ZUHAITZ IGELAREN PUTZUA AGORTZEAR DA GIPUZKOAN

  • Hegoaldeko zuhaitz igela Hazparnen eta Gipuzkoako Orio, Usurbil eta Igeldo inguruko Mendizorrotz mendian dago. Orain, Gurelesa esne enpresa inguruan industri gunea egin nahi da eta igeltxoa ugaltzen den urtegi bakarra galtzeko arriskuan dago.

2000ko martxoaren 26an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Igel hau egoera kezkagarrian dagoen espeziea da. Ale kopurua gutxitzen joan da denboran zehar eta momentu honetan ale gutxi geratzen dira. Euskal Herrian, bere bizi eremua bi eskualdetara mugatzen du; alde batetik, Mendizorrotz mendira, hots, Orio, Usurbil eta Igeldoren artean eta bestetik, Hazparnera. Mendizorrotzeko populazioari dagokionez, isolatuta dago eta ale kopurua gutxitzen doa, hau da, populazio erliktikoa da. Egoera honen errudun nagusiena gizakia da.
Espezie honen hedapenari dagokionez; Afrikako iparraldean eta mendebaldean, Iberiar penintsulako hegoaldean Italiako iparraldean, Frantziako hego-ekialdean eta Balear zein Kanariar Uharteetan dago. Euskal Herriko populazioak isolatuta daude, bai Mendizorrotzekoa zein Hazparnekoa. Hau dela eta, agian, gerta liteke Euskal Herriko igelen ezaugarri genetikoak bereziak izatea. Dena den, hau ikertzeko dago.
Igel honek milioika urte daramatza eskualde honetan eta bertako bereizgarria dela esan daiteke. Mendizorrotz mendian hegoaldeko zuhaitz-igelaren presentzia ohi kanpokoa da, espezie mediterraniarra baita. Baliteke, igelaren kokapena, itsasoaren eraginarekin eta bertako klimarekin lotuta egotea; oraindik bereziagoa bihurtuz. Mendizorrotzeko populazio erliktikoa Europako iraungipen arrisku handienetarikoa duen populazioa kontsidera daiteke. Espezie hau, Mendizorrotzeko mazizo guztian egotetik, bi gune konkretuetara murriztu da. Bi gune hauek, Berio auzoa eta Gurelesa esne enpresa ingurua dira; baina, soilik azken honetan ugaltzen dira. Atzerakada honetarako hainbat arrazoi dago: suteak, landarediaren suntsipena, etxeen eraiketa eta abar.
Legeriari dagokionez; Bernako hitzarmenean "Zorrozki babestutako fauna-espeziea" eta Habitaten arteztarauan "Babes zorrotza behar duten garrantzi komunitarioko espeziea" bezala kontsideratzen da. Euskal Autonomia Erkidegoko natura babesteko egindako 16/1994 legeak; "Itsas eta basa fauna eta floraren arriskupeko espezien euskal katalogoa" egin zuen, zeinean, Hegoaldeko zuhaitz igela iraungipen arriskuan dagoen espezietzat jotzen den. Igel honek babes zorrotza behar du; espezie honetako aleak naturan edozein modutan nahita harrapatzea edo hiltzea eta ugalketa nahiz atseden-tokiak narriatzea edo suntsitzea debekatuta dago.
Soilik, Gurelesako urtegian ugaltzen dira eta populazioaren % 85 bertan dago. Beraz, berebiziko garrantzia dauka urtegi honek. Haritzalde talde naturalistak biotopo izendatzea proposatu du; aitzitik, putzua estaltzeko asmoa daukate bertan industri gune bat eraikitzeko. Arazo honen aurrean, Gipuzkoako Foru Aldundiak hamar putzu berri eraikitzea erabaki du berreskuratze plana martxan jarriz. Honen ildotik, herpetologo adituen arabera, putzu berriak bideragarriak diren ala ez (arrakasta duten) jakiteko gutxienez 3-4 urte itxaron behar dira. Igelaren populazioa ongi finkatuta dagoela eta goranzko joera duela ziurtatzeko.
Putzu berrien arrakasta ez dago %100 bermatuta, eginbehar geldoa baita. Putzuen eta inguruko egoeraren baldintzak egokiak izan behar dira ugalketarako; hainbat faktorek mugatzen du putzuen arrakasta, uraren tenperatura eta kalitatea, landaredia, harrapakariak eta abar. Honela, putzu berriak arrakastatsuak direla ziurtatu arte Gurelesako urtegia osotasunean edo partzialki mantendu beharko litzateke igelaren biziraupena bermatu arte. Hots, putzu berrien eraginkortasuna egiaztatu arte. Espero dezagun putzu berrien arrakasta ziurtatu bitartean Gurelesako urtegia estaltzeko erabakia bertan behera gelditzea. Erabaki hau administrazioaren esku dago.


ZUHAITZEAN BEHETIK GORA

Nolakoa da igeltxo hau? Azal fina eta berdea dauka. Alboetan sudurretik hasita begiak zeharkatuz aurreko hanketaraino marra beltz bana iristen zaio. Burua tentea, laburra eta borobildua du. Begiak alboetan eta kanporatuta dauzka, begi-niniak horizontalak eta eliptikoak. Tinpanoa begiaren diametroaren erdikoa eta oso nabaria da. Aurreko hanketan lau behatz dituzte eta atzekoetan berriz, bost. Behatz guztiek disko itsaskorrak dituzte, disko hauen bidez, zuhaitz, sastraka edota edozein oztopo igotzeko gai da. Honela, sinesgaitza dirudien arren, zuhaitzen adarretan topa dezakegu. 5,5 cm-takoa izatera hel daiteke eta espezie honen korroka geldoa eta oso indartsua da.
Hegoaldeko zuhaitz igela ikusteko garairik egokiena udaberria da, hasi berri dugun urtaroa, alegia. Garai honetan, igelak gustuko dituzten putzu edo urmael inguruetara gerturatzen dira parekatzeko asmotan. Sexu joko honetan, arrek ahoko zakua puztuz sakon eta indartsu egiten dute korroka, emea liluratuta uzteko asmoarekin. Bestalde, lurraldekoiak izanik, arren bat gehiegi hurbiltzen bada, berehala entzungo du mehatxu-korroka.
Ugal sasoia hiru hilabetekoa izaten dute, otsailean hasi eta apirila inguruan amaitzen da. Egunean zehar entzuteko momenturik egokiena gaua da, dei-korrokek ilunabarrean hasi eta egunsentira arte irauten baitute. Bikoteak elkartu ondoren, parekamendua gertatuko da eta berehala errunaldia hasiko da. Emeak 500 eta 1.000 arrautz bitartean erruten ditu uretako landarediaren artean eta nolabaiteko sakoneran.
Uretako landaredia ezinbestekoa da Hegoaldeko zuhaitz igelaren ugalketa prozesuan. Errundako arrautzen bideragarritasuna hein batean uretako landarediaren menpe egongo da, hau da, habitat egokia izatea derrigorrezko baldintza da. Ugalduko diren putzuetan baldintza fisiko-kimiko eta biologiko egokiak behar dira.
Egun batzuetara, zapaburuak agertuko dira; hau da, larba urtarrak. Hauek loredun landareez eta algez elikatzen dira. Larba sasoia hiru hilabete ingurukoa izan ohi da. Epe horretan metamorfosia gertatuko da eta igel helduak agertuko dira. Igelak, zapaburuak ez bezala, intsektuez elikatzen dira; euliak, kilkirrak, matxinsaltoak, burduntziak eta txindurriak izango dira bere jaki gustukoenak. Neguan, Hegoaldeko zuhaitz igelak hibernatu egiten du, harrien zartadurak, orbel tarteak edota lokatz azpiak aukeratzen dituzte gordeleku bezala

HEGOALDEKO ZUHAITZ IGELA BABESTEKO LEGEDIA
Biotopoa:
Oinarrizko legerian natur erreserba, natur monumentu edo babestutako paisaje gisan izendatzen diren natur guneak izango dira biotopo babestuak. Kategoria honen helburua ekosistema, komunitate, elementu biologiko, interes geologikoko eremuen... babesa da.
Baliabideen ustiapena mugatuko da biotopoetan, ustiapen hori eta babestu nahi diren balio ekologikoen kontserbazioa bateragarriak direnean izan ezik. Orobat, Natur Baliabideen Antolamendu-Plana (NBAP) egin beharko da aldez aurretik.

Bernako hitzarmena:
Zorrozki babestutako fauna-espezien barnean sartzen da espezie hau. Kategoria honetan debeku orokor hauek daude:
* Nahita harrapatu, eduki edo hiltzea.
* Atseden edo ugalketarako lekuak nahita narriatu edo suntsitzea.
* Basa-fauna nahita asaldatzea, batez ere ugalketa, hazkuntza eta hibernazio-garaietan, hitzarmen honen helburuak kontuan izanik asaldapenak eragin nabarmena baldin badu bederen.
* Arrautzak, nonahi daudela ere, naturan biltzea edo sun-tsitzea nahiz edukitzea, hutsik egonik ere.

Habitaten arteztaraua:
Babes zorrotza behar duten garrantzi komunitarioko animalia eta landare -espezieak.
*Animalia espezieak: babes-sistema zorrotza ezartzeko behar diren neurriak hartuko dituzte Estatu kideek, eta ondoko hauek debekatuko dituzte:
* Espezie horietako aleak naturan edozein modutan nahita harrapatu ala hiltzea.
* Espezie horiek nahita asaldatzea, bereziki ugalketan eta umaldietan, baita negualdi eta migrazioaldietan ere.
* Arrautzak nahita suntsitzea edo jasotzea naturan.
* Ugalketa nahiz atseden-tokiak suntsitzea.
* Naturan jasotako aleak eduki, garraiatu, merkaturatu eta eskaintzea, salmentarako nahiz elkartrukean erabiltzeko

Espezie erlikiala:
Area isolatuetan bizirik irauten duten espezieei esaten zaie. Garai batean ugaria izandako espezie batetik geratzen den hondar isolatua da. Isolamenduaren arrazoiak inguruneko gertaerak izan ohi dira, glaziazioak eta giza presioa, besteren artean.

Espezie endemikoa:
Garatu izan deneko arean konfinatuta bizi den espeziearen izaerari deritzo. Espezie honen gaur egungo banaketa area eta jatorrizko area berdinak dira; area honekiko espezie endemikoa dela esaten da. Konfinamendua, espeziearen sakabanaketa oztopatzen duten trabak daudelako izan daiteke edota espezie gaztea delako, hots, eratu berria delako eta jatorritik kanporantz hedatzeko astirik izan ez duelako. Hori gertatzen da adibidez, irla batean edo mendi batean


Azkenak
Iturengo arotza eta arte birziklatua

Ituren (Nafarroa), 1777. Erramun Joakin Sunbil (1755-1821) arotza Donamariako Joana Mari Ezpondarekin ezkondu zen. Ia 40 urte eman zituzten ezkonduta, Joana Mari 1806an hil zen arte. Eta tarte luze horretan, noizbait, Iturengo arotzak santu baten kobrezko estatua urtu omen zuen... [+]


2025-07-25 | Julen Orbea
Bilbon euskara jira ta Bira

Euskara badago Bilbon, baina non? Eta zertarako? Nork sortzen du euskarazko kultura, eta nork sostengatzen? Galdera horien aurrean, udalaren azken urteetako erabakiei begira, argiago ikusten da euskara eta kultura bizirik nahi ditugunontzat kezkagarriak diren erabakiak hartu... [+]


Honezkero, hemen dago beherakada

Antropologo eta ingeniaria den Yayo Herrerok dioen bezala, datu bat da. Horren jatorria ulertzeko erraza den baieztapen xume batean laburbil daiteke: Lurra agortzen ari da.

Gaia konplexua da. Ikuspegi asko daude, interesak gurutzatzen dira, informazioa desinformazioarekin... [+]


2025-07-25 | Ana Morales
Esan barik ez doalako

Sasijakintsua, jakineza eta franco txikia: horiexek dira aurrekoan Gotzon Lobera jaunak, Bilboko kale batzuen izenak aldatzeko ekimenaren kariaz, Deia egunkarian zuzendu dizkidan epitetoak. Ez du nire izena aipatu, egia, baina neu izan naizenez urte eta erdi luzeko borrokan... [+]


Gizon heterosexualak eta literatura feminista: hausnarketa bat

Hasieratik argi utzi nahiko nuke ez naizela inolaz ere feminismoan, sexu- eta genero-teorietan ezta LGTBIQ+ komunitatearekin lotutako gaietan aditua. Gizon txuri heterosexual bat naiz, ezkertiarra esan dezagun, bere burua feministatzat hartzen duena (edo feministen aliatua,... [+]


Auzolanean ikastola eraiki!

Goizaldeko lehenengo eguzki-izpiekin batera zabaldu ditu ateak Kirikiño Ikastolak. Zapatua da, auzolan eguna. Parte-hartze batzordeko arduradunak irrintzia egin eta lanera bideratu ditu bertaratu diren ehundik gora partaide: “Hemen erronkak denonak dira! Aurrera,... [+]


Amasa-Villabonako EH Bilduri erantzuna

Amasa-Villabonako EH Bilduk argitaratutako idatziaren harira, hainbat adierazpen egin nahiko genituzke. Lehenik eta behin, argi utzi nahi dugu larrialdi klimatikoari aurre egitearen urgentzia ukaezina dela, eta horregatik, krisi honekiko dugun kezkagatik beragatik jartzen dugula... [+]


Irunen eskuin muturreko “auzo patruilak” sortu dituztela salatu dute

Hainbat talde "neonazik" azkenaldian Irunen zabaltzen ari dituzten mezuak salatu dituzte asteazkenean Harrera Sareak eta hainbat kolektibok herrian. Eskuin muturreko "auzo patruilak" antolatzen ari direla salatu dute, eta hauek jendearen jatorriaren arabera... [+]


Udal legearen kontrako epai euskarafoboa
Euskararen aurkako erasoa salatu dute 200 alkate eta udal ordezkarik, eta hizkuntza bultzatzeko konpromisoa berretsi

Euskalgintzaren Kontseiluak deituta, Espainiako Auzitegi Gorenak joan den astean ebatzitako sententzia salatzeko prentsaurreko bateratua egin dute Bilbon. Sententzia "euskal gizartearen eta euskal erakundeen borondate demokratikoaren aurkako eraso zuzena" dela... [+]


Alonsotegiko Udalari dirua itzultzeko eskatu dio Bizkaiko Aldundiak, iruzurra egin zenetik hamairu urtera

Egun EH Bilduren esku dagoen udalak ia milioi bat euro itzuli beharko lioke foru erakundeari, duela hamairu urte, EAJ agintean zenean, diru-laguntza bat ez zelako behar bezala erabili, baizik eta iruzurra egiteko, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak berretsi duenez. Eskaerak erabat... [+]


Ertzaintzaren 300 BMW ibilgailuen erosketan irregulartasun posibleak salatu zituen barne txosten batek

Eusko Jaurlaritzako Ogasuneko Kontrol Ekonomikoko Bulegoak barne txosten bat egin zuen Ertzaintzak jaso dituen 300 BMWen esleipen kontratuaren hainbat baldintza kritikatzeko. Ezarritako baldintzak zehatzegiak eta murriztaileegiak zirela salatu du ogasunak, eta horrek enpresa... [+]


Txosnetako “beto politikoaren” aurkako GKSren kanpaldiaren kontra oldartu eta lau pertsona atxilotu ditu Poliziak Gasteizen

Bi aste barru hasiko diren hiriko jaietan txosna jartzen utzi ez dietela salatzeko kanpaldia egin nahi zuten Gasteizko GKSk eta Etxebizitza Sindikatu Sozialistak, Andre Maria Zuriaren plazan. 20:30ak aldera, ertzainak oldartu egin dira kanpaldian zeudenen aurka, eta bi... [+]


Lotsa sentitzen dut giza generoko kide izateagatik

Milaka pertsonak modu aktiboan parte hartu dute, eta hala jarraitzen dute, XXI. mendeko holokausto telebisatu handienaren aurka protestatzeko, eta pertsona horiei errespetu eta miresmen handiena zor diet. Baina, gizateriaren zoritxarrerako, askoz gehiago dira, egoerarekin... [+]


2025-07-24 | Nicolas Goñi
Europan, oraingo sinplifikazioaren izenean, biharko bizitzak kaltetuko dira

Jarduera ekonomikoak sinplifikatzeko eta lehiakortasuna indartzeko aitzakiarekin, Europa mailan baita Europar Batasuneko hainbat estatutan ere, klima, ingurunea eta giza osasuna kaltetuko dituzten legeak biderkatzen ari dira 2024tik, askotan interes pribatuen lobbyen eraginpean... [+]


Eguneraketa berriak daude