53 KANTARIREN OLDAR ARRAKASTATSUA

  • Azken hiru urte hauetan Miarritzeko Oldarra gizon-abesbatza eta Warner multinazionala lotu dituenharremana emankorra izan da oso. 1997tik hona, hirudisko ekoiztu dituzte elkarrekin. Azkena, "Euskal Herri" izena duena, otsailaren 15ean karrikaratu zen.

2000ko apirilaren 30ean
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Miarritzeko Oldarra abesbatzak "Euskal Herri" azken diskoaren 150.000 aletik goiti saldu ditu. Iñaki Urtizberea Miarritzeko koro famatuenaren zuzendari musikalaren ustez, salmenta horiek "ezin pentsatuzkoak ziren" orain zenbait urte. "Orduan -oroitzen da- Oldarrak Euskal Herrian 3.000 disko saltzen zituelarik oso kontent baikinen".
Warner diskoetxearen bidez, Oldarra abesbatza mundu mailako merkatura ireki da, eta ez da urrats hori gogoeta asko egin gabe emana izan. "Arima galduko ote ginuen, horra gure kezka zein zen", adierazten du Iñaki Urtizbereak. Bere gurasoak Gipuzkoatik Frankoren armadatik ihes eginda etorri eta Montaubanen, Frantziako hego-ekialdean, sortu zen zuzendari honek atseginez jasotzen ditu gaur egun Frantziatik, Belgikatik, Britainia Handitik edota Estatu Batuetatik datozkion gutunak. Horietan Oldarraren musika entzun duten jendeek beren plazerra erakusten diote; batzuek musika-partiturak eskatzen ere, beren herriko koralean kantatu ahal izateko. Hala nola, hiru eskaera izan ditu Britainia Handitik. Bestela erranik, Londreseko eta Galeseko abesbatza batzuek euskaraz kantatuko dute Oldarra gizon-taldearen errepertorioaren zati bat.


ONURA EKONOMIKOA.

Warner etxearekin aritzeak badakar beste ondoriorik, munduan zehar ezaguna izateaz bestalde, hau da, abantaila ekonomikoa. "Royaltiak poliki sartu zaizkigu", baieztatzen du Iñaki Urtizbereak. Horrenbesteraino, non Oldarra sozietatea sortu behar izan duten, frantses fiskalitatearen aitzinean legalki aritzeko. Hala ere, abesbatzaren zuzendariarentzat gauza bat argi dago: "inportanteena ez da alde ekonomikoa. Oldarraren indarra zera da: egun batez Warnerekin duen harremana hautsiko balitz ere, Oldarra koruak eskuin eta ezker kantatzen segituko duela, baduelako Euskal Herrian ere bere entzulegoa".
Gaur egun, euskal kulturari dagokionez, erreferentzia bat da Oldarra. Ospea merezi du, bere kalitatearen sustraiak urrun botatzen dituelako, ez bakarrik koroaren arteari, baina espresiobide desberdinei dagokienez. Oroitarazi behar da Oldarra sortu zela Espainiako gerra zibilaren biharamunean. Miarritzen elkar ezagutu zuten zenbait euskaldunek; besteak beste, Olaeta aita-semeak, Urtizberea senar-emazteak, Jose de Etxabek, Narkiz Ibarrondok... eta oraino dantzari, musikari eta kantari gehiagok zuten taldea abiatu eta gorpuztu.
Orain ezagutzen dugun Oldarra gizon-korua "orduko tradizio horretan" sartzen dela uste du Iñaki Urtizbereak. Hots, goi-mailako emaitzak kausitzeko lanari ekitea beste biderik ez dagoela uste duen pentsamolde horretan.
Dudarik gabe, filosofia honek bere fruituak ekarri ditu eta honela, XXI. mendearen atarian, Euskal Kultur Erakundeak bideratu duen inkestan, galdezketatuen ustez, bi musika taldek dute hobekienik Euskal Herria ordezkatzen: Oldarrak eta Oskorrik.


GOI-MAILAKOA BAINA EZ ELITEA.

Oldarrak 53 kantari ditu, eta horietan hiru laurdenak kanpoko kantaldi eta festibaletara doaz. Gainontzekoek, gogorik faltagatik ez, baina lanetik libratzeko aukerarik ez dutelako dira herrian gelditzen. "Solfeoa gutik dakite", segurtatzen du beren zuzendari artistiko Urtizbereak. Horrek eredu bilakatzen du Oldarra, "musika ikasi gabeek" emaitza artistikoak sortzeko tokirik badutela erakusten duelako.
"'Vedette'-rik ez da Oldarran -segitzen du Iñaki Urtizbereak-, ez dugu errusiar koruetan bezala kantari solista bat besteen ahotsekin apaintzen, baina elkarlanean oinarritzen gara. Helburua dugu gure sonoritatea aurkitzea".
Giza harremanei dagokienez, Oldarra abesbatza talde bat bihurtu da, eta horretan bakoitzak bere tokia dauka. Dela 23 urte dituen kantari gazteenak, dela 74 dituen zaharrenak. Zuzendariaren esanetan, Oldarrako partaide izateko baldintza bakarra da "kantariak zerbaitek hunkiturik sentitzea, hots, entzuleei soinu berezia eskaintzen dietela ohartu behar dira". Eta taldea ia familia dela erran genezake, ezen Oldarra taldeko kantariek astean bi aldiz egiten baitituzte errepikapenak, eta bi gaualdi horiek parada dira bozak berotu, landu eta egitaraua sakondu ondotik, elkarrekin afaltzeko, baita batzuetan orduak luzatzeko berandu arte mus partidetan.
Borobilduz, diziplina, lana, baina baita lagun arteko giroa ere, errezetarik eraginkorrena da Oldarrarentzat, ospe handiko abesbatza bat egonkortzeko.


ERREPERTORIO IREKIA.

Duela bi urte amaitu zen Oldarraren azken bira atzerrian, Kolonbiako lurretatik. Datorrenari aurtengo uztaileko bigarren hamabostaldian ekingo dio, Venezuelara joanez. Han, musika garaikideko festibal batean kantatuko du. Okasiorako apailatua izan den egitarauan, Venezuelako Ribas musika egilearen sorkuntza-obra bat eskainiko du. Hori Euskal Herrian entzuteko aukera izanen da udazkenean, Miarritzeko CITA jaialdian edo Latinoamerikako zinemaren urteroko bestan.
"Zenbat eta gehiago ireki beste kantatzeko moldeetara -dio Iñaki Urtizbereak- orduan eta hobe kantatzen da euskal errepertorioa". Horregatik zuen onartu musika garaikideko ekitaldi baterako prestatzea bere kantariak. Horregatik ere, bere abesbatzak festibal desberdinetan parte hartzen du; adibidez, Okzitaniako Tolosako musika sakratuko jaialdian. Eta ez-ohiko ideietan zein partaidetzetan murgiltzen da. Hala nola, apirilaren 14ean, hirugarren eta azken diskoaren aurkezpenean, kobrezko boskote batekin; "garatzeko, dena ukitu beharra baitugu". Gainera, zuzendari artistikoa ondoko diskoan pentsatzen ari da, eta freskotasun nahiz originaltasunaren bila dabil.
"Zer ote da abesbatza batentzat 'euskalduna' izatea?", bere buruari pausatzen dio galdera Urtizbereak, eta taldearen osotasunarekin emaitza batetara heltzen saiatuko dela, "jadanik entzundakoan erori gabe", erantzuten.
Oraindik Warner etxearen eskutik plazaraturiko "Euskal Herri" disko berria publikoari aurkeztu gabe dagoela, Iñaki Urtizbereak abiapunturik badauka, nola ez, hausnartzen duen hurrengo lanarentzat. Euskal koru-kantuen tradizioa albo batera utzirik, nahi luke sorkuntza bati ekin. Baina horretaz sakonki hitz egiteko goizegi da. Izan ere, orain, Oldarraren lehentasunetan baita "Euskaldunen lurra" (horrela itzuli dute azken diskoaren titulua frantsesera) ongi saltzea eta udako nazioarteko bidean pentsatzea


Azkenak
Uribarrin urperatutako herrietatik bota zituztenak omendu dituzte

Ur azpian utzitako herrietatik joan behar izan ziren 600 pertsonen omenez jarri dute oroigarria urtegiaren begiratokian, "ez ditugu inoiz ahaztuko urperatutako bizitzak", adierazi du Arabako ahaldun nagusiak.


2025-07-29 | Gedar
609 langile kaleratuko dituzte Ezkirozko BSHn

Plantillak baiezkoa eman dio aurreakordioari, eta, printzipioz, urte hau amaitzean itxiko dute fabrika.


Gasteizko lorezainek lau hilabete bete dituzte greban, Jaurlaritza eta Enviser enpresa aurrean manifestazioa eginda

Gasteizko lorezainen grebak lau hilabete bete ditu, langileek salatu dute Enviser enpresak eta Gasteizko Udalak blokeatu dutela auzia, bilera berririk ez dutelako egin uztailaren 7tik. 


Álvaro Uribe Kolonbiako presidente ohia errudun jo dute iruzurra eta eroskeriagatik

2002 eta 2010 artean Kolonbiako presidente izan zenari gutxienez lau eta zortzi urte arteko espetxe zigorra ezarri diezaiokete. Auzitegi Gorena 2018an hasi zen ikertzen Uribe, Ivan Cepeda senatari ezkertiarrak jarritako salaketa batean lekuko ziren hainbat paramilitarri... [+]


Israeldar kolono batek ‘No Other Land’ dokumentala grabatzen lagundu zuen aktibista palestinar bat hil du Zisjordanian

Yinon Levi izeneko kolonoak Odeh Hadalin aktibista hil du Zisjordania hegoaldean. 'No Other Land' dokumentala grabatzen lagundu zuen Hadalin, dokumental onenaren Oscar saria irabazi zuen martxoan. Kolono hiltzailea palestinar lurraldeak okupatzeagatik AEBetako zigor... [+]


2025-07-29 | Mikel Aramendi
Analisia
Kanbodia eta Thailandia, gerra-plantak egiten?

Arma astunekin elkarri erasoka lau egun eman ondoren, baldintzarik gabeko su-etena adostu dute Kanbodiak eta Thailandiak, Malaysiaren bitartekaritzarekin, Kuala Lumpurren egin duten aurrez aurrekoan. Ezingo dute akabera hori ikusi bonbardaketetan, alde batean zein... [+]


Gurasotasun baimena 16 astetik 17ra luzatuko du Espainiako Gobernuak, eta 32 aste gurasobakarrentzat

Astearte honetako gobernu bileran onartuko dute PSOEk eta Sumarrek, akordioa iragarri baitute. Neurria "berehala" ipiniko dela indarrean jakinarazi dute.


Euskal diaspora elkartuko da Boisen, eta jendetsua izatea espero dute

AEBetako Idaho estutako Boise hiriburuan ospatuko dute euskal kultura ezagutarazteko, eta euskal diaspora batzeko. Hainbat ekitaldi egingo dituzte uztailaren 29tik abuztuaren 3ra arte.


Astebeteko liskarren ondoren, Thailandiak eta Kanbodiak su-eten akordio bat sinatu dute

Duela astebete, bien arteko mugan Thailandiako eta Kanbodiako tropak elkarri eraso egiten hasi ziren, Frantziaren kolonizazio aldian jatorria duen gatazka berpiztuta. Bi herrialdeek "berehalako eta baldintzarik gabeko" su-etena ezartzea adostu dute astelehenean, 35... [+]


Zuzenean eta zeharka 434.000 palestinar hil ditu Israelek 2023ko urritik, Gazako biztanleriaren %20, kalkulu baten arabera

The Lancet aldizkari ezagunak iazko uztailean eginiko "aurreikuspen zuhurraren" ondoren, zuzenean eta zeharka Gazan hilda egon daitezkeen palestinarren kopurua eguneratu du Steven Donziger abokatu entzutetsu estatubatuarrak, The Lancet-en formula... [+]


Europa makurrarazi du Trumpek
AEBek Europako produktuei %15eko muga-zergak ipiniko dizkie, eta alderantziz ezer ere ez

Horrez gain, Europa behartu egin du gasa AEBei erostera, 750.000 milioi euro xahutu beharko ditu horretan datozen hiru urteotan; beste 600.000 milioi euro gehiago inbertitu beharko ditu han, "inbertsio estrategikoetan"; eta, "ehunka milioi euro", zehaztapen... [+]


Agur esan du Hatortxu Rockek, baina segida izango du abenduan: Aske jaialdia

Lau egunez Lakuntza milaka lagunez bete du Hatortxu Rockek. Aurtengo edizioak presoen aldeko jaialdiaren bideari amaiera eman dio. Hala ere, abenduak 27rako jaialdi berria iragarri dute: Aske.


Gosez hiltzen ari gara

Nire gorputza erortzen ari da. Ama kolapsatzen ari da nekeak jota. Nire lehengusuak egunero jokatzen du bizitza laguntza pixka baten truke. Gazako haurrak gure begien aurrean hiltzen ari dira eta ezin diegu lagundu.


Eguneraketa berriak daude