Nolatan bururatu zaizu horrelako proiektu bitxia egitea? Eta zertan datza zehazki?Arte grafikoan lan egiten dut, eta proiektu hau egiteko ideia surf postal batzuk egin behar nituela-eta bururatu zitzaidan. Ez dago horrelakorik hilharrien inguruan. Nik neuk egiten dut lan guztia: argazkiak, diseinoa, albumak lortu... Hasiera batean bi albumetan banatutako 48 postal sortu nituen. Orain ordea, beste hainbestez osatutako bigarren serie bat burutu dut. Posterrak ere egin nituen postalak promozionatzeko. Baina badirudi ongi saltzen direla, eta eskoletan ere erabiltzen dituzte haurrei irakasteko. Ideia zera da, 6-8 hilabetero 48 postal egitea.
Zer lortu nahi duzu lan honekin?Soldadutzatik bueltan sortutako hobbya da hau. Aranzadik trikuharrien korpus bat egin berri zuen eta mendira irteten hasi nintzen hauek ikusteko. Pixkanaka, hauek topatzeaz gain, inon jaso gabeko gauza berriak aurkitzen hasi nintzen. Azkenean, barruan sartzen den pozoia bezala da. Orain ia hilabetero zerbait berria topatzen dugu. Normalean ordea, gai hauek aldizkari espezializatuetan jorratzen dira eta ez dira irakurleri orokorrera iristen. Postal hauetan Bizkaitik hasi eta Lleidaraino, Pirinioetako hilharriak islatu nahi izan ditut eta hauen bitartez jakinmina sortu jendearengan.
Zainduak ala ahaztuak daude...Topatutakoen artean asko puskatuak zeuden eta beste batzuk desagertu dira. Batetik, industu aurreko babesa falta da. Jendearen ezjakintasunak eraginda, bideak egitean makinek hausten dituzte, zuhaitzak moztean gainera bota... Bestetik, arkeologoek indusketetarako dirua jasotzen dute batik bat, baina ia ez berriztatzeko. Historiaurreak utzitako ondarea den arren, ez dugu batere zaintzen