LABIRINTOTIK ALDE EGITEKO HEGOAK PRESTATZEN

  • "Ikaro" ikuskizuna estreinatu berri du Maskarada konpainiak. Ikaro eta labirintoa gaur egungo gizartearen metafora gisa hartuta, adierazpide ezberdinez osaturiko muntaia dugu: Juan Carlos Perezen zuzeneko musika, antzerkia, dantza garaikidea eta bideo irudiak.

2000ko apirilaren 09an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Benetako gertakari bat hartu dute "Ikaro"ren abiapuntutzat: duela ez asko Getxon hil zuten arlotearen hilketa lazgarria.Istorioaren haria Ikaro gaztearen bizitzari lotua dago. Beste gazte asko bezala, Ikaro, bere labirintoan bizi da, eguneroko errutina lasai eroan: bere ama eta lagunekin dituen harremanen gorabeherak, lan kontuak, eta abar irudikatzen zaizkigu. Pertsona, irudi eta labirinto berriak agertu ahala, ordea, astindu galanta hartuko du bere bizimoduak. Adibidez, liluratuko duen neska ezagutzean, maitemintzearen gazi gozoak biziko ditu. "Mundu guztiari gertatzen zaizkion gauzak islatu ditugu. Baina ibilbide horretan aurrez aurre topatzen ditugun hormatzarrak, uste dugunaren kontrara, guk geuk eraikitakoak dira. Gizabanako bakoitzaren errutina inguruko pertsonekin dugun harreman profesional edo pertsonalen ondorioa baino ez dela iradokitzeko, alegia" dio Carlos Panera zuzendariak.
Alabaina, hau guztia kontatzeko modua arras berezia hautatu dute. Labirintoaren metafora unibertsaletik abiatu eta errealitate kaleidoskopikoari buruzko ikuskizuna eraiki. Ideia honen inguruan lan eginez, oso modu librean esperimentatu dute, bai musika arloa, bai antzerkikoa ere. "Ikuskizunaren mezua hala ere ez da batere hertsia, izatekotan olerki dramatikoa da. Izan ere, muntaia osatzeko hizkuntza ezberdinak dituzten jokalariak aukeratu ditugu; batzuk dantza garaikidetik datoz eta besteak antzerki naturalistatik. Hartara, entsegu ugari egin dugu espresio molde berera egokitzeko. Emaitza, gure ustez, hainbat adierazpideren bidegurutzean dago". Ikaroren rolean Asier Zabaleta dugu, "Agur titan" laneko dantzaria, eta Dedalorenean aldiz, Iñaki Urrutia (euskaraz) eta Patxi Ugalde (gazteleraz).Josu Mujika aktoreak prentsaurrean esan zuenez "antzerkia eta dantza uztartzearen kontua guztiz atzeratua dago oraindik Euskal Herrian. Europan erabat normala dena, hemen ezer gutxi lantzen da eta egiten denean gainera, Frantziatik bereziki kopiatzen da. Hori dela eta, 'Ikaro' bezalako ikuskizuna oso lagungarria izango da jendea nahasketa hauekin ohitu dadin". Dantzariek maiz jotzen dute antzerki moldea lantzera. Antzerkilariek berriz, oso gutxitan alderantziz. "Guk hortaz, mugimenduak zer adieraz dezakeen jorratu nahi izan dugu, hitzak erabili behar izan gabe; pantomima, hau da, gorputz eta keinu bidezko antzerki-mota, hitza bezain adierazgarria izan daitekeelako".
Muntaiaren dramaturgia testu poetikoz osaturiko puzzlea da eta, testuak gainera, testuingurutik aterata daude, pertsonaia egoera ezohikoetan jarriz. Horri lotua, "istorioaren garapenean testuak ez dira zati esanguratsuak, berez duten indarrarengatik txertatu ditugu. Mugimendua, keinua eta irudiak dira benetako haria". Borges, Benedetti, Brecht, Cocteau, Kavafis, Pessoa, Sarrionandia eta beste zenbaiten testuak errezitatzen dizkio Dedalok Ikarori galdutako iparra aurki dezan.


"QUADROPHENIA" GOGOAN.

Aldi berean, beste ezerk bezainbesteko garrantzia du Juan Carlos Perez mutrikuarrak berariaz sortutako musikak. Bera pianoan, Fran Iturbe gitarra eta programazioan, Fernan Irazoki perkusioan, Mikel Irazoki baxua zein teklatuan eta Carlos Panera gitarran.
"Ikaro"ren estreinaldia nahita atzeratu egin zen, Juan Carlos Perezen izen bereko azken lanarekin batera atera zedin. Hamar kantak osatzen dute diskoa: "Insert coin", "Hippie", "Bueltak eman", "Blues", "Egun laburra", "Ama", "Erresiñularena", "Ikaro", "Zeruan zehar" eta "Jainko berriak".
Juan Carlosek hasieratik garbi ikusi zuen "Ikaro"k estetika pop bat eduki behar zuela, ikuskizunari jarioa emango ziona, "ez genuen topikoan erortzerik nahi; Ikaroren sinboloa oso anbiguoa da eta arriskua zegoen 'deja-vu' efektua sortzeko. Bi aukera zeuden: antzezlan bat girotzeko musika egin edota sinfonia moduko bat. Nola Carlos Panera eta biok garai berekoak garen, 'Quadrophenia' edo 'Tommy' bezalako opera rock horiek izan ditugu buruan. Baita Joseba Alcaldek atera zuen 'Ezekiel' disko xelebre hura, poema sinfoniko kutsukoa. Gainera, Itoiz sortu aurretik, 18 urte genituela, opera-rock bat taxutu genuen. Beraz, hori kontuan hartuta ekin genion lanari".
Sormen lana izan da zailena, "dexente kostatu zait hitzak egitea; beldurra neukan obran ageri diren poeten testuak astunegiak gertatzea musikatzeko, musikak bere hizkuntza duelako eta poesiak beste bat. Letrak arinak izatea nahi nuen, nahiz eta Ikarori buruz jardun. Musikaren trenbidea jarraituko lukeen lana, erraz entzuteko modukoa. Zerbait xelebrea egiteko baimena genuenez, Fran Iturbe eta biok, programazioa ere erabiliz kantak janzten joan gara. Baina noski, lau diskurtso ezberdinak egonik, musika fintzen joan gara, harik eta beste elementuekin ongi integratu arte. Azkenean, ordubete pasatxo irauten duen muntaia geratu da".
Hurrengo emanaldietarako datak eta lekuak oraindik lotu ez badituzte ere, datozen hilabeteetan Euskal Herrian zehar mugituko dute "Ikaro" ikuskizuna. Nolanahi ere, ez dira emanaldi anitz izango, obrako musikari nahiz dantzariek beste konpromiso profesionalak dituztelako

HEGAL BATEAN PISUA JARRITA ERE
Ikuslea hasieratik hegan jartzen du Ikarok; eta amaiera arte hor atxikiko du airean gustura labaintzen. Berdin dio ikuskizun hau betiko molde narratibotik ateratzeak, hots, hasiera, korapiloa eta amaiera; ez du halakorik, azken batean, irudikatzen duen gaur egungo gaztearen labirintoak irtenbiderik ez duelako.
Gogora dezagun greziar mitologiako mitoa: Dedalo arkitektoak labirintoaren irtenbidea kontatu zion Minos erregearen alaba zen Ariadnari. Eta honek Teseo bere maitaleari lagundu zion bertan gizakiak jaten zituen Minotauroa hil zezan. Mendeku egarriz, Minos erregeak. Dedalo eta Ikaro bere semea Kretako labirintoan sartu zituen. Irteera aurkitu ezinik zeudela, argizariz egindako hegoak asmatu zituen bertatik hegan alde egiteko. Hegan hastean baina, Ikaro eguzkira gehiegi gerturatu eta bere hegoak urtu egin ziren, itsasora behin betiko eroriz. Alegia, Ikaro ezin dela aske izan, ez aldeetara joanez ezta gora hegaldatuz ere.
Idoia Zabaletaren koreografian dantzariak hegalariak bailiran mugitzen dira jantzi limurkorrak soinean dituztela. Aldizka ageri diren erloju handien bidez errutina azpimarratzen zaigu. Eszenografia halaber, minimalista da; gizartean jasaten dugun etengabeko irudi bonbardaketa hiru dimentsiotan ageri zaigu, bertigoa ere sortzeraino. "Ikaro" honi hala ere, gorago hegaldatzea falta zaio. Irudiaren "dramaturgiak" deitu ohi zaie beste sormen iturrietatik edaten duten lanei. "Ikaro" ere mestizaje berri hauen baitan koka genezake. Gizaki ederrenak arraza ezberdinak nahastuz lortzen direla diote adituek. Esaldi hori ordea, ez da arte espresabideetara beti aplikagarria. Esperimentazioaren izenean denak ez duelako balio, ulergaitza gertatzea nahi ez badu bederen. Eta lan honetan dantza eta musika ongi lotuak dauden bitartean, hitza eta bideo irudiak, lekuz kanpo bezala daude. Gure irudiko ez daude ongi txertatuak pantomima eta dantzarekin. Eta, ahotsak, euskarazko bertsioan behintzat, ez du distirarik, metalikoegia dirudi.
Dena den, ilungune horiek argitzeko hor dugu Juan Carlos Perezen musika, ikuskizunaren bizkarrezurra bilakatzen dena. Erritmoa ezarri eta pertsonaien aldarteak adierazteaz gain, aipatu elementuak ere bere hegalpean jartzen ditu, hauek ez baitira gauza beren kabuz bakarrik igotzeko. Edota gehiegi estaltzen ote ditu? Nahiz eta zentzuen bidez lortu ulermenaren bidetik baino, lan gozagarria da

MASKARADA: 20 URTE MASKARA ALDATZEN
Oholtza gaina ikerketa egiteko ere badela oso present izan du konpainia bilbotarrak, beti ere euskara hobetsiz. Aurten gainera, hogeigarren urteurrena dute. Bernardo Atxagaren "Jimmy potolo eta zapataria" haur antzerkia izan zen lehena 1980an. Harrezkero, lan anitzak taularatu dituzte, hala nola, idazki literarioen moldaketak: "Harrizko Aresti hau", "Marxkarada", "Ernesto izatearen garrantzia" Oscar Wilde-rena, Antonio Skarmetaren "Nerudaren postaria", 200 emanalditik gora egin dituena, "Landalan" antzerki musikala Oskorrirekin, baita bakarrizketak ere: Patrick Süskind-en "Kontrabaxua", Stanislav Lem-en "Izarretako bitakora". Alta bada, "Ikaro" esperimental honekin "atsedena" hartu ondoan, esku artean duten hurrengo lana antzerkiaren ohiko ildora itzuliko da


Azkenak
Euskal diaspora elkartuko da Boisen, eta jendetsua izatea espero dute

AEBetako Idaho estutako Boise hiriburuan ospatuko dute euskal kultura ezagutarazteko, eta euskal diaspora batzeko. Hainbat ekitaldi egingo dituzte uztailaren 29tik abuztuaren 3ra arte.


Gurasotasun baimena 16 astetik 17ra luzatuko du Espainiako Gobernuak, eta 32 aste gurasobakarrentzat

Astearte honetako gobernu bileran onartuko dute PSOEk eta Sumarrek, akordioa iragarri baitute. Neurria "berehala" ipiniko dela indarrean jakinarazi dute.


Astebeteko liskarren ondoren, Thailandiak eta Kanbodiak su-eten akordio bat sinatu dute

Duela astebete, bien arteko mugan Thailandiako eta Kanbodiako tropak elkarri eraso egiten hasi ziren, Frantziaren kolonizazio aldian jatorria duen gatazka berpiztuta. Bi herrialdeek "berehalako eta baldintzarik gabeko" su-etena ezartzea adostu dute astelehenean, 35... [+]


Zuzenean eta zeharka 434.000 palestinar hil ditu Israelek 2023ko urritik, Gazako biztanleriaren %20, kalkulu baten arabera

The Lancet aldizkari ezagunak iazko uztailean eginiko "aurreikuspen zuhurraren" ondoren, zuzenean eta zeharka Gazan hilda egon daitezkeen palestinarren kopurua eguneratu du Steven Donziger abokatu entzutetsu estatubatuarrak, The Lancet-en formula... [+]


Europa makurrarazi du Trumpek
AEBek Europako produktuei %15eko muga-zergak ipiniko dizkie, eta alderantziz ezer ere ez

Horrez gain, Europa behartu egin du gasa AEBei erostera, 750.000 milioi euro xahutu beharko ditu horretan datozen hiru urteotan; beste 600.000 milioi euro gehiago inbertitu beharko ditu han, "inbertsio estrategikoetan"; eta, "ehunka milioi euro", zehaztapen... [+]


Agur esan du Hatortxu Rockek, baina segida izango du abenduan: Aske jaialdia

Lau egunez Lakuntza milaka lagunez bete du Hatortxu Rockek. Aurtengo edizioak presoen aldeko jaialdiaren bideari amaiera eman dio. Hala ere, abenduak 27rako jaialdi berria iragarri dute: Aske.


Gosez hiltzen ari gara

Nire gorputza erortzen ari da. Ama kolapsatzen ari da nekeak jota. Nire lehengusuak egunero jokatzen du bizitza laguntza pixka baten truke. Gazako haurrak gure begien aurrean hiltzen ari dira eta ezin diegu lagundu.


Octavio Alberola zendu da, Donostian Franco hiltzen saiatu zen anarkista

1962ko udan, CNT Francisco Franco diktadorea hiltzen saiatu zen Donostian, ETAren laguntzarekin. Octavio Alberola anarkistak koordinatu zuen ekintza, baina huts egin zuten.


Paul Urkijoren ‘Gaua’ hurrengo filmaren soinu bandaren grabaketan parte hartu du Aiaraldeko Iaiaiai taldeak

Irrintzi eta performance taldeak aste honetan egin ditu grabaketak Paul Urkijoren eta Mursegoren eta Aran Callejaren gidaritzapean, eta beste artista batzuekin elkarlanean, Ibon RG-rekin besteak beste. Sitgeseko zinema jaialdian estreinatuko dute pelikula, urrian.


2025-07-28 | Gedar
Arrazakeriarekin lotu ziren iazko gorroto-delituen ia erdia Espainiako Estatuan

%37 genero- eta sexu-diskriminazio kasuekin loturik egon ziren, eta aporofobia %33 hazi zen. Gorroto-delituen intzidentzia tasarik altuena Nafarroan identifikatu zuten iaz.


Umezurtz geratu diren Palestinako haurrei eskolak ziurtatzeko 41.000 euro bideratuko ditu Salam Gaza erakundeak

Nafarroako Kutxa Fundazioari esker 41.000 euro bideratuko ditu Palestinara Salam Gaza Gobernuz Kanpoko Erakundeak, umezurtz geratu diren haurrei eskolak bermatzeko gutxienez beste urtebetez. Alor akademikoa eskaintzeaz gainera, babes psikologikoa eta laguntza emozionala... [+]


2025-07-28 | Hala Bedi
Gasteizko kanpaldian jasandako Poliziaren bortizkeria salatu dute GKSk eta Etxebizitza Sindikatuak

GKSk eta Etxebizitza Sindikatuak salatu dute Ertzaintzak eta Gasteizko Udaltzaingoak gogor kargatu zutela "giro lasaian" egiten ari ziren ekimenaren aurka. Lau atxilotu, 11 identifikatu eta hamarnaka zauritu utzi zituzten Poliziaren esku hartzeari buruzko bestelako... [+]


Espetxetik irten da Georges Abdallah, Europan espetxean denbora gehien zeraman preso politikoa

40 urte pasatxoko espetxealdiaren ostean, joan den ostiralean atera zuten espetxetik, eta segituan Libanora eraman, bere jaioterrira. Libanoko Frakzio Armatu Iraultzailearen sortzailea izan zen, eta diplomazialari israeldar eta amerikar bana hiltzeaz akusatu zuten. Inoiz ez... [+]


Eguneraketa berriak daude