Anjel Illarramendik honakoa esan zuen "Euskaldunon Egunkaria"n multinazionalen eta zinearen inguruan: "Multinazional guztiak atzetik dauzkagu. Garesti ateratzen da soinu-bandaren produkzioa, eta behin filmarentzako grabazioa eginda, bigarren irtenbide bat aurkitzen diote diskoaren bitartez".
Laxaro Azkune honela mintzo zen gai-jartzaileen inguruan "Gara"n:"Pentsatu izan dut, gai-jartzailearen lana ez ote den hainbesteraino baloratzen. Publikoaren aldetik, hori oso gauza erraza dela iruditzen da, gai-jartzaileari bat-batean sortuko balitzaio bezala".
Koldo Zuazok honela zioen "Arrasate Press"en:"Euskalkia gure sena da. (...) Sen gabeko pertsona ez da gauza berriak sortzeko gai, eta ez du irizpiderik irakurri edo entzuten duena zuzena ala okerra den erabakitzeko. Euskalkiei derrigor eutsi behar diegu".
Anje Duhalderen hitzak dira hauek "Leihotik" aldizkarian esanak:"Egun, ez ditugu besteek dituzten oinarrizko baldintzak behar den gisan lan egiteko. Gero, (...) behar bada euskal disko etxeak ez dira aski ausartak, edo ez dute traturik egin nahi nazioartekoekin".