MUGIMENDUA MAINDIRE AZPIAN

  • Voyeurren garaia telebistara iritsi da. "Gran hermano" Tele 5eko saioan hamar lagun 190 metro karratuko etxe batean jarri dituzte, 29 kamarez inguratuta. Hasieran behintzat, elkartasuna azaldu dute haien artean. Jokabide jator horrek noski, ez du luzaroan iraungo.

2000ko apirilaren 30ean
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Besteen bizitza zelatatzeko grina gizakia bezain zaharra da. Lehen, ateko zirrikitutik egiten zena, orain, telebista aurrean egin daiteke, ikusia edo harrapatua izateko arriskurik gabe, gainera. Halako saioen bidez askatasun pertsonala urratzen ote den eztabaida antzua iruditzen zaigu, azken batean, 10 partaideak nahi dutelako daude hor, eta kito. Inork ez ditu behartu hiru hilabetez kaiola horretan egotera. Tentuz izan dira hautatuak, ahal den zuku gehien eman dezaten; eta ez dago oso azkarra izan beharrik xede nagusia zein den jakiteko, lehiakideen izaerek tupust egitea, hain zuzen. Jakina, edonor lotsagarri uzteko moduko ikuskizuna da. Are gehiago orain arte seriotasunaren eredua zen Mercedes Mila giltzaperatuak daudenen senide eta lagunekin zeinen faltsuki mintzatzen den ikusita.
Aukeratu emakumeak 19 eta 30 urte bitartekoak dira, hala nola, Valladolideko modelo jogazale bat, Sevillako zerbitzari bat, Madrilgo ikasle ekologista bat, ezkondua dagoen bakarra hain zuzen, Bartzelonako ileapaintzaile bat, erretzaile amorratua dena eta Burlatako dendari bat, igerilari trebea. Gizonezkoak berriz, 24 eta 35 urte artekoak dira, alegia, Ourenseko oposiziogile bat, kirolzale porrokatua dena, Salamancako ospitale batean diharduen mediku bat, Cadizeko ikasle surflari bat, burua horitzeko ur oxigenatua darabilena, Xixongo gidari turistiko bat eta, azkenik, Bosniako gerran soldadu gisa egon zen Zaragozako gizon bat. Alabaina, saioaren lehen bi astetan behintzat, usteak erdia ustel, hasi eta berehala parte hartzaileak ados jarri baitira 20 milioi pezetako (500.000 libera) saria Sevillako emakumearen alaba batek duen gaitza sendatzeko izan dadin. Halaber, muzin egin diote elkarren kontra lehiatzeari, norbait etxea uztera behartzen dutenean, beraiek ere alde egingo luketela adieraziz. Amarru txiki bat egitea ere proposatu dute: kide bat kanporatzeko beraiek proposatu bozketan berdinketa teknikoa egotea. Halakorik gertatuko balitz, saioaren tiradizoa galduko litzateke. Holandako saioan esaterako, norbait balizko egotzien zerrendan zegoela jakin bezain pronto, trikimailu guztiak erabiltzen hasiko zen besteen kontra.
Kontuak kontu, hori guztia isilarazi du Tele 5ek, ez baita laburpenetan ikusi. Kate pribatuko eledun batek esan zuenez, parte hartzaileak libre dira sariarekin nahi dutena egiteko, baina azkenean, publikoak izango du azken hitza lehiakideak telefono bidezko bozketan kaleratzeko. Baina, ez gaitezen engaina, nahiz eta keinu txalogarria izan, jendeak ez du elkartasunik ikusi nahi. "Gran hermano" honek arrakasta lortuko badu, ezinbesteko bi osagai behar ditu: alde batetik elkarren artean ikamikak sortu, eta bestetik, nor norekin oheratzen den jakin eta ikustea. Hori bermatzeko, bi logelen banaketa mistoa izan da eta izpi infragorriko kamerek gauean gerta daitezkeen "eszenak" grabatzen dituzte.
Alemaniako RTL II katean "Big brother"ek, kritika lazgarriak jaso arren, batez beste hiru milioi ikusle biltzen ditu egunero. Sabrina bular oparoko ilehoriak strip tease bat eskaintzen duenean bere gorenera heltzen da. Litekeena da beraz, azkenean bera izatea irabazlea. Ziurtzat jo, "Gran hermano"n norbait aurki hasiko dela "Sabrinakeriak" egiten


Azkenak
Iruñeko espetxeko osasun arreta “urria” dela salatu du Salhaketa Nafarroak

Nafarroako Gobernuak espetxeetako osasun zerbitzuaren eskumena eskuratu zuenetik, baliabideak “indartu” dituzten arren, presoek nabarmendu dute ez diela sobera eragin egunerokoan.


‘Eskumenlagoa’

Hezkuntza Sailak 2025-2026 ikasturtearen antolaketa bigarren hezkuntzako ikastetxe publikoetan ebazpena argitaratu du. Urteroko agiria da, uztail hasierakoa; ikasturte-hasierako ebazpena esaten diogu.

Aurtengoan, hauxe jasotzen du euskarazko bertsioak:... [+]


2025-07-18 | Aiaraldea
Gorrotozko delitu salaketa jarri dute Artziniegan eta Udalak “irain arrazistak” gaitzetsi ditu

Artziniegako Udalak mezua zabaldu du gertatutakoa gaitzesteko eta elkartasuna adierazteko irainak jaso dituzten herritarrei.


2025-07-18 | Elhuyar
Neandertalak San Adriango koban maiz ibili zirela berretsi dute, Aizkorrin

Duela bi urte Aranzadi Zientzia Elkarteak neandertalek egindako harrizko tresna batzuk eta haiek jandako animalien hezurrak aurkitu zituzten San Adriango koban. Horrela jakin zuten neandertalek duela 40.000 urte koba hori erabili zutela. Aurten egin duten indusketa-kanpainan... [+]


2025-07-18 | Sustatu
Fitxategi handien transferentziarako alternatibak (WeTransferrekoa ikusita)

WeTransferren baldintza berri gaiztoen aurrean, alternatibarik? Bai, pare bat, edo bien arteko konbinazioa. Enkriptazioa edo/eta Tori.eus zerbitzu euskalduna erabiltzea.


2025-07-17 | ARGIA
Europan espetxean denbora gehien daraman preso politikoa
40 urteren ostean Georges Abdallah askatuko dute uztailaren 25ean

Georges Ibrahim Abdallah, Frantzian 40 urteko espetxealdia igaro ondoren kaleratuko dute. Palestinaren askatasunaren aldeko militantea, Libanoko Frakzio Armatu Iraultzailearen sortzailea izan zen, eta diplomazialari israeldar eta amerikar bana hiltzeaz akusatu zuten. Inoiz... [+]


2025-07-17 | Piztu Donostia
Ez dakigu ahoa ixten

Azken sei urteotan Piztu Donostia eragile sozialaren talde motorra osatu dugunoi txanda pasatzeko unea iritsi zaigu, mila gai eta beste mila fronte zabalik geratzen diren arren.

Duela sei urte Eneko Goiak, PSOEren laguntzarekin, osaturiko Donostiako Udalak bideratzen zuen... [+]


2025-07-17 | Joan Mari Beloki
Ekialde Hurbila sutan

Ekainaren 13an hasi eta 24an amaitu zena “12 Egunetako Gerra” bezala ezagutuko da aurrerantzean. Gauza harrigarri batzuk gertatu ziren bertan, pentsaezinak ordura arte. Nahiz eta lerro hauek idaztean egun gutxi igaro diren bukatu zenetik, ondorio batzuk atera... [+]


Epai euskarafoboen gainetik, euskaraz jarraituko dutela jakinarazi eta protestara deitu du UEMAk

​UEMAren zuzendaritza batzordeko kideek hedabideen aurrean agerraldia egin dute ostegun eguerdian Zarautzen, Espainiako Auzitegi Gorenaren azken epai euskarafoboa salatzeko. Epaia "larria" dela adierazi dute, eta batez ere udalerri euskaldunei eta euskaraz aritzen... [+]


2025-07-17 | ARGIA
EH Bildu: “Ez da nahikoa salaketa, hizkuntza politika ausartak behar dira”

Nerea Kortajarena EH Bilduko legebiltzakideak prentsa agerraldi batean esan du Eusko Legebiltzarrean dauden "gehiengoak" baliatu beharko liratekeela "hizkuntza politika berri bat ahalbidetzeko". 


2025-07-17 | ARGIA
Jaurlaritzak esan du ez duela bat egiten Auzitegi Gorenaren erabakiarekin

Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzako bozeramailearen esanetan, “indar politiko batzuk erabaki politikoak judizializatzen ari dira”.


2025-07-17 | Mara Altuna Díaz
Noelia Sánchez Jenkins, gales irakaslea Patagonian
“Galesak bizirik dirau Patagonian”

Zerk lotzen ditu Galesko muino berdeak eta Patagoniako basamortu hotzak? Bada, hil nahi ez duen hizkuntza batek. Noelia Sánchez Jenkinsen arbasoak 1865ean lehorreratu ziren Patagonian (Argentina). Galesetik iritsi ziren, britainiarrek inposatutako zapalkuntzatik ihesean... [+]


Tortura argitara atera ezinik oraindik Euskal Herrian

Ondo jakina da Euskal Herriak bere buruaren jabe izateko beharrezko duen botere politikoa ukatua duela Espainia eta Frantziako estatuen aldetik. Euskal Herrian, bertan bizi, lan egin eta euskaldun izan nahi duen biztanleriari, herritar gisa bizi-proiektu duin eta ziurra garatu... [+]


Langile bat hil da Gasteizen, altueratik erori eta gero

Langilea uztailaren 15ean hil zen eraikin baten estalduraren konpontze lanak egiten zebilela, eta ostegunean jakinarazi du ELA sindikatuak. Estaldura apurtu, eta altueratik erori zen. Guztira 31 langile hil dira Hego Euskal Herrian 2025ean, bostgarrena Araban.


Israelek Damasko bonbardatu du, eta Siriako armada su-eten akordio batera heldu da milizia drusoekin

Israelen bonbardaketek Siriako Defentsa Ministerioa eta presidentearen egoitzaren ingurua izan dituzte jo-puntuan. Asteburuan tribu beduinoen eta milizia drusoen artean piztutako liskarrek gutxienez 300 hildako eragin dituzte As-Suwayda hirian. Israelen erasoen ondoren, Siriako... [+]


Eguneraketa berriak daude