Tantoa


2000ko martxoaren 19an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Ezagutu nuenean pare bat urte zerama-tzan hegoaldean, iparraldeko exilioa amaitu ondotik. Politikagintzak bete-tzen zuen bazter guztietako haize freskoaren guraria; eta amesten genuen iraultzaren aldeko baitan kokatu ninduen, sinismenak eta naturaltasunak ematen duten indarraren poderioz. Egun, topikoa dirudien arren, nazional eta sozial iraultzaren xedeak uztartu nahian eta era berean teoria praxi bilakatu guran, gero urte luzeetan iraun izan duen ibilbideari ekin nion, bera zaharragoa izaki aitzindari zelarik. LAIA eta KASen sasoiak ziren; eztabaida, formazioa eta jakinmina pil-pilean; HBren sorrerarako ilusio eta itxaropena, atsedenik gabeko lana... baina pozik eta gustura! Eta Teo, saltseroa zen, geldi egon ezina, batetik bestera eten bako mugimenduan ibili behar zena, berdin gaua ala eguna izan, ordurik gabe, ogitartekotik tira eta segi, redios!
Hurrengo elkartze sendoa (gaur artekoa izan dena) 83an izan zen, bera Algortako AEK-ko "Lauaxeta" euskategian lanean zegoela. Ni ere lan bila bertaratu nintzen eta han zegoen Teo, gau eskolatik pasa eta euskaltegiko sor-tzaileetarikoa. Eta nire oroimenean atzera jo-tzen dudanean onartu behar dut han emaniko bizpahiru urteak ahaztezinak izan zirela: hango egin beharra eta aktibitatea, sarritan 6-8 ordu klase eman ondoren, bilerak, bertako kudeaketa eta plangintzak... eta herria "hartu". Izugarrizko identifikazioa lortu genuen ikasle-irakasle-Algorta hiruki zabal hartan, eguneroko bizipozaren aldeko erronka Algortako kosmogonia txiki-handi haren baitan sustraituz. Eta egin zen saltsa haren osagarririk saltseroena Teo zen. Exageratzen nabilela? Galdetu Algorta eta inguruetan!
Gauzak ez dira beti norberaren gustuko bidetik abiatzen eta Bilbora eman genuen jauzia, G. Aresti euskaltegira alegia. Inoiz baino ilusio handiagoa, esperientzia aberasgarriak ematen duen bagaje sendoarekin, gauza berriak egiteko asmoz traba eta inmobilismo guztien gainetik, ekinaren ekinez, sarritan hanka-sartze itzelekin, baina beti prest gabezi pertsonal eta hutsune kolektiboetatik ikasteko. Eta Teok ematen badaki, neu lekuko; eta kontrakoa diruedien arren, hartzen eta enkajatzen ere bai.
Luzeegi litzateke dena zehaztea: euskalgintza eta partehartze zuzenaren bitartez, berdintasunaren planteiamenduak; iragana kontuan izaki, egunerokoa bizi eta etorkizuna helburu; dogmatismo merkeetatik at heterodoxia sanoa eta kritikotasuna bultzatuz; beti bila, bila... Horretan langile porrokatua da Teo, ameslaria bezain errealista, eta erein zuen haziaren fruituak bistan daude: Zenbat Gara K.E., Kafe Antzokia eta etorriko diren beste zenbait egitasmo.
Kontalari handia da nire laguna, eztabaidazale sutsua, parrandazale amorratua... indarra dario leku guztietatik, saltsero naturala... Ah! Eta paletan ondo jokatzeaz gain, musean tranposo inpenitentea. Pozten nau zu ezagutu izanak; merezi izan du


Azkenak
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!