EUSKAL HERRIA EZAGUTARAZIKO DUTE LONDRESEN

  • Euskal Ikasketen I. Nazioarteko Kongresua eta Euskal Aste Kulturala izango dira Ingalaterrako hiriburuan ekainaren bukaeran. Londreseko Euskal Elkarteak eta Euskal Ikasketen Institutuak antolatu dituzte euskal kultura aditzera emateko eta zabaltzeko asmoz.

2000ko ekainaren 18an
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Ingalaterrako hiriburuak, Londresek, hainbat euskaldun erakarri ohi du. Ez dira gutxi oporrak igarotzera, ingelesa ikastera nahiz denboralditxo batez lan egitera joan direnak. Ekainaren amaieran, aldiz, euskal kulturaz gogoeta egin nahi duen ororentzat leku egokia izan daiteke, eta, zergatik ez, berau gozatzeko parada aproposa ere bai.
Ekainaren 29an hasiko dira Euskal Ikasketen Institutuak (Institute of Basque Studies, IBS) Londreseko Guildhall Unibertsitatearen laguntzaz euskal ikasketa kulturalen inguruan antolatu dituen jardunaldiak. Uztailaren 2a bitarte hainbat hitzaldi, mahainguru eta mintegi egongo da Tower Hill-en, Londreseko hirigunean. Oro har, sei ikerketa alor jorratuko dituzte: euskal ikasketak eta teknologia berriak, kultura eta nortasuna, literatura, bake prozesua eta gatazkaren konponbidea, norabide berriak euskal hizkuntzalaritzan eta gizartea eta hedabideak. Hizlari lanetan, arlo horietako profesionalak eta Euskal Herriko, Estatu Batuetako eta Britainia Handiko unibertsitatetako irakasleak egongo dira. Besteak beste, Kiko Moraiz (Surrey University), Rosilyn Frank (Iowa University), Fermin Muguruza, Joseba Zulaika (Reno University) eta Iñaki Barcena (EHU) izango dira.
Londresen egingo den ekimen hori ez da izango, ordea, Euskal Herria hizpide izango duen bakarra, bertako Euskal Elkarteak (London Basque Society) Euskal Aste Kulturala prestatu baitu egun horietarako. Ekainaren 23a eta uztailaren 2a bitartean Euskal Herria ezagutaraziko duen ekitaldi franko izango da. Euskal artisten erakusketa batekin hasiko dute aste kulturala, eta hurrengo egunetan erromeria, antzerki saioak, hitzaldiak, filmak, kontzertuak... izango dira. Azkenik, uztailaren 2an bazkaria egingo dute biltzarrari eta aste kulturalari amaiera emateko.
Euskal ikasketak aztergai izango dituen kongresua Euskal Ikasketen Institutuak egindako lanaren fruitu da. Elkarte hori orain arte birtuala izan dela esan dezakegu, Internet sarean sortutako egitasmoa baita. Hainbat kidek hala ezagutu zuen, Interneten nabigatzen ari zirela. "Duela urtebete kasualitatez Forum for Basque Critical Studies aurkitu nuen. E-posta bat bidali nuen eta horrela sartu nintzen IBSn", esan digu garai hartan Renon irakasle zen Cameron Watson institutuko kideak. Egungo Euskal Ikasketen Institutua bi proiektu elkartzearen ondorio da; hala nola, aurreko IBS, hizkuntzalaritza kognitiboa eta etnozientziako adituak biltzen zituena, eta Forum for Basque Critical Studies (Euskal Ikasketa Kritikoetarako Foroa), gizarte eta kultura ikasketak jorratzen zituena. Adar horiek bat egin badute ere, bakoitzak autonomia izaten jarraitzen du. Dena den, institutua beste taldeei irekia dago. Taldeko kideez gain, banakako kideak ditu; batez beste, hamar bat pertsonak hartzen du parte indibidualki. Denetarik dago jatorriari dagokionez, Euskal Herrian bizi diren irakasleak, atzerrian bizi diren ikerle euskaldunak eta Euskal Herriari buruz ikertzen duten atzerritarrak. Kongresuaren azken egunean, uztailaren 2an hain zuzen, lehen bilera ofiziala egingo dute eta orduan ezagutuko dute elkar.
IBS euskal hizkuntza eta kulturaren inguruko ikerketa bultzatu eta ikerketa material eta argitalpenak zabaltzeko sortu zen, beti ere hezkuntzara bideratuta. Espazio edo gune bat sortu nahi izan dute, bai birtuala, bai erreala, euskal ikasketentzat. Euskal ikasketak dituzte aztergai, baina gogoetarako gune hori Londresen dute. "Iruditzen zait distantziarekin beste ikuspegi bat daukazula. Ez dut esan nahi hobe dela Londresen egotea, baizik eta desberdina dela, eta agian funtziona dezake hemengo (Euskal Herriko) mundu akademikoaren osagarri. Euskal Herritik kanpo egotea nahi genuen, baina, era berean, hurbil egotea. Horregatik aukeratu genuen Londres" adierazi du Watsonek. Institutuak ez du ekimen isolatu bat izan nahi, zubiak eraiki nahi dituzte, Euskal Herritik Londresera lehenik eta handik beste lekuetara ondoren. Kongresua da egingo duten lehenengo egitasmoa, eta ondo ateraz gero, urtero egiteko asmoa dute.
Halaber, "IBS Gazette" aldizkari elektronikoa aurki plazaratzeko asmoa dute, eta bertan euskal ikasketen baitako gai espezifikoak jorratuko dituzte. Aldizkari horretan euskara eta ingelesa dira erabiliko dituzten hizkuntzak, nahiz eta loturetan beste hizkuntzak ere ager daitezkeen. Horrez gain, iturri bibliografikoak barneratuko ditu elkartearen webguneak, euskal kulturaren inguruko informazio orokorra ematen duten loturak eskaintzeaz batera.
IBSkoek egoitza iraunkorra izatea dute helburu, orain Guildhall Universityn bulegotxo bat dute, baina ez da erabat ofiziala. 1999rako finkatutako eginkizuna erdietsi dute, webgune bat sortu baitute (http://ibs.lgu. ac.uk). Orain, kongresua da esku artean duten ekimena, eta etorkizunerako, truke kulturala eta akademikoa bideratu nahi dute. Hori guztia euskal ikasketa kulturalak ezartze aldera.


LONDON BASQUE SOCIETY.

Londreseko Euskal Elkartea orain dela hiru urte sortu zen, aurretik zegoen Anglo-Basque Society (Euskal-Ingeles Elkartea) zeritzanaren jarraipen gisa. Euskal kultura eta hizkuntza hedatzea eta bertako euskaldunei laguntza eta informazioa eskaintzea helburutzat hartuta, ehun bat kide biltzen ditu. Gehienak Euskal Herritik joandakoak dira, edo han izan eta gero jadanik hemen direnak eta Londresekin nolabaiteko lotura mantendu nahi dutenak. Baina bertako jendea ere badago eta geroz eta gehiago, gainera.
Imanol Galfarsoro kideak esan digunez, zaila da Londresen eta Erresuma Batuan oro har zenbat euskaldun dagoen jakitea. "Hemengo euskaldun gehienak denboraldi baterako etortzen dira, ikasteko, lan egiteko edo atsedenaldia hartzeko asmoarekin. Normalean egonaldia urte batekoa-edo izaten da. Hala ere, komunitate finkatuagoa eraikitzen ari da. Euskal Elkarte honen iraupena esandakoaren isla da", jakinarazi digu Galfarsorok.
Euskal Ikasketei buruzko jardunaldien berri izan zutenean, Euskal Aste Kulturala antolatzea pentsatu zuten, egingo duten lehena hain zuzen. Euskal Elkarteko kide Galfarsororen hitzetan, "paperean behintzat egitarau nahiko ikusgarria proposatzen dugulakoan gaude, eta etorkizunari begira horrek guztiak Euskal Elkarteari bultzada ederra emango diola pentsatzekoa da". Urtean zehar ere, ez da ekitaldirik falta izaten elkartean. Urtero negu afaria, uda jaia eta mus txapelketa, esate baterako, egiten dituzte. Orobat, Korrika txikiak egin dituzte bitan, eta baita arrakasta handia lortu ere. Elkarteko kideek esan digutenez, ingelesak asko harritzen omen dira halako ekitaldi jendetsu eta alaiak ikusita.
Euskal Elkartearen beste jarduera garrantzitsua euskara klaseak dira. Anglo-Basque elkartea hasi zen euskarazko eskolak ematen, baina diru falta zela-eta eten egin behar izan zituzten. Duela hiru urte berriz ekin zioten eta egun bi talde dituzte. Ikasle gehienak bertakoak dira: ingelesak, irlandarrak, iparramerikarrak... Gainera, haietako batzuk elkarteko bazkide dira orain. Bestalde, aipagarria da elkarteak eskaintzen duen Zintzilik UK zerbitzua. Bertan Londresera iristen diren euskaldunei informazio baliagarria ematen diete lana, etxebizitza edo legeen inguruan.
Oxford House deritzan eraikinean daukate bulegoa; orain dela gutxi arte, ordea, nomaden moduan batetik bestera ibili dira. Bazkideen etxeetan biltzen ziren neguan eta parkeetan udan. Ez da bulego handia, hori dela eta, ekitaldiak burutzeko Oxford Houseko areto eta gelak erabiltzen dituzte. Iaztik euskal etxeen sare ofizialaren partaide dira, eta horrek Eusko Jaurlaritzaren diru laguntza jasotzea bermatu die. Euskal elkarteko kideen arabera, laguntza hori egoitza finkoa izateko eta euskara klaseen iraupena ziurtatzeko lagungarria izan zaie.
Web orria eta e-postaz gain, posta zerrenda bat dute sarean, non elkartearen ekitaldiak, barne funtzionamenduko gaiak eta beste hainbat gai izaten dituzten hizpide. Elkartearekin harremanetan jarri edo aste kulturalaren inguruko informazio gehiago jaso nahiz gero, www.euskaledge.fsnet.co.uk helbidean topatuko duzue


Azkenak
Ipar Euskal Herriko 158 herritan ur murrizketak ezarriko dituzte, alerta egoeraren ondorioz

Ostiraletik aurrera ur murrizketak ezarriko dituzte Euskal Hirigune Elkargoak barne hartzen dituen eta alerta egoeran dauden 158 herritan, eta metereologia zerbitzuek abisu horia ezarri dute trumoien arriskuagatik. Hego Euskal Herrian, berriz, leku ugaritako termometroek 40... [+]


Jaurlaritzak Bailen Energia enpresari Oionen bi parke fotovoltaiko eraikitzeko baimena eman dio

Bakoitzak 1.680 eguzki panel izango ditu, eta megawatt bateko potentzia. Enpresak hiru urteko epea izango du Muga eta Val izeneko instalazio fotovoltaikoak eraikitzeko. 


Delitugile migratzaileak zuzenean deportatzea proposatuko du Erresuma Batuko Gobernuak

Erresuma Batuko gobernuak proposatu du delituak dituzten migratzaileak berehalakotasunez deportatzea, ekainean onartutako legearen bide beretik. Lege horrek baimentzen du sententzien %30 beteta dutenak deportatzea; igandeko proposamenarekin ez dute zigorrik bete beharko... [+]


7 urteko ume bizkaitar bat hil da Errioxako kanpin batean, zehaztu gabeko arrazoiengatik

7 urteko umea oporretan zegoen Fuenmayorren (Errioxa). Logroñoko San Pedro ospitaletik Nafarroako ospitalera eraman zuten eta bertan hil zen. 


Israelek gutxienez ehun palestinar hil ditu azken bi egunetan, eta Gaza hiriaren aurkako erasoak gogortzen ari da

Astelehenetik asteazkenera bitarte eginiko aire erasoetan gutxienez ehun palestinar hil ditu Israelek, horietatik gehienak Gaza hirian, hura osorik okupatzeko asmotan. Gazako Osasun Ministerioaren arabera, 2023ko urriaren 7az geroztik 227 lagun hil dira elikagai eskasiagatik... [+]


Txikik eta Otaegik Zarauzko Udalaren aitortza behar dutela aldarrikatu du Sortuk

Txiki eta Otaegiren fusilamenduen 50. urteurrenaren harira jarritako olana kendu du Zarauzko Udalak. Sortuk salatu du udalak, EAJ eta PSE-EEk osatuta, "zaborra izango balitz bezala" tratatu zuela olana. Zenbait herritarrek berreskuratu eta Azken Portuko plazan ireki dute.


Piano bikaina, Biarritzen

Zer: Biarritz Piano Festival. Amaierako errezitaldia. Benjamin Grosvenor, pianoa. 

Egitaraua: Schumann eta Moussorgskyren lanak

Lekua: Biarritzeko ‘Espace Bellevue’.

Data: abuztuaren 8a.

-------------------------

Biarritz Piano Festival... [+]


2025-08-13 | Nagore Legarreta
Ibaiak begirada itzuli zigunekoa

Munduko hainbat txoko zeharkartzen dituzten ibaiek, bizirik dauden heinean, euren begirada propioa dute mundua bera ikusteko. Gizakiaren garapenaren testigu isilak dira: hirigintza, gerra, kutsadura, uholdeak... dituzte ikusmiran, baita euren bazterretan etengabe ernetzen diren... [+]


Putin eta Trump ostiralean bilduko dira, baina Zelenskik argi utzi du Ukrainak ez duela “lurralderik oparituko”

AEBetako presidenteak Ukrainarekin su-eten akordio batera iristeko ezarritako epea amaituta, Alaskan bilduko dira Trump eta Putin ostiralean. Bloomberg hedabidearen arabera, Errusia eta AEBak gerra "izozteko" plan bat prestatzen ari dira, Moskuk orain arte Ukrainan... [+]


Aldatu Gidoiak ere salatu du IB3 Balearretako telebistak gaztelerazko edukia areagotu dituela

IB3 telebista publikoaren neurria "katalanaren aurkako erasotzat" jo dute katalanaren normalizazioaren aldeko zenbait eragilek, eta "berehalako zuzenketa" eskatu dute. Zuzendaritza aldaketa izan da berriki kate publikoan, PP eta VOXen botoei... [+]


Amaya, altxor ia ezezagun hori

Zer: Euskadiko Orkestra

Zuzendaria: Diego Martin-Etxebarria. Easo Abesbatza

Zuzendaria: Gorka Miranda

Bakarlariak: Arantza Ezenarro, Gillen Munguía, Marifé Nogales, Lucía Gómez, Juan Laborería, José Manuel Díaz, Darío Maya, Luken... [+]


Sañu Bizirik: “Statkraft enpresari alfonbra gorria jartzetik, herri presioari esker udalak parke eolikoari helegitea jartzera igaro dira”

Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun sailak ingurumen baimena ukatu dio Piaspe egitasmoari, Statkraft enpresak Azpeitia, Zestoa eta Errezil artean eraiki nahi dituen errotek eta argindarra garraiatzeko azpiegiturek eragingo... [+]


26 urteko nafar bat hil da Pirinioetan

Russell mendian gertatu da ezbeharra, amildegi batetik jausita. Gaztea Iruñekoa zen.


Zarrakazteluko sutea perimetratu eta kontrolpean dute suhiltzaileek

Suhiltzaileek itzaltze lanetan jarraitzen duten arren, egonkortu dute kontrolik gabeko sutea. Espainiako Gobernuak larrialdi aurreko faserako plana onartu du, autonomia erkidegoen eta Espainiako Gobernuaren arteko komunikazioa hobetzeko; dena den, larrialdien kudeaketa autonomia... [+]


Eguneraketa berriak daude