HIESA TRATATZEKO GOMENDIOAK

  • GIB birusari kontra egiteko azken gomendioak onartu dira. Hiru botiken konbinazioa eta farmakoen erresistentzia neurtzeko testak erabiltzea dira horietako batzuk.

2000ko maiatzaren 14an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
HIESari buruzko Plan Nazionalak gomendio berriak onartu eta kaleratu ditu, pertsona helduetan GIB birusaren kontrako tratamendurako. Apustua erretrobirusen kontrako hiru botikaren konbinazioan dago, infekzioaren progresio klinikoa atzerarazteko eta erasandakoen bizi-iraupena gehitzeko.
Protokolo berriak estrategia terapeutikoen indibidualizazio eta dinamismo handiagoa aldarrikatzen du, eskura dauden botiken aniztasuna kontuan hartuz. Odoleko birusaren kopurua (edo karga birala esaten zaiona) analizatzeko erabiltzen diren metodoak egunetik egunera sentiberagoak dira eta horrek ere asko laguntzen du diagnostikoan, botika edo farmakoen aurrean agertzen diren erresistentziak aztertzeko test edo probek bezalaxe.
Horrela, bada, gaur egungo gomendioak hiru botikaren konbinazioaren bidetik doaz: bi transkriptasa inbertsoaren (GIBaren entzima baten) inhibitzaileak diren nukleosidoak dira, eta beste botika proteasaren inhibitzaile bat. Botika horiek konbinazioan ematen dira, eta itxura guztien arabera tratamendu-mota hori da oraingoz eraginkorrena pertsona helduentzako.
Adituen taldeak asistentzi mailan farmakoen erresistentziak neurtzen dituzten testak erabiltzen hastea ere gomendatu du, birusak botiken aurkako erresistentziak sortuz gero, tratamenduak ahalik eta bizkorren aldatu ahal izateko


ASTEKARIA
2000ko maiatzaren 14a
Azoka
Azkenak
Eguneraketa berriak daude