EUSKARA, MERKATURAKO TRABA?

  • Jatorri anitzetako hamaika produktu dago Euskal Herriko saltokietan. Hemen egon arren, nahiago izaten dute beste edozein hizkuntza erabili, osagaiak eta argibideak euskaraz adieraztea baino. Produktuen salmenta mugatzen omen du euskarak sarritan.

2000ko maiatzaren 21ean
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Barbie panpina egiten dutenek ez dituzte bere ezaugarriak kaxa eta etiketetan euskaraz adierazten. Neurri batean, ulergarria da, kanpotik baitator eta izena bera ere amerikarra baitu ilehoriak. Ingelesez, frantsesez, italieraz, gaztelaniaz, portugesez... azaltzen dira, nagusiki, honelako produktuen osagarri eta argibideak. Sarri, turkiera, txinera, japoniera eta arabiera bezalakoak gehitzen zaizkie hauei, guztira hamar hizkuntzatik gora erabiliz.
Baina Espainia bertako enpresa askok ere nazioartekoen jokaera bera du. Gallina Blanca Purinak adibidez, hamar hizkuntza erabiltzen ditu pentsuen osagaiak eta elikagarritasun balioak adierazteko. Lantegia Bartzelonan dago, baina hamar hizkuntza horien artean ez dago ez katalana, ez euskara ezta galiziera ere. Berdin gertatzen da Carioca errotuladoreekin eta Educa Sallent-eko puzzleekin, biak Bartzelonakoak. Beste batzuk bi hizkuntza erabiltzen dituzte soilik, hala nola, Dodotek eta Kelloggs zerealek lantegi bana dute Portugalen eta Katalunian, eta gaztelania eta portugesa erabiltzen dituzte.
Euskal Herrian sortu eta bertako gune komertzialetan saltzen diren produktuek ere ez diote euskarari begirune handirik. Esaterako, Andoainen dagoen Krafft enpresaren produktu guztien ontzi eta etiketek gaztelania soilik erabiltzen dute. Zahor txokolateak Oñatin du sorlekua, baina ez du euskara baliatzen, "Lore" txokolate motari izena emateko ez bada.
Hauez gain, badira bereziki esanguratsuak diren produktu mota batzuk: batetik, etxetresna elektrikoena. Fagor enpresak, adibidez, ez du euskara erabiltzen bere produktuen argibideetan. Bai ordea, gaztelania, frantsesa, ingelesa, alemaniera... Elgoibargo Alfa etxeak ere josteko makinetan ez du behin ere euskara aipatzen eta gauza bera gertatzen da Gasteizen dagoen Solac enpresarekin. Kontuan hartzekoa da baita ere kafegintzaren sektorea. Esaterako, Cafes Aitonak gaztelaniaz bakarrik aipatzen du Donostian duen helbidea eta bere iraungitze data. Donostian eta Oiartzunen egiten den La Casa del Cafek berriz, helbideak-eta euskaraz adierazten ditu. Iurretako Cafés Baqué-k euskara baliatzen du, baina soilik testu publizitarioa idazteko, non bere Kafe Eskolaren iragarpena egiten duen. Gero, "Tu café más cercano" dio ordea. Ardoari erreparatuz, Errioxako ardoak adibidez, ingelesa eta gaztelania baliatzen ditu bere jatorria adirazteko. Idiazabalgo gaztari dagokionez, Olaberriko Ovekik gaztelania baliatzen du eta Lanak frantsesa eta ingelesa ere bai. Baina euskara ez batak ez besteak.


MERKATU ARRAZOIAK.

Iñaki Etxeberria, Donostiako Garbera merkatal zentruko Eroskiko gerentearen iritziz, egun etiketetan euskara erabiltzea produktuaren salmenta mugatzea da: "%60-70ak egiten du euskaraz Gipuzkoan; etiketa gaztelaniaz idazten bada, %100era iristen da. Euskaraz baldin badago, %40 inguruk ez du ulertzen eta ez du erosiko". Badirudi ordea, ekonomikoki ez duela esfortzurik eskatzen: "Fagor bezalako enpresa batentzat argibideak euskaraz idazteak bakarrik fotolito bat gehiago egitea esan nahiko luke. Besteetan, etiketa bat diseinatzeak, euskaraz edo gaztelaniaz, berdin balio du". Gainera etiketen leku mugatuari eta euskaraz irakurtzeko ohitura eskasari egotzi dio etiketetan euskarak duen presentzia txikia.
Eroskik ordea, Consumer produktuen apustua egiten du. Hemen eta Espainian produktu hauek euskara, galiziera, katalana eta gaztelania erabiltzen dute. Consumer-en antzera, honelako konpromisoak hartzen hasi diren beste enpresa batzuk ere badira: adibidez, Euskaltelen Alcatel telefono mobilak argibideak euskaraz eta gaztelaniaz bakarrik ditu. Gure Eztiak, Getarian eginiko eztiak ere gaztelania, euskara eta katalana baliatzen ditu. Eta Jakion markako kontserbak ere euskaraz eta gaztelaniaz agertzen dira. Oliba oliotan dauden San Jeronimo patata frijitu bereziek ere euskaraz, gaztelaniaz, alemanieraz eta ingelesez azaltzen dituzte osagaiak. Saltokian ordea, Ruffles eta Lays patatetatik berezita, bazter bateko apalean kokatuta daude


Azkenak
Gosez hiltzen ari gara

Nire gorputza erortzen ari da. Ama kolapsatzen ari da nekeak jota. Nire lehengusuak egunero jokatzen du bizitza laguntza pixka baten truke. Gazako haurrak gure begien aurrean hiltzen ari dira eta ezin diegu lagundu.


Octavio Alberola zendu da, Donostian Franco hiltzen saiatu zen anarkista

1962ko udan, CNT Francisco Franco diktadorea hiltzen saiatu zen Donostian, ETAren laguntzarekin. Octavio Alberola anarkistak koordinatu zuen ekintza, baina huts egin zuten.


Paul Urkijoren ‘Gaua’ hurrengo filmaren soinu bandaren grabaketan parte hartu du Aiaraldeko Iaiaiai taldeak

Irrintzi eta performance taldeak aste honetan egin ditu grabaketak Paul Urkijoren eta Mursegoren eta Aran Callejaren gidaritzapean, eta beste artista batzuekin elkarlanean, Ibon RG-rekin besteak beste. Sitgeseko zinema jaialdian estreinatuko dute pelikula, urrian.


2025-07-28 | Gedar
Arrazakeriarekin lotu ziren iazko gorroto-delituen ia erdia Espainiako Estatuan

%37 genero- eta sexu-diskriminazio kasuekin loturik egon ziren, eta aporofobia %33 hazi zen. Gorroto-delituen intzidentzia tasarik altuena Nafarroan identifikatu zuten iaz.


Umezurtz geratu diren Palestinako haurrei eskolak ziurtatzeko 41.000 euro bideratuko ditu Salam Gaza erakundeak

Nafarroako Kutxa Fundazioari esker 41.000 euro bideratuko ditu Palestinara Salam Gaza Gobernuz Kanpoko Erakundeak, umezurtz geratu diren haurrei eskolak bermatzeko gutxienez beste urtebetez. Alor akademikoa eskaintzeaz gainera, babes psikologikoa eta laguntza emozionala... [+]


2025-07-28 | Hala Bedi
Gasteizko kanpaldian jasandako Poliziaren bortizkeria salatu dute GKSk eta Etxebizitza Sindikatuak

GKSk eta Etxebizitza Sindikatuak salatu dute Ertzaintzak eta Gasteizko Udaltzaingoak gogor kargatu zutela "giro lasaian" egiten ari ziren ekimenaren aurka. Lau atxilotu, 11 identifikatu eta hamarnaka zauritu utzi zituzten Poliziaren esku hartzeari buruzko bestelako... [+]


Espetxetik irten da Georges Abdallah, Europan espetxean denbora gehien zeraman preso politikoa

40 urte pasatxoko espetxealdiaren ostean, joan den ostiralean atera zuten espetxetik, eta segituan Libanora eraman, bere jaioterrira. Libanoko Frakzio Armatu Iraultzailearen sortzailea izan zen, eta diplomazialari israeldar eta amerikar bana hiltzeaz akusatu zuten. Inoiz ez... [+]


Janaria sartzeko “10 orduko etenak” iragarri ditu Israelek, Gazan 100.000 haur desnutrizio arriskuan daudelako

"Pausa taktiko" gisa definitu ditu Israelek. Igandean hasi da eta 35 kamioi sartu dira Gazako zerrendara.


Sendabelarrak oliotan

Sendabelarra oliotan beratzeaz ariko gara baina ukendurik egin gabe. Bai, arraroa dirudi baina sendabelar freskoak oliotan beratu, iragazi eta erle argizaria ipinita ukendua egiten ikasi duenari olioarekin beste era batera lan egitea badagoela esan nahi nioke. Oleato edo olio... [+]


Eskuz eta banaka

Udan, Sargazoen itsasoan (Ipar Amerikako ekialdean) eme bakoitzak 2-3 milioi arrautza askatuko ditu. Baten batek bizirauterik badu, bi hilabeteren baitan ekialderantz igerian hasi eta urte erdi izaterako Azore uharteetara helduko da. Bertan elikatu eta haziko da, urtebeterekin,... [+]


2025-07-28 | Jakoba Errekondo
Harroputzetik artaputzera

Gabezia, pobrezia eta erromestasuna orokortu ziren. Euskal Herri atlantikoa harropuzkeriaren ur gaineko bitsetan bizi zen. Itsasoz haraindiko merkataritzak, arrantzak eta estraperloak gure iparralde osoko jendartea aberasten zuten. XVI-XVIII mendeak ziren. Meatzariak,... [+]


2025-07-28 | Garazi Zabaleta
Udako azoka ekologikoak
Aurtengo hamabi plazak

Urtero bezala, aurtengoan ere martxan dira Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan Udako Azoka Ekologikoak. Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluak antolatzen ditu azokak, Gipuzkoako Biolurrekin, Bizkaiko Ekolurrekin eta Arabako Bionekazaritza elkarteekin batera... [+]


Iturengo arotza eta arte birziklatua

Ituren (Nafarroa), 1777. Erramun Joakin Sunbil (1755-1821) arotza Donamariako Joana Mari Ezpondarekin ezkondu zen. Ia 40 urte eman zituzten ezkonduta, Joana Mari 1806an hil zen arte. Eta tarte luze horretan, noizbait, Iturengo arotzak santu baten kobrezko estatua urtu omen zuen... [+]


2025-07-25 | Ana Morales
Esan barik ez doalako

Sasijakintsua, jakineza eta franco txikia: horiexek dira aurrekoan Gotzon Lobera jaunak, Bilboko kale batzuen izenak aldatzeko ekimenaren kariaz, Deia egunkarian zuzendu dizkidan epitetoak. Ez du nire izena aipatu, egia, baina neu izan naizenez urte eta erdi luzeko borrokan... [+]


Eguneraketa berriak daude