ZINEALDEA: ZINEMA SUSTATZEKO GUNE BERRIA OARSOALDEAN

  • Oarsoaldean zinema, telebista eta publizitate lanak ekoizteko azpiegiturak bildukodituen gunea eraikiko dute denbora gutxi barru. Gaur egungo hutsunea betetzearren,ikus-entzunezkoen industriari merezi duen lekua emango bide dio.

2000ko apirilaren 09an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Urnietako Sarobe Arte Eszenikoetarako Gunea, Euskal Herrian zinemagintza garatzeko azpiegiturarik ez zegoela ikusita, Zinealdea proiektuaren inguruan hasi zen hausnartzen. Hausnartu ezezik, proiektua mamitzen ere hasi zen. Sarobek duela sei urte ekin zion bideari, eta sorreratik egin du lan zazpigarren artearen alde. Zinema eskola bat du eta zinema ekoizpen ugari egin dituzte bertan, bai Sarobek, baita gune hori erabili duten enpresek ere. Esperientzia horretatik abiatuta, ikus-entzunezko produktuek gorakada nabarmena izan dutela ikusi dute, eta hazten ari den merkatu horren aurrean, zerbait egin beharra zegoela hauteman zuten.
Lehenik eta behin, Urnietako Udalera jo zuten proiektu hori azaltzera, baina Urnietan ez zegoen halako eraikin bat egiteko lur zorurik. Ondoren, Oarsoaldea Garapen Agentziarekin, Lezo, Oiartzun, Pasaia eta Errenteriako udalek bultzatu eta Pasaiako Badia suspertzearen alde ari den erakundearekin, jarri ziren harremanetan. Ilusio handiz hartu zuen ideia Oarsoaldea Garapen Agentziak, eta proiektu horren aldeko apustua egitea erabaki zuten. Egun bideragarritasun plangintza burutzen ari dira elkarlanean. Oraindik ez dakite non kokatuko den; hala ere, kokaleku posibleak ari dira aztertzen. Aukerak bi dira, Pasaiako Portuko La Herrera industrialdea edo Oiartzungo Ugaldetxo auzoko futbol zelaiko ingurua. Proiektuaren sustatzaileek nahiago dute Zinealdea Pasaiako industrigunean kokatzea. Sarobeko zuzendari Enrique de Santiagok esandakoaren arabera, "kokaleku egokiena La Herrera dela iruditzen zaigu. Gainera, Untzigintza Museoa bertan eraikitzeko asmoa dago, eta horrek itxura polita emango lioke. Dena den, portuko batzordea ez dirudi oso interesatuta dagoenik, eta Oiartzungo aukera aztertzen ari gara".
Zinema izango da proiektuaren muina, baina bestelako ekoizpenak ere egingo dira telebista eta publizitaterako. Oarsoaldean kokatuko den zinema ekoizpen zentroak honako azpiegiturak eta zerbitzuak eskainiko ditu: batetik, arlo honetako enpresen plato eta bulegoak hartuko dituen eremua: bestetik, lokal eta instalazio libreak. Hemen sartuko lirateke 2000 metro karratuko zinema platoa, 400 metro karratuko telebista platoa, bulegoak, dekoratuak egiteko tailerra eta muntaketa eta emanaldi eranskinak, esate baterako. Zerbitzuei dagokienean, langileri teknikoz hornitua egongo da Zinealdea, tekniko oso espezializatuak eta ez hain espezializatuak izango ditu. Halaber, aktoreak eta estrak aukeratu ahal izateko casting zerbitzua eskainiko da. Beste zerbitzu batek produkzioak aurrera eramateko dirulaguntza, koprodukzio eta abarren inguruko informazioa eskainiko du, eta filmaketa burutzerakoan, laguntza etengabea emango die ekoizleei gune honek.
Zinemagintzaren ekoizpen gunea izatea helburu hartuta, hiru alorretan banatzen da Zinealdea ekimena. Lehenean enpresa pribatuak egongo lirateke, telebista ekoiztetxeak, argiztapenaz nahiz eszenografiak egiteaz arduratzen diren enpresak. Ikusentzunezkoen sektorean jarduten duten industrien beharrak asetze aldera, enpresa ugarirekin harremanetan izan da Sarobe, eta oso baikor agertu dira proiekturekin. Enrique de Santiagok esan duenez, "enpresa askok azaldu dute proiektuarekiko interesa. Aurrekontratu batzuk badaude, alabaina hau guztia ekainean Saroben burutuko den Zinema Eskolen Jardunaldietan zehazten joango da. Orduan mundu mailako enpresa asko etorriko da, postprodukzio digitalean murgilduak daudenak, eta esperientzia interesgarria izango da". Oarsoaldea Garapen Agentziako gerente Fernando Nebredak zera adierazi du: "Hamabi enpresek azaldu dute ekimenan murgiltzeko asmoa, Panavision, Camararent eta Icaro tartean".
Bigarren alorrean Film Comission deritzan film batzordea legoke. Batzorde hau, administrazio publikoaren laguntzaz, ikus-entzunezkoen ekoizpena bere ekintza-eremura erakartzeaz arduratuko litzateke. Oarsoaldea Garapen Agentziako gerenteak honela definitu du: "Film Comissionen funtzioa proiektua mundu osoan saltzea da, lan komertziala egingo luke". Azken finean, film batzordeak informazio, kudeaketa eta laguntza zerbitzuak eskainiko lituzke, produkzioak erraztu eta merkatu daitezen. Orobat, "planeta osoan zinemagintzan zer ekoizten ari den jakin behar du momentu oro batzordeak. Euskal Herriko paisajeak 'salduko' lituzke, eta ahal bezain beste filmazio hona erakarri. Hein batean turismo bulego baten modukoa izango litzateke", dio Kike de Santiagok.
Hirugarren alorra zinema eskolak osatuko luke. Egun Urnietan dagoen ikasgela Zinealdera eramango dute; Sarobek hainbat urtetan jasotako esperientzia izango du oinarri eskolak, beraz. Gainera, luzatzea erabaki dutenez, bi urte iraungo ditu. "Oso garrantzitsua da irakaskuntza irizpideak industria berarekin zehaztea, Urnietan jada gertatzen ari den bezala", azaldu du Sarobeko zuzendariak. Ikasgelak Zinealden egoteak, prestakuntza teorikoa eta praktikoa emateaz gainera, ikasleen irteera profesionala bideratuko luke. Ildo horretatik, "logikoa litzateke ere zinema aktoreentzako eskola bat bertan kokatzea, lanbidea bateratzeko", gaineratu du.

HEMEN ETA ORAIN.

Zinealdea proiektu aitzindaria da; alabaina, inguruan ez dago ikus-entzunezko sektorearentzako zerbitzu azpiegiturak eskaintzen dituen halako gunerik. Proiektuaren sustatzaileek ikusi zuten horrelako proiektu bat martxan jartzeko momentu egokia zela hainbat arrazoirengatik. "Ez dakit zein arrazoi dela medio, meteorito bat erori zitzaigulako edo, Euskal Herrian zinemagile kopuru ikaragarria daukagu. Horrezaz gain, zinemazaletasun handia dago, horren adibidea da Donostiako Zinemaldia. Horregatik, potentzial hau bideratu beharra dago proiektu baten bidez", iritzi dio Enrique de Santiagok. Horri jarraiki, Euskal Herriko artista eta teknikari asko dago atzerrian lanean; hein batean berreskuratu nahi dira, eta bere lanaren zati bat hemen egiteko aukera eskura jarri nahi zaie. Sarobeko zuzendariak bere iritzia eman digu honen inguruan: "Nik profesionalak atzerrira joaten jarraitzea espero dut, denontzat onuragarria baita. Arazoa ez da kanpora joate hutsa, baizik eta zure zonaldean beharra egonik azpiegitura sortzeko ausardia ez dagoelako alde egin behar izatea".
Ikuspuntu kultural nahiz ekonomiko batetik begiratuta, garrantzia handiko industria da zinea. Izan ere, Sarobeko arduradunaren ustetan, "zinea industria da, lanpostu asko eta diru asko mugitzen du. Beste gauza bat da industria horren emaitza den kultura. Kultura horrek hiritarrengana iritsi behar du, eta sormen kontzeptu espiritual bat egon behar du. Momentu honetan kultura industria da; hala, proiektu honek bukatuko du filmak pantailan izaten, pantaila txikian kalitatezko ekoizpenak izaten, eta eskualdean lanpostuak sortzen eta zonaldea suspertzen".
Sustatzaileek azpimarratu dute Euskal Herriko paisaije ugaritasunak (mendia, itsasoa, basamortua, hiria, landa) aukera asko ematen dituela, eta ikus-entzunezkoetan jarduten duten enpresek filmazioak hemen burutzeko nahia agertzen dutela. Momentu honetan lanak egiten diren arren, azpiegitura eta zerbitzu faltak kanpora eramatera behartzen ditu. Zerbitzu guztiak gune batean bilduta egoteak ere abantailak dakartza, kostuak murrizten direlako.
Oarsoaldeari, bestalde, onurak ekarriko lizkioke proiektuak. Eskualdeko baliabide tekniko zein naturalak sustatuko lituzke, eta ekoizpenek sortutako diruaren zati bat bertan gelditzea ahalbidetuko luke. Lanpostu teknikoez gain, kualifikazio gutxiagoko lanpostuak sortuko lituzke: arotzak, elektrizistak, jostunak... Oarsoaldea Garapen Agentziako gerente Nebredaren hitzetan, "film batek lanpostu tekniko eta artistikoez landa, bestelako 250 lanpostu inguru sortarazten ditu". Halaber, eskualdeko turismoa sustatuko luke, baina ez soilik eskualdekoa; oro har, Euskal Herriaren irudi berria hedatzen lagunduko luke.
Lehen aipatu bezala, bideragarritasun plangintza ari dira egiten. Sarobe ari da plana burutzen, eta Oarsoaldea Garapen Agentziak babes teknikoa ematen dio. De Santiagok plana zertan den azaldu digu: "Orain kokapena, diseinua eta gestio politikoa definitzen ari gara". Nebredaren arabera, "aurreikusten da proiektu hau burutzeko aurrekontua ez dela 500 milioi pezetatik (20 milioi libera) gorakoa izango. Diru hori nork jarriko duen zehazteke dago; dena den, hori bideragarritasun plana aurkeztean erabakiko da. Eusko Jaurlaritzak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak parte hartzea nahi genuke. Hala ere, ez da inbertsio oso handia, kostu hori edozein industrialdek hartu dezake bere gain".
Gunea eraikitzeko 12.000 metro karratuko lur saila beharko litzateke hasteko, eta ekimena errentagarria izan dadin, hiru film ekoiztu behar dira urtean. "Inbertsio egoki bat behar da Zinealdea proiektuarekin hasteko, errekuperagarria dena maila sozialean eta maila politikoan", Sarobeko zuzendariak aitortu duenez. Proiektuaren arduradunen arabera, errentagarria izango litzateke ekimena. Eta adibidetzat jartzen dituzte Eskozia eta Rhone-Alpes zonaldeko esperientziak.
Ekainean bideragarritasun planaren emaitza aurkeztuko dute. Urria aldera eraikuntza lanak hasi nahi lituzkete, azkar ez badabiltza beste batzuk aurreratuko direlako. Enrique de Santiagok aipatu duenez, "eskaintza gehiago izan ditugu, baina guk Oarsoaldeari eman diogu hitza, eta beraiekin egingo dugu lan. Baina mugitu beharra dago, bestela, beste leku batean egingo dute".
Orain arte ekimenean laguntzeko prest agertu dira Oarsoaldeko lau udalak, Oarsoaldea Garapen Agentzia, Urnietako Udala, Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila, ekoiztetxe garrantzitsuak, sektorean dabiltzan profesionalak eta Euskal Herriko zein nazioarteko hainbat enpresa. Ea zeluloidezko zintak lotzen dituen

Azkenak
“Gaza militarki okupatzeko plana berehala gelditu behar du Netanyahuk”, esan du nazioarteak

Ostiral goizeko albisteak erreakzio ugari piztu ditu Israelen zein nazioartean. Aurka agertu dira Israelgo bahituen familiak eta NBE. Alemaniak, Israelen aliatu tradizionalak, armak saltzeari utziko diola jakinarazi du.


Pazienteek 25 egun itxaron behar dituzte, batez beste, Osasun Mentaleko Zentruetan arta jasotzeko

25,6 eguneko batez besteko itxaron zerrendak daude Osakidetzako Osasun Mentaleko Zentruetan. Larrialdi kasuetan, aldiz, 24 eta 72 ordu arteko itxaronaldiak daude. 


Non dago Maider?

Lau hilabete daramatzagu greba mugagabean, hitzarmen propio baten eta lan-baldintza duinen alde. Lau hilabeteko greba honetan, udaltzainek piketeetan bortizkeriaz zapaldu gaituzte, hirian jarraitzen gaituzten eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzten polizia... [+]


Oñatiko egoitza batera mugituko dituzte Donostian kale egoeran bizi ziren migratzaile maliarrak

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Donostiako Udalak Oñatiko Arantzazu egoitza eskaini dute maliar migratzaileentzat. Bertan geldituko dira Espainiako Gobernuak haien asilo eskariak ebazten dituen bitartean.


“Intentsitate altuko” bi sexu eraso salatu ditu Gasteizko Mugimendu Feministak ostegun gauean

Mugimendu Feministak azaldu duenez, Fermin Muguruzaren kontzertuaren aurretik gertatu ziren erasoak. Horiez gain, beste hiru eraso zenbatu dituzte: hiru gizonak atxilotu ditu poliziak. 


Gaza Hiria okupatzeko plana onartu du Israelgo Segurtasun Kontseiluak

Ostiral goizaldean eman du erabakiaren berri Israelgo Gobernuak, hamar orduz luzatu den bilera baten ondoren. Dena den, okupazioa gauzatzeko, gobernu osoaren baiezkoa behar du Netanyahuk: igandean izan daiteke bilera. Segurtasun Kontseiluak, halaber, mugak jarri dizkio... [+]


Oholtza denontzat?
Feminista izango da, edo ez da izango

Sorkuntzarako, gozamenerako eta aldarrikapenerako espazio moduan dute oholtza musikari askok, baina bere ingurumarietan katramilatzen dira sarri, eta espazio "bortitz" bihurtzen da hegemonikoak ez diren gorputz askorentzat. Presio estetikoa, egiteko modu deserosoak,... [+]


2025-08-08 | ARGIA
GOMENDIOAK | Sei liburu uda honetarako

Lautadako mamua
Xabier Montoia
Elkar, 2024
112 orrialde

Eleberri labur honetan egileak XIX. mendeko Euskal Herrira garamatza, sekulako sona hartu zuen Juan Diaz de Garaio hiltzailea duela protagonista. Arabako landa guneko jendarte tradizional eta giro hotzean barneratzen... [+]


Errusiak baieztatu du Putin eta Trump datozen egunetan bilduko direla

Joan den astean Trumpek ohartarazi zion Putini hamar eguneko epean Ukrainarekin su-eten akordio bat sinatu ezean, zigor ekonomikoak ezarriko dizkiola. Zelenskik sare sozialetan adierazi du ezinbestekoa dela Errusiako presidentearekin bildu aurretik lehenbizi su-etena... [+]


Boubacar Diouf: “‘Manteroa’ izatea ez da delitua; bakean bizi nahi dugu, diskriminaziorik gabe”

Manteroekin Bat plataformak eta Mbolo Moye Doole elkarteak elkarretaratzea egin zuten astelehenean Bilbon, azken asteetan poliziak manteroen aurka eginiko eraso "arrazistak" salatzeko. Izan ere, Boubacar Diouf kale saltzailearen arabera, poliziaren jazarpena... [+]


Nafarroako suteak nekazaritzako makina batek sortu zituela baieztatu du gobernuak

338 hektarea erre ditu astearteko suteak. Nekazarien sindikatuak haserre agertu dira Nafarroako Gobernuak suteak saihesteko ezarritako murrizketekin. Asteazkenean beste sute bat piztu da Artaxoa eta Añorbe artean, baina hura ere kontrolpean dute suhiltzaileek.


ChatGPT psikologo bezala erabiltzearen arriskuez mintzatu da Mireia Centeno Gutierrez psikologo eta psikopedagogoa

Ohartarazi du ChatGPT lanketa emozional “sakonak” egiteko erabiltzea “arriskutsua” izan daitekeela ez duelako erabiltzailearen testuingurua ezagutzen eta “gehiago biktimizatu” dezakeelako.


Heriotza txikiak

Urtebetetzeek eta urte aldaketek pilaketa bidezko eragina dute: alegia, banaka, gertatzen direnean, nik ez dut ezer sumatzen. Urtebetetzeetan, ondo xamar egin badut segundo batzuez olgatzen naiz (nire baitarako), nire garunaren zati batek ezin dio utzi zoriontzen dutenean... [+]


Miren Agur Meabe
“Zalantza askorekin idatzitako liburua da, baina zalantzek bultzatzen gaituzte aurrera”

Apirilean argitaratu zuen Amorante frantsesa (Susa) Miren Agur Meabek (Lekeitio, 1962). Thriller ukitua du poemen bidez idatzitako nobela deigarriak eta, istorioa fikziozkoa den arren, badu idazlearen aurreko lanak markatu dituen kutsu autobiografikoaren arrastorik. Hortaz,... [+]


‘Stabat mater’ borobila

Zer: Orquesta de la Comunitat Valenciana. 

Zuzendaria: Mark Elder. Donostiako Orfeoia. 

Zuzendaria: José Antonio Sáinz Alfaro.

Bakarlariak: Federica Lombardi (sopranoa), Paula Murrihy (mezzoa), Xabier Anduaga (tenorea), Will... [+]


Eguneraketa berriak daude