UMEEN OBESITATEA, KEZKAGARRI

  • Estatubatuarren obesitate-tasek gora egin dute nabarmenki azken urteetan. Honen arrazoietako bat telebista bera da: honen aurrean eserita, normalean baino gehiago jaten omen da.

2000ko apirilaren 30ean
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Aurreko alean ikusi genuen bezala, telebista asko ikusteak umeen gizentzeko joerarekin duen harremana nolabait frogatzen duen ikerketa bat aurkeztu da Estatu Batuetan. Horrekin oso lotua dago obesitatea, egun gizarte iparramerikarrean kezka ikaragarria sortzen duen arazoa, biztanleen ia erdiak gehiegizko pisua baitauka. Obesitateak (gainpisuaren mailarik altuena, eta medikuek egoera patologikotzat hartzen dutena), estatubatuarren % 22,3a afektatzen du, duela 30 urte % 13 besterik afektatzen ez zuen bitartean.
Stanford-eko Unibertsitatean ikerketa burutu duten pediatrentzat, telebista denbora batez itzaltzeak ez du bakarrik umeek energia gehiago erre dezaten laguntzen, pantailaren aurrean eserita daudela umeak litxarreriak jan ditzatela eragozten du gainera. Thomas Robinsonek, ikerketaren egileetako batek, dio ikerketa ugarik frogatzen duela telebistaren aurrean jateak normalean jango litzatekeena baino gehiago jatera bultzatzen duela pertsona.
Dena dela, eta fenomeno horretan parte hartzen duten mekanismo guztiak erabat argitu ez diren arren, begi-bistakoa zera da: Estatu Batuetako biztanleen artean obesitate-tasek izan dituzten transformaziorik handienak (eta zoritxarrez, ez bertakoen osasunaren mesederako) 90eko hamarkadan gertatu direla, telebista neska-mutikoen eta helduen denbora librearen zati handi bat bereganatzera iritsi denean, hain zuzen ere


Azkenak
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!