ZEIN USAIN OTE LUKETE LAINOEK EMAKUMEA BANINTZ?

  • Musika, kanta eta antzerkia nahasten dira "Emakumezko zapatak" ganbera operan. Angel Illarramendiren musika duela, Kike de Santiagoren libretoak emakume eta gizonen arteko (ez)berdintasunak ditu aztergai. Euskarazko bertsioa estreinatzeko dirua falta zaie orain.

2000ko martxoaren 26an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Bertigoa sentitu zuten Kike eta Angelek oholtzara igo zirenean. Hilabetetako lan kuttuna jendaurrean aurkezteko tenorea zen-eta. "Itziar" Euskal Kamara Opera izan zen lehena, mende hasierako opera baten egokitzapena, alegia. Orain aldiz, lan berritzailea taxutu du Kike de Santiagok.

"Zerbait zeharo berria egin nahi genuen, klasikoa bezain garaikidea, agertokian musika, kanta eta hitza neurri berean sartuz".
Kikeren aburuz luxu bat izan da hain profesional onez inguratzea

"Angel Illarramendik musikaren ardura bere gain hartu zuenean, beste dimentsio bat hartu zuen operak. Hori dela eta, erantzukizun handia izan da, dena alde edukita emaitza ere ona izan dadin lortzea. Entsegu mordoa egin dira, eszenaratzean elementu guztiek bat egin dezaten. Eta egia esanda, pozik gaude lehen bi emanaldietan ikusleen erreakzioa ikusita, planteatzen duen gaia eta adierazteko modua ez baitira lehen begirada kolpean atzematen".
Operak, gizon eta emakume baten arteko harremana du ardatz. Emakumeari zerbait adierazi nahi dio gizonak; emakumeak berriz, ez du gizona bere larruan sartzerik nahi. Hain zuzen, emakumeak anitzetan jantzi izan ditu gizonezko zapatak. Gizonak ostera, ez. Gizarteak ezartzen digun rol banaketaz haraindi, denok dugu gizon eta emakume sentitzeko ahalmena. Halaxe, bakoitzak elkarrenganako iritzi bat duela, (gorrotoa eta maitasuna hain gertu egonik) bere "ego"a babesteko asmoz, irri egin, sofritu eta gizakien antzera, hil egiten da, arima zeharo itsutua bailuen. Gizonek emakumearen parean egoten saiatzen diren arren, bestelako adierazpideak dituzte, azken batean, biologikoki ezberdinak direlako. Hori da obraren goiburua, horren inguruan hausnarketa piztea. Amaieran ikusten diren almendroak arimaren adierazle dira, bizitzak aurrera egiten duela alegia, nahiz eta gu bertan ez egon. Almendroen irudiak Murtzian hartuak daude, Las Minas de la Union inguruan, hain juxtu. Denis Diderot-en "Jacques, fatalista" antzezlana hartu du oinarritzat Kikek lan hau idazteko.

"Bere antzerkian pertsonaiak norabide batean jarri, eta bidean direla, plaust! beste norabaitera eramaten ditu. Garai hartan ukiezinak ziren antzerkiaren arauak urratu zituen Diderotek, egilearen aldarteak obraren baitan jarriz. Bere obretan bezalaxe, 'Emakumezko zapatak'en ere, bi pertsonaiak elkarren osagarri dira, On Kixote eta Sancho Panza bailiran. Orain dela 2.000 urte idatzi ziren "Betiereko harpak"
izeneko poemak ere sartu ditut testuan". Bestalde, libretoari heltzerakoan, korapiloaren garapena baino konponbidea jorratu du De Santiagok, une oro kutsu absurdua atxikiz.
Ordubete eta laurden irauten du operak,

"zertarako egin luzeagoa? Aditzera eman nahi duzuna denbora horretan egitea nahikoa bada? Opera klasikoan esaldiak zenbait aldiz errepikatzen diren bitartean, 'Emakumezko zapatak'en behin baino ez da esaten. Zertarako egin hiru minutuko 'do' bat, lehenengo aldian ulertu baldin bada? Publikoa ezustean harrapatzeko gure indargunea hiru elementuen konbinaketa da, baita eszenografia eta argien jokoa ere, Fernando G. Ansa eta Xabier Lozanorena hurrenez hurren".
Era berean, Joseba Torreren zuzendaritzapean, ganbera orkestrako zazpi musikariek honako tresnak jotzen dituzte: klarinetea, flauta, tronpeta, biola, harpa, kontrabaxua eta bibrofonoa. Orora, 25 lagun aritu dira lanean.
Greziar tragedia klasikoko korua osatzen dute protagonisten irudimenean agertzen diren lau kantariek.

"Baina ez pentsa hori irreala denik, kontrakoa esango nuke nik, bizitza koruez beteta dago-eta. Nonahi daude pertsona multzo txiki horiek besteen ekintzak epaitzen dituztenak, onerako zein txarrerako. Beraz, operan sartzea egokia iruditu zitzaidan, Lehen gertaldian Ramon Agirreren akatsak kritikatzen dituzte; bigarrenean aldiz, parte hartze handiagoa dute bi pertsonaien aldarteak irudikatuz".
De Santiagok aktore bat nahi zuen kosta ahala kosta, aktore trebea izateaz gain, musikarako zaletasuna eta belarri berezia ere izango zuena.

"Ramonek bi baldintza horiek betetzen zituenez, bera izan zen aukeratua; pertsona engaiatua da, gainera. Bi hilabeteren buruan halako maila lortu baldin badu, ziur nago sei emanaldiak segidan egin eta gero, oso maila ona erakutsiko duela".

EUSKARAZ EGITEKO ARRAZOIAK

Batez beste,"Emakumezko zapatak"en emanaldi bat egiteak 2 milioi pezeta (80.000 libera) inguru balio du. Euskaraz antzeztu dadin ordea, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntza nahitaezkoa dute. De Santiagoren ustez

"arrazoi kultural zein komertzialak daude. Alde batetik, euskaraz ere ongi funtzionatu dezakeelako; eta bestetik, gure kultura kanpoan ezagutarazteko aukera polita ematen duelako. Euskara ez da bakarrik ikastoletan bultzatu behar; normalkuntza noizbait lortuko badugu, literatura, antzerkia, ikusentzunezko eta arlo guztietan sartu behar da, hau da, gureganatu modu honetan hunki gaitzan. Hizkuntza gisa gainera, musikaltasun handia du euskarak, gaztelerak baino askoz handiagoa. Hortaz, kanpoko jendearen aurreiritziak kentzeko balio lezake. Apirilean ekingo diogu euskarazko bertsioa lantzeari, nahiz eta diru laguntza hori erabat kolokan egon".
Aldaketa nabarmenena Irene Ojangurenena izango da Isabel Alvarezen tokian.
Illarramendiren musikak izan duen harrera ona ikusita, CD eta CD-ROM bat aterako dituzte laster. Hurrengo emanaldia, maiatzan izango da Errenteriko Musikasten eta Espainian beste bi saio lotu dituzte Murtzian eta Alacanten. Oso litekeena da halaber, Hegoamerikan gaindi bira bat egitea

LURRA HOBETO ZAPALTZEKO ZAPATA DISTIRATSUAK
Takoi fina dute emakume zapata hauek. Hasieratik erritmo pausatua du operak. Illarramendiren musika xarmanta eta kolore liluragarriak lagun dituztela, bi protagonistak beren kezkak botatzen hasiko dira; Isabel Alvarez sopranoa eta Ramon Agirre aktorea nor baino nor punky itxurako ileordeekin jantzita. Puristen irudiko, "Emakumezko zapatak" honek ez ditu operaren arauak jarraitzen. Baina, zer da opera bestela antzerki abestua baino? Bestalde, beti esan ohi da errazagoa dela kantari bat aktore bihurtzea, aktore bat kantari bihurtzea baino. Bada, ulertzekoa da Kike de Santiagoren apustua Ramon hautatzeko. Berak eramaten du kontakizunaren haria, eta noski, ezin da miraririk egin, zenbait unetan gozakaiztu egiten baitu. Horren kariaz, batzuek esan dezakete ez dela zilegi aktore bat kantari lanetan murgiltzea, irain bat dela lanbidean dauden profesional petoentzat.
Menturaz, kantari profesional batek egin izan balu, musikalki hobeto entzungo zen, alderdi dramatikoa kaltetuz, baina. Izan ere, ba al da kanta nahiz antzezpenean maila bikaina eman dezakeen supergizonik? Isabel Alvarez bestalde, sinesgarri dago bere rolean, kantarako dituen dohaien erakustaldia dugu berea, etzanda dagoela ere doinu zailenak erdietsiz. Jainko-kantarien teknika ona da, David Azurza kontratenorea mediku zurruteroa, Izaskun Arruabarrena altoa emakume lodia eta erizaina, Josu Lopez baritonoa erizaina eta Peio Mendizabal tenorea politiko gisa. Pertsonaien gogoetak eta lau jainkoen juzkuak ongi uztartzen dira. Pasarte gogoangarriak nabarmentzekotan politikariaren hitzaldia dugu, gehiengo osoaren kontzeptoa aldarrikatuz, edota protagonista birjintasunarekin tematua dagoela ikusita, emakume lodiak leka eta labanaren metafora maltzurki botatzen dionekoa. Dena den, azken txanpan, erresoluzioa zertxobait lausotua geratzen da. Musika pixkanaka ahitzen ari dela, hutsune bat nabaritzen da irudiak sartu aurretik.
Akats tekniko bat izan bazen ere, arraro egiten da bi pertsonaiak oholtzaren zoko batera joatea kupulan agertuko den almendroen loraldia miresteko. Indar gehiago izango zukeen "mugi ditzagun belarriak" publikoari begira esateak.Azkenik, Angel Illarramendi zarauztarraren musika gorestea baino ez zaigu geratzen, pertsonaien aldartearen adierazle jostagarria, harmoniaz betea, musika tresna bakoitzari duen zuku gozoena ateraz.


Azkenak
Bizkaiko Golkoa ia bi aldiz azkarrago ari da berotzen munduko batez bestekoa baino

Naturklima fundazioak kaleratutako Itsasoko eta kostako txostena-k argitara eman ditu klima aldaketa euskal kostaldean izaten ari den ondorioak: Bizkaiko Golkoko uren tenperatuta 0,22 gradu igo da hamarkada bakoitzean, 1981tik 2023ra, munduko uren tenperaturen batez besteko... [+]


Protesta egingo dute Los 40 Summer Live jaialdiaren aurka, Zarautzen

Beste urte batez Los 40 Summer Live jaialdia ospatuko dute Zarautzen, eta horren kontra agertu dira herriko hainbat eragile, haien ustez, garrantzi handiagoa ematen zaiolako ekitaldi horri herriko jaiei baino: "Argi erakusten du gure herrian zeinentzat dauden erraztasunak... [+]


Azterketa %90ek suspenditu dute eta Zupiriak esan du: “Ertzain izateko ikasi egin behar da”

3.600 pertsona aurkeztu dira ertzain edo udaltzain izateko lan eskaintza publikoko deialdira, eta 2.800 hautagaiek ez dute proba psikosoziala edota atal teorikoa gainditu. Segurtasun sailburuak defendatu egin du Polizia izateko "exijentzia maila".


CAF-Elhuyar sariak etetea erabaki dute, “baldintza egokirik” ez daudela arrazoituta

Zientzia-dibulgazioa saritzeko erreferentziazko sariak izan dira CAF-Elhuyarrekoak. Antolatzaileek 31. edizioa martxan zegoela etetea erabaki dute, "sariketa behar bezala egiteko baldintzarik ez dagoelako".


Nila Heredia
“Evo Moralesek ingurune toxikoa du, eta ezinbestekotzat jo du bere burua”

Boliviako ezkerreko militante historikoa da Nila Heredia, bi aldiz Evo Moralesen Osasun ministro izandakoa. Abuztuan hauteskunde orokorrak izango dituzte, eta herrialdearen egoera politikoa aztertu du elkarrizketa honetan.


Guggenheim Urdaibai Stop plataformak museoaren proiektua bertan behera uzteko eskatu die instituzioei

Joan den astean aurkeztu ziren proiektuaren inguruko entzuketa prozesuaren emaitzak, eta Guggenheim Urdaibai egitearen kontrako iritziak gailendu ziren. Busturialdearen beharrei "arduraz" erantzutea exijitu die plataformak, eta proiektuaren inguruko informazio eta... [+]


Indarkeria matxista gisa ikertzen ari dira 78 urteko emakumearen hilketa, Zizur Nagusian

Emakumea hilda aurkitu dute bere etxean. Senarrak, 85 urteko gizonak, emakumearen heriotzaren berri eman du, Polizia bertaratu denean diskurtso inkoherentea zuela ohartu eta atxilotu egin dute. 


Konfrontaziora pasatzeko garaia da

Euskararen normalizazioaren motorrak herri dinamikara bueltatu behar du aurrera egin nahi badugu


2025-07-30 | Sukar Horia
Dominatzaile pobreak

Bolo-bolo dabiltza gugandik zenbait kilometrotara gertatutako pogromoak, hamarkada luzetan −mendez mende− zilegituriko arrazismoa oinarri dutenak. Palestinan, Torre Pachecon eta Hernanin, arazoa antzekoegia da, intentsitate ezberdinez bada ere. Moroak dira behe-laino... [+]


Barkamena inprimatzen eta saltzen

Mainz (Alemania), 1454. Johannes Gutenbergek eskala handian inprimatutako lehen liburua argitaratu zuen, Berrogeita bi lerroko Biblia izenez ezagutzen dena. Gutenbergek ez zuen inprenta asmatu; dakigula, Txinan, 1040an, Bi  Shengek asmatu zuen inprimatzeko lehen makina... [+]


Migrazioei buruzko jarrerak gurean

Diskurtso erreakzionarioen gorakadaz ari gara azken urteetan. Dela migrazioei buruz, dela feminismoa, euskara eta abarri buruz. Testuinguru horretan, garrantzitsua iruditzen zait jarrera erreakzionarioak edota migrazioei buruzkoak aztertzeko ez gelditzea titularretan, eta gaiari... [+]


Euskarak Euskal Herria behar du

Euskararen balizko etorkizunari buruzko ikerketa bat ezagutzera eman da berriki, eta zalaparta eragin du bertan irudikatzen den paisaia beltzak. Asaldamendu hori auzitan jarriz abiatuko dut nire ekarpena. Zergatik da harrigarria datu hori? Zein mundutan bizi gara, gure egoeran... [+]


Ergelkeria

Liburuak hasi, utzi… begietatik garunera nagi doaz esaldiak, eta itzali ezin dudan tik-tak bat entzuten dut. Ikus-entzunezkoak pikatzen ari naiz.

Entzun dut burpee, eta Llados, eta body count, eta nahi duzulako zara pobrea, eta Milei, eta Thiel, eta unibertsitatea... [+]


2025-07-30 | Inma Errea Cleix
Kaka

Uda honetako erronka omen sare sozialetan: kaka egitea igerileku publikoetan. Ohikoak dira jokabide zikinak sare horietan, eta batzuek beren gorotz fisikoa libratzea, ororen begi-bistan eta eskura, honezkero gaina hartu digun zikinkeria digital erraldoia hezurmamitzea besterik... [+]


Eguneraketa berriak daude