"HILHARRI ASKO PUSKATU DIRA ETA BESTE ASKO DESAGERTU"

  • Luis Millan. Prospektorea eta "Hilharriak"en egilea

2000ko apirilaren 16an
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Nolatan bururatu zaizu horrelako proiektu bitxia egitea? Eta zertan datza zehazki?
Arte grafikoan lan egiten dut, eta proiektu hau egiteko ideia surf postal batzuk egin behar nituela-eta bururatu zitzaidan. Ez dago horrelakorik hilharrien inguruan. Nik neuk egiten dut lan guztia: argazkiak, diseinoa, albumak lortu... Hasiera batean bi albumetan banatutako 48 postal sortu nituen. Orain ordea, beste hainbestez osatutako bigarren serie bat burutu dut. Posterrak ere egin nituen postalak promozionatzeko. Baina badirudi ongi saltzen direla, eta eskoletan ere erabiltzen dituzte haurrei irakasteko. Ideia zera da, 6-8 hilabetero 48 postal egitea.

Zer lortu nahi duzu lan honekin?
Soldadutzatik bueltan sortutako hobbya da hau. Aranzadik trikuharrien korpus bat egin berri zuen eta mendira irteten hasi nintzen hauek ikusteko. Pixkanaka, hauek topatzeaz gain, inon jaso gabeko gauza berriak aurkitzen hasi nintzen. Azkenean, barruan sartzen den pozoia bezala da. Orain ia hilabetero zerbait berria topatzen dugu. Normalean ordea, gai hauek aldizkari espezializatuetan jorratzen dira eta ez dira irakurleri orokorrera iristen. Postal hauetan Bizkaitik hasi eta Lleidaraino, Pirinioetako hilharriak islatu nahi izan ditut eta hauen bitartez jakinmina sortu jendearengan.

Zainduak ala ahaztuak daude...
Topatutakoen artean asko puskatuak zeuden eta beste batzuk desagertu dira. Batetik, industu aurreko babesa falta da. Jendearen ezjakintasunak eraginda, bideak egitean makinek hausten dituzte, zuhaitzak moztean gainera bota... Bestetik, arkeologoek indusketetarako dirua jasotzen dute batik bat, baina ia ez berriztatzeko. Historiaurreak utzitako ondarea den arren, ez dugu batere zaintzen


Azkenak
2025-07-29 | Mikel Aramendi
Analisia
Kanbodia eta Thailandia, gerra-plantak egiten?

Arma astunekin elkarri erasoka lau egun eman ondoren, baldintzarik gabeko su-etena adostu dute Kanbodiak eta Thailandiak, Malaysiaren bitartekaritzarekin, Kuala Lumpurren egin duten aurrez aurrekoan. Ezingo dute akabera hori ikusi bonbardaketetan, alde batean zein... [+]


Euskal diaspora elkartuko da Boisen, eta jendetsua izatea espero dute

AEBetako Idaho estutako Boise hiriburuan ospatuko dute euskal kultura ezagutarazteko, eta euskal diaspora batzeko. Hainbat ekitaldi egingo dituzte uztailaren 29tik abuztuaren 3ra arte.


Gurasotasun baimena 16 astetik 17ra luzatuko du Espainiako Gobernuak, eta 32 aste gurasobakarrentzat

Astearte honetako gobernu bileran onartuko dute PSOEk eta Sumarrek, akordioa iragarri baitute. Neurria "berehala" ipiniko dela indarrean jakinarazi dute.


Astebeteko liskarren ondoren, Thailandiak eta Kanbodiak su-eten akordio bat sinatu dute

Duela astebete, bien arteko mugan Thailandiako eta Kanbodiako tropak elkarri eraso egiten hasi ziren, Frantziaren kolonizazio aldian jatorria duen gatazka berpiztuta. Bi herrialdeek "berehalako eta baldintzarik gabeko" su-etena ezartzea adostu dute astelehenean, 35... [+]


Zuzenean eta zeharka 434.000 palestinar hil ditu Israelek 2023ko urritik, Gazako biztanleriaren %20, kalkulu baten arabera

The Lancet aldizkari ezagunak iazko uztailean eginiko "aurreikuspen zuhurraren" ondoren, zuzenean eta zeharka Gazan hilda egon daitezkeen palestinarren kopurua eguneratu du Steven Donziger abokatu entzutetsu estatubatuarrak, The Lancet-en formula... [+]


Europa makurrarazi du Trumpek
AEBek Europako produktuei %15eko muga-zergak ipiniko dizkie, eta alderantziz ezer ere ez

Horrez gain, Europa behartu egin du gasa AEBei erostera, 750.000 milioi euro xahutu beharko ditu horretan datozen hiru urteotan; beste 600.000 milioi euro gehiago inbertitu beharko ditu han, "inbertsio estrategikoetan"; eta, "ehunka milioi euro", zehaztapen... [+]


Agur esan du Hatortxu Rockek, baina segida izango du abenduan: Aske jaialdia

Lau egunez Lakuntza milaka lagunez bete du Hatortxu Rockek. Aurtengo edizioak presoen aldeko jaialdiaren bideari amaiera eman dio. Hala ere, abenduak 27rako jaialdi berria iragarri dute: Aske.


Gosez hiltzen ari gara

Nire gorputza erortzen ari da. Ama kolapsatzen ari da nekeak jota. Nire lehengusuak egunero jokatzen du bizitza laguntza pixka baten truke. Gazako haurrak gure begien aurrean hiltzen ari dira eta ezin diegu lagundu.


Octavio Alberola zendu da, Donostian Franco hiltzen saiatu zen anarkista

1962ko udan, CNT Francisco Franco diktadorea hiltzen saiatu zen Donostian, ETAren laguntzarekin. Octavio Alberola anarkistak koordinatu zuen ekintza, baina huts egin zuten.


Paul Urkijoren ‘Gaua’ hurrengo filmaren soinu bandaren grabaketan parte hartu du Aiaraldeko Iaiaiai taldeak

Irrintzi eta performance taldeak aste honetan egin ditu grabaketak Paul Urkijoren eta Mursegoren eta Aran Callejaren gidaritzapean, eta beste artista batzuekin elkarlanean, Ibon RG-rekin besteak beste. Sitgeseko zinema jaialdian estreinatuko dute pelikula, urrian.


2025-07-28 | Gedar
Arrazakeriarekin lotu ziren iazko gorroto-delituen ia erdia Espainiako Estatuan

%37 genero- eta sexu-diskriminazio kasuekin loturik egon ziren, eta aporofobia %33 hazi zen. Gorroto-delituen intzidentzia tasarik altuena Nafarroan identifikatu zuten iaz.


Umezurtz geratu diren Palestinako haurrei eskolak ziurtatzeko 41.000 euro bideratuko ditu Salam Gaza erakundeak

Nafarroako Kutxa Fundazioari esker 41.000 euro bideratuko ditu Palestinara Salam Gaza Gobernuz Kanpoko Erakundeak, umezurtz geratu diren haurrei eskolak bermatzeko gutxienez beste urtebetez. Alor akademikoa eskaintzeaz gainera, babes psikologikoa eta laguntza emozionala... [+]


2025-07-28 | Hala Bedi
Gasteizko kanpaldian jasandako Poliziaren bortizkeria salatu dute GKSk eta Etxebizitza Sindikatuak

GKSk eta Etxebizitza Sindikatuak salatu dute Ertzaintzak eta Gasteizko Udaltzaingoak gogor kargatu zutela "giro lasaian" egiten ari ziren ekimenaren aurka. Lau atxilotu, 11 identifikatu eta hamarnaka zauritu utzi zituzten Poliziaren esku hartzeari buruzko bestelako... [+]


Eguneraketa berriak daude