DANIEL DERGI EUSKAL PRESOA: GOSEAREN GURUTZEBIDE LUZEA

  • 63 presok utzi egin du baraua eta 20k eusten diote aldizka. Josetxo Arizkuren bere indarren mugaraino joan zen eta Daniek Dergi hiriburutarrak bere indarren muga gainditu zuen.

2000ko martxoaren 05ean
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Daniel Dergi 1996an atxilotu zuten hainbat urte sasitan ibili ondoren. Frantzian dauden 75 euskal presoen kolektiboaren mintzakideetako bat da. Berak burutu du barauldi luzeena orain arte: iragan abenduaren 24tik otsailaren 24ra (hitz hauek idazteko egunean). Osnyko presondegian greba hasi ondoren Fresnesko espetxera aldatu zuten otsailaren 4an. Uneon, Kremlin-Bicetre ospitale zibilean dago.


HIRUGARRENEZ KONDENATUA.

60. gose greba eguna bete zuen egunean hirugarrenez zigortu zuten ETAko militante hau. Epai bakoitzeko 10 urteko zigorra bete beharko du. Espainiako Gobernuaren estradizio eskaerarik ez bada Frantziako presondegietan bete beharko du bere zigorra. Bere ohiko osasuna leheneratzeko berantegi izan daiteke dagoeneko. Ospitale zibil batera eramaten ez zuten bitartean Danielek uko egin zion medikuek lagundua izateari. Azkenik –Fresnesko espetxearen zuzendariak edo Osasun Ministerioak onartua– Danielek jarritako baldintza bete dute, eta ospitale zibileko medikuen eskutan dago. Bere txostenaz arduratzen den Yolanda Molina Ugarte abokatuak honela bizi izan zuen aldaketa unea: «

Ez zuten ospitale zibil batera eramatea onartzen, baina, azkenean onartu dute behintzat. Bizirik aterako den esperantza badaukat orain, bertako sendagileak oso onak direlako eta bera aurrera ateratzeko ahaleginduko baitira
». Josetxo Arizkurenek 56 egun iragan zituen baraurik. Daniel Dergi aurrerago joan da oraino. Bien oldarkortasuna ikarragarria da abokatu honen hitzetan: «

Josetxo ikusia dut. Hilabete baten buruan bere ohiko pisua berreskuratu du, baina osasuna ez. Fleury-Merogisen dago, sendagileek ongi artatua da. Haatik, ondorio ikaragarriak pairatzen ari da. Zenbait gorputz atalen funtzioa ez du berriz berreskuratuko
».


FAMILIA KINKA LARRIAN.

Daniel Dergi lau anaia-arreben bigarrena da. Aita Hazparnekoa eta ama aldudarra ditu. Baiona ondoko Hiburura ezkondu ziren biak. Daniel atxilotu zutenean garage batean ziharduen auto-saltzaile gisa. Beñat eta Maddi gurasoek ez zuten ikusi azken bi asteetan. Kremlin-Bicetre ospitale zibilera aldatua zuten biharamunean abiatu ziren semea ikustea: «

Nire semea biziki preziatua da bere lantegian eta lagunartean. Jende anitzen sustengua ukan dugu; bere nagusiena barne. Libratuko duten egunean lanerako atxikiko dutela adierazi digute nagusiek
», adierazi zigun Beñatek emozinaturik. Azken berria jakin ondoren pozik agertu zitzaizkigun Beñat eta Maddi: «

Berri ona da, baina bere osagarrira itzultzeko badu bulta batendako. Azken aldikotz ikusi nuelarik, arrunt joana zen. Larrua besterik ez zen. Nik gelditu behar zuela erran nion, baina berak segitzeko bere arrazoinak eman zizkidan. Orain bederen sokorria ukanen du
».


ORDEZKARITZA BETI ZAIN.

Espetxetako zuzendaritzarekin harremanak bideratzeko ordezkaritza lan eta lan ari da Fresnesen. Koordinaketa eta ABko kideak, Koldo Gorostiaga eta Alain Krivine eurodiputatuak eta Leon Schwartzenberg doktore eta ministro ohia ari dira zeregin horretan. Ez dute frantziar agintari inorekin hitz egiterik lortu ordea. Ipar Euskal Herrian hainbat protestaldi burutu izan ziren artean. Egoeraren larriaz oharturik, azken astean hautetsi gehiagoren atxikimendua erdietsi izan zuten euskal presoek, eta Dergik bereziki. Koordinaketako Pantxo Belinek honela zioskun: «

Danielek bururaino joateko asmoa agertu digu. Espetxeko baldintzak jasangaitzak direlako eta presoen eskubideak errespetatzen ez direlako. Bere ekimenarekin frantses demokraziaren baitan arazo bat pausatu nahi du
».
Ordezkaritzak, egoera bideratzeko bere ahaleginean, Berdeak taldearen atxikimendu osoa izan du. Beste alderdi batzuen laguntza igurikatzen zuten bitartean Gasteizen izaniko atentatuaren berria iritsia zen –Fernando Buesa Blanco parlamentario sozialista eta Jorge Diez Elorza ertzainaren hilketen oihartzuna– Pariseraino. Atentatuak desmatxak amini bat hoztu zituen apika. Atentatuak preso honen egoera larria eklipsatu zukeen

Xantal Aranbel:«Hautetsiek beste engaiamendu maila erakutsi behar dute».
Daniel otsailaren 18tik 24ra ikusi gabe egon zara. Nola bizi izan dituzu egunak eta azken orduak bereziki?
Goizean goizetik Fresnesko ospitalera joan naiz, egunero bezala, bera ikustera, eta beldurtu naiz Daniel ez zegoelako han. Nehork ez digu deusik erran. Ez genekien presondegiko ospitaletik eramana zutela.

Nola jakin duzu berria?
Osasun Ministerioko funtzionario batek eman dit berria. Berak erran dit ere, eramana izan den ospitale zibileko zuzendaria –Kremlin-Bicetre ospitalea– nirekin biltzeko prest zegoela, hala nahi izanez gero. Hara joan naiz eta Daniel ikustea eskatu diot zuzendariari.

Nola antzeman duzu Daniel?
Biziki ahula aurkitu dut. Bere egoera zirraragarria da, ikarragarria. Edozein unean konortea galdu dezakeen inpresioa eman dit. Arazoak ditu bere gernuari eusteko. Hala ere, bere kasa mugitzen da.

Sendagileekin bakarrik zegoen?
Ez. Polizia andana bat zegoen ere bai. Polizia ugari artean eramana izan da gelaraino. Hori bai, bera oinez iritsi da, inoren laguntzarik gabe, emeki-emeki.

Berarekin hitz egin duzu. Kontzientea da bere egoeraz?
Bai, guztiz kontzientea da, hitz egiten du, badaki zer pasatzen den bere inguruan.

Ospitale zibilean hobe izanen al da?
Beharrik. Mediku oso jatorrak aurkitu ditut, gizabidetsuki portatzen ari dira Danielekin. Medikuen arabera, Daniel ez dago egoera gaindiezin batean. Jon Enparantza abokatuarekin mintzatu dira eta ez omen da iritsi muturreko unera oraindik.

Frantses komunikabideetan entzun dugunez, baliteke bitaminak ematea.
Medikuek tratatua izateko ospitale zibil batera ekarria izatea zen berak jarritako baldintza, eta erdietsi du. Aitzina segitzeko asmoa du Danielek.

Frantses hedabideak interesatzen hasiak dira.
Irudiz hasiak dira euskal arazoaz eta euskal presoez arduratzen, baina horretarako bi hilabete pasa behar izan dira.

Gobernuaren aldetik aldaketaren bat espero al duzu?
Beti itxaroten da aldaketaren bat. Baina orain arte, justizia ministroak gure ordezkaritzarekin biltzea errefusatu du. Ipar Euskal Herriko hautetsi gehiagok sinatu du presoen hurbiltzearen aldeko eskaera, baina beste maila bateko engaiamendurik ez badute hartzen zaila izanen da

Hedabideak aiduru

Zortzi aste iragan behar izan ziren Frantziako Estatuko hedabideak Dergiren gose grebaz interesa zitezen. Izen handiko «Le Monde» egunkaria izan zen lehena; Canal + telebista ondoren. 60. gose greba egunaren bezperan, frantses telebista publikoek –F2 eta F3 kateak bereziki– bere informazio saio nagusietan eman zuten ezagutzera presoen egoera larriaren berri. Xantal Aranbel neskalagunaren lekukotasunak jaso zituzten, Danielen egoeraren xehetasunak –20 kilo galdurik eta deshidratazio prozesuan– baita euskal presoen eskakizunen berri eman ere.
ETA erakundeak Frantzian duen buruzagi garrantzitsu gisara aurkeztu zuten Daniel Dergi hiriburutarra, baita bere heriotzak ETAren nola-halako erantzun gogorra ekar lezakeela adierazi ere. Mediku baten iritzia eman zuten aldi berean: «

Persona bat ahul eta defentsarik gabe gelditzen bada, inolako erreakziorik ez duela, egin behar dena, sinpleki, bere nahiaren aurka bada ere, artifizialki elikatzea da. Horretarako moduak eta bitartekoak ditugu eta
».
Fresnesko Ospitalearen Joackim Pueyo zuzendariak honela hitz egin zuen: «

Frantziar Errepublikan preso sozialak edo komunak besterik ez daude. Guk bere erabakia duintasunez errespetatzen dugu, beste atxilotuen erabakiak errespetatzen ditugun bezalaxe»

Azkenak
Hegazkinez bidaiatzea trenez baino 26 aldiz merkeago izan daiteke Europan

Europa barruan hegaldiak hartzea trenez bidaiatzea baino 26 aldiz merkeagoa izan daiteke, 31 herrialdetako 142 ibilbidetan oinarritutako Greenpeaceren ikerketa baten arabera. Hegaldien zerga pribilegioei egotzi die desparekotasuna, eta trenbidea merketzeko neurriak eskatu ditu.


Belfasteko Kneecap musika taldea jo-puntuan: epaiketak, zentsura, jazarpena...

Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]


Gutxieneko soldata propioaren alde 138.495 sinadura lortu dituzte sindikatuek

ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.


Gazako genozidioan hildakoen %83 zibilak dira, Israelgo armadaren datuen arabera

Israelgo armadaren barne agiri batean agertzen diren datuek diote Gazan hil dituzten sei palestinarretatik bost zibilak direla, azken hamarkadetan aurrekaririk ez duen sarraskia izanik. Israelgo zerbitzu sekretuek maiatzean zioten armadak Hamaseko eta Jihad Islamikoko 8.900... [+]


Sexu erasoak “kopuruz eta intentsitatez handitu” dira Bilboko Aste Nagusian

Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]


Kartzelan jaioa eta Israelek eraila adin nagusitasunera iritsi aurretik: Youssef Al-Zuqen historia

Youssef Al-Zuq munduko preso gazteena izandakoaren bizitza Gazako zigor zikloaren ikur da. Al-Zug 2008an jaio zen kartzelan, ama atxilotu eta epaiketarik gabe espetxeratu ondoren. Uztailaren 12an hil zuten Israelen bonbardaketa batean.


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Txikiren eta Otaegiren mural bati eraso egin diote Durangon

Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.


Nazien kontzentrazio esparruetan palestinar zapia ezin dela jantzi ebatzi du Alemaniako epaitegi batek

Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.


AEBek beltzez margotu dute Mexikoko mugaren hesia haren tenperatura igo eta migratzaileak pasatzea saihesteko

Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.


Ibai Iturria Garmendia, mendi gidaria
“Jende asko ez da modu egokian joaten mendira, kezkagarria da”

Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.


2025-08-21 | Gedar
Zumaiako Bedua jatetxeko esplotazioaren testigantza gehiago bildu dituzte

Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.


Israelek Gaza hiria okupatzeari ekin dio, Hamasek azken su-eten proposamena onartuta ere

Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]


Eguneraketa berriak daude