Donostiako kafetegia. Gure gaztaroko Avenida del Generalisimon kokatua. Ñoñostiarren café créme. Loyola auzoko koadrillak igande arratsalde batez okupatu, eta biraoka eta puzkarka taberna bilakatu zutena. 1965. Maiatzaren lehena. Berrehun bat laguneko manifa montatu zen, Boulevardean konbokatutakoa ezin burutuz, Alderdi Ederretik eta Maria Cristinatik grisengandik iheska zetorren jendearekin. Multzo polita osatuz, txalo joka hasi ginen elkarren anparora bilduz. Aitaren batean gu inguratzeko ahaleginetan agertu zitzaizkigun grisak. Avia furgonetatik kaiolako zakurrak bailiren ostiak partitzen irten, eta gure estuasunean aipatu kafetegian sartu ginen. Hainbeste burges artean, gure piurek salatzen gintuzten. Eta aski ez balitz, bertako arduradunak keinuka adierazi zien grisei komonetako bidea, haien presentziak hartzea behartu gintuena. Gutxi batzuk bazkaldu genuen etxean egun hortan. Hurrengo igandean Loyolako koadrillak berdindu zuen zorra. Berrikitan, Gazteizko Parlamentuan ikusitakoaz gogoratu dut ordukoa. Mementu batez, Hueso PPkumeak taberna bilakatu du hemizikloa, Ibarretxe Lehendakaria gozatzera igorrita. Izan ere, gauza batzuek ez dute betikotasuna galtzen