten baratzeko landareen jorran. Urteko egun luzeenak diren hauetan eguzkia gertuxeago nahi da. Tomateak, alberjiniak, piperrak, lekak, patatak, tipulak, berakatzak, eta baratzea sasoi onenean dagoen garai honetako apopiloek bero punttu bat hartuko lukete jo eta lurrean bapo dagoen ura ustiatuz pujatu eta aldamenekoa baino ederrago direla adierazteko. Hezetasun honekin gaitzek bai joko dituzte eta etsaia barrez, eder. Barrabasak edo txomin-belarrak eta haren koadrilakoak gustura hazten ari dira bai ahuldu horien artean eta tristurako lana baratzezainarentzako, haitzurra hartu eta saratu, galtzaratu edo jorratu. Jorratu eta jorratu


Azkenak
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!