SAUTRELA: LIBURUETAN MURGILTZEKO LEIHO IREKIA

  • Urtetako hutsunea betetzera dator "Sautrela". Apirilaren 10ean hasiko da ETB-1ean Orio ekoiztetxearen eskutik eta Hasier Etxeberriak aurkeztuta. Saioaren itxura nahiz mamia ikusita harridura sortuko du, irudiari hitzari bezainbesteko presentzia emango zaio-eta.

2000ko apirilaren 09an
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Audientzia ere gutxiengo handi batez osatua dago. Gorestekoa da beraz, ETBren azkenaldiko ekimena kultur saioen alde egiteko. "Hau komeria" izan zen lehena; gero, "Zine keinuak", eta orain literaturari eskainitako hau iritsi da, nahiz eta astean zehar berandu samar programatu. Halaxe, Eroski babesle izatea lortu dutelarik, "Sautrela"k gure literaturan egosten den ororen berri emango du astelehenero. "Eskertzekoa da Eroskikoek halako pauso bat eman izana; orain gure ardura da hutsik ez egitea. Lehen hamahiruak ahal den ongien burutu, horrela irailean jarraitu ahal izateko" diosku Martin Ibarbia ekoizleak.
Edonori zuzendua dago "Sautrela", "irakurzaletasuna bultzatzeko bai noski, irakurle den edo izan daitekeen nornahik gustura jarraituko du. "Sorginen laratza"ren ostean izanik, magazaina ikusi duen jendeak aise ikusiko duelakoan gaude". Hain zuzen, ez du Frantziako telebistan hain goraipatua den Bernard Pivot-en "Apostrophe" saioaren antzik ukanen. Hain berbaldi luzeko saio batek euskaraz porrot egingo bailuke. "Irudiak bereziki zainduko dira, ikusleari erakargarria egin dakion. Saiatuko gara inor ez imitatzen, berezko estetika izango du-eta; esaterako, pasarte literarioei irudiak erantsiko zaizkie".
Beñat Etxepareren "Linguae Vasconum Primitiae" liburuan azaltzen den "Sautrela" olerkia hartu dute izenburutzat; berez, dantza mota bat dugu. Olerki ezagun honen edertasunaz ohartarazteko, hona hemen pasarte bat:
"Heuskara da kanpora eta goazen oro dantzara. O Heuskara, lauda ezak Garaziko herria./ Zeren handik ukhen baituk behar duyan thornuya. Lehenago hi baitintzan lengoajetan azkena./ Orai aldiz izanen iz orotako lehena.
Heuskaldunak mundu orotan preziatu ziraden. Bana haien lengoajiaz bertze oro burlatzen. Zeren ezein skripturan erideitzen ezpaitzen; Orai dute ikasiren nola gauza hona zen."
Honenbestez, Etxepareren izpirituaz eta indarraz blai daudela, 13 saio egingo dituzte ekainera bitarte. Astelehen gauerdian emateaz gain, litekeena da errepikapena asteburuan ere izatea. Aurkezle lanetan Hasier Etxeberria kazetari eta idazlea izango da, Mielanjel Elustondo eta Kirmen Uribe gidoilari, Martin Ibarbia zuzendari eta Iker Trebiño errealizadorea. Orobat, Bernardo Atxaga izango dute aholkulari. "luxu bat izango da alboan Bernardo Atxaga edukitzea, literaturak eskatzen duen ezagutza eta irizpidea ditu-eta. Aldian behin gurekin bildu eta saioa zer iruditu zaion esango digu, iradokizunak botaz, hau da, zein autore jorratu edota zein eleberri azpimarratu" gaineratzen du Ibarbiak. "Sautrela"k gai nagusi bat jorratuko du, 11-12 minutuko erreportaje baten bidez, beti ere literatura moldetik helduz. "Ez du nahitaez pertsona baten ingurukoa izan beharrik. Polizia eleberria Euskal Herrian, erotismoa gure literaturan, emakume idazleak, herri batek zer eman dion literaturari, eta abar. Zabala eta aldi berean zehatza". Lehena, Gabriel Aresti idazle bizkaitarrari eskainiko zaio.
Bigarren atala aldiz, solasaldi kritikoa izango da, zeinean hiru idazlek liburu interesgarri baten gainean jardungo duten, Gerardo Markuleta, Iban Zaldua eta Juan Luis Zabala, alegia. Estreinako saioan Agota Kristof idazle hungariarra izango dute aztergai, bere "Koaderno handia" liburua berriki izan baita euskaratua. Horren ondotik, elkarrizketa bati emango zaio bide. Lourdes Oñederra izango da lehena, "Eta emakumeari sugeak esan zion" liburuaz gozoki mintza dadin. Saioaren azken txanpan bestalde, astero liburutegi bat osatuko dute, zenbait liburu gomendatuz. Lehenbizikoa arestian aipatu Etxepareren liburua izango da, euskaraz argia ikusi zuen lehena 1545ean, hain zuzen. Edozein euskal etxetan egon beharko lukeen oinarrizko liburua.


WEB ORRI OSAGARRIA.

Amaieran, aurkezlearen proposamena ikusleak xaxatzea izango da web-gunea erabiltzen anima daitezen (www@sautrela.com). Bertan, informazio gehigarria eskura jarriko da. Ibarbiaren esanetan, "asteroko saio batean ezin dugu informazio gaurkotua sartu; gurea atenporala izango da, bestela zoroen pare ibiliko ginateke astero argitaratzen diren liburuen aurkezpenetara joanez. Saioaren muina galduko genuke". Hori dela eta, web orrian, biltzen duten informazio oparoa sartuko dute, literatura asteak, sariak, lehiaketak, eta abar. "Era berean, saioaren ikusleek orria erabiltzea nahi dugu gurekin harremanetan jar daitezen, bai proposamenak egin, bai bere idazkiak helarazteko, edota guk ipuin bat hasi, eta ikusleari aukera eman ipuin horri amaiera bat asma diezaion".
Matias Mugicak bere libelo entzutetsuan zioen euskaraz plazaratzen den makina bat liburu dagoela, erdaraz inoiz aterako ez litzatekeena; kalitate kaskarreko lan anitz dagoela, alegia. Jakina, ez zuen arrazoi falta hori esan zuenean, nahiz eta ageriko "sekretua" izan. Horren harira, eta luze joko ligukeen eztabaida horretan sartu gabe, Ibarbiak garbi dauka: "saioan aipatuko diren liburu guztiak gomendagarriak direla, ez dugu liburu baten kritika txarrik egingo. Euskal literaturaren bueltan urtean ateratzen diren 200-300 liburuen artean denetik dago, gutxi batzuk oso onak, onak eta gutxieneko maila ematen ez dutenak. Ba, saioan behintzat, gure ustez onak ez diren liburuen aipamenik ez da egingo eta kitto"


Azkenak
“Inoizko euskal zinemarik indartsuena” izango da 73. Zinemaldian

Astelehenean jakinaraziko dituzte ordutegiak, eta hilaren 14an, igandean, jarriko dituzte salgai lehen egunetako sarrerak. 254 film egongo dira ikusgai, 56 herrialdetakoak.


26 herrialde prest dira Ukrainan esku hartzeko, baina Putinek erantzun die helburutzat joko dituela

Emmanuel Macron Frantziako lehendakariak adierazi du 26 herrialde prest direla gerra amaitu ondoren Ukrainan indar militarra zabaltzeko, “lurrez, airez edo itsasoz” parte hartuz. Vladimir Putin buruzagi errusiarrak erantzun die ez duela horrelakorik onartuko, ez... [+]


Hizkuntza bat gutxiago munduan: azken caddo hiztuna hil da

Caddo hizkuntza gorde eta biziberritzeko ahaleginean ari den ekintzailea da Alaina Tahlate. AEBetako jatorrizko caddo herriko hizkuntza hori jario oneko hiztun bakarrarekin gelditua zen: Edmond Johnson, 95 urteko hiztunarekin. Tahlate gazteak aitortu zion estutasunez bizi zuela... [+]


Asimilazioaren kontrako topagune izanen da Izpegi irailaren 19 eta 20an

Izpegiko besten hirugarren edizioa ospatuko dute, Basaizea Baigorriko kultur elkarteak, Baztango Gazte Asanbladak eta Baigorriko zein Erratzuko gazteek elkarlanean prestaturik. Hitzaldiak, bazkaria, ibilaldia, kontzertuak... izanen dute zeregina.


Azpiegitu handiak
Osasunak bat egin du Nafarroako AHTren aldeko Plataformarekin

Osasuna futbol taldeak bat egin du Nafarroako Abiadura Handiaren aldeko plataformarekin, azken honek ostegun honetan jakinarazi duenez. UGT sindikatuak eta Eraikuntzaren Industrializatzearen Aldeko Nafarroako Klusterrak ere bai.


Bilboko etapa Palestinak “irabazi” zuela azpimarratu dute, eta protestan jarraitzera deitu

Palestinarekin Elkartasunak manifestazio nazionala antolatu du urriaren 4rako. Ostiral honetan Euskal Herriko 130 udaletxeren aurrean protestatzera deitu du Gernika-Palestina ekimenak.


2025-09-05 | Sustatu
Itzulbide jarri dute martxan Osakidetzan, euskarazko lan-hizkuntza eraginkorragoa izateko

Osakidetzak Itzulbide aurkeztu berri du. Itzultzaile neuronal bat da EAEko osasuneko profesionalentzat, euskaraz egiten diren kontsulta medikoetako informazioa gaztelaniara itzultzen duena. Euskara lan-hizkuntza eraginkorra izateko baliabide gehiago eskainiko dizkie... [+]


Ikasle nafarren %30ak ikasiko du aurten euskarazko D ereduan

Hiru urte bete dituzten 1.404 ikasle berri matrikulatu dituzte D edo B ereduetan, Nafarroan. Adin guztiak kontuan hartuz, 27.334 ikaslek ikasiko dute euskaraz. Matrikulen 67,8% ikastetxe publikoen sarean izan da.


Pantailen gehiegizko erabilera, desinformazioa eta indarkeria praktikak identifikatu ditu adingabeen artean Macsonrisas-ek

Ikasleek pantailekin duten harremana aztertu eta "Heziketa digitala LH eta DBH" izeneko txostenean jaso dituzte ondorioak Macsonrisas-eko kideek.


Kaleratze kolektiboa ezarri nahi dute Maderas de Llodion

Asteleheneko bileran helarazi zioten asmo hori enpresa batzordeari, eta irailaren 9rako deitu dute hurrengo bilera. Fabrikak 151 behargin ditu gaur egun, baina ez dute zehaztu zenbat kaleratuko lituzketen.  


Herriko dantzan parte hartzen ari ziren emakumeei eraso egin diete Errioxako Cervera herrian

Emakumeak dantzara atera eta gizonezko dantzariek oztopatu egin dituzte, bultza egin diete eta haien dantza eragozten saiatu dira. Beste batzuetan musikariak geldiarazi dituzte eta ikusleetako batzuk bizkarra eman diete emakume dantzariei. Ez da Baztan, ez Hondarribia edo Irun;... [+]


2025-09-05 | Gedar
Gaztetxea lortu dute Etxaurin

"Bailara eraldatzeko ezinbesteko tresnatzat" hartzen dute Gaztetxea, eta elkartasuna adierazi diete "borrokan dauden beste Gaztetxe guztiei".


“Hondarribiko alardearen bi aldeak parez pare jartzea da zilegitasun bera ematea zapaltzaileari eta zapalduari”

Hondarribiko udal gobernuaren “ausardia faltaz”, kontsentsua bilatzearen tranpaz eta “gatazkaren espiritua berpiztu” nahi duen alarde tradizionalaren aldeko elkarteaz mintzatu zaigu Uxoa Anduaga, Jaizkibel konpainia berdinzaleko kidea. “Ez dira... [+]


Eguneraketa berriak daude