40.000 ETORKIN INGURU BIZI DA EUSKAL HERRIAN


2000ko otsailaren 27an
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Inmigrazioa ez dago gugandik urrun. El Ejidon, Almerian, Levanten edota Kataluniako zenbait tokitan milaka eta milaka etorkin daude, hainbat herrialdetatik etorriak, eta urte osorako edo sasoikako langile moduan aritzeko. Inmigrazioa Euskal Herrian ere bada. Bai Europatik etorria –gehien bat ekialdetik–, bai Afrikatik –Marokotik bereziki–. Eta bada gurean, gutxi-asko, modu iraunkorrean bizi nahi duenik, Araba eta Nafarroara patata, mahatsa edo beste produktuen uztan lan egitera datozenak kasu. Sasaikako langile bezala ezagutzen ditugu. Hauen artean, hala ere, gehienak Espainiako Estatuko beste herrialdetatik datoz, eta asko buhame arrazakoak dira. Batzuen eta besteen problematika antzekoa da zenbaitzutan, oso bestelakoa bestetan.


ZENBAIT DATU.

Euskal Herriko etorkin kopuruaren inguruan ez dago datu fidagarririk, ez baita gauza bera datu ofiziala eta erreala. Beraz, 40.000 etorkin inguru bizi dela esan dezakegu, 7.000 bat Iparraldean eta gainerakoak Hegoaldean. Espainiako Barne Ministerioaren datuek diote bizileku baimena duten 30.000 atzerritar bizi dela Hego Euskal Herrian. Iparraldean, berriz, bizileku baimena 7.000 etorkinek dute; hauetatik 2.000 Espainiako Estatutik etorriak eta gainerakoak gehien bat magrebtar eta portugesak.
Etorkinek arazo larri batekin egiten dute topo –gero hitz egingo du sasoikako langileez–: burokrazia. Bete beharreko izapide guztiek denbora eta dirua eskatzen dute, bizileku eta lan baimenak (50.000 pezeta, 2000 libera, inguru etorkineko) ordaindu behar dituzte, baimen hauek berritu eta bizileku baimena eman aurretik osasun aseguruak eskuratu (gutxienez 60.000 pezeta). Lan baimenak oso gutxinaka ematen dituzte, eta lan baimenik ez baduzu, bizilekuarena ez dizute emango.
Espainiako Legebiltzarrak onartu berri duen Atzerritartasun Legeak etorkinentzat zenbait hobekuntza ekarri badu ere, oso urrun da oraindik euren nahikarietatik eta hauek duintzat hartzetik. Egia da orain babes ofizialeko etxebizitzak izateko, lan eskaintza publikoetan eskuhartzeko edota hezkuntza bekak eskuratzeko eskubidea dutela, baina hauek guztiak indarrean jartzean traba burokratiko asko izaten dituzte eta azkenerako ez dira aplikatzen.
Etorkinek gure artean izaten duten beste arazoetako bat soldatena da. Sarritan egiten dizkieten behin-behineko lan kontratuei gehitzen zaie soldata hauek ez direla egiten duten lanaren mailakoak.
Nahiz eta Euskal Herrian ez den El Ejidoren gisako arazorik gertatu, eta etorkinak bertakotuagoak dauden, hemen ere egokitze, integratze eta harrera arazo larriak daude oraindik. SOS Arrazakeria, zenbait Gobernuz Kanpoko Erakunde (GKE), Gurutze Gorria, udaletako gizarte zerbitzu batzuk... dira pertsona hauen integratzearekin konprometituen daudenak. Euren lan desinteresatua da eskertu beharko litzatekeena.


MILAKA SASOIKAKO LANGILE ARABA ETA NAFARROAN.

Hego Euskal Herrian bada bestelako etorkin mota bat: urte sasoi zehatzetan mahatsa, patata, zainzuria eta beste produktuen uztan lan egitera Araba eta Nafarroara etortzen diren etorkinak. Milaka dira gure herrietara datozenak. Euren lan eta bizi baldintzak orokorrean etsigarri eta ezegonkorrak dira. Esan izan da sasoikako langile hauek asko irabazi dutela hemengo uztetan. Esaten ez dena eta jakin badakiguna da lanegun oso luzeak, 12-15 ordutarainokoak, egin izan dituztela, eta ukuilu, txabola eta barrakoietan bizi izan direla. Lanerako baino ez dute denborarik izan; apenas gastatu duten dirurik eta zerbait aurreztu ahal izan dute.
Egoera hain da larria, ezen Nafarroan, iragan otsailaren 9an ofizialki adierazi zen moduan, Foru Gobernuak herrialde honetan dabiltzan sasoikako langileentzat etxebizitza sare bat eratzea proposatu duen. Ez dakigu Araban antzeko egitasmorik ote dagoen, baina ez balego, hauengandik ikas zezaketen. Aurki Parlamentura igorriko den plan honek etxebizitzen sarea aurten bertan eraikitzea aurreikusten du, eta langile hauek alokairuan hartzeko aukera izango lukete.
Plan honek Nafarroako Udalerri eta Kontzejuen Federazioarekin (FNMC) edo zuzenean udalekin hitzarmenak sinatzeko aukera eskaintzen du. Sare honen kudeaketa, azkartasun eta malgutasunaren mesedetan, nekazari elkarteei emango litzaieke.
Plan honek, gainera, sasoikako langileak talde txikitan –10 eta 20 pertsonen artekoak– biltzea proposatzen du, herrietan eta hirietako puntu sakabanatuetan; era horretan euren gizarteratzea errazteko eta denak batera egoteak sor ditzakeen arazoak ekiditeko.
Arduradunen esanetan, hau da planak epe ertainean duen helburua: nekazari elkarteek zuzenean eskuhartzea ahalbidetuko lukeen eredu integrala, hartara langileen kontratazioa legearen barruan egingo litzateke eta. Era horretan, Nafarroara heltzen diren pertsona hauei segurantza laborala emango zaie, eta lur-sailaren jabeari arlo juridikoan lasaitasuna eta ziurtasuna ekarriko dio egoera berriak

"Ni ez naiz arrazista baina..."

Ez dadila etorkin magrebiar bat nire aurrean jarri». Honelako edo antzeko esaldiak maiz entzun ditugu pasa diren egunetan El Ejidoko gertakarien aurrean. Badirudi inork ez duela bere burua arrazistatzat jotzen, edo horrela izendatzea irain handi bat bezala hartzen dela. Hitz batzuk, sozialki estigmatzaileak dira.
El Ejidon gertatutakoa ez da, inolaz ere, arrazakeria kasu bat soilik. Han, eta antzeko gertakariak gertatu diren beste lekuetan, gauza mordoa egoten da pilatuta: aurreiritziak, beldurrak, frustrazioak, espazioaren okupazioa, lan arazoak, etxebizitzarenak, norberaren indarra harreman sozialetan... Baina, nahiz eta hori guztia metatuta egon, nire iritziz behintzat, komunitate oso baten arrazalizazio prozesu bat ere egon da. Magrebiar etorkin populazio osoa neska gazte baten heriotzaren erruduntzat jo da, hiltzailearen jatorri berekoa izateagatik; pertsona batek egindako delitu bat etnifikatu egin da, magrebiar guztiak gorroto eta mendekuaren subjektu eginaz; ekonomikoki, sozialki eta legalki baztertua dagoen gutxiengoa erasotu da, «nagusiak» zeintzuk diren frogatu nahian, burumakur eta zuloan jarraitu behar dutela gogoraraziz.
Arrazakeria polimorfoa da, arrazalizazio prozesuak anitzak diren antzera. Alde batetik, bestearekiko gorrotoz eta mesprezuz osaturiko portaeretan azaltzen da. Bestaldetik ideietan, ideologia edo doktrina bat osatuz, edo biak uztartuz eta politika bat osatuz. Denetarikoak ikusi ditugu azken egunotan.
Arrazakeriaren inguruko gogoetak albo batera utziz, El Ejidon, etorkinekiko Atzerritartasun Legearen ondorio latzak agerian jarri dira. Lege hori indarrean dagoenetik, orain dela hamabost urte, ez dira politika integratzaileak bultzatu. Hori ez da sekula egon Lege horren helburuen artean. Alderantziz, Atzerritartasun Legeak etorkinak baztertu eta prekarizatu egin ditu, beti paperen atzean, beti poliziaren eskuetan, bigarren mailako herritar, eskubide gutxiagorekin eta leku guztietan diskriminatuak: lanean, etxeak alokatzerakoan, taberna eta diskoteketan. Eta orain dela gutxi onartu berri den Lege berriak ez dio horri buelta emango. Atzerritartasun lege bat indarrean egoteak, gure aldamenean bizi diren herritar batzuk (gure aldamenean lan egiten dutenak, euren seme-alabak gure seme-alabekin batera eskolara doazenak...) guk ditugun eskubide berak ez dituztela suposatzen du. Hau da, eskubideen desberdintasuna, estatus bereziak, administrazioarekiko harreman bereziak, eta prozedura bereziak daudela suposatzen du. Jakina, atzerritartasun lege guztiak ez dira berdinak, batetik bestera eskubideen eremua zabalagoa edo murritzagoa izan daiteke. Baina guztietan dago desberdintasun puntu hori, arazo larria izan daitekeena.
El Ejido, izugarrizko hipokresia baten inguruan eraiki den leku bat da. Guztiek onartzen zuten etorkinen lan-esku merkearen derrigortasuna plastiko azpian hazten ziren barazkiak ekoizteko eta komertzializatzeko, baina, gutxienez etorkinen kopuru bat irregulartasunean mantenduz, nekazari hitzarmena ez aplikatuz, soldata txikiagoak ordainduz eta duintasunez bizitzeko baliabideak ukatuz.
Eta guk zer? Akaso bateren batek pentsatuko du hau guztia andaluziarren arazo bat dela, eta gu, hemen, txerto misteriotsu baten eraginaz, honelako portaerataz txertatuta gaudela. Bai hemen eta bai han, txerto bakarra, berdintasunaren alde lanean aritzean datza, etorkinekiko abegi politikak bultzatuz, integrazio sozial eta politikoa errazteko. Politika horiek eskubideen berdintasunean oinarritu behar dira, herritartasunaren onarpenean, atzerritarrentzat lege berezien ukapenean, etorkinen erakarpena gizartearekiko onartuz eta legitimatuz. Aipatutako hori guztia lantzen badugu, benetako pausoak emango ditugu horrelako gertakariak, ez han eta ez hemen, eman ez daitezen

SOS Arrazakeria


ASTEKARIA
2000ko otsailaren 27a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Azkenak
Kneecap, Last Tour eta protestaren merkatua

Kneecap taldea BBK Liven egoteak eztabaida piztu du makrofestibalek protesta politikoaz egiten duten instrumentalizazioaz eta kultura-eredu nagusiaren kontraesanei buruz.


Baionako fiskaltzak ikerketa abiatu du Ane Lindanek EHZn egindako emanaldiaren harira

Espainiako Abokatu Kristauen Fundazioak Bilboko artista salatu du arrazoi beragatik, “eskarnio delitua” egin duela argudiatuta. EHZk barkamena eskatu die artistaren emanaldiak mindu dituenei, baina egoera gorrotoa sustatzeko baliatu dutenengandik “urrun”... [+]


Munduan 220 milioi tona plastiko sortu eta %10a baino ez dira birziklatzen urtero

220 milioi tona plastiko sortzen dira munduan eta %10a soilik birziklatzen da, zifra hori hamar urtez mantendu da bere horretan. Hainbat talde ekologistek salatu dute egoera uztailaren 3an, plastikozko poltsarik gabeko nazioarteko egunean.


Amnistia Internazionalak exijitu dio CAFi Jerusalemgo tranbiaren proiektua bertan behera uzteko

NBEren txosten batek azaldu du Beasaingo enpresak lagundu egiten duela Israelgo legez kanpoko kolonien hedapenean. Amnistia Internazionalek deialdia egin die gobernuei “urgentziaz” esku hartu dezaten txostenaren ondorioekiko.


2025-07-04 | ARGIA
TindEHEr egitasmoa: gazte-taldeen arteko ‘matxak’ euskaratik eta euskaraz

Oraingoz hamabi gazte-taldek eman dute izena. Taldeen arteko bikoteak osatuko dituzte, eta haien arteko harreman informalak euskaratik eta euskaraz garatuko dituzte. Helburua da kontzientzia linguistikoa berpiztea. Euskal Herrian Euskarazek eta Gazte Euskaltzaleon Sareak abian... [+]


Foruzaingoak taser pistolak eskura izango ditu 2026tik aurrera

Nafarroako Barne Sailak araudia aldatu du Foruzaingoak taser pistolak erabiltzen hasteko hurrengo urtean. Pistola elektrikoen erabilera poliziek daramatzaten kamerek kontrolatuko dute.


Lurramak “Bihar ere laborari” lelopean ospatuko du 20. urteurrena

Laborantza herrikoia eta jasangarria bultzatzen duen azokak 20. urteurrena beteko du. Azaroaren 7tik 9ra antolatu duten erakusketa eta merkatuan parte hartzera dei egin du.


Hau altxorra, geure geurea!

-Kax, kax, kax.

-Aurrera!

Maratila kirrikariari buelta eman eta barrura.

Hor zaude zure Donostiako Ibaetako EHUko bulegoan, eserita, lanean, aurrean mahaia bete irakurgai. Hor daude zure poltsatxo beltza lurrean, zure erlojua, ohiko legez, eskumuturrean beherantz buelta... [+]


Amurrioko Correoseko langileek mobilizazio gehiago egingo dituzte, zuzendaritzak ez baitu kontrataziorik egin gainkarga konpontzeko

Hiru eguneko greba egin zuten ekainean eta enpresak ez ditu bete adierazitako konpromisoak. Horien artean zegoen udako oporren hutsuneak betetzea, CCOO sindikatuak azaldu duenez.


Leire Martinez, Equala berdintasun aholkularitza
“Zaila egiten zaio gizarteari onartzea albokoa izan daitekeela erasotzailea”

Erasoen aurrean jarduteko protokoloaren garrantziaz mintzatu da Equala berdintasun aholkularitza zerbitzuko Leire Martinez. Eraso baten aurrean zer egin, nora deitu eta nola babestu jakiteko balio du. Iruñeko Peñen Federazioarekin aritu dira elkarlanean aurten ere.


Tomasita Quiala, munduko “bertsolari” txapelduna

Ekainaren 12an, 64 urte zituela hil zen Tomasita Quiala Kubako izar handia. Azkeneko aldiz, 2018an etorri zen Tomasita Quiala repentista Euskal Herrira, Bertsozale Elkarteak antolatutako inprobisazioaren nazioarteko topaketa batzuen bidez. Dena hartzen zuen gogoan eta denari... [+]


B hepatitisaren kontrako txertoaren garrantzia azpimarratu du NOPLOIk

2023tik 2024ra erregistratutako kasuak aztertu ditu Nafarroako Osasun Publikoko eta Lan Osasuneko Institutuak. Arreta berezia jartzen dute haurtzaroan, zenbat eta gazteagoa izan, orduan eta errazagoa delako hepatitisa kronifikatzea.


Eguneraketa berriak daude