Neguzalearen samina eta dolua eta berogoseen itxaropena kolorez gauzatzen du martxo eguraldi gorabeheratsuak urtero. Mimosa harroaren loretza horiaren usain alergenikoa zimeltzeaz bat elorri beltzen, udareondo goiztiarren, magnolia soulangeanoen, irasagarrondo japoniarren, aranondo finen, sahats tenteen eta lili ubelen loreak gogoz zabaltzen ari dira. Inpresionisten sasoi honetan, gure ilobek gehien atsegin duten kolorez jazten da muxikondoa. Arrosa ahula bada muxika loreen kolore nagusia, gorri bizia hautatua duten bakan batzuk ere badira.Muxikondoak Euskal Herriko arrazakeria meteorologikoa azaleratzen du. Ebro ondoko erribera zabaletako lurralde lehorretan bakarrik bizi da bizi. Atlantikoaren eragina nabarmena den lurretan indarrean hazten da gustura biziko litzatekeela adieraziz, baina hezetasun txa txua... Epelean gozo eta uretan mardul ugaltzen zaizkio arerioak, onttoak. Loretan dagoela irekitzen ditu hostoen begiak eta hor ditu zain lepraren onttoak. Puntta berriak azaldu ordurako erasoa antolatua dago eta berde bizi lauak diren hostoak lipu gorriak heldutakoaren antza hartuko dute. Horixe da muxikondoaren lepra. Gurera ondo egokitu gabeko kanpotarra izatearen gurutzea darama gajoak...
OHARRA: Aukera hau hautatuz gero hurrengo aldietan ez dizu galdetuko ze instantzia erabili nahi duzun.
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...