ENKARTERRIETAKO IKASTOLA BAKARRA


2000ko maiatzaren 28an
Ibilaldia 2000 antolatu duen Zubi Zaharra Ikastolak 28 urtez lan garrantzitsua egin du euskara Enkarterrin barrena zabaltzeko. Izan ere, Zubi Zaharra da Enkartazioetako ikastola bakarra.
Zubi Zaharrari, Enkarterriko ikastolari, Balmasedako zubi ezagunetik datorkio izena. Hamahiru haurrekin hasi bazen ere, asko handitu da, 224 ikasle izatera iritsi baita ikasturte honetan. Haurtzaindegiko zerbitzutik hasita Lehen Hezkuntzako 6. mailara arte burutu daiteke bertan; lau hilabeteko haurrak dira gazteenak eta hamahiru urteko gaztetxoak helduenak. Duela gutxi azpiegiturak moldatu ditu; horretarako, Balmasedako Gurutzeko Alaben antzinako ikastetxea bereganatu zuen 1998an. D eredua da nagusi Zubi Zaharran; halarik ere, 5. eta 6. mailan B eredua mantentzen da. Lehen Hezkuntza amaitzean, Balmasedako institutu publikora abiatzen dira Zubi Zaharran aritutako ikasleak.
Euskaraz irakasten da ikastola honetan, hala ere, garrantzia handia ematen zaio beste hizkuntzak irakasteari. Bi urteko haurrak ingelesa ikasten hasten dira, eta datorren ikasturtean frantsesa ere eskaintzeko asmoa dute. Horrez gain, teknologia berrien aldeko apustua egin du Zubi Zaharrak. Ildo horretatik, sei urtetik gorako ikasleek astean behin ordenagailuaren aurrean egiten dute lan.
Klase-orduak amaituta, Zubi Zaharran ikastaro ugari izaten da herritar ororentzat: informatika, ingelesa, txistua, gitarra, mekanografia nahiz euskara ikasteko klaseak. Aurten ikastolako berrogeita hamabost gurasok dihardute euskara ikasten ikastolan, beraien seme-alabekin euskaraz egiteko asmoz.


IKASTOLAREN SORRERA

Zubi Zaharra Ikastolak hogeita zortzi urte daramatza Enkartazioetan. Euskara makal zegoen 1972an, guraso batzuek euskarazko irakaskuntza herrian martxan jartzeko beharra sumatu zutenean. Dena den, indarrak batu eta Zubi Zaharra Ikastola abiarazi zuten. Hasiera batean klaretiarren ikastetxean gela batzuk utzi zizkieten eta han haur hezkuntza irakasten hasi ziren. Bertan egon ziren bost urtez. Lehen taldea hamahiru haur eta irakasle batez osatua zegoen. Hastapenak gogorrak izan ziren, ez baitzuten instituzioen inolako laguntzarik. Hala ere, ikastolak aurrera egin zuen gurasoen militantzia eta ilusioari esker, soldatak beraiek ordaintzen zituzten eta garbiketa eta konponketez arduratzen ziren. Ondoren, baserri bat erosi zuten, egoitza txikia baina duina, eta ikasle kopurua handituz joan zen. 1977 aldera, ikastolaren arrakasta ikusita, ikastolako arduradunak La Inmaculada ikastetxeko mojekin harremanetan jarri ziren, baita akordio bat adostu ere. Horrela, eskolaurrea bukatuta, Gurutzeko Alaben ikastetxera joaten hasi ziren OHO egitera. Urte askotan hala izan da; iaz, ordea, mojek ikastetxea utzi zuten, eta ikastolak hartu zuen eraikina. Baserrian, eraikin zaharrean, ez da eskolarik izaten orain, eta kultur ekitaldiak egiteko erabiltzen da. Etorkizunera begira, DBHko ikasketak ipini nahi dituzte


Azkenak
2024-04-30 | ARGIA
Netanyahuk dio Rafah inbadituko dutela su-eten akordioa "egon zein ez egon”

34.000 palestinar baino gehiago hil ditu Israelek urriaren 7az geroztik Palestinan, eta beste milaka dira desagerturik edota larri kolpaturik. Jarraipena egiten ari gara.


Netanyahuk dio Rafah inbadituko dutela su-eten akordioa "egon zein ez egon”

Israelek 40 eguneko su-etena eta preso trukea eskaini dio Gazari, baina akordioa lortu edo ez Rafah inbadituko dutela adierazi du Netanyahu lehen ministroak. AEBk eta Erresuma Batuak Hamas presionatzen ari dira Israelen eskaintza onar dezan. Astelehenean 47 palestinar hil zituen... [+]


2024-04-30 | ARGIA | ARGIA
Hil egin da Artzentalesen zauritu zen basogintzako langilea

Langilea larri zauritu zen apirilaren 24an, eta astelehenean, hilak 29, hil da. 22 urte zituen eta sektorean bi hilabete soilik zeramatzan lanean. 2024 urtean hildako 22. langilea da.


2024-04-30 | ARGIA
Eneko Bidegainen 'Bichta éder' eleberriak jaso du 111 Akademiaren Saria

Karmele Jaioren Maitasun kapitala-rekin lehiatu da finalean. 2023ko “libururik gogokoen” izendatu dute Bidegainen “bihurgune askotako” thriller politikoa 111 Akademia osatzen duten literaturazaleek.


Eguneraketa berriak daude