EZ ZAIGU DEUS XELEBRE GERTATZEN, DENA ONGI LOTZEN DUGU-ETA

  • Juan Kruz Lakastak "Metropoli forala" magazina egiten du Iruñeko Euskalerria irratian

2000ko apirilaren 30ean
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
"Txikito de Donibane" goitizenez ezaguna da Iruñean. Jakan jaioa, hiru urterekin aitaren sorterrira etorri zen Juan Kruz. Egun, Pello Argiñarena lagun duela arratsero 18etatik 20ak arte magazina egiteaz gain, "Euskaldunon Egunkaria"n "Kate motzean" elkarrizketa ere egin ohi du igandetan. "Irratiak prentsa idatziak ez duen bat-batekotasun hori du; egunkarian aldiz, gauzak xehekiago aztertzen ahal dituzu". Esker onekoa agertzen da "Metropoli foral"ean diharduten kolaboratzaileekin, "musu truk solastatzen dira-eta; ez dakit ba, nik hori egingo nukeen". Mikro aurrean ez du ia keinurik egiten "batere ez Argiñarenak jartzen dituen aurpegi arraroen ondoan". Eta ez du anekdotarik kontatzeko, "dena hain ongi lotzen dugu, ez zaigula inoiz deus xelebrerik gertatzen"


ASTEKARIA
2000ko maiatzaren 07a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Azkenak
Eguneraketa berriak daude